Hogeigarren mendearen hasieran, aurrekoan Anglo Vasco Navarro Trenarekin ekindako obrak zeharo geldituta zeuden,inor gutxi azaltzen baitzen prest dirua inbertitzeko epe ertaineko errentagarritasunik
ikusten ez zitzaion gaian. Deba Goineneko herriak izan ziren – Gasteizekin batera,-
trenbidearen egitasmoari indar gehien eman ziotenak, baina errealitatea zen
Anglo Vasco Navarro Railway Company Limited enpresak porrot egin zuenetik,
Malzaga-Leintz Gatzaga tarteko obrak hasi gabe geratu zirela. Eta Espainiako gobernuak ahalegin batzuk egin
zituen arren, badirudi diru publikoa ere uzkur zela eta obretarako enkanteak
aldarrikatzen ziren arren, eskainitako funtsak txikiagoak bide ziren obretako
kostua baino, eta beraz esleipenak hutsean geratzen ziren.
Gauzak horrela, egun batetik bestera eta aurre
susmo bat ere gabe, Gasteizko komunikabideetan honen gisako albistea agertu
zen, 1907ko urriaren 14an:
“Ayer se repartió
profusamente por Vitoria una hoja impresa por Don Ramón Barrena en la villa de
Mondragón, en la que aparecía el acta de una reunión celebrada en aquella villa
para la constitución de una sociedad anónima que explote una línea de
automóviles entre la estación de Málzaga y Arlabán, incluyendo Oñate. Al acta
de la reunión precede una bien escrita memoria del referido señor Barrena, en
la que se habla de los grandes progresos del automovilismo, los cuales pueden
hacer que los productos sean transportados con la deseada rapidez, comodidad y
economía, con lo que ganarían no poco los pueblos del recorrido”
Elkartearen asmoa garbi zegoen: Anglo Vasco
Navarro Railway Company Limited-aren lanari nolabaiteko jarraipena ematea.
Leintz Gatzaga eta Malzagaren arteko biztanle eta enpresei garraio zerbitzua eskaintzea
ei zen elkarte berri haren asmoa, bai bidaiarientzat eta baita merkantzietarako
ere. Hasteko 80.000 pezetako kapitala izango zituen elkarteak, 100 pezetako
akziotan. Eta elkartearen buruzagitzan, Ramon Barrena ezik Toribio Agirre eta
Severino Samperio zeuden, hau da Union Cerrajeraren kapitalean goiko mailetan
zeuden arrasatearrak.Kontuan izan behar da, Unión Cerrajera S.A 1906an sortu zela, baina Vergarajáuregui, Resusta y Cia. bezala, hasiera hasieratik pairatu zituztela Anglo Vasco
Navarro Railway Company Limited-aren gabeziak.
Egitasmoaren bultzagileek garbi zuten
akziodunak lortzeko tokirik seguruena Gasteiz zela, izan ere Anglo Vasco-k
utzitako hutsuneak isolatuta uzten zuen Arabako hiriburua Deba Goieneko
herrietatik. Bestalde, Arrasate eta Bergarako
udalak eta korporazio pribatuak nekatuta eta aspertuta zeuden euren interes
ekonomikoetarako administrazio publikoaren erantzunik ezarekin. Trenak Gasteiz-Leintz
Gatzaga ibilbidea egiten zuen eta Gatzagako gainetik zaldi edota idi gurdiz
egin behar zen gainerakoa, horrek adierazten zuen buruhauste eta
atzerapenarekin. Hori gutxi bailitzan, XX.aren lehen urteetatik zurrumurruak
ziren Arrasatetik tren linea bat irekiko ote zen Elorriorako eta horrek ez zien
bat ere graziarik egiten Gasteizko agintariei, betiko gal baitzezaketen Deba
Goieneko herriekin lotzeko aukera. Horregatik ez da harritzekoa, Ramon Barrena
hiriburu arabarretako komunikabideen aurrera azaltzea, autobus linea
baten ideia aurkezteko. Prentsak berehala egin zuen bat arrasatearren
proiektuarekin:
“Se ha estudiado este asunto desde el punto
de vista del buen servicio que puede prestar al país, mientras se soluciona el
difícil problema del ferrocarril Anglo-Vasco-Navarro. Y como negocio no podrá
menos de resultar bueno, por lo popular de la idea y porque todos parecen estar
decididos a implantarlo, con sacrificios modestos, y a darle vida con los
múltiples, rápidos y agradables viajes que en los automóviles realizaremos.
Durante todo el año, los viajeros de la
costa de Guipúzcoa, los comprendidos entre Durango y Málzaga, y los de Vergara,
Oñate, Mondragón etc. podrán venir a Vitoria, saliendo de sus casas a hora
regular de la mañana para hacer sus negocios en Vitoria durante casi seis
horas, regresando a sus domicilios para cenar”
Barrenak bilerak izan zituen Banco de Vitoriako
eta Mekatal Ganbarako agintariekin, akzioen kanalizazioari buruz hitz egiteko. Gasteizen,
gutxienez, kapitalaren heren bat sartzea zen ekintzaileen asmoa. Barrenak adierazi
zien hilabete batean ezagutu nahi zutela gasteiztarren jarrera, izan ere
Pariserako bidai bat prestatzera zihoazen, orografiarekin egokien joan zitekeen
autobusen marka erabakitzeko.
Busen gaineko albisteak jauzi luzea egin
zuen Pariseraino iritsiz eta Frantziako hiriburuko Automobilen
Erakusketa Nagusian oso komentatua izan
zen arrasatearren helburua. Horregatik Arrasatera aldeko eskaintzak eta tokian
tokiko erakusketak egiteko erreguak heldu ziren. Lehena Noé
Boyer & Cie enpresarena izan zen. Eta urriaren 25ean Arrasatera etorri
ziren paristarrak 24 eta 16 plazatako omnibus banarekin eta 4 tonatako kamioi
batekin. Eta urriaren 27an Arrasate-Gasteiz bidea egin zuten, prentsan
irakurtzen den moduan:
“Ayer domingo salió de la villa guipuzcoana
el omnibús de 35 caballos a las 10´30 de la mañana, con 14 individuos de la
sociedad que ha de explotar la línea de Málzaga al Alto de Arlabán, y eran las
12 cuando entraban en Vitoria, habiendo subido la cuesta vieja de Salinas de
Léniz en 29 minutos. No se registró el menor incidente después de realizar tan
brillantes pruebas, de las que quedaron satisfechos y sumamente complacidos los
mondragoneses. En la junta verificada ayer por la Cámara de Comercio, quedó
convenido el celebrar en Vitoria el viernes una reunión,
con la naciente
sociedad mondragonesa, para tratar de que el proyecto de automóviles a Málzaga
sea más práctico para Mondragón y Vitoria”
Fiat autobus modeloa |
Jakina, proiektua oso erakargarria zen
automobil markentzat eta aurki azaldu zen Arrasatera FIAT enpresako ordezkaria,
erakusketak egiteko eskaintzarekin. Autobusa, 40 zalditakoa, hogeita hiru bidaiarirentzat
zen, hogei barruan eta hiru kanpo aldean. Azaroaren 1ean hogei ekintzaile autobusera
igo ziren Arrasaten Gasteizeraino iristeko;beraiekin batera, Anglo-Vasco tren
proiektuan hasieratik ibilitako Casto Zabala arkitektoa zihoan. Eta kotxe
partikularrean, Higinio Resusta Union Cerrajerako zuzentzaileetarikoa
heldu zen, Gasteizko agintariekin izan behar zuten elkarrizketan parte
hartzeko.
Merkatal Ganbarako bilera egin zen egin hartan
eta mahai gainera azaldutako datuen arabera, Deba Goienako area geografikoan
27.000 biztanle ziren autobus garraio sistemaren balizko erabiltzaileak, zaldi
gurdiz edo, banaka batzuk, automobil partikularretan mugitzen zirenak. Eta
erabaki bat hartu zen: proiektua berraztertzeko eta bideragarria egiteko batzorde
bat izendatu zen: Ramon Barrena, Toribio Agirre, Severino Samperio – hiruak arrasatearrak-
Casto Zabala, Jose Zubia oñatiarra eta Pedro Tournan Gasteizko Merkatal Ganbarakoa.
Bilera hura Ramon Barrenaren hitzekin amaitu zen: “Como buenos vascos que
somos, terminemos esta junta y comencemos los trabajos al grito de Aurrera!”
Arrasateko espedizioa busez itzuli ziren
etxera eta biharamunean garragailuak erakusketa bat egin zuen Urkiolako
portuan.
Zertan geratu zen hura guztia? Nik esango
nuke, etorri zen moduan joan zela: isil-isilik. Udazkeneko gau bateko ametsa
izan balitz bezala, egitasmoa lurrundu bide zen eta botere faktikoak trenaren
oinarrizko ideiari berrekin zioten. Behintzat, eta artean trena zenbait urte atzeratuko
zen arren, ez dirudi Arabako Diputazioak oso begi onez ikusi zuenik
arrasatearren egitasmoa, Gipuzkoako Diputazioarekin batera nahiago baitzuten
bide politikoari indar gehiago ematea eta hasierako trenbidearen ideiari
eustea. Artean bulegoko lan asko zegoen egiteke… Benetan ari ziren ucemtarrak garraio zerbitzu proiektu hartan? Ez al zen izango nolabaiteko estratagema Madrileko politikoak zirikatzeko? UCEMek oso harreman onak izan zituen Eduardo Datorekin... eta auskalo zertara etorri zen Barrena,Agirre eta enparauen ekimen hura!
ANGLO VASCO NAVARRO TRENARI BURUZ GEHIAGO
Argazkiak :JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina