Rodrigo Muxika Valdes |
Ez dakit zenbat aramaioarrek ezagutuko duten Arabayona de Mójica herria. Nik
behintzat ez nuen horren gaineko albisterik izan duela oso gutxi arte. Iruditu
zait interesgarria herri horren berri txoko honetan ematea, gerta baitaiteke aramaioarren
bat – oporrak aprobetxatuz- handik igarotzea eta behintzat kuku bat egin
lezake, XVII.etik izen hori daraman lekua bisitatzeko.
Arabayona de Mójica deiturak garbi garamatza Aramaioko
Muxikarrenganaino. Eta, hain zuzen, herri izenaren jatorria horretan datza.
Salamancako ipar-ekialdean dago kokatua, Peñarandako lurretan. Nola, bada, izen
hori? Badirudi, 1662 urtean Felipe IV erregeak saritu nahi izan zuela Rodrigo Muxika
Valdes, Aramaioko jatorriko zalduna, beraren zerbitzuan berrogei urte baino
gehiago aritzeagatik. Sariak maiorazko bat sortzeko aukera ematen zion
Rodrigori, ordura arte Forniellos (Fornillos) deitutako herrian. Eta hala
aldatu zen izena, fornillotarrak arabayotarrak bilkatuz.
Arabayona de Mójica-ko eliza |
Uka ezin daitekeena da, Rodrigo Muxika Valdes salamankarra
zen arren bere arbasoen herriaren oroitzapena zuela eta horregatik hautatu zuen
bere fundazioko herriarentzat Aramaioko izena. Denboraren poderioz bilakatu zen
Aramayona Arabayona. Bada,
hori, baldin bazoazte Arabayonatik gogora ezazue istorio hau.
Arabayona de Mójicari buruz gehiago:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina