Aramaioko Ibabeko Andra Mari Kofradiaren gain idatzi dut beste inoiz ere eta gaurkoan gaira itzuli nahi dut, elkartearen liburuetan aurkitu dudan anekdota azalduz.
Ibabeko Andra Mari |
Kofradiaren diru-kontuetako liburuan, 1910-11 aldiari dagozkion 4 eta 5 ataletan, eskopeta baten gaineko zozketaren berri eskaintzen zaigu. Kofradiaren Andra Mari baselizako areto nagusia berriztatzen ari zen eta zozketa baten bitartez finantzazioa hobe zitekeela iruditu bide zitzaion elkartearen zuzendaritza batzordeari. Ama Birjinaren eguneko Batzar Nagusian burutu zen zozketa, eta ondoko apuntea irakurtzen da:
“El
día ocho de septiembre de mil novecientos diez se rifó una escopeta central de
cañón, acero fino, llave de retroceso, caja pistola, calibre 16. La escopeta
costó setenta pesetas, guía y embalaje una peseta y cincuenta céntimos y dos
pesetas y cincuenta céntimos los demás gastos de la rifa, tal como papel para
hacer billetes, portes a Calixto Elorza por llevar el importe, y por último,
cartas que se han escrito pidiendo la escopeta y remisión de billetes para la
venta de los mismos etc. Total, escopeta y demás gastos han importado setenta y
cuatro pesetas.
Se vendieron ciento ochenta y nueve billetes a dos reales, que importan trescientos setenta y ocho reales o sean pesetas noventa y cuatro y cincuenta céntimos. Por consiguiente, la rifa ha dado a la Cofradía la ganancia de veinte pesetas y cincuenta céntimos”
Salerosketaren prozesuan baditugu, beraz, orain arteko bi irabazle: eskopetaren fabrikatzailea eta Kofradia. Baina gauza ez zen horrela amaitu, eta ikus dezagun nola jarraitu zuen irailaren 8ko azalpenak:
“En
la expresada rifa entraron en suerte trescientos números, a saber los ciento
ochenta y nueve que se vendieron y ciento once que reservó la Cofradía para la
Vírgen (si así puede decirse) y la afortunada fue la Virgen Santísima, pues
salió el número cincuenta y seis, cuyo número poseía la Virgen”
Aleluya! Ibabeko Andra Mariri egokitu zitzaion suizkilua, beraz, teorian badugu hirugarren irabazle bat, nagusia gainera: Ama Birjina. Baina Eguzkierripatik gora egingo al zuen ehizan arma harekin? Ondo ikusiko al zuten aramaioarrek euren bihotzeko Andra Mari txispaz armaturik ibiltzea inguruko bazterretan?
Eta orduan Zuzendaritza Batzordekoei otu zitzaien aukera ona zela eskopeta enkantean jartzea. Arma zintzilik beraietako norbaitek eramatea Ama Birjinak baino estetikoagoa zela pentsatu bide zuten eta urte hartako urriaren 23an bilera baterako deia egin zuen zuzendaritzak. Irakur dezagun akta:
“Reunidos lo señores que constituyen la Junta directiva de la Cofradía de Nuestra Señora de Ibabe, así como también varios de los cofrades que quisieron tomar parte en ella, procedieron a la subasta privada de la escopeta que de Eibar se trajo para allegar fondos para la realización de las obras proyectadas en el salón de la ermita.
Celebrada la subasta, fue adjudicada la misma escopeta en la cantidad de cuarenta pesetas al único postor que fué D. Rafael Eriz”
Eta sinatzen dute akta zuzendaritzakoek: Rafael Eriz –abata eta presidentea- Remigio Garro, Frantzisko Madina, Ignazio Garmendia eta Felix Altube.
Labur bilduz: merkatal operazio hartan irabazleak izan ziren fabrikatzailea, Kofradia… eta, batez ere, Kofradiako abata, eskopetarengatik prezio gordina bakarrik ordaindu baitzuen, gainerako gastuak aurreztuz. Eta galtzaile garbia Ibabeko Andra Mari izan zen, eskopetarik gabe utzi baitzuten.
Se vendieron ciento ochenta y nueve billetes a dos reales, que importan trescientos setenta y ocho reales o sean pesetas noventa y cuatro y cincuenta céntimos. Por consiguiente, la rifa ha dado a la Cofradía la ganancia de veinte pesetas y cincuenta céntimos”
Salerosketaren prozesuan baditugu, beraz, orain arteko bi irabazle: eskopetaren fabrikatzailea eta Kofradia. Baina gauza ez zen horrela amaitu, eta ikus dezagun nola jarraitu zuen irailaren 8ko azalpenak:
Karlistak Andra Marira. Becerro de Bengoaren grabatua |
Aleluya! Ibabeko Andra Mariri egokitu zitzaion suizkilua, beraz, teorian badugu hirugarren irabazle bat, nagusia gainera: Ama Birjina. Baina Eguzkierripatik gora egingo al zuen ehizan arma harekin? Ondo ikusiko al zuten aramaioarrek euren bihotzeko Andra Mari txispaz armaturik ibiltzea inguruko bazterretan?
Eta orduan Zuzendaritza Batzordekoei otu zitzaien aukera ona zela eskopeta enkantean jartzea. Arma zintzilik beraietako norbaitek eramatea Ama Birjinak baino estetikoagoa zela pentsatu bide zuten eta urte hartako urriaren 23an bilera baterako deia egin zuen zuzendaritzak. Irakur dezagun akta:
“Reunidos lo señores que constituyen la Junta directiva de la Cofradía de Nuestra Señora de Ibabe, así como también varios de los cofrades que quisieron tomar parte en ella, procedieron a la subasta privada de la escopeta que de Eibar se trajo para allegar fondos para la realización de las obras proyectadas en el salón de la ermita.
Celebrada la subasta, fue adjudicada la misma escopeta en la cantidad de cuarenta pesetas al único postor que fué D. Rafael Eriz”
Eta sinatzen dute akta zuzendaritzakoek: Rafael Eriz –abata eta presidentea- Remigio Garro, Frantzisko Madina, Ignazio Garmendia eta Felix Altube.
Labur bilduz: merkatal operazio hartan irabazleak izan ziren fabrikatzailea, Kofradia… eta, batez ere, Kofradiako abata, eskopetarengatik prezio gordina bakarrik ordaindu baitzuen, gainerako gastuak aurreztuz. Eta galtzaile garbia Ibabeko Andra Mari izan zen, eskopetarik gabe utzi baitzuten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina