Danborradako talde bat |
Herriko jai
nagusiak iritsi dira eta aurten ere Arrasaten geratzen diren herritarrek euren
hitzordua edukiko dute espektakuluren batekin. Berriz diot jaiak
aldatu egin direla urteen poderioz, gizartea bera bestelakotzen joan den
moduan. Funtsean ez dira berdinak, zenbait arlotan antzerakoak ditugula irudi
litekeen arren. Baina, tira, bizitza-ziklo guztiak diferenteak dira eta hor ez
dago bueltarik.
Duela
berrogeita hamar urteko sanjuanak garai hartako giroan ospatu ziren. Nolako
giro halako asti-emate. Eta halako gizarte inplikazioa ere bai, jakina. Udalak
“bedeinkatutako” egitarauak ez zuen aurreko edizioekin alderatuz berrikuntza
handirik. Ale ditzagun mugarri batzuk.
Danborradako
bosgarren edizioa izan zen, ekainaren 23ko gauean. Garai hartan espektakulua
Udalpe elkartearen ardura zen eta horrela esaten zitzaion, gainera: Udalpe
elkartearen danborrada.
Danborradako erregina |
Kasinoko kantinera |
Danborradaren
karrozan herriko neskak ageri ziren, gaueko 10´30etan, aurreko lau edizioetan bezala.
1965eko Udalpeko erreginaren titulua Clarita Elkorobarrutiari egokitu zitzaion,
eta damak Izaskun Arriola, Mari Tere Agirre, Maria Jesus Vazquez, Salvadora eta
Maria Gil ahizpak, Dorita Diaz, Mertxe Altuna, Leonor Mondragón eta Rosario
Iribecampos izan ziren. Rosa Mari Aranzabal eta Adela Lazkano, berriz,
kantinerak izan genituen, aurrena San Isidro elkartea ordezkatuz eta bigarrena
Kasinoa.
Gazte talde bat herriko plazan |
Baina jai
nagusiko bezperako arratsaldean ez ziren ohiko “Colorín y sus muñecos”
txotxongilo, Salvea, iluntzeko sutzarra eta bestelako elementu folklorikoak
falta izan. Danborradaren ostean, berriz, dantzaldia programatu zen Zaldibar
frontoian, egunsentiko ordubi t´erdiak arte, herriko musika taldeek alaituta.
Sokamururra |
Eta hurrengo
egunetan – 24ko erpin nagusiarekin- herriko txistulari eta Lizarrako
dultzaineroen kalejira, Garellanoko musika banda militarraren kontzertua, eta
Domenico Bartolucciren “Missa Jubilaei” hiru ahotsetara parrokiako abesbatzak
kantatutako meza nagusia izan ziren, goizean. Arratsaldean, berriz, pilota
partiduak afizionatuentzat Zaldibar frontoian eta suziriak eduki zituzten
arrasatearrek hitzordurik nabarmenenak.
Txirrindularitza Garibay etorbidean |
Bigarren egunean, ostirala 25,
txirrindularitza eta borroka librea izan ziren erakarpen gehieneko
espektakuluak, ohiko dantzaldiekin batera. Eta amaitzeko, hirugarren eguneko
eskaintza zabala goizean kontzentratu zen, sokamuturraren inguruan.
Arratsaldean, Gilito eta Ponpoxoak fanfarrea izan zen plater nagusia.
Urte hartan
bigarren Euskal Jaia (Fiesta Vasca, egitarau ofizialean) ospatu zen, egundoko
arrakastarekin. Eskuko programan irakur zitekeen, antolatzaileen idazkia:
“La Comisión de la Fiesta Vasca insiste y
recalca que la Fiesta Vasca es para todos. No es solamente para unos cuantos.
Desterremos de nosotros ciertos prejuicios que no conducen a nada. La Fiesta
Vasca no es solamente para los vascos, sino para todos los que teniendo buena
voluntad y sano criterio, quieran asociarse a este acontecimiento”
Euskal jaia |
Mondragoneses y todos los que ese día estéis
con nosotros, tendremos la dicha de contemplar un inmenso y maravilloso
panorama. Contemplaremos en nuestras “neskas” – bellas, gentiles, radiantes- la
dorada juventud, la esperanza del futuro. No quisiéramos dejar de indicar que
todas estas manifestaciones, tanto culturales como folklóricas, deben tener su
resonancia. Debe servirnos para avivar en nosotros la unión, la amistad y el
trabajar en favor de la cutura y el folklore. Queremos un espléndido
resurgimiento de la cultura vasca. Para ello es necesario un esfuerzo fecundo,
tenaz y laborioso. Es indudable que en lo referente a la cultura y al folklore
vasco existe una gran ignorancia. Quizá no se conozca lo más elemental y
rudimentario”
Nolakoa izango da mende erdi barru aurtengo
jaiei buruz idatziko den kronika?
SAN JUAN JAIEI BURUZ GEHIAGO
Argazkiak: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina