azaroa 01, 2017

IMANOL ZEZIAGA ARIZAGA, DIVINO I



Imanol Zeziaga, Divino I

Zein mailako pilotaria izango zen Divino I futbolista arrasatearra (1), pilotan jolasteari eutsi izan balio? Jokoan zerakutsan trebetasuna zela-eta, gaitzizena ipini zioten: Divino. Eta Imanol Zeziaga Arizaga izenorde harekin ezagutu genuen beti, nahiz eta inork gutxik zekien deituraren jatorriak eskuko pilotarekin zerikusirik zuela. Futbolarekin genuen erlazionatzen gure gaurko protagonista eta idazki honetan ere ostikalari bezala ateratzen dugu, Arrasateko futbolaren historian ageri baitzaigu bere irudia, moldeko hizkiz apainduta. 

Imanol 1920ko otsailaren 3an jaio zen Arrasaten. Eta, diodan bezala, lehen kirola pilota izan zuen, Zaldibarreko frontoian. Bertan eta geroago Gurea eta Trinkete frontoietan erakutsitako maila onak ahalbidetu zion Juan Bautista Azkarate “Mondragonés”ekin entrenatu ahal izatea. Saio bakoitzeko sei erreal ematen zion txapeldun handiak Imanoli. Behin, hiru lagunen kontra aritu zen bera

MCF, 1938, Maalan.Zutik eskuinekoa


bakarrik. Haietako bat Felix Gallastegi “Urdei” zen eta partidua Imanolen garaipenarekin amaituta bota zion: “Hi dibinua haiz” Hortxe jaio zen gaitzizena, estatuko futbol zelai askotan jauzi egin eta ezagun bihurtu zena. Alde horretatik esan daiteke, Zeziagari Santi Etxebarria "Zurdo de Mondragon"aren kontrakoa gertatu zitzaiola; Santi eta Imanol Mondran aritu ziren batera, futbolari bezala. Eta Santik futbola utzi eta pilotari heldu zion, goi mailakoa izatera iritsiz.

Mondragón Club de Futbol zeritzanean ekin zion futbolari 18 urterekin, eskuineko aurrelari bezala. MCFn 1940ra arte egon zen, eta 1940-41
1940, Mondrarekin, makurtuta 2. eskumatik.
denboraldian bigarren mailako Real Sociedadera igaro zen. Donostiako taldean Patri Arrasateko kide ohia ere orduantxe fitxatu zuten, baina Divinok ez zuen partidu bakar bat ere jokatu ekipo nagusiarekin. Eta soldadutza egitera atera behar izan zuen, Burgosera. Gaztelako hiriburuan gauza ez ziren oso goxoak izan Imanolentzat. Hasteko, bi urtez egon behar izan zuen kakiz jantzita eta kuartelean ez zioten baimenik eman asteburuetan Donostiara joan eta Realarekin aritzeko. Kontraprestazio negatiboan, Realak ez zion utzi Burgoseko Gimnástica Burgalesan aritzea.


Eta 1942-43 denboraldian Donostiara itzuli zen. Partidu bakar bat jokatu zuen Realarekin, Sabadellen, 1943ko otsailaren 21an. Prentsak eman zuen taldearen alineazioa: Egia; Telleria, Izaga; Santi, Patri, Urbieta; Divino, Bidegain, Teran, Ontoria eta Pedrin. Emaitza, Sabadell 1-Real Sociedad 0. 

Donostiatik Gasteizera igaro zen, bigarren mailarekin amets egiten zuen Deportivo Alavesen jokatzeko. Oso urte grisak eman zituen Arabako hiriburuan eta handik Logroñora
1947-04-13; makurtuta eskuinean.Racing
joan zen, Maestranza Aérea ekipoan aritzeko, urte bete batez.  Real Murciarekin froga bat egitera joan zen Madrilera 1946ko maiatzean eta Murciarantz abiatu beharrean Santanderrek fitxatu zuen. Bi denboraldi egin zituen El Sardineron, bigarren mailan.
 

Santanderreko Racing, 1947
Gertatu zen Santanderreko lehen denboraldian Divinoren ekipoak eta Real Sociedadek Atotxan jokatu behar izan zutela, ligaren azken aurreko partiduan, 1947ko martxoaren 30ean eta donostiarrek irabaziz gero lehen mailarako aukera guztiak zituzten. Emaitza banakoa izan zen eta prentsa donostiarrak zioen: “Magnífico el juego de Divino… tanto Perez como Castivia conocían el juego del de Mondragón y debían de haber sabido cómo pararlo…” Realean Patrik ere jokatu zuen partidu hura. Norgehiagoketa haren kronika zekarren egunkari falangistaren portadan irakurtzen zen: “España se constituye en reino” Realzaleentzat esan dezadan, promozioan Reala lehen mailarako txartela lortu zuela. 

Santanderren hirurogei partidu ofizial baino gehiago jokatu zuen eta hogeita bi gol sartu zituen. Eta Santanderretik Torrelavegara 1949-50 denboraldian, Gimnasticak bigarren

Torrelavega, 1950
mailan jokatzen zuelarik. Urtebete bakar bat eman zuen Torrelavegan, Jaen C.F.k fitxatu baitzuen, 1950-51erako. Proiektu handi bat zeukaten Jaenen ekipoa lehen mailara eramateko. Talde haren ardatza Angel Arregi arrasatearra zen eta hark Divino eraman nahi izan zuen bere ondora. Gauza da, Imanolek gaizki eraman zuela Andaluziako hiri hartako eguraldia eta ostera iparraldeko deiak entzun zituen, hurrengo denboraldirako; eta Torrelavegara itzuli zen, 1951-52an. Hamasei partidu jokatu zituen urte hartan bigarren mailan eta denboraldiaren amaieran Arrasatera itzultzea erabaki zuen. Hamahiru urte zeramatzan herritik kanpo, jokalari profesional bezala. 

Iturripen, 1953, makurtuta bigarrena ezkerretik
Maalatik atera eta Iturripera iritsi zen futbolaren munduan hainbat bira egin ondoren. Juventud Deportiva Mondragonekin erretiratu zen 1954an. 

Imanol Zeziaga Arizagak Unión Cerrajeran egin zuen lan, jubilatu arte. Pili Garmendiarekin ezkondu zen eta bikoteak Aitor eta Amaia seme-alabak izan zituen.

(1) Bere anaia Ignaziori Divino II esan zitzaion. Imanol baino gazteagoa zen eta futbolean ere aritu zen.



Argazkiak: Amaia Zeziaga eta JMVM

ARRASATEKO FUTBOLARI BURUZ GEHIAGO EZAGUTZEKO - PARA CONOCER MÁS SOBRE EL FUTBOL DE MONDRAGÓN

FUTBOLA ARRASATEN. ISTORIOAK

https://txemax3.blogspot.com/2022/01/futbola-arrasaten-istorioak.html








urria 25, 2017

ARRASATEKO KONTZEZINOA, IRIZTUA ETA OLAGIBEL ARKITEKTOA

Ezaguna da, Arrasaten desagertutako Kontzezinoko komentuan euskal arkitekto garrantzitsu batek zer ikusirik izan zuela XVIII.aren amaieran egin behar izan ziren berriztapen lanetan. Justo Antonio Olagibel gasteiztarrari nagokio.  XVI. mendean eraiki zen komentua eta bere historia luzean interbentzioak izan zituen, nosi, horietako batzuk oso erabakigarriak eraikinaren eta, jakina,bertan bizi izan zen lekaime ordenaren bizitzan.


Hain zuzen, 1511an sortu zuten komentua – dohatsutegi gisa- Maria Bañez eta Juan Otxoa de Olariaga senar-emazteak. Eta aurki hasi zen betetzen otoitza euren bizitza ardatza egin nahi zuten emakumerekin. Komentu bezala 1613an hasi zen. Eta eraikina betiko itxi zen 1978ko urtarrilaren 6an, kongregazioak saldu zuenean, Garibay Etorbidea luzatzeko eta terreno haietan etxalde berri bat jasotzeko.
  Goazen poliki eta ikus dezagun lehenik zer gertatu zen 1888ko abuztuaren 14an komentu hartan. Albistea Miguel Madinabeitiak eman zuen biharamunean, “El Noticiero Bilbaíno” egunkarira igorritako eskutitzean. Hona hemen egunkariaren korrespontsalak zioena:

“Anoche serían las ocho cuando un horrible estallido asustó a este pacífico vecindario, y era que una exhalación eléctrica partió por medio la sólida espadaña de piedra sillería que corona el convento de las religiosas franciscas isabelitas de la Concepción de esta villa, arrancando una de las dos campanas, que quedó destrozada sobre el tejado, mientras enormes piedras sillares caían a la vía pública. Afortunadamente no ha habido desgracias personales que lamentar, pero es indudable que las pobres religiosas no hayan experimentado jamás susto tan terrible, puesto que cuando el rayo estalló se encontraban en el coro, que está bajo el lugar del siniestro.

Este convento fue fundado para beaterio el año 1511 por María Bañez y Juan Ochoa de Olariaga, que compraron a la villa para este objeto un manzanal. Por casualidad tengo vista una escritura de 6 de abril de 1596, en que había nueve beatas y una vicaria y eran Catalina Ruiz de Albistur, madre vicaria, y las beatas profesas Antonia Perez de Vergara, Isabel de Gauna, Marina de Arzamendi, Mari Ruiz de Nanclares, Mari Díaz de Mendívil, Ernesta de Arratia, Isabel de Soraiz, Mariana de Ibinarri y Clara de Echaniz. Sin embargo, su clausura y establecimiento como convento de monjas se verificó en virtud de licencia de Fr. Pedro Abrego, comisario de la provincia de Cantabria, en 21 de mayo de 1613.

Han sido varias las reformas introducidas en este edificio: una de ellas en 1614 por el maestro cantero Sebastián Careaga; pero la más importante el año 1795 por el arquitecto
Olagibel arkitekto gasteiztarra
vitoriano D. Justo Antonio Olaguibel,
bajo cuya dirección se subastaron obras de ampliación presupuestas en 50.000 reales; y es cuando se hizo la espadaña cuya mitad vino al suelo anoche”

Albistearen harira diodan, 1511an “Casa de las Beatas de N. P. San Francisco” tituluarekin ireki zutela. Santa Isabeleko Hirugarren Ordena (Tercera Orden de Santa Isabel) bezala ageri dira 1613 eta 1923an Sortzez Garbiko Ordenaren Arautegia (Regla de la Orden de la Inmaculada Concepción) ezarri zuten. 1793-94 inguruko frantsesen okupazioaz gain, 1808an ere txikituta geratu zen baita frantsesekin ere. Eta 1936ko gerraren ondorioz eliza guztiz birrindu zuten eta baita komentuaren zati bat.

Olagibel arkitektoari buruzko aipamena egin du Madinabeitiak. Gasteizko arkitekto ospetsuak 1795 eta 1796an ihardun zuen Kontzezinoko mojen komentuaren berriztapenean. Itxura denez, XVIII.aren amaieran frantsesak Arrasaten egon zirenean komentua erabili zuten eta kaltetuta gertatu zen eraikina. Hori dela eta, Olagibeli eman zitzaion berritze lanetan hasteko enkargua. Egia esan, obretako kostu apalaren arabera, ez dirudi lanak oso handiak izango zirenik.

Olagibelen aginduetara Oñatiko Juan Agustin Etxabarria obra-maisua ibili zen komentuko lanetan eta arkitektoak urtebete eskas eman zion obrarekin amaitzeko, 1796ko irailerako amaitu behar izan baitzuen.


Komentua, 1905ean
Ez dut gaurko ekarpentxo hau amaitu nahi, Madinabeitiarengana itzuli gabe. Iriztua izan zen 1888ko egun haietan, Arrasateko udal idazkaria liskar dialektiko eta idatziz bitartekoan zegoen Ildefonso Dorronsoro herriko parrokoarekin. Karlista integrista bere ideietan, Dorronsorok ez zuen Madinabeitia begi onez ikusten, liberaltzat hartzen baitzuen. Abuztuaren 18ko kronika honela amaitzen zuen “El Noticiero bilbaíno”ko korrespontsalak, geziak parrokoari zuzenduta, itxuren arabera:

“Hoy se ha dicho aquí que, si así como el rayo estalló en un centro de oración y de vida contemplativa lo hubiera sido en determinada casa, habría tela para rato. Es verdad: hubiese habido tela para rato; pero esa persona a quien se quiere aludir con tretas, ha pertenecido y quiere pertenecer a la comunión católica, sin que le remuerda la conciencia su lectura a “El Liberal” y “La Voz de Guipúzcoa” como lee a Fray Luis de Granada, cuando se le antoja y quiere variar de postura. Los que tanto se ocupan de vidas ajenas, aprendan a respetar la ciencia, porque la ciencia no está reñida con la religión; la ciencia tiene arcanos que pueden contribuir a minorar muchas calamidades en el mundo. Hagan una propaganda entre los ricos y los que disfrutan de pingües sueldos, para que en cada campanario se coloque el correspondiente “para rayos” y verán cómo las monjitas se lo agradecen”

Komentua lurreratzen ari, 1978an



Kontzezinoko komentua Arrasateko historia da, kultuari emana 467 urte egin ondoren. 




Argazkiak: JMVM eta Carmelo Letona
 
GEHIAGO KONBENTZIOKO GERRARI BURUZ