Gabriel Jauregi idazle aramaioarra |
BABESLEA: http://www.fentmuntanyaiformacio.es
“G. Aramayo” izenordez, Gabriel Jauregi –
Gabirel, berak sinatzen zuen moduan- aramaioarra dugu, Etxaguen jaio baitzen
1895ean, Luziano izenarekin. Karmeldarra, Gasteizko karmeldarren komentuan eman
zuen bizitza-tarterik luzeena, fisika eta kimika irakasten. Herri jakintzaz enamoratua, nonbait, behin
eta berriz idatzi zuen euskal mito, legenda, naturaz eta abar. Baina bere
ekarpenik sonatuenak, zalantzarik gabe, Pisia (1935) eta Kimia (1936)
euskarazko liburuak ditugu, fraidegaientzat prestatu beharreko materialean
oinarrituta. Bermeoko Gaubeka irarkolan
editatu zituen. Bizkaiko Larrean hil zen, 1945ean.
“Karmengo Argia“ aldizkarian herri jakintzari
buruzko Aramaioko istorio txiki bat kontatu zuen 1933ko apirilean, eta zutabe hauetara ekartzea otu zait, gure
arbasoen sinesmeneko nondik norakoak ezagutzea interesgarritzat jotzen baitut,
norantz goazen uler dezagun. Honela idatzi zuen Jauregik, Jabetasuna
titulupean:
BABESLEA: http://www.fentmuntanyaiformacio.es
“Lenegoko aldietan, oiñ baño artzain geiago ei-egozan. Eta artzaiñak
baso guztiak eurentzat gura izaten dabez; orregaitik baso artean ez esparru, ez
solo, ez etxe barririk egiterik eztabe gura izaten.
Aramayon
esaten dabenez, bat edo batek baso artean etxe barrien bat egiñ gura baeban,
etxakon debekatzen, egiteko azkatasuna eukan; baña egiñdako etxearen jabe
izateko ura tellatutik bera parra-parra jausi bear zan.
Goialdean, Ipurtotz baserria |
Tellatutik
bera ura jausteak etxearen jabetasuna egiñ ebanari emoten eutson. Etxango
atx-ondoan ipurtotz gaur deritxon
etxea egiten beiñ baten bata si ei-zan; baña egunez egiten ebazan ormak gabean
artzaiñak lurrera botaten ei-eutsezan. Ormak jaberik ez eukien eta edonork bota
leikezan; jabe izateko tellatua ipiñi ta tellatutik bera ura jausi bear zan-da.
Ta alan egunez egiten ebazan ormak gabean beti ondatzen eutsezan artzaiñak, eta
eziñ jabetasuna lortu, ez etxea amaitu
Ipurtotz-etxea egiten ebillan gizona zailtasun aundikoa
ta gustiz azkarra zan-eta, egunak Joan, egunak etorri; ormak egiñ, ormak bota;
alako baten goizetik gabera ormak jaso, tellatua ipini eutson bere zorioneko
baso-etxeari. Baña euririk ez eban egiñ gau artan eta tellatutik bera ura etzan
jausi; orregaitik ipurtotz etxeak
oindikon jaberik ez eukan; eta artzaiñak, inoren ardura barik, etxe guztia
apurtu eben.
Urrengo egunean barriro jaso
etxea, tellatuak ipiñi ta edarkada bat ur tellatu gallurrera jaso ta alderdi
bietara, erdi bana, bota eban etxea egin ebanak. Oingoan tellatutik bera ura
jausi zala-ta, jabe geratu zan betiko ipurtotz egiñ eban gizaona, ta artzaiñak
jabetzat artu eben”
Argazkiak: JMVM, Euskomedia,
Gustora irakurri dou zure artikulua. Gure amama zana Ipurtotzen jaixua zan baina sekula ez gutzen holako kontuik entzun. Familixan ta inguruan galdetu dou baina istorixo honen barririk ez! Eskerrik asko ta holaxe segi!
ErantzunEzabatuEskerrik asko, Olaia, irakurtzeagatik. Eta pozten naiz antzinako kontuekin gozatzen baduzue! Saiatuko naiz istorio gehiago azaltzen.
Ezabatu