ekaina 21, 2023

KIROLA SAN JUAN JAIETAN. 1923



Jose Luis Miner, 1923ko garailea
Ehun urte eman dira gaurko idazkiñoan azalduko ditudan kirol albisteetatik. Batzuk La Voz de Guipúzcoa egunkariak ekarri zituen, 1923ko ekainaren 27an, eta historia finkatzea interesgarria delako, hona hemen 1923ko sanjuanetan herritarrek bizi izan zutena. Futbola eta txirrindularitza izan ziren plater nagusiak. Gogoratu behar dut data haietan, urte hartako ekainaren 24an, Maalako futbol zelaia inauguratu zela, eta San Juan egunean eta 25ean Real Sociedad izan zela gonbidatua. Hirugarren egunean, 26an, beste partidu bat ikusi ahal izan zuten zaletuek, egun ertzaintzaren eraikina eta Elmako etxeak ditugun terrenuan. 

Diodan bezala, beraz, Maalako zelaira Beasain F.C eta C.D. Mondragón atera ziren arratsaldez, etxekoak Athletic Bilbaoren zenbait jokalarik sendotuta. Sarrailagileen  ekipoa honakoa izan zen:
Gonzalez; Barrena, Duñabeitia; Mondragón, Esleu, Arregi; Zabarte, Herrera, Larrakoetxea, Noruego eta Abarrategi. Beltzez idatzitakoak Mondraren futbolariak dira.

Kronikak dio, oso partidu gogorra izan zela, ikusgarria zaleentzat eta garaipena 5-0 izan bide Arrasateko taldearentzat. Bide diot, Donostiako El País Vasco egunkariak 11-0 jartzen baitu. Batera datoz kronikak, denboraldiko partidurik interesgarrienetakoa izan zela adieraztean.

Gutxi bailitzan, 26an ere txirrindularitza izan zuten jai egitarauan arrasatearrek eta kirol-kronika berdinean irakurtzen dugu lasterketa interesgarria izan zela eta Gipuzkoako orduko txirrindularirik onenak irabazi zuela: Jose Luis Miner hernaniarra. Kronikalariak datu bitxiak eskaintzen ditu bere idazkian, garai haietara salto egitera ahalbidetzen gaituztenak: 

Jose Luis Miner – de la Real Sociedad- varias veces se despegó de todos y otras tantas aflojó el tren para dejarse alcanzar por Ayastuy – del Aloña Mendi de Oñate-, a quien ayudó en todo momento, oficiando de verdadero profesor. Tomaron parte dieciséis corredores y a todos les han correspondido espléndidos regalos” 

Lasterketa Maalako futbol zelaitik abiatu zen goizeko 10´30etan eta Oñatiraino joan zen, handik Gatzagako gaineraino eta ostera  Arrasatera, hain justu Arrasateko ibiltokian amaitzeko. Berrogeita hamabi kilometro denera eta Minerrek ordubete bat eta berrogei minututan egin zituen. Sailkapenak eta sariak ondokoak izan ziren: 

1º Miner. Premio: 75 pesetas en oro. Regalo:preciosa pluma estilográfica, donada por el presidente del C.D. Mondragon, por pasar el primero por Oñate; preciosa pitillera, del Club Infantil de Viteri; copa del Club Deportivo de ésta. 2º Ayastuy. Premio: 50 pesetas. Regalo: “necessaire” de don José Añíbarro. 3º  Un empleado del garaje Albéniz de Vitoria,que no quiere hacer público su nombre. Premio: 25 pesetas. Regalo: “necessaire” de D. Jesús Gorosábel Mendía. 4º Arabaolaza y Osinaga, que llegaron juntos. Regalo: a cada pitillera y cartera de D. Ricardo Azcoaga y de Don Toribio Aguirre. 5º Beloqui. Regalo: precioso reloj-despertador, obsequio de los antiguos ciclistas. 6º Osinaga. Regalo: hermoso farol de Orkampo. 7º Ayastuy II. Regalo: artístico regalo, del Beti Lagunak. 8º Muguerza. Regalo: despertador, de don Celestino Altamira. 9º Letona. Regalo: uno de los Hijos de la Noche – para el primer corredor de Mondragón que llegase a la meta- y preciosa máquina de afeitar”

Sari eta opari banaketa Udaletxean egin zen eta, kronikek diotenez, kexa eta hasarrea izan ei ziren zaletuen artean korporazioak oso arreta gutxirekin burutu baitzuen ekitaldia Oparien emaileen zerrendan izen ezagun batzuk agertzen zaizkigu, horien artean Unión Cerrajeraren goi zuzendarienak. Jose Añibarro, gainera, txirrindularia izan zen, Gipuzkoako onenetakoa, XX. mendeko lehen hamarkadan. Baita Jesus Gorosábel Mendia ere, 1936ko matxinada frankistaren ondoren Arrasateko lehen alkatea izango zena.

Jakina, jai egitarauan ezin kanpoan pilota geratu eta horregatik 24, 25 eta 26an partidu bikainak antolatu ziren herriko frontoian, Zaldibarren. Binaka partidu programatu ziren eguneko eta pilotarien artean Mondragonés Iaritu zen. 

Atletismo probak ere izan ziren urte hartako jai egitarauan.  Bigarren eguneko – 25- goizean beste futbol partidu bat izan zen Maalan – Arrasateko Los Hijos de la Noche eta Eibarreko Txiribiri taldeen artean, arrasatearrek 4-1 galdu zutelarik-  eta atsedenaldian zelaian bertan cross-countryko lasterketa bat izan zen. Garailea Likiniano gertatu zen, bigarrena Lasaga eta hirugarrena Palacios. Sariak banatu zitzaizkien.

Kirolez beteriko jaiak izan ziren duela ehun urtekoak.

TXIRRINDULARITZA ARRASATEN

Argazkiak: JMVM

ekaina 16, 2023

Bideoa. IÑARRA, ARIZMENDIARRIETA ETA BRIONES OMENDUTA. 1966 (euskara-castellano). Video

 


Pedro Sologaistoa “Lasoren” bideo baten aitzakian berreskuratzen dut,”Jose Luis Iñarra. Mondragoeko parrokua”  liburuan 2006an idatzitakoa. 1966ko apirilaren 24an eskaini zitzaien omenaldia, lan zerbitzuan Arrasaten 25 urte zeramazkiten hiru pertsonari: Jose Luis Iñarra eta Jose Maria Arizmendiarrieta apaizak eta Mariano Briones medikua.

            Hazten zihoan herria zen Arrasate. Ondoko laukian (1) parrokiako eliztarren bilakaera ikus daiteke:

Urteak

1941

1945

1950

1955

1960

1965

Eliztarrak

5.966

6.198

7.012

8.429

10.951

15.630

Eta zenbait elizkizuni dagokionez, ondoko hauek dira datuak:

 

1941-45

1946-50

1951-55

1956-60

1961-65

Bataioak

 548

737

741

1.287

1.800

Ezkontzak

189

220

246

298

368

Hilak

308

277

293

335

364

Jose Luis Iñarra Arrasatera heldu zenetik hogetabost urte betetzen ziren 1966an eta une hartan parrokiako apaizak, erretoreaz gain, Jose Maria Arizmendiarrieta, Tiburzio Sagasta, Javier Etxebarria, Jose Maria Bergara, Pedro Aranegi ziren. Eta hogetabost urtetako tarte hartan Arrasateko parrokian lehen Meza eman zuten herrritarrak honako hauek ziren: Facundo Sampedro, Jesus San Miguel, Pedro Iturbe, Pablo Barrena, Jose Plazaola, Jesus Berezibar, Tomas Iturbe, Juan Bautista San Miguel, Victoriano Aranburu, Jose Maria Sarrionandia, Pedro Salaberri, Ibon Aperribay, Mario Sarrionandia, Alfonso Astaburuaga, Juan Garay, Jose Maria Mendizabal, Javier Mendizabal, Felix Ormaetxea, Jose Antonio Markaide eta Javier Zubizarreta.

            Euren lehen meza parrokian ere eman zuten ordena desberdinetako erlijiosoak, aldiz, hauek ziren: Felipe Otaduy (kaputxinoa), Juan Arregi eta Pedro Beltran (kanonigo erregularak), Salvador Barandiaran eta Armando Garcia (josulagunak), Roke Mendizabal eta Jose Luis Ezkurra (biatoristak), Leandro Abarrategi (frantziskotarra), Miguel Elices (agustinoa) eta Angel Velez de Mendizabal (trinitarioa)         

            Apaizgai diozesanoak hogeita lau izatera heldu ziren urte haietako arrasatearrak eta ordena erlijiosoetan beste hamarren bat (2). 

Arrasaten lanean hogeita bost urte zeramatzatelako, 1966an Arrasateko Udalak omenaldia eskaini zien Jose Luis Iñarra eta Jose Maria Arizmendiarrieta apaizei eta Mariano Briones sendagileari. Urte hartako otsailaren 25ean, Udal pleno batean, Juan Manuel Azkoaga orduko alkateak, herriaren garapenarekin hertsiki erlazionatuta zeuden pertsona horiek Arrasaten mende laurdena zeramatela gogoratu zuen omenaldi bat zor zitzaiela adieraziz, herriko biztanleen alde burutu lan moral eta materialarengatik. Plenora bildutako zinegotziek, aho batez onartu zuten proposamena eta ekitaldi publiko bat antolatzea erabaki zen, omenduei zilarrezko ezteiengatik opariren bat eskaintzeko. Saio hartara agertutakoak, alkateaz gain, Emilio Mujika, Julio Gorroñogoitia, Agustin Maidagan eta Antonio Garate alkate ordeak izan ziren,  Dionisio Laspiur, Luis Mendarozketa, Rafael Amozarrain, Ignazio Balzategi, Jose Mari Uranga, Jose Arregi, eta Juan Mari Olalde zinegotzi bokalekin.

 Omenaldia 1966ko apirilaren 24an eskaini zitzaien. Omenezko ekitaldi hura aitzakia hartuta, Arrasateko parrokiak egitarau berezi bat eratu zuen.  Parrokiako Astea deitu zitzaion 1966ko apirilaren 18tik 24 bitartekoari.

           “Este homenaje que la familia parroquial os dedica no significa el final de vuestras tareas; es en primer lugar para agradeceros esos veinticinco años consagrados al ministerio sacerdotal; es también una ocasión propicia para renaudar el diálogo de sacerdotes y seglares acerca de los problemas que a nuestra Comunidad parroquial se le presentan”

            Garbi dago Iñarrari dagokionez, hogetabost baino urte gehiago zirela apaiztu zenetik. Arrasaten, ordea, bai Iñarrak berak baita Arizmendiarrietak ere mende laurden bat zeramatela, eliz pastoralean.

Eta asmoaren azalpen horretan, ordurako parrokiako apaizen artean zen tentsioaren islapena irakur daitekeela iruditzen zait. Vaticanoko  II. Kontzilioaren ikasgaiak pil-pilean zeuden, apaiz gazteak ikuspuntu desberdinekin zetozen eta horrek guztiak urduritasun puntu baten lehen agerpena adierazten zuen parrokiako apaizen artean.

Parrokiak hitzaldi ziklo bat antolatu zuen Gurea zine aretoan, apirilaren 19, 20 eta 22an, hizlariak Ricardo Alberdi,  Juan Azpitarte eta Jose Maria Setien izan zirelarik. Igandean, 24, izan zen egunik printzipalena. Goizeko 9etan ekin zitzaion, gazteen meza batekin. Handik ordubete batera, haurrek jarraitu zuten, eta 11etan Meza Nagusia, bi omenduek gidatuta eta azken hogeita bost urteetan apaiztutako arrasatearrek lagun. Jesus San Migelek egin zuen homilia. Eta parrokiako abesbatzak Te Deum kantatu zuen.

================..================


Con el pretexto de un video de Pedro Sologaistoa "Laso", recupero parte de lo que escribí en 2006 en el libro “Jose Luis Iñarra. El párroco de Mondragón” . El 24 de abril de 1966 se rindió homenaje a tres personas que llevaban 25 años trabajando en Mondragón: los sacerdotes José Luis Iñarra y José María Arizmendiarrieta y el doctor Mariano Briones.

Mondragón era un pueblo en auge. En la siguiente tabla (3) se puede observar la evolución del número de feligreses de la parroquia:

Años

1941

1945

1950

1955

1960

1965

Feligreses

5.966

6.198

7.012

8.429

10.951

15.630

Respecto a los actos religiosos, he aquí algunos datos:

 

1941-45

1946-50

1951-55

1956-60

1961-65

Bautizos

 548

737

741

1.287

1.800

Bodas

189

220

246

298

368

Entierros

308

277

293

335

364

En 1966 se cumplían veinticinco años desde que José Luis Iñarra llegó a Mondragón. En aquel momento, además del párroco, los sacerdotes de la parroquia eran José Maria Arizmendiarrieta, Tiburcio Sagasta, Javier Etxebarria, José María Bergara y Pedro Aranegi. En dicho período de veinticinco años dijeron su primera misa en la parroquia los siguientes mondragoneses: Facundo Sampedro, Jesús San Miguel, Pedro Iturbe, Pablo Barrena, José Plazaola, Jesús Berezibar, Tomás Iturbe, Juan Bautista San Miguel, Victoriano Aranburu, José María Sarrionandia, Pedro Salaberri, Ibon Aperribay, Mario Sarrionandia, Alfonso Astaburuaga, Juan Garay, José Maria Mendizabal, Javier Mendizabal, Félix Ormaetxea, José Antonio Markaide y Javier Zubizarreta.

            También cantaron su primera misa en la parroquia religiosos de diferentes órdenes como Felipe Otaduy (capuchino), Juan Arregi y Pedro Beltran (canónigos regulares), Salvador Barandiaran y Armando García (jesuitas), Roque Mendizabal y José Luis Ezkurra (viatoristas), Leandro Abarrategi (franciscano), Miguel Elices (agustino) y Ángel Velez de Mendizabal (trinitario).

            En aquellos momentos llegaron a ser veinticuatro los seminaristas diocesanos mondragoneses y cerca de otros diez los pertenecientes a distintas órdenes religiosas (4) 

En 1966 el Ayuntamiento de Mondragón decidió homenajear a los sacerdotes José Luis Iñarra y José
Maria Arizmendiarrieta y al médico Mariano Briones, por haber cumplido veinticinco años trabajando al servicio de los mondragoneses. En el pleno municipal del 25 de febrero del mismo año, el entonces alcalde Juan Manuel Azkoaga recordó que estas personas tan ligadas al desarrollo de la villa habían cumplido un cuarto de siglo en Mondragón, y que su aportación tanto moral como material en favor de los habitantes del pueblo les hacía merecedores de un homenaje. Los ediles que asistieron al pleno aprobaron la propuesta por unanimidad y se decidió organizar un acto público para ofrecer algún obsequio a los homenajeados por sus bodas de plata. Asistieron a la citada sesión plenaria, además del alcalde, los tenientes de alcalde Emilio Mujika, Julio Gorroñogoitia, Agustín Maidagan y Antonio Garate, así como los ediles vocales Dionisio Laspiur, Luis Mendarozketa, Rafael Amozarrain, Ignacio Balzategi, José Mari Uranga, José Arregi y Juan Mari Olalde.

El homenaje se celebró el 24 de abril de 1966. Aprovechando el acto, la parroquia de Mondragón preparó un programa especial para la denominada Semana Parroquial”, que se desarrolló entre el 18 y el 24 de abril de 1966.

            “Este homenaje que la familia parroquial os dedica no significa el final de vuestras tareas; es en primer lugar para agradeceros esos veinticinco años consagrados al ministerio sacerdotal; es también una ocasión propicia para renaudar el diálogo de sacerdotes y seglares acerca de los problemas que a nuestra Comunidad parroquial se le presentan”

            Por lo que a Iñarra se refiere, es evidente que hacía más de veinticinco años que había sido ordenado. Pero es cierto que tanto él como Arizmendiarrieta llevaban un cuarto de siglo en  la pastoral de la iglesia de Mondragón.

La lectura de la citada declaración, creo yo, deja entrever la tensión para entonces ya existente entre los sacerdotes mondragoneses. Las enseñanzas del II Concilio Vaticano estaban en plena ebullición, los jóvenes curas traían puntos de vista diferentes y todo esto puso de manifiesto, por primera vez, un punto de nerviosismo entre los curas de la parroquia.

La parroquia organizó un ciclo de conferencias en la sala del cine Gurea para los días 19, 20 y 22 de abril, con Ricardo Alberdi, Juan Azpitarte y José María Setien como oradores. El domingo 24 fue el día principal. Dio comienzo a las 9 de la mañana con una misa para jóvenes. Una hora más tarde se celebró la misa para niños, y a las 11 la Misa Mayor, oficiada por los dos homenajeados con la ayuda de los mondragoneses ordenados en los últimos veinticinco años. La homilía corrió a cargo de Jesús San Miguel. Y el coro de la parroquia cantó el Te Deum.

Argazkiak: JMVM (aipatu liburutik aterata)

Bideoa: Pedro Sologaistoa "Laso" (Lasoren sendiaren eta Eusko Ikaskuntzaren arteko hitzarmenari esker digitalizatuta, beste zenbait gehiagorekin batera) // Pedro Sologaistoa "Laso" (digitalizado, con algunos otros, gracias al acuerdo de la familia de Laso con Eusko Ikaskuntza)


BIDEOA

 


 (1)1966ko apirilean Parrokiak Iñarrari eta Arizmendiarrietari eskaini omenaldirako argitaratutako dokumentaziotik atera ditut datuak.

 (2) Urtarrilaren 6an ospatzen zen Arrasateko Apaizgaiaren Eguna. Eta elizetan diru bilketak egiteaz gain, apaizgaiek eurek emanaldi artistikoak prestatzen zituzten.

 (3) He extraído los datos de la documentación publicada con motivo del homenaje tributado por la Parroquia a Iñarra y Arizmendiarrieta en abril de 1966.

 (4) El 6 de enero se celebraba el Día del Seminarista de Mondragón. Y además de recolectarse dinero en las iglesias, los propios seminaristas se encargaban de preparar actuaciones artísticas.

ekaina 14, 2023

ARRASATEKO SAN JUAN JAIAK. 1916


Gasteiz hiria lotuta egon da beti Arrasaterekin, harreman ekonomiko, sozial, kultural eta, zer esanik ez, sendi arteko sendoak garatuz. Horregatik, historikoki kasu askotan albiste gehiago iritsi zaizkigu Gasteiztik Donostiatik baino (Donostia oso urruti dago Arrasatetik, batez ere buru distantziari dagokionez) Gaurko ekarpen honetan ere, garbi asko ikusten da zein nolako garrantzia ematen zitzaion Arabako hiriburuan Arrasatetik heltzen zitzaion  informazioari. Cruz Madinabeitia dugu gaurko kazetari arrasatearra. Lehen ere agertu zaigu txoko honetara Cruz, bera ere, aita Miguel bezala, gizon polifazetikoa. Cruzek idazten zuen Gasteizko “La Libertad” egunkariaren 1916ko ekainaren 20an: 


“Jamás se ha conocido en esta villa un entusiasmo tan grande para las fiestas que anualmente celebra en honor a su Patrono, San Juan Bautista. Recuerdo que hace veinte años, cuando en los balnearios de Escoriaza, Arechavaleta y Santa Agueda pasaban el verano cientos de bañistas, celebrábanse grandes novilladas en la Plaza de Toros que entonces existía, y desde luego, había entusiasmo para presenciarlas, pero este año, sin el atractivo de la fiesta nacional, hay un poderoso estímulo y es el plausible acuerdo que la Comisión de Festejos llevó a la realidad, contratando, para los días 24 y 25 del actual, a la brillante banda del regimiento de Guipúzcoa, que en su afán de corresponder lo mejor posible a la enorme expectación que existe por escucharla, nos consta que lleva muy adelantado el estudios de las obras que ejecutará en los dos conciertos del mediodía.

Lástima grande que el ferrocarril Vasco-Navarro no haya inaugurado el servicio de sus trenes hasta Escoriaza, como públicamente se afirmaba, pues de otro modo seguros estamos de que medio Vitoria hubiera invadido Mondragón, dando a las fiestas esa alegría peculiar que derrochan los simpáticos vitorianos. Sin embargo, con trenes y sin ellos, nos consta que existe la ideica de ir a Mondragón a aplaudir, como se merece, a la notable banda militar, y si otros años han sido muchos los que nos han visitado durante las fiestas, sin existir grandes atractivos, es de suponer que, en el presente, parezca Mondragón un pueblo agregado a Vitoria, por el número que concurra, y hacemos votos por ello, y porque en el próximo año sea un hecho lo del ferrocarril, a fin de que las corrientes de simpatía que unen a ambos pueblos se pongan de relieve en sus tres aspectos: político, social y económico” 

Sarrera luzexka Cruzena, egunkari gasteiztarreko korrespontsal bezala. Cruzek bazituen erreferentziak banda militar haren gain, izan ere bere anaia Gasparrek urte batzuk lehenago -1893 inguruan- bertan aritu zen, baxua jotzen zuela. Gasparrek Madrilera egin zuen salto gero, Alabarderoak Erret Zaintzaileen Taldeko musikari bezala iharduteko. Bestalde, Cruzek ere – aita Miguelek bezala- zezen plaza eta ferrokarrila Arrasateko motore ekonomikotzat zituen. A! Eta aita legez, Cruzek ere udaletxean betetzen zituen bere lan profesionalak. Baina jarrai dezagun Madinabeitiarekin, egun hartako bere kronikan 

“Además de música a pasto, habrá partidos de pelota con profesionales de primer orden, como son Chiquito y Pequeño de Azcoitia, Chortena, Azcárate, Mallavia, Estarta y otros; carrera nacional de bicicletas, en la que podrán tomar parte todos los corredores que estén en la meta de salida a la hora anunciada, con un recorrido de 40 kilómetros y premios de 50, 25, 15 y 10 pesetas. Habrá, en fin, cine con varietés, verbenas y diversos pasatiempos, además de un derroche de iluminaciones eléctricas y fuegos artificiales de la renombrada pirotecnia de don Florencio Polidura, sucesor de Cerrajería, de esa ciudad. 

Es decir, que el que no se divierta esos días será porque no quiere, y máxime si al astro rey le da por lucir sus radiantes galas. Vitorianos: ¡Al Anglo!”

Honako hauxe izan zen urte hartako jai egitarau ofiziala, baita egunkari berdinera Cruz Madinabeitiak bidalita: 
 
Egitarauari erreparatuz, San Juan egunean pilota partidu ederra programatu zen, artean "Azcárate de Mondragón" bezala ezagututakoaren eta Chiquito de Mallaviaren artean. Hura  Juan Bautista Azkarate "Mondragonés" zen, pilotan ordurako gailenekoa genuen kirolari aparta, hain justu 1891ko ekainaren 24an jaioa. Mondragonés 1916 urte hartan bertan izendatu zuten eskuz eskuko txapeldun, eta 1927ra arte iraun zuen bere nagusitasunak.

Ez dut partidu haren emaitzari buruzko erreferentziarik lortu ahal izan.


       (1)    Gasteizen Vasco Navarro trenari, obrak hasi zituen enpresaren Ferrocarril Anglo-Vasco-Navarro  jatorrizko izenari jarraiki, “Anglo“ esaten zitzaion,  1967an desagertu arte, eta gero ere bai.
    
       Argazkiak: JMVM