maiatza 04, 2016

ERRESIDENTZIAKO EPAIAK ARRASATEN



Gaztelako legeriak gure artean utzitako adierazle interesgarri bat erresidentziako epaia da. Zer zen epai hori? Funtzio publikoarekin estu lotuta, edozein funtzionariok bere kargua uzten zuen unean bere agintaldian burututako ekintza guztiak azter zitezkeen. Funtzionarioak ezin zen agintari izan zeneko plazatik atera epe batean. Interesgarriena da, edozein hiritarrek jar zezakeela martxan kargu publiko ohiaren kontrako kereila. 

Udaletan, normalean alkate berriak irekitzen zuen epea. Eta hura bete bitartean alkate berriak kexa eta kereila guztiak entzun behar zituen, eta ikusten bazuen gauza larria izan zitekeela justiziaren esku jarri behar zuen auzia. Inork ez bazuen ezer aurkezten, kargu publikotik atera berriak ostera izan zitezkeen hautatuta funtzio publikoko betebeharretarako. Aitzitik, inoren kontrako auziak auziperatua kondenatzen bazuen, zigorra jasotzeaz gain – normalean dirutan- ezin zen berriro inoiz inongo kargu publikorako aurkeztu. 

XVIII. mendean Arrasateko udaletxean urtero aldatzen ziren alkatea eta zinegotziak. Beraz, urtero aldarrikatu behar zen erresidentziako epaia. Eta udal liburuetan hala agertzen dira, korporazio berria bere betebeharrei ekin eta berehala, alkate berriak prozesua irekita. Ondokoa 1767koa da, eta dokumentuaren lema burua : Auto de Residencia da: 

“En la villa de Mondragón, a dos días del mes de Henero de mil seiscientos y sesenta y siete, su merced el señor Dn. Manuel Joseph Gaitan de Aiala, Conde de Villa Franca y Marqués de Arabaca, Alcalde y Juez hordinario por el Rei Nuestro Señor (Dios le Guarde) de esta dicha Villa y su jurisdicción. 

Dijo su merced que debía mandar y mandaba poner en Residencia a los señores Alcalde, Regidores y síndico, Procurador General y demás Ministros que lo han sido del gobierno de esta dicha villa el año pasado de sesenta y seis, para que qualquiera persona que contra ellos o qualquiera de ellos tuviese que decir, alegar o querellarse parezcan ante su merced dentro de treinta días primeros corrientes de la fecha de este auto, que serán oídos y se les guardará Justicia en la parte que la tuvieren y pasado dicho término y no compareciendo les dará su merced por no culpados en cosa alguna, y por buenos y fieles Ministros para dichos empleos y oficios onoríficos de esta dicha villa, y mandaba y mandó su merced que el presente escribano de acuerdos fige una copia fehaciente de este auto en el paraje ya acostumbrado para que llegue a noticia de todos sus vecinos y nadie alegue ignorancia” 

Cristobal Bentura de Urrechu zen urte hartako eskribaua. Eta berari zegokion herriko zenbait tokitan autoaren kopia idatzia jartzea, herritarrek inor auzitan sartzeko aukera gogora zezaten. 

Funtzionatzen al zuen sistema hark? Herritar arrunta babestua sentitzen al zen mekanismo harekin? Erresidentziako epaiak 1.500 urte inguruan sortu ziren eta, gauza guztietan bezala, gehiegikeria eta abusua ekiditeko jaiotako prozesu judizial honek gain behera nabarmena ezagutu zuen denborarekin, eta hain zuzen ere funtzio publikoko kargudunak izan ziren lehen interesatuak erresidentziako epaien porrotean. 

Ze herritar arruntek jo behar zuen, demagun, Arrasateko alkatearen kontra XVIII. mendean, baldin eta udal agintarien artean esparru itxia osatzen bazen – milarista ospetsuak- karguan iraunarazteko?  Nik behintzat ez dut Arrasateko paper artean aurkitu balizko salaketaren baten dokumenturik. Horrek ez du esan nahi izango ez denik. Nolanahi ere, amaitu nahi dut nire ekarpen hau, Rosa Mari Ayerbe historialariari egin nion elkarrizketa batean erresidentziako epaiei buruz adierazi zidana: 

“Ahí están los llamados “juicios de residencia”, que se hacía a las personas que habían ejercido algún cargo público. No me vale con decir que ya existe la Justicia y se puede denunciar al político ante los tribunales. Antes también existía y ello no impedía que todos y cada uno de los que habían pasado por el servicio a la comunidad, inclusive el Corregidor, se sometieran a esos juicios de residencia, donde cualquier vecino que se sintiera lesionado en su derecho por el mal ejercicio de sus funciones podía denunciar al cargo saliente. Existían las “fianzas” depositadas por los que optaban a los cargos públicos para poder hacer frente al resultado de posibles malas gestiones. Hoy en día vendría muy bien la aplicación de esos usos para frenar las actuales tropelías que vemos en nuestro alrededor. Insisto en decir que del pasado podemos aprender mucho” (1)

Horri esaten zaio iraganak aurreari zer egin lezakeen irakastea. Gaur egun, jokoa emango lukeen lege-lanabesa delakoan nago.

Diodan amaitzeko, gaur azaldu zaigun Manuel Jose Gaytan de Ayala, 1767ko urtarrilean heldu zela Arrasateko alkatetzara eta txoko honetan beste behin ere ikusi genuen pertsonaia dela, berau izan baitzen Galarra (San Valerixo)ko leizea lehen aldiz ikertu zuena.


Argazkiak: Xabier Usobiaga, JMVM











apirila 27, 2016

JUAN KARLOS GERRA ETA EUSKARA



Izan zen Arrasaten, 1963 eta 1964 urteetan, Ekintza Katolikoaren Zentrotik argitaratzen zen urtekari bat, “Mondragón” izenekoa. Eta 1964koan bada artikulu interesgarri bat, garai hartan herriari euskarari ematen zitzaion babesa eta euskararen inguruko giroa azaltzen zuena. 

Juan Carlos Guerra, historialaria


Bertan irakur daitekeenez, iragan mendeko hirurogeietakoen hastapenetan euskara Kontzezinoko ikastetxean irakasten zen eta baita biatoristen San Jose kolegioan ere. Irakasle talde bat sortu zen euskararen oinarrizko kontzeptuak ikasle boluntarioei agertzen zizkietenak. Ni neu ere izan nintzen kolegioan ikasle haietako bat eta irakaslea – Jon Oñatibiaren Irrati bidezko metodoarekin- Alvaro Beitia fraide ohia genuen. Mojetan, berriz, Soledad Mendizabal arrasatearra izan bide zen akuilaria.  

Diodan legez, urtekariko artikulua, “Sociedad Cultural Juan Carlos Guerra” izenekoak xehetasun batzuk ematen ditu, eta besteak beste hauxe irakurtzen dugu: 

“… Irakasle bikaiñ eta onekoak dirala bi ikastetxe oietan entzuna degu eta pozez artu bearrean gaude oien gogotasunak lagunduaz alde batetik eta gure gaztetxoak ikastola oietara bialduaz bestetik. Ikastetxe oneiri indar berezi bat emateko, Bazkun edo “Soziedade” bat sortzea gogoratu da Arrasaten. “Sociedad Cultural Juan Carlos Guerra” artu du izentzat Bazkun onek, Euskal izkuntza, gure mutil eta neskatxoen artean erakustea; bigarren, gure oiturak, dantzak, kirolak, antzerki, bertso, soñu eta abar indartzearren” 

Ahaleginak egin arren, ez dut ezertxo ere jakin ahal izan elkarte haren gain. Zeintzuk ari ziren haren atzean? Izan al zen, hamarkada haren bukaeran sortuko zen “Danok” elkartearen aitzindaria? Baiezkotan nago. 

Baina gaurkoan ez noa horretaz gehiago mintzatzera. Juan Karlos Gerrak berak bere euskarari buruz ematen digun aitorpen bat azaldu nahi dut, historialari arrasatearra euskaltzale peto- petoa izan zela erakusteko.

Guerra Donostian jaio zen 1860an eta Arrasaten hil zen 1941ean. Irakur diezaiogun, “Euskal Esnalea” aldizkarian 1924an idatzitakoa, elkarte berdinarentzat emandako hitzaldi baten transkripzioa dena: 

Guerra Etxea, 1964an
“Euskal Esnalea”ren deyari erantzunaz, poz-pozik nator zuben artera. Nola ez, andre ta jaun ain prestuben bildumara? Neure alegin apurtxoarekin Esnalearen lanbide eder onetan lagundutzera nator. Ai, nik nai nukean eran albanegi lagundu eta dagokizuten bezela erantzun! Ez daude nire indarrak ez nire izkuntza nire gogoaren neurrian, bada 

Donostiako gaztelupeko izketatxoen gozua,

aspaldi goitar ari naizela naigabez daukat galdua…








Galdua diyot. Len banekin, ederki ikasi nuben txikitan. Donostiarra naiz, Santa Mariko pontean batayatuba… bañan emen, Irutxulueta eder zoragarri ontan jayo banintzan ere, izatez basatiar jayo nintzan, eta gazterik biurtu nintzan basora, nire gurasoen jatorri zarrera, eta an bizi naiz berrogei urte aubetan, Udalaitzeko aize garbiyak arnasa zabalagaz arturik eta bere indarragaz ango izketa nire aboan darabildala… Euskera gordiña, bertako arkaitzak bezin gogorra eta latza”


 
Horixe zen Juan Karlos Gerra, Arrasateko euskaltzale jator eta jakintsua. Hurrengo batean segituko dut gaiarekin.


Argazkiak: JMVM


 

apirila 20, 2016

SANTA BARBARA BASELIZA, ARRASATEN (2-2tik)



Santa Barbara parkea, erdian, 1970ean

Egin genuen aurreko batean, Arrasateko Santa Barbara parkean XVII. mendean eraikitako baselizaren gaineko oroimen-ibialditxoa. Berriz nator gaiarekin eta salto egiten dugu XVIII. bukaerara arte.

Frantzisko Gomez de Agiriano elizako bisitariak  1792an txosten bat egin zuen eta eskatu zuen Santa Barbara baseliza lurreratzea edo konpontzea. Arrasateko Udalak erabaki zuen berriztapena, arotz eta harginak kontratatu zirelarik. Kostua 3031 erreal eta 8 maravedi izan ziren. Berriztapenaren inaugurazioa Manuel Aranguren abadeak egin zuen, urte hartako abenduaren 4an, Barbara Abarrategik 1653an utzitako ornamentu berdinekin.

Jose Mari Urangaren paper artean aurkitu dut honako ohartxo hau: 

“Las mencionadas alhajas se hallaron custodiadas en una casa particular sin que hubiera noticias de otras que mandó entregar la fundadora, pues esta es la tercera casa en el curso de 30 años que se guardaron sin entregar en su iglesia matriz o Mayordomo, por un error que padeció y porque en el transcurso de 30 años desmereció tanto la fábrica de la ermita que ni puerta se le quedó y el tejado cayó en parte; de suerte que el altar, cuadro (que llama retablo la fundadora) y otros adornos desaparecieron el año 1794 (guerra de los convencionales franceses) en cuyo año hubo batería de artilleros en aquel prado cima del castillo (Goikobalu) y ocuparon la ermita los soldados” 

Frantsesak 1808-1813 bitartean Arrasaten egon zirenean guztiz hondatu zen baseliza, desagertzeraino. Baina hamarkadatan iraun zuen santarekiko debozioak eta horrela herritar batzuen ekimen bat gorpuztu zen baseliza berriro irekitzeko. Horrela, 1861eko abuztuaren 13an udal akta batean irakur daiteke:

Santa Barbara oihantsu, 1925 inguru
“Se dio cuenta de un memorial firmado por la Señora Condesa de Monterrón y otros ochenta y ocho individuos, vecinos de esta villa, solicitando del Ayuntamiento permiso y terreno necesario para edificar una hermita a Santa Bárbara, en el término del mismo nombre. Y enterado acordó contestarles que presenten plano y presupuesto y hagan constar con qué fondos cuentan para llevar a efecto las obras que desean, y que en su vista determinarán” 

Alkatea garai hartan Jose Maria Resusta zen. Badirudi planoak eta gainerako zehazkizunak aurkeztu zituztela eta 1861eko irailaren 17an gaia berrikusi zuten udal bilkuran:



Santa Barbaratik, gaurregun
“En vista del plano, presupuesto y fianza que han presentado los firmantes del memorial solicitando autorización para levantar una Hermita de nueva planta a Santa Bárbara en el término de su nombre, adopta por acuerdo se remitan para su superior aprobación al Señor Gobernador Civil, con remisión de los documentos referidos” 

Gauzak ez ziren aurrera joan,eta 1861eko urriaren 22an hirugarren aldiz aztertu zuen gaia udal korporazioak: 

“Se leyó un oficio del Gobernador Civil de la Provincia, en contestación a una comunicación que le dirigió esta corporación con fecha diez y ocho de septiembre último, solicitando permiso y terreno para edificar una hermita a Santa Bárbara en el paseo del mismo nombre, manifestando que ni esta corporación municipal ni el Gobierno de la Provincia pueden conceder o ceder los terrenos de propios, porque considerados estos por la Nación, el Gobierno los vende con sujeción a las Leyes, por cuyo motivo devuelve el plano que se le había remitido, sin que pueda dar la autorización que se le pedía" 

Hortxe amaitzen dut, gaurkoz, Santa Barbara parkean egon zen baselizari azken bi kapituluetan emandako lekua.

Argazkiak: JMVM


Aurreko kapitulua: