apirila 25, 2018

ITSASOAN ITOTAKO ARAMAIOARRA. 1921

Julian Arana Zabala
Gutxien espero duzun tokian egon daiteke albistea: kazetaritzaren urrezko araua. Eta beste behin gertatu zitzaidan niri, Aramaioko Ibabeko Andra Mari Kofradiaren liburu zaharretan barrena ari nintzela. Ez du albisteak bere biziko garrantzia historikoki begiratuta baina bitxia iruditu zait, jasota den tokian dagoelako eta, nahi barik, Aramaioko sendi baten berri eskaintzen duelako. Eta askotan gertatzen den moduan, albistearen haritik tiraka istorio berriak ateratzen dira. Ikus dezagun: 

Kofradiaren barruan ematen ziren denetariko apunteak jasotzen dira, 1799tik ezagutzen ditugun liburuetan. Kofradia askoz lehenagokoa da – XVI.ean sortu zela esan daiteke- eta auskalo zein nolako istorioak egongo ziren gordeta iritsi ez zaizkigun idazkietan. Aipatzen ari naizen apuntea 1921eko urtarrilaren 21ekoa da eta Kofradiaren Batzar Nagusian adierazitakoa jasotzen du, Hain zuzen ere, Julian Arana kofradearen hileta elizkizunak ospatu ziren batzarraren aurretik. Liburuan irakurtzen dugu: 

“… Julián de Arana y Zabala, natural y vecino de este pueblo de Ibarra de Aramayona. Falleció habiendo desaparecido juntamente con otros doscientos catorce pasajeros y tripulantes en el naufragio del vapor “Santa Isabel” de la Compañía Transatlántica española, ocurrido de una a dos de la mañana del día dos de este mismo mes (domingo) por haber chocado con un bajo (roca) existente a la altura de la isla Sálvora. Habiendo salido del puerto de Bilbao el día treinta de diciembre próximo pasado, se dirigía en compañía de su hija Dña. Benedicta de Arana y Billar a visitar a sus hijos y hermanos residentes en la Estancia de San Francisco, de Vázquez y en Tandil respectivamente, en la provincia de Buenos Aires en la República Argentina (América del Sur)

Benedita Arana Villar
De los sesenta supervivientes o salvados del naufragio una es la mencionada Dña. Benedicta de Arana y Billar que, como testigo presencial, refiere lo ocurrido según lo sabe ella, pues se salvó en unión de otros treinta en uno de los botes lanzados al agua poco antes de hundirse el buque en el fondo del mar, el cual bote después de una lucha de dos horas con las olas del mar, arribó a la expresada isla de Sálvora y de ésta al pueblo de Santa Eugenia de Riveira, provincia de Coruña (Galicia) desde donde se trasladó a su pueblo natal de Ibarra de Aramayona, donde sigue residiendo en su casa número 24 de la calle Nardeaga”

Hondamendiaren osteko lehen albisteen arabera, salbatutako 56 lagunen izenen artean -27 tripulaziokoak eta 29 bidaiari- Benedita Aranaz agertzen da. Goian irakurri ahal izan den dokumentua idatzita dagoen moduan, esango nuke transkripzio zuzena dela, istripuko tokian agintariek erredaktatutako atestatu-txostenetik. Ulergaitz gertatzen zait, bestalde, Beneditaren bigarren abizena aramaioar jator batek “B”z idaztea, kanpoko funtzionario batek egingo zuela pentsatzera berresten nauena. Eta zehazkizunen zorroztasuna? Ez dut Benedita alaba ikusten, kofradeen bilera batean halako azalpen joria ematen ari. 

Julian Arana, eserita;
 Benedita, Felix eta Simon seme
alabekin, Aramaion Ameriketarako itsasontzia hartu aitzin,

Julian Arana Zabala Aramaion jaio zen, 1864an. Eta Eskoriatzako Mazmelako Evarista Villarekin ezkondu zen 1886an. Maria, Simon, Faustino, Benedita eta Felix seme alabak izan zituzten. Julian Aramaioko EAJn zegoen afiliatua. Zer gertatu zen 1921eko egun hartan? Garaiko kronikek diotenez, Arosako ibaiaren ahoan izan zen istripua, Salvora uhartetik ehun bat metrotara. Salvorako biztanleak aurki agertu ziren bidaiariei laguntzera eta, diotenez, 25, 16 eta 14 urtetako hiru emakume izan ziren laguntza lanetan gehien nabarmendu zirenak. Berrogeita hamasei pertsona atera ahal izan zituzten bizirik. Alfontso XIII erregeak errekonozimenduzko titulua eman zion herriari eta emakumeek merituzko domina bana jaso zuten.

Santa Isabel itsasontzia eta Salvorako itsasertza
Istripuan 213 lagun hil ziren. Ezin izan zituzten guztien gorpuak erreskatatu eta bertako udal kanposantu zahar bat berrireki behar izan zen hildakoei lur emateko. Baina bada istorio beltz bat ere gertaera horren inguruan: zurrumurru bat arin korritu zen inguruetan, Salvorako herritarrak “Santa Isabel”eko bidaiarien ekipajeekin geratu zirela zioena.

Julián Arana Zabala ez zen etxera itzuli. Eta ez da jakiterik bere gorpua agertu ote zen edota Salvorako hilerrian ehortzi zuten. Dakiguna da, berriz, 1921eko urtarrilaren 2an, igandea, Ibabeko Andra Mariren Kofradiak kofrade bat galdu zuela.

Benedita bai, etxera itzuli zen, albiste txarra ematera. Une hartan hogeita bi urte zituen (1898an jaio zen, Aramaion) Benedita, handik urteetara, Ulgorren sorzatileetariko baten ama izan zen: Javier Ortubai Arana.


 Argazkiak: Julian, Benedita eta sendiarena, Arana Sendia; wikipedia








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina