azaroa 24, 2011

JUSTO JAUREGI-ARRABURU: arrasatear historialari ezezaguna

Justo Jauregi-Arraburu, 1949an
Justo Jauregi-Arraburu Leibar, Arrasateko eliz nagusiko abadea izan zen, XX. mendearen erdialdean. Garagartzako maisu izandako Ziriako Jauregi-Arraburu (1) eta Maria Leibar garagartzarren semea zen, eta Gasteizko Apaizgaitegian egin zituen eliz-ikasketak. Arrasatera aldatu aurretik Aretxabaletako Larrinon egon zen abade.

Garagartzako maisua hil zenean, auzoko etxetik atera behar izan zuen sendiak, maisu berria sartu ahal izateko. Hori ikusita, eta alarguna nora joaterik ez zuenez gero, 1946an Jose Luis Iñarra Arrasateko garaiko erretoreak gotzainari eskatu zion Justo Jauregi-Arraburu bere jaioterrira bidaltzea, amaz kargu egiteko. Hala egin zen eta 1958an hil arte Justo Arrasateko abade laguntzailea izan genuen. Berari zor zaio, besteak beste, Iñarrak ekindako herriko eliz-artxibo ederraren egokitzapena. Iñarra eta Jauregi-Arraburu ikaskideak izan ziren Gasteizko Apaizgaitegian.

Monografikoaren ilustrazioa
Justo Jauregi-Arraburuk eskuizkribu interesgarri bat utzi zigun “Anteiglesia de Garagarza (Mondragón) Datos para una monografía, extractados, principalmente, de su archivo parroquial. 1949” tituluarekin. Arrasateko auzo horretaz inoiz burututako lanik mamitsuentzat har dezakegu.

Justori txikitatik zetorkion ikerketarako grina, bera izan baitzen –artean Apaizgaitegian ikasle zela- Garagartzako koben entramatuaz jabetu zena eta irakaslea zuen  Jose Migel Barandiarani aurkikuntzaren berri eman ziona. Honela idazten du Barandiaranek bere egunerokoan, 1928ko irailaren 23an:

“Día 23, domingo.- En el tren de las 8 h. 40 m. fuí a Mondragón, y de aquí, en el autobús de Aramayona, a Garagarza. En el monte Bostate de este barrio visité las cuevas Kobaundi, Kobatxo y Kobatxiki, en donde ha descubierto yacimientos prehistóricos mi discípulo D. Justo Jáuregui. Fotografié la montaña desde las proximidades de Garagarza, la cueva superior........y el grupo de acompañantes. Estos eran los Srs. Urrutia (párroco de Garagarza), Arrúe (alcalde de Arechabaleta), Aznar (oficinista de la fábrica “Beroa”), Escalera Maidagán, Urtubi (farmacéutico de Arechabaleta), Jáuregui (maestro de Garagarza) y tres hijos de éste (uno de ellos el mencionado Justo) y los dos hermanos Santa Marina (uno de ellos seminarista).

Fuí a comer a la fonda de Santa Agueda. Comí en compañía de los Srs. Arrúe y Aznar. Visité al capellán D. Leonardo de Guridi. Después volví a Garagarza y de aquí, en autobús, bajé a Mondragón. En el tren de las 5’35 volví a Vitoria.

En la iglesia de Garagarza ví un retablo plateresco del siglo XVI con cuadros en que hay relieves que representan escenas conmemorativas de la aparición del arcángel S. Miguel en el monte Gargano


Barandiaranek eskuz eginiko planoa
Barandiaranek aipatzen duen “Koba Txiki” hori, egun Lezetxikiz ezagutzen dugu.

Urte batzuk geroago, 1934ko ekainean, hain zuzen, hauxe dio ataundarrak: “Exploré la cueva “Lamiñen eskatza” en Garagartza de Mondragón”

Justo Jauregi-Arraburuk honela deskribatzen du “Laminen eskatza” bere lan monografikoan:

“Lleva este nombre, evocador de antiguas leyendas, una pequeña cueva (4 x 2 x 2 m.) situada aproximadamente a media distancia entre “Koba-aundi” y “Koba-txiki” casi a la terminación de la áspera cuesta que une ambas cuevas. Aunque actualmente solo mide 4 m. de largo, lo más probable es que ahondando en la tierra que forma su piso, quedara al descubierto una galería cegada.

Monografikoaren ilustrazioa
El suelo de estas tres cuevas es, en su mayor parte, de tierra vegetal (con abundantes detritus orgánicos) mezclada con arcilla. Encontramos los primeros vestigios del paso del hombre prehistórico por aquellas alturas, a fines de Agosto de 1.928.

Aunque aún se ha trabajado muy poco en su exploración, hemos encontrado los siguientes objetos: pedernales de todos los tamaños y colores –desde el blanco hasta el negro, pasando por el gris, marrón etc) algunos de ellos indudablemente tallados (cuchillos, raspadores, punzones, pequeños “microlitos azilienses”) un punzón de hueso, bastantes trozos de cerámica basta, trozos de cristal de roca, huesos humanos y de distintas especies de animales etc.

... Aunque en “Laminen eskatza” los buscadores de tesoros nos jugaron una mala pasada, revolviendo la tierra y trastornando los estratos en busca del “vil metal”, que según la tradición existe por aquellos contornos, sería interesante continuar las excavaciones que, seguramente, nos podrán ilustrar bastante acerca de nuestros antepasados los garagartzarras prehistóricos”




Argazkia: Justo Jauregi-Arraburu agertzen dena Jauregi-Arraburu sendiak utzia.








  (1) Ziriako Jauregi-Arraburu: 1875-08-08 jaioa, Aretxabaletako Aozaratzan; Aita:Tobias, Jauregui-Arraburu Olave; Ama:Maria Josefa Alzola Lizariturri

azaroa 16, 2011

SEBERO ALTUBE FILOSOFOA


Berrogeita hamabost urte betetzen dira, Sebero Altubek bere obra bati itxura ematen hasi zela. Arrasateko gizon polifazetiko haren alderdirik ezkutuena izango da, ziur aski, gaur lerro hauetara ekarri nahi dudana. Filosofiari dagokiona da. Izan ere, gutxitan gogoratzen da Altubek “La fonction de la douleur” liburuxka argitaratu zuela, nahiko arrakastarekin gainera, hori Frantzian gertatu bazen ere.

Idazki honen titulua pretentzioso samarra bada ere –ez baitakit noraino dei genezakeen filosofo, garaiko filosofia eta klasikoa ederto ezagutzen zuen gizona- egia osoa da Altube aise defendatzen zela zientzia espezialitate horretan ere. Eta horren lekukotasuna ematen digu, argi eta garbi, aipatutako liburu horretan.

Liburuaren tituluak ongi hurbiltzen digu edukiaren nondik norakoa. Altube kezkatuta zegoen, alde batetik naturak sortutako katastrofeengatik, baina batez ere gizadiak berak eragindakoengatik. Naturari ezer gutxi egozterik bada ere, adimentsua den gizakiaren kalte egiteko ahalmenak zeharo tristatzen zuen arrasatearra, testuaren orrialdeetan egoki deskribatzen duen moduan.


Ez da ahaztu behar, Gernikako alkatea izan zela Altube, gerra hasi aitzin. Eta gerratearen kalamitateak –erbesteratze prozesu luzea, barne- bertatik bertara ezagutu zituela. Frantziako Paben bizi izan zen urte luzez eta alemaniarren okupazioa ere pairatu behar izan zuen, isiltasunean. Eta liburuan garatu nahi izan zuen teoriari, batez ere, bi oinarritatik sostengatu zion: oinazea arazo filosofiko eta arazo zientifiko bezala.

Kalte egin ahal izateko gizakiaren gaitasuna aztertu zuen Altubek bere obran, gehien bat europar filosofoen teoriak uztartzen eta alderatzen. Eta kritikatu egiten zuen bere indar osoarekin, XX. mendearen lehen erdian gizadiak gerren bidez eragindako kaltea; hobe, miseria eta zoritxarra han eta hemen erein zuten gizakien jokaera salatu zuen. Eta zioen, pertsonok gai garela edozein bortizkeria eta bortxakeria zuritzeko, baldin eta bortitzarekiko aldeko sentimendua badugu edota, alderantziz, biktimenganako gorrotoak gainezkatzen bagaitu. Horregatik kritiko ageri zen Altube, edozein oinaze sortzen duen kalte induzituaren aurrean.

Euskaltzaindiaren biklera batean, gerra aurretik. Altube goian erdikoa
Altuberen liburuaren irakurketak klabe batzuk eskaintzen ditu historian barreneko planteamendu filosofikoen oinazeari buruzko mezuak ulertzeko. Jakina, aurreko beste inork zehazki asmatu ez zuen bezalatsu, arrasatearra ere teoriaren altzoan geratu zen. Baina horixe du filosofiak, gizadiaren inguruko ezkutu erraldoiei erroetatik eragiteko balio duela, hain zuzen. Galderak egiteko eta kezkak sorrarazteko. Eta Altubek oinarrizko galdera egiten zion bere buruari ikerketaren hastapenean: Gaizkia Oinazea sortzeko bada, zertarako da Oinazea? Zein da Oinazearen Funtzioa?

Altubek ez zuen bere obra idaztean Euskal Herriaren oinazea ahaztu. Euskal bertute eta akatsak azpimarratzen ditu kasu batzuetan. Adibide gisa har ditzakegu Arrasate bere jaioterriari eskainitakoak. Resurrección María de Azkueren lanari buruzko aipu baten harira dio Altubek: “Azkue ta Hanotauxen esaerek ekartzen didate gogora ondokoa: “Solus labor parit virtutem, sola virtus parit honorem” Horixe irakur daiteke Euskal Herri langileko Arrasate oso hiri langileko etxe batean. Herri berdinean ere euskarazko esaera bat entzun daiteke, bere esanahi zorrotzean: Jan ta lan!”

Bere garaiko gizona izan zela kontuan izanda eta sustraiak non zituen ezagututa, ez gaitu harritu behar, doktrina moral, politiko eta sozialerako atera zituen ondorioetan Altubek “askatasuna, berdintasuna eta lana” aldarrikatzeak. “Gizadi osoaren bihotzetan grabatua egon beharko lukeen esaera da” adieraziz amaitu zuen arrasatearrak bere obra.

Liburuaren zehazkizunak: “La fonction de la douleur” par S. de Altube (de l´Académie Basque) /(Sciences de la Nature. Paris. 1958. 119 orrialde) 


Bigarren argazkia: www.euskomedia.org 

azaroa 09, 2011

UNION CERRAJERA ETA HERIOTZA BATEN KRONIKA


Pabilioetako bat -urtzagintza- Zaldispe aldean, 1975ean


Carlos Gardelek abesten zuen “Volver” tango ospetsuan: “... que veinte años no es nada” Ez nator bat argentinarrarekin, azaltzen nahi denaren araberakoa baita tartearen gaineko sentsazioa eta hogei urte ezer ez... edo dena izan daiteke. Begira, bestela Unión Cerrajera S.Aren kasua.


Azaroan betetzen dira hogei urte orduko Corporación UCEM izen ponpoxeko elkarteak txosten bat publiko egin zuela. Txostena Axel Group deritzanak burutu zuen, Corporación UCEMen enkarguz. Axel Group 1991n bertan sortu zen, Joaquin Tamamesen eskutik. Egun, Tamames jaunari buruz dakiguna honako hauxe da: “Trabajo en Fundación Ananta y como consultor independiente de empresas. Tengo tiempo disponible para participar en consejos de administración y comités estratégicos. Especialidades: Fusiones y adquisiciones, estrategia. Conferenciante sobre tema de valores y espiritualidad" (1)  Julio Caro Barojak esan ohi zuenez, laguntza eske ez da denbora libre larregi dutenengana jo behar, gaitasun gutxiko seinalea baita ezer egin gabe egotea.


Axel Groupen txosteneko aurre aldea
Axel Groupek, beraz, Jesus Lobok presiditzen zuen Corporación UCEMen eskabidea jaso ondoren, lanari ekin zion. Txostenaren 47 orrialdetako irakurketak argi azaltzen duenez, axelkideak ez ziren Arrasatetik azaldu eta ikerketa Loboren zuzeneko agindupean zeuden pertsonek eskainitako informazioarekin osatu zuten. 

Ez noa txosteneko datu zehatz guztiekin irakurlea aspertzera; behintzat, gaurko ekarpen honetan. Agian, besteren batean luzatuko dut informazioa, berrogeita hamar urtez Arrasateko enpresarik enblematikoa izan zenaren heriotza nolakoa izan zen ulertzeko interesgarria dela iruditzen baitzait.

Sarreratxoan honela dio txostenak:  “En el espacio de tres años, Corporación Ucem ha definido adecuadamente un proyecto de conglomerado industrial y de servicios a partir de un balance saneado y bien capitalizado”  

Ikaragarria da, dena den, Axelek zehazten duena: “Para el análisis ha sido utilizada la cuenta de resultados proforma de 1990, así como las estimaciones para 1991” Hau da, inondik ere ez zituzten errealitate beltza adierazten zuten emaitza kontuak eta balantzeak erabili! Jesus Loboren estrategiarekin lerrotuta zeuden legionarioek eskainitako informazio faltsuan oinarritu ziren, beraz, axelkideak.


UCEMen 1991ko enpresen zerrenda


Artean Corporación UCEMek Burtsan kotizatzen zuen eta txostenean halako harribitxia irakur daiteke: “La relativamente pobre evolución bursátil de este grupo es parcialmente debida a su muy escaso conocimiento por parte del mercado, que no ha discernido adecuadamente la separación de los negocios del grupo y la discreta y eficaz enajenación o cierre de las líneas tradicionales deficitarias. Corporación Ucem cumple con las condiciones fundamentales necesarias como para que la cotización tienda a aproximarse gradualmente al valor contable de la compañía”

Goiko laukian ikus daiteke zertan zetzan Corporación UCEMek “bere altxortxat” zeukan inperioa. Roneoren indarra azpimarratzen zen eta haren inguruan pibotatu nahi bide zuten taldea, hori bai, dibertsifikazio zabalarekin: Bulegoetako Ekipamendua, Metalurgia, Aisialdi eta Turismoa, Higiezin-sektorea eta abar.



Ezkerrean sarrailgintzako biltegiak 1977an



Txostena egin zen urtean, UCEMen akziodunak 2.200 inguru ziren. Gehiengoa, Hi-Tec Jesus Loboren enpresak (%15´5) eta Jose María Loizagaren Mercapitalek (%22) zeukaten.

Hogei urteren buruan, Tamamesek hitzaldiak ematen ei ditu espiritualtasunari buruz. Eta, ongi dakigun bezala, Unión Cerrajera izan zena guztiz desagertu da. Historia hutsa dugu. Txosten hartatik hogei urte gehiagorik eman ez den arren... eternitatea dirudi, ezta?


Bideo bat jarri dut, Unión Cerrajera S.A zenaren Arrasateko eraikinak lurreratzen hasi zirenekoa. Eusebio Iñarrak grabatu zituen  irudiak. 

urria 27, 2011

SIMON LANDA, ARAMAIOKO IDAZKARIA, GERRAREN BIKTIMA


Simon Landa emaztearekin, Aramaioko Ibargoyan
Simon Landa Prestamero Aramaioko udal idazkaria zen 1936ko uztailean gerra piztean. Labastidan 1869ko urriaren 10ean jaiotakoak urteak zeramatzan kargu horretan. Serapia Gomezekin ezkonduta, Aramaioko Udaletxean egokitutako etxebizitzan bizi ziren. Seme-alabetariko batzuk herrian hazi ziren, besteak beste Gregoria eta Carmen alabak eta Felix semea, azken hori ordurako ezkonduta zegoena.

Gerrako lehen egunetan, Aramaioko “Textil Ibarra” lantegian ziharduen Felix semearen bila joan ziren Eibarko miliziano batzuk, baina garaiz abisatuta Goiko Errota baserrian ezkutatu ahal izan zen. Han iraun zuen ongi gordeta, ahalik eta aitak –ezer ez zitzaiola gertatuko jakinaraziz- etxera itzultzeko abisua bidali zion arte. Hala egin zuen, baina iritsi bezain laster milizianoek aita eta semea atzeman eta Bilbora bidali zituzten, preso.

Noiz gertatu zen zehazki? Udal bilkuren aktak errebisatuta, urte hartako uztailaren 12ko bilkurari dagokiona inork sinatu gabe dago. Abuztuaren 9rako deituta zegoen arren burutu ezin izan zen bilerari dagokion diligentzia, berriz, Simon Landak izenpetua agertzen da: “en el día de hoy no se ha presentado más que el alcalde y concejal D. Eusebio Madina, por las circunstancias actuales...” Ez dakit nola ulertu behar den idatzitakoa, izan ere aktaren irakurketatik badirudi pertsona bat bakarrik agertu zela, hots, Faustino Bengoa. Eta Madina ez zen alkate, alkate-orde baizik. Garaiko alkatea Faustino Bengoa zen. Azken hau eta Madina egongo zirelakoan nago.

Abuztuaren 23an, aldiz, bilkura berri bat egiten du udalak, eta ordurako ez da Simon Landa idazkari lanetan azaltzen. Handik aste betera, udal osoko bilkurak aho batez izendatzen du idazkari Frantzisko Mendizabal arrasatearra. “Declarada abierta la sesión por el Sr. Presidente, éste expone que ante la circunstancia de hallarse sin Secretario el Ayuntamiento, cree conveniente nombrar al secretario por oposición D. Francisco Mendizábal Ceciaga, de la vecina villa de Mondragón, para que desempeñe dicho cargo interin se normalice la situación. Todos los concurrentes se mostraron conformes con lo expuesto. Así mismo mostró su conformidad el Comité de Defensa de la República

Beraz, abuztuaren 9 eta 23 bitartean eraman zituzten aita-semea Bilbora. Felixen andrea, Maria Juana Urrutia –Arrasateko Frantzisko Urrutia maisuaren arreba- eta bikotearen lau alabei ezer gerta ez zekien, Amayur batailoiko arrasatear gudari batzuek haien etxetik bertatik propio zaindu zituzten, ahal izan zuten bitartean, hau da faxistak 1937ko lehen hileetan Aramaioko ateetaraino heldu arte.

Udaletxean urtetan egon zen plaka
Horrela, 1937ko maiatzaren 9ko udal plenoan adostu zen, alkate berria Remigio Garro zelarik: “Ver con  agrado el nombramiento de Secretario interino a D. Ignacio Landa Gómez, propuesto por el Excmo. Sr. Gobernador Civil de esta provincia, en oficio del 4 de Mayo último, sintiéndose dicha Corporación altamente satisfecha al poder rendir un tributo de homenaje y cariñoso recuerdo al que en vida fue su padre, digno Secretario de este Ayuntamiento, que fue vilmente asesinado el 4 de enero del año actual en Bilbao, por las hordas rojo-separatistas”

Gertatu zen, hilabete batzuk geroago Durango, Otxandio eta Gernikan ihardungo zuten alemaniar hegazkinek urtarrilaren laugarren egun hartan Bilbo bonbardatu zutela hildako batzuk eraginez eta jende andana batek hiriburuko lau kartzeletara jo zuen, mendekua aplikatzera. Ondorioa oso latza izan zen, eta berrehunetik gora detenitu izan ziren eraila, modu desberdinez. Simon Landa Prestamero horietako bat izan zen; 67 urte zituen.

Arabako Idazkarien Elkargoak eskainia, Aramaioko Udaletxean urtetan plaka bat egon zen Simon Landaren erailketa oroitzen zuena.
 
Felix Landa Gomez


Ikusi dugunez, frankisten eskuetan zegoen Aramaioko Udalak Ignazio Landa izendatu zuen, behin behingoz, idazkari lanetarako. Horrela iraun zuen 1938ko irailaren 12ra arte, hain justu izendapena behin betiko baldintzetan Constancio Fernandez Alsasuak irabazi arte.

Bilboko kartzelatik aske, Felix Landa Gomez 1938an heldu zen Arrasatera, Aramaioko egonaldia itxitzat emanez. Bizkaiko hiriburuan harekin preso egondako arrasatear batzuen gonbidapenari jaramon egin eta herriko udaletxean ekin zion lanari, administrazioan. Arrasateko Udal idazkaria ere izan zen zenbait aldiz, ordezkapen lanetan.

Simon Landa, hainbat eta hainbat bezala, gizakien arteko gorrotoak pizturiko itsukeriaren biktima izan zen. 


Argazkiak: Tere Landak utzita

urria 19, 2011

podcast. JOSE LUIS IÑARRA ERRETOREA UDALAITZEN (bideoa. 1971) podcast

Udalaitzen, 1971-10-12


              Jose Luis Iñarra Arrasaten 1941-1976 tartean erretore izandakoa hil zela 35 urte bete ziren iragan urriaren 2an. Hamar egun geroago 40 urte egin ziren, Udalaitzeko gurutzeak bedeinkatu zirela, “Jan da Lo” taldearen eskutik antolatutako zeremonia jendetsu batean.



Egun hartaz ”Jose Luis Iñarra. Mondragoeko parrokua” liburuan (2006) idatzi genuen Eusebio Iñarrak eta biok. Beheko lerroaldeak bertatik atera ditut.

Bestalde, egun hartan Udalaitzeko tontorrean grabatutako irudiak ere jarri ditut, helbide honetan:


Iñarraren nortasuna hobeto ezagutzeko baliagarriak zaizkigu bi testigantzak.

”Bertsoetarako zaletasuna dela eta, egoki zeritzon guztietan eta modu apalean bazen ere, bere trebezia erakusten zuen lagunen artean. Horren adibidea da, 1971ko urriaren 12an Udalaitzeko tontorrean gurutzeak bedeinkatu zirenekoa da. Angel "Erregetxo" Balzategi eta "Jan da lo" taldearen sortzailearen eta hildako mendigoizaleen oroimenez burutu zeremonian, Iñarrak meza emateaz gain bertsoak ere kantatu zituen:

Mendizaleen kirola au da
mistika baten eredu:
Begiz ikusi, muñez ausnartu
ludiko ainbat edergailu.
Izar ta eguzki, mendi ta baso
izotz, elur ta iristu...
Goiko Jaunaren altasunaren
erakusgarri ditugu.

Gaurko Mez ontan ezin aztu nik
"Erregetxo"-kin batean,
Luis Zabaleta, Pako Azpiazu
illak mendi kirolean
Bata Intxortan, bestea, berriz
joan zitzaigun Gorbean
Orain hiruok lagun ditugu
Jaungoikoaren aurrean.

Iru lagunen mendi kirola
iru lagunen erio-otza,
oiekin nasi artu zuk, Jauna
mendizaleen otoitza.
Gurutz aurrean egiten degu
iru lagunen oroitza
aien antzera, mistika baten
murgil gaitezen bakoitza.

Ona hemen Jauna, gure eskeintza
ogi ta ardo bizigarri,
Zuk gau batean egin zenduen
oparien oroigarri.
Gure eskeintz au biurtuko da
zer aldakuntz arrigarri-
ogia GORPUTZ,
ardoa ODOL 
gure gogo asegarri. 


Udalaitzen, 1971-10-12


Jose Luis Iñarrak hildako hiru mendigoizaleak ezagutzen zituen, eta hiruekin landu zuen adiskidantza. Luis Zabaleta eta Pako Azpiazu mendiko istripuz hil ziren eta Angel Balzategi minbiziz, bere omenezko gurutzea jaso baino hilabete erdi bat lehenago. Iñarrak lagundu zion gaixoaldian eta bere heriotzan honako bertso hauek eskaini zizkion Udalaitzera jai eta igande guztietan igotzen zen lagunari. Gurutzean inprimatu ziren bertsoak:

Jai ta igandero
ez jan ta ez lo-
tontorrik tontor
Udalatx puntaraño-
Orain gorago
Zeru gaillurreraño
igorik dago 
Gure "Erregetxo"
"Udalaitz Zaleak"
taldekideetako batzuekin


Urte hartaz geroztik ere Jose Luis Iñarra, arnas estuka eta neka-neka eginda iritsi arren, Udalaitzeko tontorrera igotzen zen ospakizunetara. 

Eta hildakoenganako oroitzapena eta otoitzaz gain bertsolaritzarako bere artea ere eskaintzen zuen hara bildutakoen aurrean. "Udalaitz Zaleak" taldearekiko Iñarraren atxikimendua erabatekoa izan zen. Areago, taldearen himnoa izatera heldu zen abestia Iñarrari zor zaio, egilea bera ez bada ere. Manuel Lekuonak idatzi zuen bertsoa, Arrasateko erretorearen eskariz”

1976-10-2an hil zen



Jose Luis Iñarrari buruz gehiago jakin nahi duenak jo dezala:




Argazkiak eta bideoa: Eusebio Iñarra

urria 12, 2011

LUIS ARMENGOU ETA JULIO GALARTA, MARGO IRUDI BATEK LOTUTA




Viteri Fundazioko irakaslea izan zen Luis Armengou XX. mendearen hasieran, marrazki eta beste zenbait espezialitate artistikotan. Goi mailako irakasle izateaz gain oso margolari ona zen. Irakaskintzarako zituen dohainetaz gero eta lausotuagoak geratzen ari diren erreferentziaz bakarrik badakigu ere,  Armengouren eskuetatik ateratako arte-lan batzuek ongi adierazten dute egilearen maila. Arrasaten baditugu horietako batzuk eta gaur dakardanak bere istorio txikia badu.

Irudietako baserria Arrasateko Popillo baserria da. Lehen margoa datatua dagoen egunetan hala esaten zitzaion baserriari baina lehenago Ortueta izenarekin ezagutzen zen. Nondik Popillo izena? Jakina den bezala, XIX. mendearen bukaeran bi ola-lantegi ziren Arrasaten –Ziarrola eta Zaldibarkoa- eta azken hori Ortueta baserriaren ondoan zegoen. Bi olek bat egin zuten 1906an Union Cerrajera sortzeko.

Zaldibarko olan Gregorio Agirregabiria Ortueta baserrikoak egiten zuen lan, urtzagintzan. Normala zenez, beltz-beltza eginda ateratzen zen beharretik eta larruzko aurreko mantalarekin erantzi gabe baserrirako bidea hartzen zuen iluntzero. Inguruko umeek ikusten zutenean, “Ointxe jatok popiltto baltza” oihukatzen ei zuten. Diotenez, hortik dator Popilo izena.

Luis Armengouk 1909an margotu zuenean, Tomas Iribecampos Uribe (1884-Etxaburu baserrikoa) eta Josepa Laspiur Irazabal (1884- Angiozarko Gongeta baserrikoa) harrapatu zituen baserrian. Tomas Popillora ezkondu zen, Kandida Agirre Agirregabiriarekin. Eta Josepak baserri hartan egiten zuen lan, Luis Armengouk hilezkortu zuenean.


 



Mende erdi inguru geroago, Juanito Iribecampos Agirrek –Armengouren margo irudia bazela ezagutu zuenean- Julio Galartari enkargatu zion haren kopia bat. Eta gaurko bigarrena dugu. Zuhaitz genealogikoari begira, Juanitoren birraitona izan zen lehen “Popiltto” hura. 

Ortueta baserria, Popillo geroago, egun Roneoko etxeak diren orubean zegoen.  Jabea Villafrancako Kondea zen – Unión Cerrajerako akzionadun inoprtanteenetakoa bihurtuko zena- eta orubea UCEMek erosi zuen, Roneo jartzeko. Toribio Agirre enpresako orduko zuzendari nagusiak Iribecampos sendiari hilabeteko epea eman zion etxea uzteko.

urria 05, 2011

1934ko URRIAREN 5: KRONIKA BAT


Liburu ez argitaratuaren azala

Urriaren 5eko data esanguratsua da Arrasaten. Urteetan gora eginda, 1934an jartzen gara, Urriko Iraultzaren egunean, hain zuzen. Egun hartan Jesus Trincado UGTko kideak esku hartu zuen gertaeretan. Eta berak kontatu zidan bere esperientzia hura, elkarrekin burutu genuen bere biografian. “Bizi izan juat” liburuan (2000) garbi utzi nahi izan zuen bere ikuspuntua. Ondoko lerroetan bere hitzak jartzen ditut, hain zuzen ere liburu haren espainierazko bertsio ez argitaratuan agertzen diren moduan.




En el camino nos cruzamos con mi ayudante de la fábrica y otros miembros de UGT. A las seis de la mañana del día siguiente oí las primeras explosiones. Estaban lanzando artefactos hechos a mano desde el tejado de una casa cercana al cuartel de la guardia civil. Fui a la Casa del Pueblo. Para entonces tenían presos a un montón de carlistas a fin de que no cogieran las armas. Antes de llegar a la sede socialista oí un tiro y nada más entrar me encontré con Celestino Uriarte hablando con un compañero acerca de que se le había disparado la escopeta por no saber manejarla. Uriarte puso la escopeta en
mis manos y me envió a la Plaza del Pueblo.


Olarte kalea. San Francisco elizaren ezkerraldean,
Marcelino Orejaren etxea

 Yo no tenía enemigos, o por lo menos eso era lo que creía. Estando en la Plaza, vi a un amigo de los tiempos de la escuela de Txorta, Pedro Azkarraga, dirigiéndose al Círculo, siendo carlista como era. Me acerqué a él y le informé en el portal de la situación del momento. Le aconsejé que se fuera a casa. Y eso fue lo que mi amigo hizo, después de despedirnos con un abrazo. Cuando a las ocho de la mañana enviaron el relevo, me dirigí a la Casa del Pueblo y una vez allí me remitieron junto a otros a detener a Marcelino Oreja, el “jabalí”.

Fui con precaución, pues pensaba que estaría con sus guardaespaldas. Semanas atrás, Oreja había dicho que los de UGT íbamos a comer hierba, y desde entonces las cosas no pintaban muy bien para él. Pero cuál fue nuestra sorpresa cuando lo vimos bajar por las escaleras con su mujer... y casi nos convenció de que era un ángel gordo y sin ningún peligro.


Casa del Pueblo zegoen eraikina
Poco más tarde supe que, junto a Oreja también se encontraban en la secretaría Dagoberto Resusta y Ricardo Azkoaga. El hecho de mezclar a estos dos últimos con el director de la fábrica me causó estupor, pues allí podía ocurrir cualquier cosa. Hablé con Celestino Uriarte y le di razones para no mantener a los tres juntos. Tras escuchar mis palabras Uriarte me ordenó que trasladara a Dagoberto y Ricardo a otro lugar. Justamente iba a hacerlo cuando apareció Juanito Sanverde avisando que desde Vitoria se acercaban tres camiones de soldados.

Alborotados por tal aviso, en la puerta del Trinquete se organizó una especie de representación teatral de resistencia disparatada, y entre algunos volcaron un camión para escudarse tras él y organizar la defensa de la Casa de Pueblo. No se dieron cuenta de que con aquella acción estaban construyendo una ratonera para todos nosotros. Entonces apareció el peligroso fanático, trayéndose con él a los tres detenidos, y preguntó a Celestino:

–¿Qué vamos a hacer con éstos?
–Llévalos de nuevo y...

Celes no sabía nada de estrategia militar, ni siquiera había hecho el servicio militar.

Ante el repugnante crimen, quedé sumido en la desesperación, sin palabras, pues la ola me había pillado en medio de la intervención armada y a pesar de que quise actuar como un hombre, mi esfuerzo no sirvió de nada. Sentí profundamente la muerte de Dagoberto; el recuerdo de Dago me transportaba al día de mi primera comunión, pues fue el autor de la única foto que me hicieron en la celebración.

La muerte de Oreja no me resultó tan dura, ya que siempre había arremetido contra los trabajadores y yo, desde mi afiliación a UGT, no podía aceptar una actitud tan despreciable. El despido de Lafitte había que achacárselo a Oreja. En cambio, al saber que Ricardo Azkoaga había podido escapar, me embargó la alegría. Creo que Azkoaga me apreciaba y, si mal no recuerdo, fue él quien habló bien de mí en el Consejo de Administración diciendo que tenía capacidad para desempeñarnuevas y mejores tareas. Dos muertes y, ante todo, una frustración: estaba claro que el camino de la violencia no nos llevaría a ninguna parte.


Herriko plaza, bere kioskoarekin
Al parecer, aquel desgraciado día de Octubre, y mientras yo hacía guardia, estuvieron vigilándome desde las ventanas y balcones de Erdiko Kale e Iturriotz. Tres personas presentaron denuncia contra mí, diciendo haberme visto armado con un fusil. Uno de ellos, cuyo nombre no voy a citar pero sí diré que quedó exento del servicio militar por ser el único soporte familiar, no sabía distinguir entre un fusil y una escopeta de caza de dos cañones del calibre 12. El segundo, que por entonces era un muchacho, confundió un Mauser y una escopeta.


El tercero era Ignacio Chacón, ingeniero de la fábrica. Era católico y apostólico y nunca hubiera pensado que podría reaccionar tan ciegamente en mi contra. Vino a la cárcel de Guadalupe a preguntarme si cierto plano que habían requisado a alguien del pueblo era obra mía. Al parecer, según el profesor de dibujo, exceptuándome a mí, en el pueblo no había nadie capaz de hacer un plano tan exacto, y eso era lo que quería comprobar. Así las cosas, debido a mi paternidad sobre un plano, algo que nunca pudieron demostrar, me clasificaron entre las nueve personas más peligrosas del pueblo.

Después de aquella descabellada acción del 5 de Octubre, huimos al monte, temerosos de los soldados que llegaban desde Vitoria. Pero al día siguiente, al no contar con infraestructura alguna para resistir, nos entregamos, pues los incidentes se habían desbordado repentinamente.

Antes de enviarnos al fuerte de Guadalupe, nos retuvieron unos días en la cárcel del pueblo. Al mismo tiempo, llevaron al fuerte desde Bilbao a un buen número de presos comunes, con la intención de mezclarlos entre nosotros y hacernos la estancia lo más dura posible”