miércoles, 28 de noviembre de 2018

ARRASATEKO TERTZIOAK AFRIKARAKO. 1859 (Bitik bigarrena )


Wad Ras bataila
Ikusten genuen aurrekoan, Arrasatetik berrogeita hamar lagun atera zirela 1859a, Afrikarantz, Euskal Tertzioak zeritzan tropen multzoan. Arrasateko gazteen artean egindako zozketan ateratakoekin eta zenbait boluntariorekin osatu zen soldadu talde hura. Jakina, soldadu bakoitzari diru kopuru bat ordaindu behar zitzaion (soldata) nondik eta agortuta zegoen diru kutxa publikotik. Hori gainditzeko, elkarte aproposak sortu ziren, alde batetik soldaduei ordaintzeko eta, bestetik, haien  interesak defendatzeko. Auziak izan ziren, noski, eta ez nolanahikoak. Begira:

Arrasaten konpondu gabe zeukaten bolondresen ordainketa auzia eta baita finantzazioarena ere. Herrian propio sortu zen Elkarteak zorrak zituen eta 1860ko martxoaren 18an udal korporazioak bilera bat izan zuen:

“Acto seguido se dio cuenta y lectura de una exposición que presenta la Asociación creada con el objeto de redimir del servicio de tercios para la guerra de Africa a los mozos de esta villa que ingresaron en ellos, suscrito por sus representantes los Sres. D. Enrique Chacón, D. Juan Francisco Azpiazu, D. Domingo Ozaeta y D. Agustín Sagasta, manifestando que el día del sorteo presentó dicha Asociación el número de mozos que según acuerdo le correspondía con lo cual cumplió el compromiso, sin que hayan pagado aún su contingente los mozos de 18 a 20 y 30 a 40 años cuyas sumas les corresponde a iguales partes al Ayuntamiento y a la Sociedad. También expone que ésta para pago de voluntarios que por su cuenta se contrataron adelantó de sus fondos para los primeros compromisos la cantidad de 17.732 reales, cuya suma pide la sociedad a la villa se sirva reintegrar, así como lo que corresponde a su favor de la cuota de los mozos de 18 a 20  y 30 a 40 años; y en defecto, si ella se hace cargo de todos los plazos que debe abonarse a los voluntarios, la sociedad entregará  lo que hasta cubrir la cantidad de setecientos reales por cada mozo falte. 


Hecho cargo el Ayuntamiento de los extremos que abraza este memorial, acordó que la Asociación por medio de sus representantes compareciese ante esta Corporación en un día dado, provista de datos, tanto respecto del importe a que asciende lo reunido por los mozos, como las obligaciones contraídas con el cupo que tocó a la misma, para procurar entrar en un arreglo definitivo”

Ziurrenik gerra bezperan amaitu zela ezagutu gabe, martxoaren 24an bildu ziren udal agintariak soldaduen gastuak finantzatzeko sortutako elkartearen ordezkariekin. Ikus daitekeen bezala, herriko Kapareek  (hidalgoek) kudeatzen ziuzten mendietako etekinetatik ere finantzatu zen gerra hartako bolondresen saria. Baina garbi dago, orduan ere gertaerak azkarragoak zirela administrazioko tramiteak baino. Ikustekoa litzateke zenbat bolondres geratu ziren, Arrasatera itzultzean, beren gerra-ekintzarengatik jaso behar zuten diru kopurua guztiz kitatu gabe!

“Presentaron una cuenta de 17.732 reales que dicha Asociación facilitó de sus fondos al Ayuntamiento para sufragar los primeros compromisos que originaron los voluntarios … y manifestaron que se sirviera reintegrarles aquella suma mediante a que se habían agotado los fondos de la sociedad y se aproximaban los plazos del pago a algunos tercios. En cuya vista se acordó expedir un libramiento contra el administrador de los montes Hidalgos quien pasó a la sociedad la cantidad de 5.015 reales conforme cesión que la Junta de los mismos hizo a favor de los mozos de la villa el día dos de Enero del presente año. Así mismo, se le entregó la cantidad de 1.100 reales que, procedentes de las cuotas de los mozos de 18 a 20 y de 30 a 40 años existían en poder de Don José Angel Vidaur, vecino de esta villa, quien las había recaudado. Determinóse comenzar con actividad a cobrar las cuotas señaladas a los mozos y si con su total no se cubrían todos los gastos, elevar consulta a la Ilustre Diputación”
Kanpainako ospitalea

Diodan, amaitzeko, gerra hartan Euskal Herriko tertzioek oso baja gutxi izan zutela, berandu heldu baitziren Afrikara. Wad-Raseko batailan bakarrik aritu ziren eta bost bat hildako gertatu ziren euskaldunen artean. Gerraren ondoriozko gaixotasunengatik, ordea,berrogeita hamarretik gora izan ziren zenduak. Afrikan borrokatu ondoren egundoko entrenamenduarekin etxeratu ziren gazte haietako asko.  Karlismoaren berragerpen biziagoaren atartean zeuden euskal probintziak.



Istorioaren lehen zatia: 

No hay comentarios:

Publicar un comentario