miércoles, 3 de junio de 2015

MESEDEETAKO MOJAK ARRASATEN, 1892AN



Arrasateko San Frantzisko eliza

Karitateko Mesedeetako Mojak oso ezagunak izan ziren Arrasaten XX. mendean zehar. Hezkuntza, osasungintza eta pobreen aldeko lanetan ihardun zuten buru belarri. XIX.aren amaieran heldu ziren gure herrira eta bertako alaba asko eta askok abitua hartu zuten moja izateko. Izan zen garaia, ehun baino gehiago zirela mundu osoko ordenaren komentuetan lanean ziharduten mesedeetako moja arrasatearrak. Egun banaka batzuk geratzen dira oraindik gure artean, beti ere laguntza-ekintza eskergarriari lotuak. 

Migel Madinabeitiaren prentsa-paperetan aurkitu dut erreferentzia bat, hark 1892ko maiatzaren 17an Bilboko El Noticiero Bilbaíno egunkarirako datatu zuena. Mojen iristearen berri ematen zuen artikulu hartan egunkariaren korrespontsalak. Irakur dezagun zioena: 

Komentuko "kalistroak"
“Ayer tomaron la posesión de su cargo en la Casa de la Beneficencia de esta villa las cinco Hermanas de la Congregación de Nuestra Señora de las Mercedes, que procedentes de la Casa Noviciado de Granada habían llegado el día 11 a la estación de Salinas, en cuyo punto fueron recibidas por una comisión de señoras acompañadas de un vocal de la Junta de Beneficencia. 

Con ellas vino la Superiora de la Congregación, Sor Genoveva Unzueta, natural de Vergara, al exclusivo objeto de dejar instalada la fundación y volverse a su destino, como así lo ha verificado. Desde entonces hasta ayer se hospedaron en casas de particulares.

La función inaugural se celebró en la iglesia de la casa, que es el extinguido convento de San Francisco, con misa solemne y Te Deum, que resultaron brillantísimos, por las excelentes condiciones acústicas que esta iglesia tiene sobre la parroquial. Fue presidida la función por la Junta local de Beneficencia y la asociación de señoras de la misma, que estuvo colocada en sitio preferente, habiendo asistido también numeroso público atraído por la novedad. El panegírico lo hizo el joven coadjutor D. Donato Echevarría. 

Ikasle talde bat, 1940 inguruan
Si la fundación de ayer se sostiene decorosamente, sin gravar más el presupuesto, con los recursos y la subvención que la villa y la caridad del vecindario prestan al Hospital Asilo de los pobres del pueblo, soy el primero en desear su perpetuidad, porque mala no puede ser una institución para la cual los hombres eminentes de todos los países y de todos los partidos, desde Chateubriand hasta Castelar, no han tenido más que elogios” 

Arrasatera heldu ziren moja haiek hiru mila biztanle inguruko herri bat aurkitu zuten. Zenbat eta zenbat haurrek ikasi zituzten ordudanik lehen hizkiak eta lau erregelak mesedeetako mojekin? Zenbat gaixo errezibitu zituzten ospitale zaharreko lokaletan? Zenbat eta zenbat pobreri eman zieten jaten? Galdera horiek ikerketa sakon bat mereziko lukete.

Gertaera gehiago 1892an Arrasaten:


 
 



http://www.fentmuntanyaiformacio.es

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada