otsaila 23, 2022

JUAN MADINABEITIA, MONDRAREN ATEZAIN HISTORIKOA

Madinabeitia, atezaina, erdian.  Eskuinean, Mr. Harris

 Arrasateko Mondra futbol ekipoak atezain onak izan ditu historian zehar, gogoangarriak. Juan Madinabeitiak,  “Mosholo” edo “Manuka” gaitzizenekin ere ezagutua-  denbora tarte bat bete zuen Mondraren atea zaintzen, kirol mota honen hastapenetan,  eta ospe handia lortu zuela esan daiteke, herrian eta inguruko futbol zelaietan. Garai urrun haietako pertsonaiak azalaraztea ariketa interesgarria gertatzen da, ahanzturaren geruzak estal ez ditzan.

Inor ez da herrian geratzen "Manuka" futbol zelaian bere denborarik onenetan ikusi zuenik. Eta oroitzapenik onenetakoak egunkarietan daudelako, horietara jo nuen Juanen arrastoaren atzetik. Erreferentzia batzuk aurkitu ondoren, “La Voz de Guipúzcoa” egunkarian, 1926ko azaroaren 30ean Juldain korrespontsalak idatzitakoa nabarmentzen dut:

“Cuando por vez primera, después de tantísimo tiempo, le vi en el campo de Lerún de Elgoibar al valiente “goalkeaper” del Deportivo Mondragón, a ese muchacho modelo de deportista, llamado Juan Madinabeitia (a) Mosholo, una grata alegría se apoderó de mí, para comprender que en él tenían los mondragoneses un sin rival defensor en la portería, y además un hombre que, con sus gritos y solo su figura en el campo, elevaba la moral de los “equipiers” del Club Deportivo Mondragón. Juan Madinabeitia es en Mondragón la figura más saliente en el fútbol. Todo el pueblo le quiere y le admira, pues viéndole a él se recuerdan tardes gloriosas. Tiene, además, “Mosholo” su historia deportiva”

Juan Madinabeitia Uribe arrasatearra 1897ko abenduaren 27an jaio zen, eta bere gaztaroan pilotak erakarri zuen gehien bat. Zaldibarko frontoian makina bat partidu jokatu zuen. Soldadutzarako Gasteizera joan zen eta Infanteriako Cuenca Errejimenduan hasi zen futbolean. Aurki konturatu ziren dohan bereziak zituela atezain bezala eta Cuenca ekipoko titularra bilakatu zen.  Gasteiztik Galizia aldera bidali zuten eta han ere kuarteleko futbol taldean ihardun zuen.

Juanito Madinabeitia, 1923an
Soldadutzatik itzultzean lanari berrekin zion eta futbola ahaztu bide zuen. Baina gertatu zen orduko Club Deportivo Mondragon atezain egokirik gabe zegoela eta batzuek Madinabeitiarengana jo zuten, saio batzuk egin nahi ote zituen galdezka. Hura ikusita, baietz esan zuen eta titularitatea eskuratu zuen lehen unetik. 1923-24 denboraldia zen eta lehen partidutik atezain onaren maila erakutsi zuen. Baliteke denboraldi hura izatea gaurko gure protagonistaren denboraldirik bikainetakoa. Bost egin zituen Mondran.

1923-24 denboraldi hartan “gorriek” – orduko Mondraren elastikoa gorria zen-  Bergara barrutiko  C mailan jokatzen zuten, eta txapelketa osoan taldeak ez zuen partidu bat ere galdu. Ekipo garaitu ezina osatzen zuten: Madinabeitia; Herrera, Azkoaga; Arregi, Zabarte, Mondragón; Mendizabal, Oyanguren, Orobengoa, Ubago eta Zarraoa. Azken partidua 1924ko urtarrilaren 13an jokatu zen, Maala futbol zelaian, Bergarako Alkartasunaren kontra. Bi mila ikuslek txalotu zuten arrasatearren garaipena. Lehen gola izan zenean…

“… No se desilusionan por esto los de Vergara, que atacan vigorosamente, pero no consiguen que la red defendida por el indiscutible Zamora II sea perforada. A los doce minutos de juego el referée castiga a los de Mondragón con la pena capital, pero nuestro portero lo para, en medio de una delirante ovación…”

Kazetariak Zamora mitikoarekin alderatu du Madinabeitia partidu haren deskribapenean. Garaipen harekin Mondra txapeldun geratu zen… baina Gipuzkoako Futbol Federazioak behartu zuen final bat jokatzera Eibarko Lagun Artearekin. Eta hala egin zen, Azkoitiko futbol zelaian bi ekipoak neurtu baitziren deboraldiko azken norgehiagoketan, 1924ko martxoaren 30ean. Irakurtzen dugu partiduaren kronikan, apirilaren 1ean:

“Nunca habíamos conocido tan enorme expectación como el pasado domingo… De Mondragón nos trasladamos infinidad de aficionados. Nosotros en el formidable auto Titanic, y otros en automóviles…

"Manuka" eskuinean, entrenatzailea, 1942 inguru (1)


… Otra vez estamos dominados. Nuestro Juanito está colosal. Hace unas paradas estupendas, y esto nos da ánimos…El segundo tiempo es más movido… Llevaban 25 minutos y hay un pase que lo aprovecha el Lagun Artea para convertirlo en gol.  Los de Mondragón se animan y dominan bastante… pero el árbitro castiga a nuestro equipo con la pena máxima. La tira Errasti con una fuerza brutal y Madinabeitia lo para con todo su estilo…”

 Korrespontsal berdinak – Juldain- honela gogoratzen zuen bi urte geroago, 1926ko azaroaren 30eko kronikan idatziz:

“Lo que hizo Juanito en el campo de Azcoitia es de lo que merece unos cuantos renglones. Jugaban los mondragoneses la final…faltaban tan solo siete minutos para terminar el partido y los eibarreses contaban con un goal a su favor, por cero los de Mondragón. Para colmo, fue nuestro equipo castigado con un penalti. Perdimos entonces todas las esperanzas, pero allí estaba “Mosholo” que llamando a todos los jugadores (era capitán) les dijo:

-               = ¿Estáis dispuestos a empatar y ganar el partido si paro el penalti?

Todos lo contestaron que sí.

-                 =  Pues entonces prepararos para el ataque.

Lanzaron los lagunarteistas el penalti y Juanito, ante el asombro de todos, lo paró. Despejó bien, el extremo derecha Mendizábal se hizo con el balón, se internó poco a poco, dribló a todos, y de un chut colosal consiguió el empate, ganando en la prolongación del partido”

Mondraren futbolari ohiak, 1950 inguruan. ( 2)


Madinabeitiak 1925ean utzi zuen futbolaren praktika, baina Mondrarekin jarraitu zuen,
entrenatzaile lanetan. Dena den, ekipoa gaizki zihoan eta taldearen atezainek ez zuten maila ematen. Orduan, zuzendaritzak – Jose Añibarro zen presidentea eta  Mr. Harris ingelesa entrenatzaile lanetan – Madinabeitiari erregutu zion berriz ere motzean jantzi eta ekipora itzultzea. Horrela egin zuen 1926an  eta Mondra hasi zen partiduak irabazten.

Atea zaintzeari behin betiko utzi zionean Club Deportivo Mondragonen entrenatzaile izatera pasatu zen.

 (1) Zutik, ezk: Arizaga, Otaduy, Mendizabal, Heriz (R), Uribarren, Sologaistoa, Arana, Madinabeitia.

Makurtuta ezk.: Guridi, Uribe, Heriz (L), Arregi, Roa eta Pereira (botikina)

(2) Behean ezkerretik: Sologaistoa, Zeziaga, Patri, Aiala, Amozarrain, Etxebarria, Balzategi.

Erdian ezk.: Errasti, Oregi, Arizmendiarrieta, Madinabeitia, Vitoria, Urreta, Vitoria, Arizaga.

Goian ezk.: Arana, Aranburu, Aranbarri, Azkargorta, Mendizabal, Etxebarria, Uribe, Pereira, Heriz, Aranburu.

Juan Madinabeitia, bere bi bilobarekin

ARRASATEKO FUTBOLARI BURUZ GEHIAGO JAKITEKO / PARA SABER MÁS SOBRE EL FUTBOL DE MONDRAGÓN

FUTBOLA ARRASATEN. ISTORIOAK 


Argazkiak: JMVM, Madinabeitia sendia  

2 iruzkin: