abendua 16, 2020

MONDRAGON FOOT-BALL CLUB. 1912

Gure herriko futbolaren historia 1912 urtean hasi zen eta ez 1913an, lehen mendeurrenaren ospakizunek adierazi zuten moduan. Orain arte lekuko batzuen aitorpenak izan dira nire baieztapenaren oinarria, baina oraingoan kronika oso bat dakart, hemerotekan aurkitutakoa. Eta albistearen irakurketak nigan beste zalantza bat jaioarazi du, bukaeran azalduko dudana. 
Mondraren hastapenetako talde bat

Noan, beraz, 1912ko abenduaren 15eko “El Pueblo Vasco” egunkariak, Bergarako kronikatik, esaten zuenera, “Vergara Shooting Club – Mondragón Foot-ball Club” tituluaren ostean: 

“El domingo 15 del corriente a las tres de la tarde se verificará este encuentro en el espacioso y precioso campo de “Torrekua” Será un partido amistoso entre ambos equipos. Vistos los nombres de los que forman ambos “teams”, son potentes y equilibradas sus fuerzas. Ha despertado en esta villa de Vergara mucha curiosidad para presencias el resultado de este match” 

Arreta irabazten duen xehetasuna izena da, orain arte Club Deportivo Mondragón-i buruz aritu izan bainaiz. Baina badirudi hasierako hark Mondragón Foot-ball Club izan zela. Beste ekipo batzuek egin zuten bezala, badirudi aurki aldatu zuela izena, izan ere 1914rako Club Deportivo izenarekin agertzen baita Arrasateko taldea. Eta deigarria da, “vistos los nombres” horrek adierazten duena: kronikalariak lehendik ezagutzen zituen jokalariak. Beraz, aritu al ziren lehenago talde haiek? Bukaerarako uzten dut erantzuna. Eta goazen norgehiagoketaren kronikara, egunkari berdinean, abenduaren 19an, garaiko estiloarekin idatzita: 

“El equipo mondragonés estaba compuesto en la siguiente forma: Hevia; Aguirrebeitia, Hevia (J); Abarrategui, Herrera, Zavala; Palacios, Resusta, Barrena, Azcoaga y Arregui.
El “Shooting”: Echaniz; Lasagabaster, Ibarzabal; Elcoro, Arrese (P) Peña; Anasagasti, Peña (A), Amuchastegui, Lesarri y Billar. 

Arregi aurrelaria
De salida ataca Vergara y es detenido por la defensa de Mondragón, que pasa a los delanteros y ponen en peligro a Echániz, que gracias a su maestría, evita que el balón penetre en la puerta. El juego que se desarrolla en los dos equipos es muy vistoso y se mantienen por igual. Una arrancada de la línea de Mondragón desbarata todo el plan de los vergareses; y Barrena remata, metiendo el balón en la red.

Vergara tira varios corners, sin resultado. Veo un lío en la meta de Mondragón, y el referée Sr. Galfarsoso, no sabemos por qué, castiga (1) al “Shooting” con un penalty; tirado por Lasagabaster es parado muy bien por Aguirrebeitia, que salva la meta admirablemente. Resusta, que está jugando muy bien, lanza el balón a medio campo. Nuestras defensas lo rechazan y toman la revancha, y el back Lesarri salva con la cabeza un goal. Hevia (J) hace una arrancada rápida hasta la línea de goal y centra con acierto Zavala. Billar perdió en ésta una ocasión para marcar el goal, en la que termina el primer tiempo. Peña (J) es retirado del campo con una herida en la rodilla derecha. Hay con esto una pequeña modificación que da resultado satisfactorio para los nuestros. 

Sale Vergara: ambos equipos atacan con codicia; centra Arregui y salva Ezpeleta, y tras una preciosa combinación centra Lasagabaster, que remata Echaniz, poniendo el balón en la red (Ovación) La extensión que llevo dando al partido me impide seguir detallando éste. Los mondragoneses, que jugaron muy bien, se apuntaron dos goals más poco después, y para ellos fue la victoria, por tres goals a uno” 

Beraz, badakigu match hartan arrasatearrek garaitu egin zituztela bergararrak. Hasieran komentatu dut zalantza bat sorrarazi didala kronikak: 1912ko abenduan kokatu behar al dugu “Mondra”ren abiapuntua? Bergarako talde indartsu eta esperientziadunari irabazteko gai izan bazen eta azpimarratu dudan “vistos los nombres” hori gogoan edukita, abendua baino lehenagokoa dela esatera ausartuko nintzateke, hamabost egunetan ez baita talde lehiakor bat osatzen. Eta horrela da, egunkari zaharrak arakatuz beste norgehiagoketa bat aurkitu dut, 1912ko azaroaren 17an, baita Bergarako futbol zelaian -Torrekua- burutua. Egun hartako kronikarik ez dut aurkitu baina bai, aurrez Arrasatetik jakinarazi zen alineazioa, 17an bertan "El Pueblo Vasco" egunkarian agertua. Hona hemen Mondragon Foot-ball Clubaren ostikalariak : Herrador; Hevia, Otaduy; Abarrategi, Adan de Yarza, Palacios; Azkoaga, Hevia, Barrena, Resusta eta Hevia. 

Ez dakit, beraz, nola amaitu zen partidu hura, baina horrek ez du hainbeste garrantzirik. Gauza da, 1912ko azarorako bazebiltzala arrasatearrak futbolean, bai taldearen eta baita jokalarien izen eta abizenekin.


Apusturik bai, lehenagoko albiste gehiago baietz?


(1) Badirudi “obsequia” izan behar duela. Eta ikusten denez, penaltietan atezaina aldatu egin zitekeen.

Argazkiak: JMVM 

ARRASATEKO FUTBOLARI BURUZ GEHIAGO EZAGUTZEKO - PARA CONOCER MÁS SOBRE EL FUTBOL DE MONDRAGÓN

FUTBOLA ARRASATEN. ISTORIOAK

https://txemax3.blogspot.com/2022/01/futbola-arrasaten-istorioak.html



2 iruzkin: