maiatza 28, 2025

ARAMAIOKO PEDRO ERIZ EGILUZ

 


Ezer esaten al dio inori Pedro de San Elias izenak? Niri behintzat ez zidan ezertxo ere gogora ekartzen, nire eskuetara aramaixoar baten liburua ailegatu arte. Antonio Unzueta Etxebarria Salezango semeak “Beato Pedro de San Elias. Biografia y Epistolario” (El Cármen. Vitoria-Gasteiz. 2015) deritzana eskuetaratu bezain laster konturatu nintzen… zein gutxi dakigun gure gauzetaz. Zein azkar estaltzen dituen hautsak oroitzapenak! Izan ere, Aramaioko herriak oroitu behar zuen, nola edo hala, izan zela “Bolunburu” baserrian jaiotako seme bat, bere ekintzengatik garai batean nabarmendu zena, erlijio-esparruan izan bazen ere. Nik ez diot justizia egin nahi aramaioar horri, baina, beraz, niri dagokit nire ezjakintasuna aitortzea, eta blog honetara gizon haren bizitza zertzelada batzuk jartzea besterik ez zait otutzen. Horrela, agian, argi apurtxo bat gehiago jarriko dugu Aramaion jaiotako seme-alaba ahaztuen gain.

Pedro de San Elias, ez zen izen horrekin jaio, Pedro Eriz Egiluz bezala baizik. Eta Baraxuengo Bolunburu (Bolinbu) baserrian jaio zen 1867ko otsailaren 22an, gurasoak Domingo eta Klara zirelarik, biak garagartzarrak. Pedro bikia jaio zen, Paskasio anaiarekin. Ezer ez dakigu bi mutiko haien haurtzaroari buruz, ezta nerabezaroko lehen urteei dagokienez. Batzuek diotenez, Pedro eta Paskasio Araba aldera bidali zituzten gazteleraz ikas zezaten, eta beste batzuen arabera Bizkai aldeko mehatzetan aritu zen Pedro.

Bolunburu baserria

Antonio Unzuetak, berriz, dio bere liburuan, Pedro Eriz Bizkaiko Larreako karmeldarren komentura sartu zela, eta 23 urterekin fraidetzako ikasketak burutu zituen. Orduantxe hartu zuen Pedro de San Elias izena. Handik Burgosera bidali zuten eta Gaztelako hiriburuan apaiztu zen, 1897an. Esan behar da, Paskasio anaiak ere bide beretik jo zuela. 

Behin apaiztuta, ordenak Ebroko Mirandako Herrerako monastegira bidali zuen Pedro - Herrerako basamortua esaten zitzaion- eta bertan bi urte egin zituen, helburu garaiagoetarako bere burua prestatzen ari.

Eta ondorioz karmeldarrek 1899an Mexikora igorri zuten, helburu konkretu batekin: ordenaren presentzia egonkortzea eta zabaltzea. Lanean jarrita, Mexikoko Durangoko karmeldarren komentua sortu zuen 1902an eta estatu hartako nobizioen arduradun nagusi hautatu zuten aramaixoarra. Handik lasterrera Mexikoko karmeldarren Bisitari Jenerala egin zuten.

Arazoak izan zituzten erlijiosoek Mexikoko gobernuarekin eta Pedro de San Elias Kaliforniara aldatu zen 1905ean. Eta handik Arizonara, beti fraideen asmo hedatzaileak gauzatu nahian. Erlijio-fundazioak sortu zituen AEBetako lurralde hartan eta 1912an Arizonako meatzarien fundazioa sortzeko agindua jaso zuen eta horixe bete zuen 1913an; lantegian bere anaia Pascasiok lagundu zion. Zenbait urteren ondoren, Tucson hiriburura aldatu zen, bertako Santa Cruz elizaren zerbitzura jartzera. Baina berriro deitu zuten Mexikotik.

Eta Durango mexikarrean jardun zuen erretore eta lurraldeko bikario gisa 1926ra arte. Urte hartan erlijiosoetako fraideen ondasun guztiak estatuaren esku geratu ziren eta gure Pedro Eriz Mexikotik atera behar izan zuen, Arizonara itzuliz. Eta Tucsoneko nagusia izan zen bi urtez, ahalik eta penintsulara itzuli behar zuela agindu zitzaion arte. Hogeita hamar urte egin zituen Mexiko eta Estatu Batuetan eta 1930ean Kataluniako nobizioen maisu izendatu zuten. Diodan, Pascasio anaiak Washingtoneko karmeldarren kargu berean ihardun zuela.

Pedro Eriz Egiluz edo Pedro de San Eliasek zoritxarreko amaiera izan zuen bizitzan, 1936ko gerra madarikatuan preso egin baitzuten eta azaroaren 11an fusilatu, beste fraidekide batzuekin batera. Eta elizak 2013an Dohatsu izendatu zuen Pedro Eriz Egiluz edo Pedro de San Elias aramaixoarra.

Argazkiak: JMVM

maiatza 21, 2025

ARRASATEKO ARMARRIA ETA BESTE


Beste dokumentu interesgarri bat dakart gaur txoko honetara, XIX.ren amaierakoa zalantzarik gabe, eta Miguel Madinabeitiaren eskutik jarritako hizkiek adierazten digute nork idatzi zion Joakin Azkoaga orduko alkateari Arrasateren gaineko informazioa. Zehazki jartzen ez duen arren, dokumentua herriko Udalari formalki eskatuko ziotelakoan nago, ziurrenik karlisten agindupean egon ondoren Espainiako gobernuak etapa berri bati hasiera emanez. Suposamenduak dira, dena den.

Dokumentuaren baliotsuena bi zigiluak dira. Zergatik bi? Ondoko lerroen amaieran ezagutuko du irakurleak arrazoia. Irakur dezagun:

“La tradición atribuye que estas armas fueron concedidas a Mondragón por el rey D. Alonso 8º, en remuneración del valor con que algunos de sus naturales se distinguieron en la batalla de las Navas de Tolosa; tradición que comprueban en bastante forma los versos que se ponen al pie de ellos y que no dejan de ser honrosas para los hijos de esta villa. Dicen así:

Este Dragon inflamado

monte y castillo real,

con las cadenas cercado

es vencimiento ganado

del puerto de Muradal

El historiador Esteban de Garibay, hijo de esta villa, en su Compendio Historial tomo 2º fol. 803 dice: “Esta villa tiene por sus devisas e insignias en su escudo un castillo de oro en campo colorado y dos robles crecidos a los lados, a los cuales y al castillo ciñe por medio una cadena de oro de grandes eslabones y debaxo de el castillo un dragón de oro en campo verde sobre ondas azules y blancas de agua, que puestas en recta perfección hacen un insigne escudo de armas”

No consta su título de M.N y M.L sino por una carta del Conde de Aranda que le da ese dictado. Supónese que tiene solamente el de Noble y Leal Villa.

Nota: Se advierte que en el Sello A está el dragón puesto a la inversa por equivocación del grabador. En el Sello B es donde está conforme los blasones”



Gezurrra dirudien arren, Miguel Madinabeitia ez zen oso fin ibili bere azalpenetan, izan ere dokumentuan jartzen dituen bertsoak ez dira horrelakoak. Begira:

Cuando Arrasate primero

por ser leal e guerrero,

llamó el Rey Mondragón,

donde nacen donde son

los hombres fuertes de acero;

Vi un dragón inflamado

monte y castillo real

que se ganó en el Salado

con las cadenas cercado

del Puerto del Muradal

Armarriari dagokionez, kateak, Jaengo Ubeda ondoko Navas de Tolosako batailan -1212-  ibili omen ziren arrasatearrak irudikatuz ageri dira; gazteluak, berriz, Santa Barbara mendixkaren gainean zegoena irudikatzen du eta baita 1340an Cadizeko Saladako batailan aritutako arrasatearrak oroitu ere; bi haritzetatik bat Leintz bailarari dagokio eta bestea Ugarangoari; eta herensugea, ziurrenik, 1260an Alfontso X. Jakintsuak emandako izenaren ondorioz sortutako legendatik islatu zen Arrasateko armarrian.

Bestalde, Arrasateko pertsonaiarik dirudunetakoa zen Joakin Azkoaga herriko alkatea. Agertu zen, Hots begi danbolinak blogean 2020ean argitaratu nuen KARLISTAK ARRASATEN. 1872-1876  sailean. Gaurko dokumentuak datarik ez dakarren arren, 1878 ingurukoa dela uste dut.

Argazkiak: JMVM eta Wikipedia


maiatza 14, 2025

SAN JOSEPEKO BASELIZA, 1580koa



San Josepeko baseliza, hondarretan

Asapaldiko batean azaldu nituen Arrasateko San Jose edo Andra Mari Zuriaren baselizan  (San Josepe) San Jose Kofradiak urteroko abuztuaren 5ean egin ohi zuela bileraren nondik norakoak. Miguel Madinabeitia izan zen 1880ra arte hurbildu gintuena eta oraingoan ere berari eman nahi diot hitza, urte hartako Andra Mari Zuriaren ospakizunean zer gertatu zitzaion jakin dezagun. Madinabeitiak du hitza, “El Noticiero Bilbaíno” egunkarian, 1880ko abuztuaren 8an idatzitakoan: 

“La natural aversión a ocuparme de mí mismo me ha retraído de enviar a V. tres días antes esta carta que, por fin, se la envío para darle cuenta del inminente riesgo que corrió mi existencia el jueves último, a causa de una exhalación eléctrica que tuvo lugar a poco más de diez metros de distancia del sitio en que caminaba al aire libre. 

A esta reunión sencilla y patriarcal de la Cofradía de San José, en la ermita de su nombre, conduje yo a mi amigo D. Isidoro Lesera, conocido arquitecto madrileño, quien con motivo de su excursión veraniega se propuso, acompañado de mí, visitar los colonos de los dos caseríos que posee no lejos de la ermita y en uno de los cuales acaeció un incidente que pudo ser de fatales consecuencias, como luego explicaré” 

Iritsi ziren, beraz, Madinabeitia eta bere laguna San Josepeko baselizara, eta orain halako digresio bat egiten du bere idazkian Madinabeitiak, Sevillaraino baitoa salto batean:

Sevillako Campoko Gurutzea
“Quiero antes satisfacer mis aficiones dominantes para decir que el humilde santuario de que me vengo ocupando no carece de interés piadoso e histórico. Tengo dicho que desde la parroquia de este pueblo a la repetida ermita hay la misma distancia que desde la puerta de Carmona a la Cruz del Campo de Sevilla, que es copia de la medida tomada desde la puerta Aurea de Jerusalen al monte Calvario, el año 1519 por el Marqués de Tarifa, amigo de mi compatriota Esteban de Garibay, quien a su vez tomó dicha medida con unos bramantes en 9 de febrero de 1573 para realizar una imitación en su patria. 

Jerusalengo Ate Urreztatua
Yo estuve en Sevilla en octubre de 1869, y tuve particular cuidado de recorrer este trayecto que, a la verdad, me parecía más largo que el de mi pueblo, por razón de ser llano aquél y costanero éste; pero creo que, medidos ambos terrenos de una manera matemática, se llevarían poca diferencia. Este modo de pensar mío ha excitado hilaridad de algunos a quienes concedo la crítica más severa, pero dejando para otra ocasión en que disponga de más espacio que ahora el dilucidar este punto, les suplico tengan paciencia y sepan entre tanto que en 24 de agosto de 1580, poco tiempo después de haber Garibay hecho constar su deseo, el Licenciado D. Juan Oteo Angulo, provisor del obispado de Calahorra, daba licencia para edificar una casilla para la serora de la ermita de la Blanca; lo cual en mi humilde juicio prueba que la ermita acababa de erigirse” 

Golgota mendia
Bere eskuz idatzita utzi du Madinabeitiak bateon batekin ez zela oso kristau eramaten, zergatik eta Arrasateko parrokia-San Josepeko baseliza/ Sevillako Karmona-Campoko Gurutzearen arteko distantziak direla eta, eta horiek Jerusalengokoekin alderatu nahiarengatik. Bistan geratzen da berriro berezko estiloan idazten zuela gizakume polifazetiko hark,  txoko honetan hamaika aldiz erakutsi dudan moduan. Eta jarraian deskribapenaren amaiera azkarra ematen digu Arrasateko kronikegileak.
  
“Pues bien: reanudando el hilo de mi carta, diré que mi amigo y yo partimos a nuestro cometido a cosa de las ocho de la mañana y poco antes de llegar a sus dos caseríos que se hallan casi pegante el uno del otro, nos sorprendió un fuerte huracán acompañado de la más horrorosa tempestad. Iba yo delante por carecer de paraguas y querer ganar a todo trance el techado del primer caserío, cuando cayó la exhalación a la corta distancia que me he referido. Jamás en mi vida he llevado mayor susto” 

Madinabeitiaren idazkiaren arrazoia, itxura denez, abuztuaren 5ean une ikaragarri txarra jasan zuela zen. Hori adierazteko, udal idazkari, historiagile eta idazle hark historiako ikasgai oso bat eskaini zigun.

Argazkiak: Wikipedia, JMVM 





 

maiatza 07, 2025

ARRASATEN, DUELA EHUN URTE. Maiatza,1925

 


Apirilaren 28an San Prudentzio (Elorregi) auzo bergararrean jaiak ospatu ziren baina Gipuzkoako gobernadore zibilaren aginduz musika murriztu behar izan zen. Normalean Arrasatetik jende ugari hurbiltzen zen haraino, batez ere errepidean izan ohi zen dantzaldira, baina 1925eko ospakizunean ez zuten dantzariek behar bezala disfrutatu. Hori dela eta, egunkari batean irakur zitekeen urte hartako maiatzean:

“El clásico esplendor de la notable romería anual desaparecerá, hasta el extremos de reducirse a una romería de romeros exclusivamente de la barriada. ¡Solamente un acordeonista se ocupó de consolar a los amantes de Terpsícore! Y en verdad que no satisfizo a los bailarines. El aburrimiento de apoderó de todos”

Zigarrola aldean, aldiz, etxaferuen letxe zebiltzan San Isidroko jaien antolatzaileak. 1923an ospatu ziren lehen aldiz eta artean eskarmentu txikia izan arren jota ke ziharduten egitaraua borobildu guran. Honakoa izan zen 1925ekoa:

“El día 14 el acordeonista “Lasharo” de Vergara ejecutará una serie de bailables de su vasto repertorio y el famoso bersolari “Chirrita” conocido en todo el país, contenderá con el no menos famoso Braulio Arizabaleta (a) “Ezequiel”, que divertirán a la concurrencia con sus muy celebradas ocurrencias.

El día 15, festividad de San Isidro, a las diez de la mañana misa mayor en la iglesia parroquial de San Juan Bautista. A las once,  gran carrera pedestre infantil, con importantes premios en metálico para los vencedores. A las doce, gran concierto de acordeón por el inteligente acordeonista antes citado.

A la una, gran banquete, que presidirá don Miguel Azcárate, servido por los restaurantes más elegantes del barrio, y por las señoritas más distinguidas de la localidad. Todo el barrio se sentará a la mesa, y después del banquete, los bersolaris Chirrita y Ezequiel contra Pablo Echevarria e Isidro “Zeleta”, disputándose un hermoso regalo. Luego acordeonista, etc. y algunos actos improvisados se celebrarán con gran hilaridad de todos.

A continuación, la brillante Banda municipal de música y el acordeón amenizarán hasta las once de la noche”

Esan behar da, umeentzako –mutikoentzako-  lasterketa arratsaldeko 3´30etan izan zela, eta hauexek izan ziren lehenak helmugan: Hipolito Etxebarria, Leon Etxebarria, Mateo Abarrategi, Marzelo Tarragona eta Saturnino Pagoaga. Eguraldiak ederto lagundu zuen eta antolatzaileek maiatzaren 17ra arte –igandea- luzatu zuten egitaraua, “Lasharo” soinu jolearekin.

Bestalde, ekainaren 29an Felix Arano maisuari herriak eskainiko zion omenaldiaren antolakuntza lanak aurrera zihoazen maiatzean, eta parte hartzea handia izango zela iragartzen zen. Maisuarentzako jaian esku hartuko zuten partikular, elkarte eta erakundeen izenak ematen zituzten egunkariek, bakoitzaren diru ekarpenarekin. Asmoa zen, Alfonso XII.ren dominen kostua finantzatzea eta herritarren izenekin betetako albuma oparitzea Aranori. Bi mila baino gehiagoren izenak jartzea espero zen. Bazkari herrikoi bat ere eratzen ari zen, hamar pezeta menuko.

Eta hila amaitzeko egunkariek Club Deportivo Mondragonen berri ematen zuten, 1924-25 denboraldia amaitu baitzen eta sarrailariek oso lan txarra egin bide zuten B mailan, azkenak sailkatu ziren eta. Hala ere, zuzendaritzak lagun arteko partidu batzuk kontratatu zituen eta maiatzaren 31an, Maala futbol zelaian, Bizkaiko Baskoniarekin jokatu zen. Honakoak izan ziren Mondraren hamaika osatu zutenak: Uriarte; Mendi, Herrera; Arregi, Zabarte, Mondragón; Bidaburu, Oyanguren, Ubago, Zarraoa I eta Zarraoa II.

Futbolerako zaletasuna handia zen arrasatearren artean eta bestela irakurri zer zekarren egunkari bateko korrespontsalak maiatz hartako egun batean:

“Se está proyectando en el Salón Sport la interesante cinta de actualidad, final de foot ball en Sevilla. Un entradón soberbio y un detalle. Figuran en primer lugar los escudos o insignias de los finalistas contendientes. Al aparecer el del Las Arenas, una salva formidable de aplausos. Al del Barcelona, una pita estruendosa”

Argazkia (margoa): Migel Luis Agirrezabal