ekaina 12, 2013

EUSKAL ALBISTEAK ARRASATETIK, 1930ean



Euskal prentsa egituratua XX. mendeko errealitatea da. Eta horren adibiderik adierazgarriena ez bada ere – erdaraz agertzen zelako, gehien bat, euskarazko atal batekin- Donostiako “El dia” dugu (1930-36) euskal kazetaritzaren plataforma bat. Jose Ariztimuño “Aitzol” izan zen egunkari horren eragilerik nabarmenena eta halaber euskarazko atalaren bultzagilea.

Arrasatetik ateratako euskarazko albisteak oso urriak dira XX. mendearen aurreneko hiru laurdenetan. Baina izan ziren euskaltzale batzuk horretan ahalegindu zirenak, borondate osoa ipini zutelarik ahaleginean, emaitza urria izango zela bazekiten arren. 

“El día” egunkariak, 1930eko ekainaren 15eko edizioan, Arrasateko albiste batzuk eman zituen. “Udalaitz” izenpean idazten zuen arrasatearra zen egunkariko kronika egilea eta nahiz eta ziur ezin dudan esan, apustu egingo nuke Peli Ugalde edo Juan Mari Zaitegi ez liratekeela oso urruti egongo. Irakur dezagun egun hartako kronika: 

“Ikasle azkarrak.- Lasa´tar Joseba eta Bitoria´tar Anton mutil gaztiak bukatu dituzte “perito industrial”tzarako ikaskizunak. Beren maixu izan dute emengo Laffitte jauna eta aztertu edo esamiñau dituzte Bergara´ko Langintza-Ikastola´n. Zorionak.

Baita ere ikaskizun orretan aurrera duaz, beste batzuen arian, gure lagun Zeziaga ´tar Joseba, Balerdi´tar Andoni, Markaide´tar Juli eta Murgoitio ´tar Kepa.

Ongi etorri.-  Gudaritzatik egun batzuk igaroten etorri´ta emen ikusi dogu gure lagun on Aritzabaleta´tar Paul. Baita ere emen agurtu dogu Berastegiko irakasle eta erri onetako seme dan Azpiazu´tar Eli.

Lan barik.- Emengo ola baten lanian ari ziran 40´renbat erbesteko langille kalera bialdu ditue eurak egiten zuten lana amaitu zaiotenian. Langilliak diran aldetik errukie diet.

Pelota-partidua.- Datorren larunbatian, diñue jokatuko dala erri onetan partidu bat Zabala eta Mondragones´ak Irureta ta Artazo´ren aurka.

Ori ondo dago.- Emengo neskatilla eder eta lirain batzuk egin dituzte lazo batzuk emen Sanjuanetan egingo dan txirrindularien zinta-laisterketarako, eta eurak daruen itzak euskeraz dagoz. Gora zuek neskatillok!

Egualdia.- Emengo gizon bien artian egiñik dago apustu bat il onetan ezetz eiñ egun bitan erreskadan ateri, eta len barre egiten bagenion oraiñ guk be aren alde egingo genuke.
Au dek ill euditsua!” 

Behintzat, jakin badakigu duela 83 urteko eguraldiak ere begitarte  euritsua azaldu zuela. Eta herriko neskak sanjuanetarako euskarazko esloganak prestatu zituztela. Aurtengo  “Jaixetan EgiSu”aren antzerakoak izango al ziren? Bestalde, albisteen estiloak ez gaitu harritu behar. Kronika egileak albistea emateaz gain bere sentimendua ere jartzen du hitzetan: kanporatutako langileei erruki diela dio.   

 
Hil berdinaren 24an, San Juan egunean,  honako hau irakur zitekeen, ordukoan  “Udala-Mendi“ zelarik aukeratutako izenordea: 



“Eusko dantzak.- Erri ontako Circulo Tradicionalista eta Eusko Gaztedia batzokietan makil eta ezpata dantza ikasten gogor diardue gaztiak. Erakusle dira Agirre´tar Errapel eta Iturbe´tar Luka. Zorionak erakusle eta ikasliai, eta jarraitu ortik.
 
Aita Martin´en itzaldiak.- Josu Biotzaren iru urreneko itzaldiak Karmeldar izlari bikaiñ onek egiten dituenak errixak poz pozik entzuten ditu.

Eriotza.- Geixorik ille bi inguru egon ondoren ludi oni betiko agur egin dotzo 25 urtekin Zeziaga´tar Ane neskatil gaztiak (Goian Bego) Atsekabian laguntzen dotzagu bere ama ta gañetiko sendi danari.

Euskel izenak.-  Arregi´tar Tiburtzi´ri lengo iru mutiko ederren ondoren, Jaunak alaba eder bat bialdu dotzo, eta euskal izenakin ugutzau dau Miren Elixabete Amaia. Zorionak.

Aldantzia.- Banco Vizcaya´k bere erri ontako ordezko etxia Resusta kaletik Ferrerias kalera aldatu dau, eta guztiz txukun jarri du, diru etxe bateri dagokion gorengo mallan. Diru eruantzaliak badakitzue ba eta gorde asko.

Agurtu.- Otxandixo´tik etorrita Sanpedro´tar Miren. Baita emen egonda, Orue´tar Lorenzo apaiz jaun agurgarria ere” 

“Udala-Mendi” izenpetzaileak, umoretsu bere ihardunean, aholkuak ematen zien arrasatearrei, dirua aurrezteko. Detailetxoa.

ekaina 05, 2013

1913ko SANJUANAK: EKAINAREN 22, 23 eta 24



San Juanak 1913an
Duela mende bateko  sanjuanak ez ziren ohiko egunetan ospatu. Horixe erabaki zuten 1913ko udal agintean zeuden gizonek – garaian emakumeek ez zuten ezer egiterik udal kudeaketan-  eta gutxi bada ere aldakuntza izan zuten jai egitarauan. Arrazoia? Funtsean, Vaticanok San Juan ospatzeko data aldatu zuela, San Pedro egunaren aurreko igandera igaro baitzuten eliza katolikoaren agintariek Bataiatzailearen jaia.



Arduratuta zeuden udal zinegotziak herriko jai nagusien aurrean, ez hainbeste egitarauari zegokionez baizik eta egutegiari.  Alkatea, Esteban Garay zen, euskal abertzalea, eta idazkaria Demetrio Luko. Zinegotzien artean oso pertsona ezagunak genituen, besteak beste, Dagoberto Resusta (liberala) Higinio Resusta (liberala) biak Unión Cerrajerako goi kargudunak eta Daniel Arkauz (monarkikoa)


Udaletxean maiatzaren 23an izan zen bilkurako aktan irakurtzen da, besteren artean: 

“El presidente puso a discusión el proyecto de festejos de San Juan Bautista, que en la sesión anterior quedó pendiente.

En primer lugar se dio lectura a un escrito del rematante del frontón D. Juan Echevarria, aceptando las condiciones impuestas para celebrar partidos de pelota y el Ayuntamiento quedó enterado. Enseguida el mismo Sr. Presidente dijo que aún no había recibido contestación oficial a la solicitud elevada al
Dagoberto Resusta
Sumo Pontífice, pero como el tiempo urge,
convenía fijar los días en que han de celebrarse las fiestas, a lo que contestó el Sr. Resusta (Dagoberto) diciendo que, sea cual fuere la contestación, procedía a su juicio fijarlos de acuerdo con la Sociedad Anónima Unión Cerrajera, pues de ella depende que se guarden unos días, aunque el Ayuntamiento fije otros, con sólo adelantar o retrasar el pago a los obreros”
 

Zalantzan zegoen, beraz, Udala lehenagotik ere jaiaren ospakizun datari begira eta argibideak eskatuz Erromara jo zuten, Gasteizko Gotzainaren bitartez. Jakin nahi zuten, ohiko usadioari jarraiki Arrasateko jaiak 24an has zitezkeen edo, Vaticanok agindu bezala, 22ra – San Pedroren aurreko igandea- igaro behar ote zuten. Baina Erromako erantzuna berandutzen ari zen. Helduko ote zen garaiz?

Bestalde, interesgarria da, guztiz, Dagoberto Resustaren erantzuna, Union Cerrajera S.A inplikatuz … azken finean lantegiaren esku zegoen nominak noiz ordaintzea. Eta alkateak lantegiaren zuzendariarekin –garai hartan Toribio Agirre- hitz egitera konprometitu zen, argibideak eskatzearren. 

Udal bilera hartan, jai egitarauaren lerro nagusiak geratu ziren finkatuta. Segi dezagun irakurtzen: 



Fuegos artificiales: figuran 450 pesetas y la Presidencia propuso reducir la

consignación a 400 pesetas,  disminuyendo también el número de piezas proporcionalmente y sin discusión fue aprobada. Las carreras ciclistas y fiesta escolar se aprobaron según el proyecto. En cuanto al concurso de ganadería, previa una explicación del Sr. Presidente fue  también aprobado como figuraba en el proyecto. En su virtud, el mismo Sr. Presidente propuso que el Jurado se componga de tres veterinarios, que pueden ser el titular de esta villa, otro su hijo y el tercero el de Oñate, por las 50 pesetas de gratificación que figuran en el Presupuesto. 

El Sr. Ezcurra manifestó que estaba conforme con que sean tres veterinarios, pero que los tres deben de ser de distintos pueblos, aceptando al titular de ésta y el de Oñate, y siendo el tercero el de Escoriaza o Vergara.
Daniel Arkauz
El Sr. Presidente contestó que para proponer a los tres apuntados ha tenido en cuenta la retribución, y la buena armonía que debe reinar en el Jurado. Con estas explicaciones fue aprobada la propuesta del Sr. Ezcurra, por la razón expuesta. La Presidencia añadió que para el mayor éxito de este número y animación de fiestas, convenía adelantar la feria del 27 al tercer día de fiestas, en que se celebrará el concurso y así se acordó.

 Banda Municipal de Vergara: El Sr. Presidente expuso que había conferenciado con el Sr. Director de ella y estaba conforme con venir el primer día para la hora del concierto, a las 11 ½ horas, por las 350 pesetas que propuso en la sesión última y sin discusión fue aprobada. 

Fueron también aprobadas las 100 pesetas para la dulzaina; 50 para reforzar la capilla de voces de la Iglesia y 155 para imprevistos, haciendo un total de 2.200 pesetas.

Se fijó a continuación el Programa o distribución de los números y quedó autorizada la presidencia para ultimar los detalles, bajo las bases acordadas, dejando pendiente la fijación de los días, hasta la sesión próxima según se ha dicho arriba”

Hasieran ikusi dugun bezala, jaietako platerik erakargarriena pilota partiduak izan ziren, Zaldibarreko frontoian jokatu zirenak. Horretarako, Juan Etxebarria ustiatzaileak itxitura prestatu behar izan zuen, partiduak eskaini ahal izateko. Etxebarriak urte hartako ustiapenerako eskubidea lortu zuen, 251 pezetaren truke. 
 
Balizko daten inkognita handia argitu gabe, ostera bildu zen udal batzordea  zazpi egun geroago, maiatzaren 30an. Eta ordurako bazegoen Gasteizko Gotzainaren erantzuna. Ikus dezagun aktak dioena:

“Leí una carta particular de la Secretaría de Cámara del Obispado de Vitoria, devolviendo la instancia que en nombre de este Ayuntamiento se elevó por su conducto a la Santa Sede, pidiendo fechas para celebrar la fiesta religiosa anualmente el 24 de junio, según es costumbre, cuya devolución se basa en la improcedencia”


Beraz, eskutitza ez zen Erromara iritsi, eta udal agintarien artean larriagotu egin zen zalantzaren eztena. Herrira ere heldu zen egoera haren oihartzuna eta partikular batzuek proposamenak egin zizkiotek kontsistorioari:


Enseguida leí una instancia de D. Cayo Barrutia y consorte, pidiendo que las fiestas empiecen el domingo 22 por considerar que al aprovechar el día  festivo se beneficiarán los intereses municipales.


Acto seguido leí otra de D. José María Gorosabel y consorte, pidiendo que empiecen el día 24, como se ha hecho desde tiempo inmemorial.


Después de esta lectura, el Sr. Presidente manifestó que la Gerencia de la fábrica de cerrajería le ha dicho que repartirá la quincena el 23 por la mañana y que después no se trabajará. Y con todo lo leído y expuesto, invitaba a los señores concejales a exponer su criterio y proponer cada cual lo que estime más oportuno”


Beraz, Unión Cerrajerak ohiko egutegiaren alde jo zuen. Besteak beste,  erabaki horrek kintzenak ez aurreratzea ziurtatzen zioten. Higinio Resustak garbi utzi zuen jarrera hori bere azalpenarekin:


“El Sr. Resusta (Higinio) manifestó que siendo en este pueblo tradicional la costumbre de celebrar los festejos el día 24, y viendo que en otros pueblos continúan respetando dicho día como festividad del Santo, entiende que el Ayuntamiento debe conmemorar sus fiestas el 24, aparte de las razones que aducen en su escrito los obreros que así lo piden y por ello propone que los días sean los 24, 25 y 26 de Junio”


Erdiko Kalea
Horren ondoren, bileran zeuden beste zinegotziek ere euren iritziak azaldu zituzten, arrazoi desberdinak erabiliz planteamenduetarako. Data  eta irtenbide diferenteak proposatu ziren:


“El Sr. Ezcurra manifestó que a su juicio no merma el valor del homenaje al Santo la alteración del día y entiende como los comerciantes que han solicitado que debe aprovecharse el domingo, atendiendo además a la resolución del Santo Padre, y a su vez propone sean el 22, 23 y 24.


El Sr. Arcauz expuso que es partidario de que se continúe con la tradición, pero que en este caso es inconveniente para que venga la Banda de Música de Vergara porque los días 24, 25 y 26 son laborables y no siendo en día festivo no podrá venir, y para salvar este inconveniente propone sean los días 22, 24 y 25.


El Sr. Presidente expuso que aunque es atribución exclusiva del Ayuntamiento el fijar para las fiestas profanas el día que le parezca mejor, entiende que dado el sentimiento católico del pueblo deben ir unidas a las religiosas, y desde el momento en que el Santo Padre ha fijado la festividad de San Juan Bautista el domingo anterior a San Pedro, y no se ha conseguido la rehabilitación pretendida, el Municipio debe comenzar sus fiestas el mismo día de San Juan (22), aunque el segundo día se salte al 24 y terminar el 25, pues no tiene mayor interés en que sean unos u otros, con tal de que la festividad religiosa se celebre en su día”


Balizko aukeren aurrean adostasunera iristen ez zirenez gero, alkateak bozketa egitea proposatu zuen, irabaziko zuen lehena denok onetsi beharko luketela aginduz. Horrela egin zen. Horrela, beraz:


“La del 24-25-26 fue desechada por tres votos contra dos en la forma siguiente: Pro 



Higinio Resusta "Kokoño"
(Resusta(H),Arcauz) Contra (Maidagán, Ezcurra, Presidente) El Sr. Arcauz manifestó que había votado así por seguir con la costumbre y obligación de votar, aunque sintiendo ir en contra de su proposición.


Fue puesta a votación la siguiente del Sr. Ezcurra, proponiendo sean los días 22, 23 y 24 y fue aprobada por tres votos contra dos, en la forma siguiente: Pro (Maidagán, Ezcurra, Presidente) Contra: Resusta (H) y Arcauz”


Udal aktak ez dioena da, Union Cerrajerako langileei soldata 21era aurreratu ote zitzaien. Dakiguna da, ordea,  jaiek 2.186´15 pezetako kostua izan zutela. Iragarritakoa baino 13´85 pezeta baino merkeagoak gertatu ziren, beraz.

maiatza 29, 2013

ARRASATEKO JUBILATUEN OMENALDIA, 1969 (BIDEOA)




Lehengo larunbatean – maiatzak 25- ospatu zen Arrasateko jubilatuen eguna. Jai polita da urtero ehunka arrasatear adindu biltzen dituena. Polikiroldegia izan da aurten ere ospakizuneko bilgunea eta lepo bete da. Jaia SUDCek antolatu zuen, urte askotako  eskarmentuak eskainitako ohiko maisutasunarekin. 

Gaurko nire artikulu honetan irudi batzuk berreskuratu ditut, 1969koak. Urte hartan Arrasateko jubilatuei SUDCek eratutako jaian, dena den, ez ziren herriko jubilatu guztiak egon. Garaiko ohituraren arabera, gizonezkoak bakarrik izan ohi ziren aintzakotzat hartzen halako erakustaldietan,  eta horixe darakuskigute argi asko bideoko irudiek. Zorionez, gauzak aldatzen joan dira, oraindik bidean puntu asko lotzeke badaude ere.
 
Plazako dantzaldia, elizarainoko kalejira, Unión Cerrajeraren instalakuntzetarainoko ibilaldia, otordua, musika, oparien zozketa eta abar interesgarria azaltzen dizkigute Lasok hartutako irudiek.

Ipini dut otordua, eta ez bazkaria. Zer dela-eta? Ez dut uste Union Cerrajeraren erlojua geldi egongo zenik garai hartan, gaur egun bezalaxe.

 Eta konturatu bazarete, lantegira sartzeko unean erlojuak 7´20 markatzen du. Arratsaldean, beraz? Afari-merixenda? Gure aitonak bapo jarri ziren, irudienarabera. 

Pedro Sologaistoa “Laso” argazkilari zenak grabatu zituen irudiak, Super 8 formatoan. Euskomedia Fundazioaren laguntzaz digitalizatu ahal izan ziren. 

Kanta desberdin batzuk ipini dizkiot eta, besterik gabe, orain "Hots begi danbolinak" blogeko lagunentzat igo dut bideoa.

Bideo hunkigarria da, omenduak izan ziren guzti haietatik inor ez baita bizirik geratzen. SUDCeko arduradunetatik ere asko eta asko desagertu zaizkigu betiko. Zorionez, bideoko beste hainbat protagonistak oraindik osasuntsu jarraitzen dute. Horiei eskainia doa, bereziki, gaurko ekarpen hau.


BIDEOA

 
Argazkiak: bideoko fotogramak













 





















 










 










 










 


































Argazkietan: Jose Azkoaga Resusta, adinduena, parrokoarekin; Olalde, Mujika, Garay antolatzaileak; Arrasate orkestra;   Jaxinto Heriz; Uriarte "Tripitas"; zozketako une bat; Rafa Fernandez aurkezlea, Unai abes-hirukotearekin; Jexus Mari Martinez.