iraila 17, 2014

GARAGARTZAKO ARTE ERRALDOIA


XX.aren hasieran, arbola artean osasuntsu

Aurtengo irailaren 14an bete dira berrogeita bost urte Garagartzako arte zaharra desagertu zenetik. Gazteok bakarrik erreferentziaz ezagutu dezaketen arbola erraldoi hura, esaten zutenez, Gipuzkoako zaharrenetarikoa zen. Oraindik ere Garagartzako auzokide askok kontatzen dute mendetako artearen istorioa, ez baita alperreko meritua hain adin luzera heltzea. 

Dena den, batzuetan errealitatea legendarekin nahasten da eta gure gaurko protagonista honen kasuan ere bada legenda puntutxorik. Hamaika aldiz entzun ahal izan dugu artearen hondamena ijito batzuek haren orpoan pizturiko sutzar batekin hasi zela, arbolari zulo hilgarri bat ireki ziona. Eta maldan beherako prozesuak amaiera izan zuen haize boladek tantaia lurrera bota zutenean irailaren arratsalde hartan. Legendari eutsiz, garaiko kronikek idatzi zutenez, arteak sei ehun urte zituen. Ikus dezagun, ordea, idatzizko erregistroetan aurkitu dudana. Ez datoz beti bat legendarekin.

1955 inguruan, arbola zaurituta
Igandea zen 1969ko irailaren 14a, eta haize erauntsi gogor batek – euri zaparrada etengabeek lagun- lurrera bota zuen arte ospetsua, arratsaldeko 3´30etan. Garagartzako elizaren ondoan zegoen eta bere neurriak ezohikoak ziren. Hamazortzi metro bide zituen alturan eta 4´80 ematen zuen bere enborraren perimetroak. Arbolaren adaburua, berriz, hogei metro inguruko diametrokoa zen.

Serapio Mujikak bere “Geografía de Guipúzcoa” (Geografía General del País Vasco-Navarro deritzan obraren barruan)  1918ko liburuan irakurtzen da, Arrasateren gaineko deskribapenean: 

Pablo Mendarozketaren margoa. Zauriak ikus daitezke

“En lo que con el arbolado se relaciona, llama la atención un hermosísimo encino que se yergue en el barrio de Garagarza, patriarca forestal de Guipúzcoa, que se levanta airoso, aunque muy estropeado, junto a la carretera, a pocos metros de la casa beneficial…

Eta arteari buruzko informazio interesgarria aurkitzen dugu Justo Jauregi-Arrabururen “Datos para una monografia de la anteiglesia de Garagartza” 1949ko obra argitaragabean: 

“De aquella fronda exuberante (tan aprovechado por los gorriones que hemos llegado a contar hasta cuarenta nidos de ellos, y por los chicos de la escuela que jugaban bajo su gigantesco paraguas natural, por mucho que arreciara la lluvia) apenas queda nada.

Artea eroria eta zatitua egurretarako
Hacia el año 1916 un incendio, al parecer casual, causó graves daños en el interior. Uno de los chicos que venían a las clases nocturnas de la escuela dejó el haz de paja de que se había servido para alumbrarse en el camino, al pie del árbol. Las brasas del haz prendieron en la base de la encina y se quemó parte del interior del tronco. Años más tardes, unos “salvajes” prendieron fuego al follaje que al pie del árbol había – como todos los años- para adorno del altar del Corpus. Las llamas ocasionaron, como es natural, destrozos de consideración a la encina. Actualmente solo la parte del árbol que mira al W. conserva parte de la vitalidad de otros tiempos. El resto está casi seco. 

 En cuanto a su edad, D. Serapio Mújica le atribuye de tres a cuatro siglos de existencia. Los vecinos de Garagarza sólo saben que “es muy antiguo”  

Honaino, beraz, duela berrogeita bost urte desagertutako arbola haren gaineko zehaztapenak. Ijitoak ez bide ziren hain ijito eta artea, Muxikaren arabera, lau mendetako aguretxoa zen.

 
Argazkiak: Geografía General del País Vasco-Navarro; Joxe Letona Artxiboa; Pablo Mendarozketa; JMVM

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina