 |
Hemen egongo zen Garrastegitarren etxea
|
Badira urte batzuk, gaurko pertsonaiaren gaineko aipamena egin nuela, Olarte kaleko arkuaren desagerpena zela eta. Datu txiki
batzuk eman nituen Pedro Garrastegiri buruz, eta besterik gabe nire oroimenaren
apaletara igaro zen, Jose Mari Agirre Arrasateko elorriarrak Garrastegirekiko
interesa berpiztu zidan arte. Zarugalde kaleko eraikin moderno honetan ageri
den armarria Garrastegirena zela argitu zidan Jose Marik, eta horren aitzakiaz
gizon haren gaineko ibilbideaz zertxobait gehiago ezagutzera abiatu nintzen.
Aurrera baino lehen diodan, Jose Mari Uranga eta
Joxe Letona herriko historialariek ez
dutela, oker ez banago, Garrastegiri buruzko aipamenik egiten euren izkribu eta liburuetan. Eta
nik ere ez dut tanta batzuk besterik aurkitu XVI.ko arrasatear haren arrastoan.
Hala ere, interesgarriak iruditu zaizkit. Horregatik, daukadana
irakurlearekin konpartitu nahi dut, Jose Mari Agirreri eskerrak eman ondoren.
Garrastegitarrak XVI. mendean bazeuden Arrasaten,
ziurrenik Angiozartik iritsiak, bertan baitauka leinuak bere jatorri-baserria.
Zaharragoa da Arrasaten Oleaga sendia, Juan Carlos Guerrak horien gain ematen
dituen lehen erreferentziak XIV.koak baitira. Uribarri auzoan zeukaten euren
jauretxea eta bertako elizan kapera bat. Sendi horren alaba bat, Mariana Oleaga
Aviles, Juan Garrastegi Andikanorekin ezkondu zen. Gogoratzekoa da, Juan
Andikano lehen Monterron Kondea izango dela. Horren harira, 1723ko liburu
batean (“Obras en prosa y verso…”. Francisco Santos) irakurtzen dugu:
“La Casa de Andicano, en la villa de
Mondragón, tiene en sus parientes más próximos a mi señora Maria Isabel
Andicano y Muñoz, hija de don Juan Andicano, Conde de Monterrón; … y don Pedro
de Garrastegui y Andicano (1), su primo, caballero de la Orden de Santiago,
Conde de Miraflores, que pasó a Indias y se halla en Mérida de Yucatán de la
provincia de Campeche, Tesorero General perpetuo de Cruzada de aquel Obispado…”
Aurreratu naiz gure protagonistaren gaineko
zertzelada batzuekin baina atzera itzuliz, Juan Garrastegi eta Mariana Oleagaren
seme alaben artean Pedro Garrastegi Oleaga dugu, gaurko istorio honen
ardatza, 1646ko abenduaren 11an jaioa –
baliteke Zarugalde kaleko sendiaren etxean- eta San Juan Bataiatzaile herriko
parrokian kristautua.
Ezertxo ere ez dakigu Pedroren Arrasateko urteetaz.
Hori bai, garai hartan bizimodua aurrera ateratzeko ziren funtzionario, klerigo
edo soldaduren bideetatik Garrastegik azkena hautatu zuen eta armadara apuntatu
zen. Ideia garbi zeukan: Ameriketara. Berreskuratzen dut, Olarte kaleko arkuari
buruz goian aipatutako nire artikuluan:
“La casa derribada a una con el
arco, señalada con el número 132 antiguo y moderno de la calle de
 |
Jatorrizko armarria
|
Ferrerías,
perteneció a D. Pedro Garrastegui y Oleaga, maestre de Campo y conde de
Miraflores. Fue hecho Caballero de Santiago en el convento de San Agustín de
esta villa, que está al lado de su casa nativa de Zarugalde, el día 16 de abril
de 1689, y en el de 1700 fue alcalde honorario de esta villa, residiendo en
Nueva España”
Arrasatearraren inguruko mugarri batzuk ezagutu
ditugu, baina nahasmen samar ageri da horietan. Jakin badakigu Pedro Garrastegik gazte egin zuela jauzi
Mexikora, eta ordena jartzen ahaleginduko naiz. Gure pertsonaiaren Mexikoko hastapenetako
ofizioa militarra suposatzen zaio, eta bertatik zelaiko maisu izateraino heldu
zela irakurri dugu. Behintzat eskala
militarrean bazuen bere tokitxoa. Baina benetako zorte-kolpea bere ezkontzan
aurkitu zuen Garrastegik. Egin dezagun apur bat atzera.
Mexikoko Canpeche lurraldean (2) bazen oso ospetsu
egindako espainiar bat, Antonio Maldonado de Aldana, itsasgizon eta merkataria.
Itsasontziak egiten zituen, espainiar armadara saltzeko eta berau ere garraio
negozioetan aritzeko. Diru mordoa egin zuen, eta horrek eraman zuen Bula de la
Santa Cruzada zeritzan erakundearen burua izendatua izatera. Maldonado de
Aldana alarguntsa batekin ezkondu zen, Juana Vargas, alaba bat zuena. Bikote
hark ez zuen ondorengorik izan. Maldonadori
buruz irakurtzen dugu, Maria Isabel Camposen “Yucatán: entre el privilegio de
la corona y el azote de la naturaleza” ikerketa lanean:

“Fue en la villa de Campeche donde se
concentró todo el tráfico mercantil. Por ese puerto entraban los productos y
salían los excedentes de las encomiendas y repartimientos. En Campeche solían
estar asociados los cargos capitulares con el oficio de comerciante, situación
que permitía utilizar el cargo para favorecer el negocio, no siempre dentro de
la legalidad. Los capitulares campechanos administraban la Real Hacienda, lo
que propiciaba abusos y fraudes, como el que se acusó a Antonio Maldonado de
Aldana, alcalde ordinario de Campeche en varias ocasiones y tesorero general de
la Santa Cruzada, uno de los mercaderes más ricos de la villa a mediados del
siglo XVII, y al parecer último enlace de una red mercantil conformada por
Campeche, Veracruz, La Habana y Cádiz. Se le acusó de haber utilizado fondos de
la Real Hacienda para fabricar navíos y de embarcar sin registro”
Bestalde, eta “Andres Rojo de Ruilova; un hidalgo
guipuzcoano en Yucatán” ikerketa lanean, Victoria Gonzalez egileak
honela jartzen du:
“Resulta interesante destacar, por otro
lado, que en 1659 Ruilova aparece desempeñando el cargo de teniente de tesorero
general de la Santa Cruzada, cuyo titular a la fecha era Antonio Maldonado de
Aldana. Ello es particularmente importante, no sólo porque Maldonado era uno de
los más ricos e influyentes comerciantes de toda la gobernación, sino porque la
tesorería general de la Santa Cruzada significaba una importante fuente de
financiación de los negocios de este último. En relación con este tema la
administración de una de las más importantes rentas de la Corona – como era la
Bula de la Santa Cruzada- significaba la concentración en manos del tesorero
general y de sus delegados de importantes cantidades de dinero.
Ignoro si en Yucatán la tesorería
general funcionó como banca, pero está demostrado que tuvo un papel capital en
el éxito de los negocios emprendidos por los diversos tesoreros”
Eta ikerketaren egileak aipatzen du, 1659ean
Maldonadoren kontrako espediente bat, hain zuzen ere extorsioarengatik. Eta
baita ere azaltzen du Maldonado jauna Yucatango gobernadorearen senitartea
zela. Garbi dago “Amerikak” egin
zituztenek horrela egin zituztela.
Eta gertatu zen Juanaren alaba –hots, Maldonadoren
alabakotzat hartutako hamazortzi urteko Mikaela
 |
Armarria, kondetzaren zehazkizunekin
|
Villamil Vargas- 1675eko
urtarrilaren lehenean Pedro Garrastegi Oleagarekin ezkondu zela. Hiru hilabete
geroago Maldonado jaunak, testamentu bidez, bere ondasun guztiak Mikaelari
igaro zizkion. Ezkontza hartan, aldiz, Garrastegiren dotea “su oficio” izan
zen. Ezkontza haren ondorioz Garrastegi bere emaztearen ondare guztien jabe
bilakatu zen, ordudanik Garrastegi izena
aberastasunaren sinonimo hurrena bihurtuz.
Pedro Garrastegi
Oleaga Yucatango gizarte eskaileraren mailarik gorengoan jarri zen aurki.
Bere izenak ate asko irekitzen zituen eta sendiaren ondasuna biderkatu egin
zuen. Bidea ikasita zeukan, ongi ikasia ere, Maldonado bere
sasi-aitaginarrebarengandik. Irakur dezagun, Robert W. Patch ikerle estatubatuarrak bere “Maya
and Spaniard in Yucatan, 1648-1812” liburuan dioena, ingelesetik itzulita.
Aurrean ageri zaigun Santa Cruzada Buldaren gaineko azalpena eskaintzen du:
“Además de la vía de los gobernadores,
la más exitosa de estas prácticas recaudatorias fue la Santa Cruzada.
Institución eclesiástica establecida en el siglo XV para recaudar fondos para
la guerra de España contra los moros mediante la venta de bulas de
indulgencias. Una vez terminada, sin embargo, la venta de indulgencias continuó
durante los siguientes 300 años, simplemente porque la corona no estaba más
dispuesta que la Iglesia a renunciar a su parte de una empresa tan rentable. En
consecuencia, cada cuatro años se proclamó una nueva indulgencia y se puso a
disposición de los fieles a cambio de dinero en efectivo”
Beraz, badakigu nondik ere ateratzen zuten dirua
Ameriketako espainiarrek. Baina zer gertatzen zen diru harekin? Segi dezagun
Patchekin:
“Sin embargo, los gobiernos españoles,
conscientes de la facilidad con que se podía engañar a los indios, intentaron
evitar los abusos prohibiendo la venta de indulgencias en las aldeas indias. Cualquier
nativo que quisiera una, según el razonamiento, podía comprarlo en una ciudad
de España. Pero en Yucatan un inmigrante vasco llamado Pedro de Garrastegui
tenía otras ideas. Hacia 1675 Garrastegui compró el puesto de Tesorero de la
Santa Cruzada por 14.000 pesos. Incluido en el precio de compra estaba el
derecho a transferir el puesto a sus herederos.
La inversión valió la pena, pues el
emprendedor vasco aprendió rápidamente a explotar su puesto vendiendo
indulgencias a los indios a cambio de futuras entregas de telas y cera”
Garrastegik bere aitaginarrebari erosi zion
Santa Cruzadako diruzainaren kargua. Ikasle aplikatua atera zitzaion, beraz, Maldonadori. Dena
geratzen zen etxean. Eta Patchen liburuan honakoa ere irakurtzen da:
“Si bien solo se puede especular sobre
la validez escatológica de las indulgencias a crédito, no puede haber dudas
sobre las recompensas materiales recolectadas por el tesorero de la Santa
Cruzada. De hecho, poco después de comprar el cargo, Garrastegui compró el
título de Conde de Miraflores, convirtiéndose así él y sus herederos en la
única familia de nobleza titulada en Yucatán”
Ezin zitekeen bestela izan, diruarekin dena erosten
baita, goi mailako sehaskaren titulazioa barne. Lehen jakin izan dugu 1675ean
erosi zuela diruzainaren kargua. Eta Miraflores-ko Kondearen titulua… Madrilen
dirutan ongi ordainduta gero eskuratu zuen arrasatearrak. Garbi dago ezkontza
oso ondo etorri zitzaiola Garrastegiri. Ditudan datu batzuen arabera, badirudi
kondetza 1689ko maiatzaren 24an eman zitzaiola ofizialki. Lehenago, Villanuevako
Bizkonde izendatu zuten Madrileko gortean. Eta goian Miguel Madinabeitiaren
aiputik dakigu, Santiagoko Zaldunaren zin eta izendapeneko zeremonia 1689ko
apirilaren 16an izan zen, Arrasateko San Agustin komentuan. Une haietan arreba adindu
bat zeukan Pedro Garrastegik moja agustindarren komentu hartan, Maria izenekoa.
Beraz, Pedro Garrastegi Oleaga bere jaioterrira
itzuli zen Mexikotik, behintzat ohorezko titulu horiek jasotzera. Berrogeita
hiru urteko gizakumea zen eta artean gauza asko espero zuen bizitzatik. Negoziotan
ere arituko zen eta Cadizetik igaro izana normaltzat hartu beharko litzateke,
urte batzuk geroago bere seme Pedro Migel Garrastegi Villamilek denboraldi luzeak Andaluziako hiri
horretan ematen zituela baiezta baitaiteke. Eta Arrasateko egonaldi hartan
Mateo Nikolas Aranguren Andikano senitartekoarekin elkarrizketatuko zela
pentsatu behar da, aurrerantzean hura izango baita Garrastegiren ahalduna
Arrasate eta inguruetako ondasunak, besteak beste, Angiozarko
leinu-baserria, kudeatzeko.
 |
Gurutzaldi Sakratuaren Bulda, Indietarako
|
Baina bizitzak aurrera segitzen zuen eta Garrastegi
Yucatanera itzuli zen, han baitzeuden emaztea eta seme-alabak. Negozioetako
zurrunbiloan sartuta, ez zien muzin egin kargu publikoei, eta Merida hiriko
udaletxean aritu zen zinegotzi bezala, eta inoiz baita alkate lanetan ere.
Horrek bere irabazien joeran eragina izan zuen… ez beti modu zilegi eta
etikoan. Goian ikusi dugun Robert W.
Patch ikerlearen lerroak dira ondokoak, Pedro Garrastegiren negozioei begira:
“No se mantuvo registro de la mayoría de
las actividades comerciales del primer período, pero cuando el segundo Conde de
Miraflores se involucró en una disputa política con el gobernador a principios
del siglo XVIII, los funcionarios realizaron una investigación detallada de las
cuentas de la Cruzada, de la Real Hacienda. Se encontró que durante el período
de diez años de 1704 a 1714, las exportaciones de la Cruzada desde el puerto de
Campeche habían totalizado 112.590 empanadas de algodón (cada una de las cuales
medía 2 varas por 0´75 varas; 1´67 metros por 0´63 metros); 3.355 mantas, 2.912
arrobas de hilo (unas 72.800 libras) de varias calidades, 154.750 libras de
cera, 800 docenas de peinetas y unos 400 sacos de tela. Las mercancías,
valorados entre 187.440 y 255.529 pesos f.a.s. Campeche, se vendieron en la
Ciudad de México por 345.269 pesos.
Las indulgencias vendidas durante ese
período de diez años valieron sólo 80.000 pesos, la suma que el Conde tenía que
entregar a la oficina de Santa Cruzada en la Ciudad de México para las bulas;
esto significó que, al precio máximo, los ingresos brutos anuales del Conde
llegaran a unos 17.552 pesos.
Como sus costos, incluida la provisión
del algodón crudo para hilar y tejer, llegaban a menos de 2.000 pesos anuales,
quedaron por lo menos 15.000 pesos como ganancias, para repartir entre el
Conde, su familia y sus agentes de repartimiento, muchos de los cuales eran
miembros de su familia. El puesto de Tesorero de Santa Cruzada fue realmente
muy lucrativo”
Ez dakit zehazki noiz hil zen arrasatearra, baina
aurreko lerroalde batean bigarren Kondea aipatzen da eta 1714 urte zen. Ziurtasun
osoz esan dezaket 1716an Mikaela Rodriguez Villamil alarguntsa zela. Beraz,
1710-1716 tartean hilko zela esan daiteke. Kondetzan bere seme Pedro Miguelek
segitu zuen, 1723an Cadizen negoziotan.denboralditxo bat eman zuena. Yucatango
Meridara itzuli ahal izateko baimena Kontsulatuan eskatu zuenean, bere burua
“Pedro de Garrastegui, Conde de Miraflores” bezala aurkeztu zuen. “Mérida en la
historia” web orrian irakurtzen denez: “El único título nobiliario entregado
por la corona española a un súbdito en la península de Yucatán, fue el de Conde
de Miraflores, otorgado a Pedro Garrastegui y Oleaga en el siglo XVII. A través
de este título, sus descendientes acumularon poder por varias generaciones”
Eta itxura guztien arabera, kondetzaren bigarren
belaunaldia ez zitzaion atzean geratu lehen kondeari. Aitaren ezpalekoa
nonbait, Santa Kruzadako diruzain, Meridako zinegotzi boteretsu… eta
Inkisizioko funtzionarioa ere izan zen Pedro Garrastegi Villamil, indioen
jagole gisa. Inkisizioaren bidez garrastegitarrek lur eremu handiak lortu ahal
izan zituzten, eta indioak ustiapen haietan enplegatzeko lehenik kristautu egin behar zituen. Garrastegik indioei lana eman, kristautu, eta bulen bitartez lurrak eskuratu. Zirkulu bikaina.
(1) Aurkitu ditudan aipamen batzuetan bigarren
abizentzat Andicano jartzen diote, Oleaga beharrean.
(2) Campechen ere
ibili zen, urtetara Jose Garro jenerala izango zen arrasatearra, 1648 inguruan, bertan alferez
izendatu zutela. Ez bide zitzaion iruditu karrera militarrerako tokirik
aproposena zela eta penintsulara itzuli zen.
Argazkiak: JMVM, wikipedia
MIRAFLORES KONDEAREN GAINEAN GEHIAGO
https://txemax3.blogspot.com/2013/04/olarteko-arkuaren-desagerpena.html