martxoa 15, 2017

MIGEL ARREGI “AXERITARRA”. TENEMOS POLLO ASADO...



Migel Arregi, 1925ean
Aspaldi idatzi nahi nuen arrasatear jatorrizko Migel Arregi Treceti buruz. Bere senitarte Alvarori zor diot musikari horren arrastoan ni jartzea eta oraintxe daukat aukera Migeli buruz zertxobait azaltzeko, abizen eta jatorri berdineko moja baten bitartez. 

Maria Rosa Arregi, moja karmeldar arrasatearra
Begira: aurtengo martxoaren 9an 90 urte bete zituen Maria Rosa Arregi Etxabe, “Bedoñabe Erdikoa”- Axeri- baserriaren alabak, 1955etik Karitateko Karmeliten ordenako kide dena. Duela zenbait hamarkadatatik Bermeoko komentuan bizi da,
Axeritarrak, Maria Rosarekin, larunbatean
bertan irakaskintzara dedikatua. Bere eguna komunitatean eman zuen Maria Rosak eta larunbatean Arrasatera hurbildu zuten senitarte multzo handi baten ondoan efemeride borobila ospatzeko. Zorionak Maria Rosa “Rosita”ri.
 

Eta Axeriko batengandik beste batengana dut
jauzia egiten, eta aurrekoak bezala bigarren honek ere Bizkaian izan zuen bere helbidea, Sestaon jaio baitzen 1894ko azaroaren 19an. Migel Arregi Treceti buruz ari naiz, “Bedoñabe Erdikoa” baserrian 1851an munduratutako Felipe Arregi Azurmendiren semea. 


Felipe Arregik Bizkaiko zerumuga hobeetara alde egin zuen Arrasatetik, artean gaztea zela. Sestaon ekin zion lanari – goxogintzan- eta Pasai Donibaneko Evarista Trecetekin ezkondu zen. Bikotearen lehen semea izan zen Migel. Diodan, aurrera baino lehen, Migel Arregi Trecet, idazkiaren beste protagonista dugun Maria Rosa Arregiren aitaren lehengusua zela. Beraz, senitartasun-zubia adierazita dago. 

Baina, zer dela eta ekarri dut txoko honetara Migel Arregi? Erantzun diezaiodan galderari, besterik gabe: Entzun edo kantatu al du irakurleak inoiz “Menua” (“El Menú”) izeneko kanta? Bai, “Tenemos pollo asado, asado, asado, con ensalada…” hori. Bada, doinua berea ez den arren, Migelek egokitu zizkion espainierazko hitzak eta ondorioz mundu osoan egin zen ospetsua. 

Migelek musika karrerari heldu zion eta Bilboko Kontserbatorioan aritu zen lanean. Gerra aurretik pianoa jotzen zuen Bilboko
Bedoñabe Erdikoa, 1963an
Iruña Kafetegian eta normalean bertan afaltzen zuen, sukaldean, eta Jesus Unzue establezimenduko sukaldariarekin biharamuneko menuak idazten zituen maiz. Garai hartan bere eskuetara heldu zen umorezko abesti aleman bat,
Der Speisezettel, eta Arregik gaztelaniazko bertsioa egin zion, kafetegiko
espezialitateak eta errimarako ongi zetozen beste batzuk tartekatuz . Eta 1928ko abuztuaren 18an Migel Arregik estreinatu zuen abestia, berak zuzentzen zuen “Coral del Ensanche” abesbatzarekin, Bilboko udalak antolatutako kontzertu batean. Migelen kalterako gertatu zen, Los Xey taldeak berea bezala erregistratu zuela abestia, eta hortxe piztu zen oraindik egun bizirik dagoen egiletasunaren gaineko liskarra.

Migel Arregi, 1940an
Migel Arregi sarri etortzen zen Arrasatera, aita Feliperen baserrira. Behin, herriko Biteri Kasinoan ari zen pianoa jotzen eta Felix Aranzabal “Angiozarreko Itsua” agertu zen bertara. Arregiren ahotsa entzun eta “Hori nire maisua dek” bota zuen Felixek. Eta elkarri besarkatu ahal izan zioten, Deustuko Gormutu eta Itsuen Ikastetxeko irakasleak eta ikasle ohiak. 

Migel Arregi 1944an hil zen, Bilbon. 

Horixe izan da, beraz, oso laburtua, mundu osoan ezaguna den abestia eta bere jatorria Arrasateko “Bedoñabe Erdikoa”- Axeri- baserrian zeukan Migel Arregiren arteko istorioa. Historiak ahaztu ez dezan.



¡Camarero!
¿Señor?
¿Qué hay para hoy?
Señor, un buen menú:
Solomillo asado con patatas fritas,
sesos huecos, hígado,
liebre, chateaubriand.
Sopa de albondiguillas, caldo
de tortuga, sopa húngara,
consomé de almejas, gran cocido
parisién, huevos al gratén.
Tenemos pollo asao, asao,
asao, asao, con ensalada,
¡buen menú, buen menú,
buen menú, señor!
Frescos calamares, gallo,
pescadilla frita, salmonetes, barbos,
bacalao a la vizcaína, atún, besugo,
almejas, truchas, sábalo,
langosta a la americana, y faisán
relleno, pavo asao, asao
Pavo asao, asao, asao, asao
con ensalada,
¡buen menú, buen menú,
buen menú, señor!
Frito de espinacas, berenjenas fritas,
habichuelas, fríjoles y tortilla al ron.
Crema, tocino de cielo, mazapán,
natilla, hojaldre, franchispán,
flan de avellanas, frutas, queso
roquefort y también gruyere.
Y después, buen helao, y café,
¡Buen provecho le haga a usted!
¡Buen provecho le haga a usted!

Musika: Karl Zöllner.
Gaztelerazko bertsioa: Migel Arregi Trecet

Ikus GOLDEN APPLE QUARTET-en bertsioa


Argazkiak: 
Alvaro Arregi, Masa Coral Ensanche, www.gargantuaelkartea.com






martxoa 08, 2017

JESUS ERRASTI. ARRASATEKO "LAWTON"


Alavesaren elastikoarekin
Arrasaten izan dira berezko merituz nabarmendutako futbol jokalariak. Txoko honetan ere merezi dute aipamena, azken finean historiako zati zabala adierazten baitute, eta denak ezina izango den arren behintzat eskura ditudanak ekarri nahi ditut hona. Honako ekarpentxo honekin ekiten diot, beraz, errepaso txiki bati, Mondra-k emandako futbolari (ostikalari) ospetsuenekin. Barka nazatela tintontzian geratuko direnak. Pozik emango nituzke ezagutzera guztien izenak eta egintzak. 

Jesus Errasti Azurmendi Arrasaten jaio zen 1929ko martxoaren 25ean.Futbolari bezala UCEAn nabarmendu zen, 1948an. Jose bere anaia zaharrak ireki zuen kirolerako sendiaren atea.
Atotxan, 1949. Mondrarekin. Jesus eta Jose anaiak
Eta hark ere izango du tokia aipatuen artean.

Jesusek bere estilo eta futbolerako erakusten zuen trebeziarengatik aurki “Lawton” gaitzizena eman zioten, britainiar ligako Tommy Lawton idoloaren itxurak baitzituen. 

Behean erdikoa Jesus, eta bere atzean Berezibar, 1951-09-01
UCEA eta Mondratik zehar Eibarrera eman zuen salto. Denboraldi bat geroago Deportivo Alavesek fitxatu zuen, 1951-52 denboraldirako, bigarren mailan aritzeko. Alavesekin hasi eta aurrenetako partidu batean, lagun artekoan,  Madrilgo Txamartinen aritu zen, 1951ko irailaren 1ean, Real Madriden kontra. Ez zen txantxetakoa izan, madrildarren artean Alonso, Muñoz, Olsen, Molowny eta antzeko jokalariak baitzeuden. Partidua 7-2 galdu zuten arren babazorroen artean Errastik oso itxura ona eman zuela diote kronikek.

Jesus,bigarrena zutik ezkerretik. Uribarren eskuinekoa, makurtuta

Aipatu behar da, partidu hartan gasteiztarrekin beste arrasatear batek ere jokatu zuela: Txomin Berezibar Altuna. Horra hor, beraz, Arrasateko kirol historiarako apuntatzeko data: 1951-09-01.

Errasti, Uribarren eta Zarra mitikoa
Bigarren mailan ari zen Barakaldora pasatu zen hurrengo denboraldian Errasti eta Bizkaiko hiri hartan 1953-54 urtera arte egon zen. Eta Barakaldotik Andaluziara joan zen arrasatearra, Cadizeko San Fernandoko ekipora, alegia. Eta bertan 1954-55 urtean ihardun zuen. Talde horren web gunean irakur daiteke: “Hamarkada zoragarria hasi zen 1954an” San Fernandoko kasu honetan ere, Errastik beste arrasatear batekin egin zuen topo: Juan Jose Uribarrren. Azken hori aurreko denboralditik zebilen Cadizeko ekipo hartan, hain zuzen bigarren mailara igo zenean. Uribarren eta Errastik arerio izan zuten bigarren mailan beste arrasatear bat, Jaenen futbol goi karrera egiten ari zena: Angel Arregi.

Errasti, hirugarrena ezkerretik. makurtuta. Bosgarrena Arriaran.
Errastik San Fernando taldean urtebete bakar bat eman zuen eta handik Burgosera hurbildu zen. Hirugarren mailan zebilen Burgos C.F eta bigarrenerako prestatzen ari zen. 1955-56 denboraldian, beraz, Gaztelako hiri  hartan ihardun zuen, eta taldean beste arrasatear batekin egin zuen topo: Juanito Arriaranekin, Burgosen soldadutza egiten ari zena. 







Goiko argazkia Jesus Errastiren azkenetako partidu batekoa da, lagun artekoa, Juventud Deportiva Mondragónekin, hamarkadatan taldeko laguntzailea izandako Pereirari egin zitzaion omenaldian, Iturripen. Makurtutakoetako bigarrena da Jesus, eskumatik, bere ezkerrean Berezibar Deportivo Alaveseko kide ohia duela.Jokalarien artean ikus daitezke, Jose Errasti (entrenatzaile lanetan) Imanol Zeziaga Divino I, Uribarren,Txantxote, Guridi, Balzategi, Bolinaga, Kortabarria... Futbolista onak,Arrasateko futbol historiako ale baliotsuak.

 Jesus Errasti Burgosen erretiratu zen  futbol profesionaletik,  27 urterekin. Jokalari ohi arrasatearra 2003an hil zen.

 Argazkiak: Ana Errasti, Benito Errasti, Jose Ignazio Zaitegi, JMVM


ARRASATEKO FUTBOLARI BURUZ GEHIAGO EZAGUTZEKO - PARA CONOCER MÁS SOBRE EL FUTBOL DE MONDRAGÓN

FUTBOLA ARRASATEN. ISTORIOAK

https://txemax3.blogspot.com/2022/01/futbola-arrasaten-istorioak.html











martxoa 01, 2017

MIRARIAK ARRASATEKO HERRITARRENTZAT. XVII



Arantzazuko Ama Birjina
Mirariak dira eliza katolikoaren zutaberik deigarrienetakoa eta horiei lotzen zaizkie fededunak une larrietan, naturaz gaindiko esperantzan. Gure inguruan ere eman bide dira historian zehar fenomeno ulertezinak eta gaurko nire ekarpen honetan horietako hiruren berri eman nahi dut, XVI. mendean jazotakoak. 

Juan de Luzuriaga fraideak idatzi zuen 1690ean “Paraninfo Celeste: Historia de la Mystica Zarza milagrosa, imagen y prodigioso Santuario de Aránzazu” izeneko liburua, eta bertan aurkitzen ditugu ondoko deskribapenak, Arrasateko hiritar batzuei jazotakoak.
Goazen lehenarekin. Pero Fernandez Çaraa eta Mariana Vergara Osinaga Arrasaten bizi ziren 1580an eta tabardillo edo tifusak harrapatu zituen. Medikuntzak ezer gutxi egin zezakeela ikusirik, Arantzazuko Ama Birjinari promes egin zioten. Irakur dezagun: 

“Pedro Fernandez Zaraá, vecino de Mondragón, libre de tabardillo. Promesa igual de dos virtuosos casados, sin comunicarle su dictámen.


58.- Pedro Fernandez Zaraá Bolivar y Doña María de Vergara su mujer, vecinos de la Villa de Mondragón, en la Provincia de Guipúzcoa, adolecieron a un tiempo de tabardillo, en cuyos términos tan agudos como peligrosos, por espacio de un mes se vieron desahuciados de tres famosos Médicos; en especial el marido, que dos días enteros estuvo en continuo frenesí, sin poder articular voz alguna. Su mujer, que retirada en otro cuarto, si no tan gravemente molestada de la calentura y fiebre ardentísima del achaque, afligidísima y congojada de que se moría su esposo (cuya nueva pareció conveniente participarle) apeló a Nuestra Señora de Aranzazu, ofreciéndole por ambas saludes ir en peregrinación a su casa, con ofrenda de un frontal, y unas joyas preciosas para su adorno. El marido que (como hemos dicho) estaba en distante cuadra y recámara, sin tener noticia alguna de la promesa y voto que había hecho, dijo al mismo tiempo en alta vos: Vamos, Vamos a Aranzazu y llevemos un frontal y algunas otras cosas a Nuestra Señora. 

La Soberana Reina que a estos dos honestos y fieles casados dio un mismo afecto y deseo, quiso que con la distancia y ninguna comunicación de su voto, constase y fuese notorio ser dádiva de su poder, así el afecto a una misma promesa en un mismo tiempo, como una misma salud, que repartió su Misericordia a entrambos, para que cobrando desde entonces mejoría y continuándose hasta el término de entera salud, fuesen a su santuario con las alhajas prometidas a darle debidas gracias por tal merced.


Bigarrena eta- ikusiko dugun bezala- hirugarrena ere, Arantzazuko Andra Mariarengana jotzeko arrazoia ez zen gaisotasuna izan, ezpata kolpe baten ondorioz zauritutako arrasatear baten hil zoria baino.



76. Juan Bautista de Gallastegui, natural de la Villa de Mondragón, en la Provincia de Guipúzcoa, residente en la Ciudad de Toledo, estando deshauciado de una estocada penetrante sobre el corazón, sin esperanza (a juiciio de los Médicos y Cirujanos) de una hora de vida; se entregó con todo afecto al amparo de Nuestra Señora de Aranzazu a quien ofreció visitar en su templo y colgar en él un lienzo d epincel, con el retrato de Su Sagrada Imagen, en que se representasen a los ojos y a la memoria el milagro de haberle dado la vida y salud en extremo y artículo tan peligroso.

Pagó, como de contado MARIA, el piadoso pensamiento de este hombre, dándole instantánea y perfecta sanidad, para admiración de la naturaleza y medicina que reconoció con veneración ser obra de la mano de Dios tal curación; que hoy acuerda la pintura que llevó este hombre, juntamente con un cáliz de plata, sobredorado, y unos corporales con su bolsa, en señal de agradecimiento a MARIA Santísima, en su Santuario. 

Juan Bautista Gallastegi 1648an jaio zen Arrasaten. Itxura guztien arabera ez zen geldi egoteko modukoa eta handik lasterrera ostera jo behar izan zuten Toledotik Arantzazuko Ama Birjinaren laguntza eske. Dakusagun: 

77. Repite MARIA Santísima la sanidad a este hombre, en otra herida. Segunda vez alcanzó favor y merced de esta Soberana Reina, el dicho Juan Bautista, que sobre no le que dependencia, en la misma Ciudad de Toledo, alguna personas que le tenían odio y enemistad, riñendo con él le dieron una herida mortal en la cabeza, para cuya medicina y curación le sacaron algunos huesos, y después de otros rigurosos remedios, le dieron la llaga por incurable. Su mujer Catalina de la Paz y un sacerdote llamado Don Diego Zabarte, grande amigo del enfermo, ofrecieron en su nombre visitar la Iglesia de Aranzazu y decir una Misa en la Capilla de su Soberana Imágen, por la salud de aquel miserable doliente.

No defraudó sus deseos la Madre de Piedad y Misericordia, porque (aunque no concedió tan presta sanidad como la primera vez) dio luego muestras de mejoría, que continuándole en breve espacio de tiempo, fue cabal y perfecta la salud, que reconocieron ser de la mano de MARIA, cumpliendo el voto en su Capilla y Religiosísimo Templo” 
 Honaino mirari horien azalpena.

Argazkiak: JMVM