Euskal prentsa
egituratua XX. mendeko errealitatea da. Eta horren adibiderik adierazgarriena
ez bada ere – erdaraz agertzen zelako, gehien bat, euskarazko atal batekin-
Donostiako “El dia” dugu (1930-36) euskal kazetaritzaren plataforma bat. Jose
Ariztimuño “Aitzol” izan zen egunkari horren eragilerik nabarmenena eta halaber
euskarazko atalaren bultzagilea.
Arrasatetik
ateratako euskarazko albisteak oso urriak dira XX. mendearen aurreneko hiru
laurdenetan. Baina izan ziren euskaltzale batzuk horretan ahalegindu zirenak,
borondate osoa ipini zutelarik ahaleginean, emaitza urria izango zela bazekiten
arren.
“El día”
egunkariak, 1930eko ekainaren 15eko edizioan, Arrasateko albiste batzuk eman
zituen. “Udalaitz” izenpean idazten zuen arrasatearra zen egunkariko kronika
egilea eta nahiz eta ziur ezin dudan esan, apustu egingo nuke Peli Ugalde edo
Juan Mari Zaitegi ez liratekeela oso urruti egongo. Irakur dezagun egun hartako
kronika:
“Ikasle azkarrak.- Lasa´tar Joseba eta Bitoria´tar Anton mutil gaztiak
bukatu dituzte “perito industrial”tzarako ikaskizunak. Beren maixu izan dute
emengo Laffitte jauna eta aztertu edo esamiñau dituzte Bergara´ko
Langintza-Ikastola´n. Zorionak.
Baita
ere ikaskizun orretan aurrera duaz, beste batzuen arian, gure lagun Zeziaga
´tar Joseba, Balerdi´tar Andoni, Markaide´tar Juli eta Murgoitio ´tar Kepa.
Ongi etorri.- Gudaritzatik egun batzuk
igaroten etorri´ta emen ikusi dogu gure lagun on Aritzabaleta´tar Paul. Baita
ere emen agurtu dogu Berastegiko irakasle eta erri onetako seme dan Azpiazu´tar
Eli.
Lan barik.- Emengo ola baten lanian ari ziran 40´renbat erbesteko
langille kalera bialdu ditue eurak egiten zuten lana amaitu zaiotenian.
Langilliak diran aldetik errukie diet.
Pelota-partidua.- Datorren larunbatian, diñue jokatuko dala erri onetan
partidu bat Zabala eta Mondragones´ak Irureta ta Artazo´ren aurka.
Ori ondo dago.- Emengo neskatilla eder eta lirain batzuk egin dituzte
lazo batzuk emen Sanjuanetan egingo dan txirrindularien zinta-laisterketarako,
eta eurak daruen itzak euskeraz dagoz. Gora zuek neskatillok!
Egualdia.- Emengo gizon bien artian egiñik dago apustu bat il
onetan ezetz eiñ egun bitan erreskadan ateri, eta len barre egiten bagenion
oraiñ guk be aren alde egingo genuke.
Au
dek ill euditsua!”
Behintzat, jakin badakigu duela 83 urteko
eguraldiak ere begitarte euritsua azaldu
zuela. Eta herriko neskak sanjuanetarako euskarazko esloganak prestatu
zituztela. Aurtengo “Jaixetan
EgiSu”aren antzerakoak izango al ziren? Bestalde, albisteen estiloak ez
gaitu harritu behar. Kronika egileak albistea emateaz gain bere sentimendua ere
jartzen du hitzetan: kanporatutako langileei erruki diela dio.
Hil berdinaren 24an, San Juan egunean, honako hau irakur zitekeen, ordukoan “Udala-Mendi“ zelarik aukeratutako izenordea:
“Eusko dantzak.- Erri ontako Circulo
Tradicionalista eta Eusko Gaztedia batzokietan makil eta ezpata dantza ikasten
gogor diardue gaztiak. Erakusle dira Agirre´tar Errapel eta Iturbe´tar Luka.
Zorionak erakusle eta ikasliai, eta jarraitu ortik.
Aita Martin´en
itzaldiak.-
Josu Biotzaren iru urreneko itzaldiak Karmeldar izlari bikaiñ onek egiten
dituenak errixak poz pozik entzuten ditu.
Eriotza.- Geixorik ille bi inguru egon
ondoren ludi oni betiko agur egin dotzo 25 urtekin Zeziaga´tar Ane neskatil
gaztiak (Goian Bego) Atsekabian laguntzen dotzagu bere ama ta gañetiko sendi
danari.
Euskel
izenak.- Arregi´tar Tiburtzi´ri lengo
iru mutiko ederren ondoren, Jaunak alaba eder bat bialdu dotzo, eta euskal
izenakin ugutzau dau Miren Elixabete Amaia. Zorionak.
Aldantzia.- Banco Vizcaya´k bere erri
ontako ordezko etxia Resusta kaletik Ferrerias kalera aldatu dau, eta guztiz
txukun jarri du, diru etxe bateri dagokion gorengo mallan. Diru eruantzaliak
badakitzue ba eta gorde asko.
Agurtu.- Otxandixo´tik etorrita
Sanpedro´tar Miren. Baita emen egonda, Orue´tar Lorenzo apaiz jaun agurgarria
ere”
“Udala-Mendi” izenpetzaileak, umoretsu bere
ihardunean, aholkuak ematen zien arrasatearrei, dirua aurrezteko. Detailetxoa.
....ederra benetan;
ErantzunEzabatubenetan polita dela irakurtzeko
Osasuna..!!
eskerrik asko!!
ErantzunEzabatu