martxoa 29, 2017

ARAMAIOKO UDAL DEMOKRATIKOAREN AZKEN ORDUAK. 1937

Aramaioko eliza nagusia

Gerrako frontea Aramaion zegoen. Herriko udalak ahaleginak eta bost egiten zituen normalitateari eusteko, baina egunetik egunera egoera konplikatuagoa zen. Ezer gutxi egin zezaketen Errepublikari zintzo erantzuten ari zitzaizkion gizon emakume haiek. 

1937ko otsailaren 21ean, zinegotziak Udaletxera biduta, Arabako Mankomunitatearen gaineko lehen berria izan zuten. Bertan zeuden, Antonio Plazaola zen alkatea eta Frantzisko Urizar, Juan Elexalde, Maximo Kruzelaegi, Timoteo Garro, Kalixto Astondoa, Biktor Pol, Felix Irasuegi, Mario Loiti eta Demetrio Ayastuy zinegotziak. Idazkaria, behin behineko jardueran, Frantzisko Mendizabal arrasatearra zen.

“El Sr. Presidente hizo uso de la palabra dando cuenta a los señores concejales de lo tratado en la entrevista que tuvieron él y el concejal Máximo Crucelaegui con los representantes de los ayuntamientos alaveses que se encuentran en la zona leal. Dice el Sr. Presidente que se proyecta formar una Mancomunidad Alavesa con dichos ayuntamientos para fines completamente administrativos, al objeto de sustituir por el momento a la Diputación Alavesa.

Todos los concurrentes mostraron su conformidad a la formación de la proyectada mancomunidad, aceptándola en principio, quedando para estudio y aprobación el articulado que la rija”

Martxoaren 6an, berriz, ostera aztertu zuten Mankomunitatearen gaia, bidali zitzaien estatutuen testua irakurriz. Bertan erabaki zuten artikulatu osoa onartzea, baldin eta Aramaio herria zerga eta karga berriekin kaltetua gertatuz gero mankomunitatetik ateratzea libre bazuen. Horixe izan zen mankomunitatearen gaineko ideia erabili zen azken aldia. Udal batzorde hari oso denbora gutxi geratzen zitzaion. Izatez, erregistratuta dagoen azken bilera martxoaren 14an egin zen, hileko bigarren igandean, ohitura zuten bezalaxe. Bilera haren aktatik aldatu ditut hona, denbora gehien eraman
Azken aktaren sinatzaileak
zieneko zehazkizunak:

“Vista la desigualdad de los impuestos municipales a artículos de consumo, se acuerda que el litro de aceite se grave con cinco céntimos de impuesto en vez de cobrar los quince que se venía cobrando hasta ahora. Al mismo tiempo se grava con quince céntimos el litro de cerveza que sufría un impuesto de cinco céntimos y se encarga al Sr.Secretario para tomar nota de los impuestos que sufren los demás líquidos para desgravarlos o gravarlos de forma más justa. Se acuerda gravar con una peseta el paquete de de cohetes corrientes y  con una peseta y quince céntimos el de los llamados bombas

Etxaferu eta txantxazko lehergailuekin amaitzen zuen udal batza hark bere agintaldiaren bizitza. Aurki benetako lehergailu hilgarriak agertuko ziren herrian. Eta 1937ko maiatzaren 7an, udal kudeatzaile berriak elkartu ziren – Fernando Beitia Altuberen lehendakaritzapean- alkate eta zinegotziak hautatzeko. Izen haiek, Remigio Garro, Antonio Errasti, Juan A. Bengoa, Graciano Larrea, Jose Mª Gardoki, Valentin Lasaga, Maximo Irasuegi eta Pio Etxebarria ziren. Idazkari berria, Ignazio Landa, Simon Landa izan zenaren semea. 

Baina hau beste aro bat da, eta itzuliko gara hurrengo batean.

Argazkiak: JMVM, Arabako Artxiboa

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina