Ibabeko Baseliza |
Aramaion
historian izandako kofradietatik bi izan ziren sonatuenak: ibarreko abadeena, XVI mendean sortua eta oraindik ere urtero biltzen dena; eta ibarreko aitonen semeena genuen Ibabekoa. Azken honek
bizirik ere segitzen du eta asteburu honetan – irailak 14an- ospatuko du urteroko
jai-eguna.
Ibabeko Baseliza |
Ez
dago zehazterik noiz jaio zen Ibabeko Kofradia. Gure egunetaraino iritsi diren
dokumentu batzuetan irakur daitekeenez, XVI mendean jar liteke haren
sorrera. Horrela, 1562ko testamentu batean anaidiaren gaineko lehen
erreferentzia idatzia daukagu. Ez da, beraz, atzo goizekoa.
Zer
dela-eta Ibabeko Kofradia? Bertako baselizan gurtzen den Andra Mariarenganako
debozioa oso handia izan da mendetan zehar Aramaion eta horregatik Ibabeko
Kofradia Sorkundeko Ama Birjinaren ohorez – “Nuestra Señora de la Concepción de Ibabe”- jaio zen. Baselizako Erdi Aroko
irudia galdu egin zen eta orain ikus daitekeenarengatik ordezkatu zuten XVII
mendean.
Kofradiaren 1799ko liburua |
Horregatik Ibabeko Kofradia izan da
aramaioar kide gehien izan duena eta, ondorioz, bizitasuna ere bere bizikoa
burutu duena. Sortu, “Nobles Hijosdalgo
del Valle de Aramayona” titulupean egin zen eta 1846ra arte horrela jardun
zuen, hots, euren nobletasuna frogatzen zutenentzat bakarrik irekitzen zen bertako
kofredoa izateko atea. Data
horretatik, ordea, nahi zuten guztiek eman ahal izan zuten izena kide bezala
aritzeko. Goian aipatutako debozio horrek ekarri zuen, behin kide izateko
nobletasuna frogatzerik ez zela beharrezkoa erabaki ondoren, Aramaioko etxe
gehienak kide banarekin ordezkatuta egotea.
Andra Mariren egungo irudia |
Kofradiaren estatutuen hirugarren
artikuluak azaltzen du zein den anaidiaren helburua: “El objeto y fin que se propusieron los fundadores de esta Hermandad no
fue otro que el de dar gloria a Dios mediante el culto de la Santísima Virgen
María, habiéndola escogido como Patrona: 1º Para venerarla bajo la advocación
de Nuestra Señora de Ibabe en el misterio de la Inmaculada Concepción y 2º Para
imitar sus virtudes.
Como objeto secundario se establece para lo sucesivo, en cuanto lo
permitan los fondos de ella, un socorro en metálico a la familia del cofrade
que falleciere”
Kideek badituzte, estatutuen arabera, zenbait beharkizun,
eta hori egiten ez dutenek zigor ekonomikoak pairatzen dituzte. Urteroko kideen
limosna – ukarra- eta kideen
hutsengatik jasotako zigorrak izan dira historikoki Kofradiaren diru
baliabideak. Egun, ohituren erlaxazioarekin, kideen kuotak dira sostengua.
Oso inportanteak izan dira Andra Mari eguneko
kideen arteko bazkariak, Kofradiak Ibaben bertan daukan baselizako areto
nagusian zerbitzatua Ama Birjinaren egunean. Araudiaren aginduz, kide guztiak daude behartuta
“mahaira” esertzeko, eta oso zorrotzak izan dira beti hori betetzen. Aurten
ere, Kristina Etxenagusia Abadesaren
esanetan, 70 lagun inguru bilduko dira mahaira, Kofradian diren 134 kideetatik.
Horietako 43 Aramaiotik kanpo bizi dira.
==============..==============
Hona hemen, Irailak 14, igandeko egitaraua: Goizeko
11:00 Salda; 12:30 Meza; 13:45 Batzar Nagusia; 14:30 Bazkaria.
Ekitaldi guztiak Ibabeko Andra Mari baselizan izango dira
==============..==============
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina