otsaila 04, 2015

1885ean GERTATU ZEN, ARRASATEN


Arrasateko plaza, Iturriotz kalean "La Artesana". 1896
Miguel Madinabeitiaren eskutik ezagutzen dugun hainbat informazio eta dokumentazio potoloz gain albiste txikiak ere heldu zaizkigu, herriko historiaren horma nagusietako arasetan agertu ez arren Arrasateren uneko gorabeheretan interesa izan zutenak. Gaurkoan 1885eko apuntetxo batzuk eskainiko ditut, Madinabeitiak Donostiako “La Voz de Guipúzcoa” eta “El Eco de San Sebastián” eta Bilboko “El Noticiero Bilbaíno” egunkarietan argitaratuta.

“En la villa de Mondragón se ha fundado una sociedad cooperativa titulada “La Artesana” que tiene por objeto facilitar los artículos de primera necesidad a sus asociados, cuyo reglamento se publica en el Boletín Oficial de 19 del corriente. Esta es la manera de evitar la carestía del pan y otros artículos de primera necesidad, y no el que de ello se encarguen los ayuntamientos” (La Voz de Guipuzcoa. 1885-01-24)

“El Ayuntamiento de este pueblo, atento a la indicación del señor gobernador civil de la provincia, ha contribuido para socorrer a las familias que a consecuencia de los terremotos han quedado en la miseria en varios pueblos de las provincias de Granada y Málaga, con la cantidad de 229 pesetas y 71 céntimos por  el diez por ciento del capítulo de imprevistos de su presupuesto, y un día de haber y donativo voluntario de sus empleados, siendo de esperar, además, que las suscripciones iniciadas con tan piadoso objeto por este clero y casino de la villa, dén los mejores resultados a favor de nuestros desgraciados hermanos de Andalucía” (El Noticiero Bilbaíno. 1885-01-16)

 Aurreko albistea Donostiako “El Eco de San Sebastián” egunkariak eman zuen egun bat geroago. Madinabeitiak aipatzen duen lurrikara 1884ko abenduaren 25ean izan zen Granada eta Malaga probintzietan. Bederatziehun hildako gertatu ziren.

Arenas del Rey, Granada. Lurrikararen ondoren
Aunque comprendo que el trabajo que hoy le envío es de interés baladí para que merezca figurar en un periódico, no puedo menos de pedir a Vd. encarecidamente este favor, porque un incidente relacionado con ese asunto me ha colocado en la actitud de recurrir al medio que me propongo.

 Si alguien se da por aludido y me contesta, tendré el mayor gusto de explicar el motivo que me ha impulsado a tomar esta determinación. Bajo este supuesto, me permito estampar el adjunto:

Presupuesto de Culto y Clero de Mondragón
(según el último arreglo parroquial)
Párroco
Nº de Coadjutores
Dotación individual Párrocos
Dotación individual Coadjutores
Fábricas
Presu-puesto Total pesetas
Mondragón: parroquia de ascenso
Rurales de entrada:
Uribarri
Udala
Garagarza
Santa Agueda




Total

1



1
1
1
1



5

3










3

1.375



825
750
825
750



4.525

2.250










2.250

750



250
250
250
250



1.750

4.375



1.075
1.000
1.075
1.000



8.525

(El Noticiero Bilbaíno. 1885-02-07)

Madinabeitiak idatzitakoan gizon haren berezko estiloa igartzen da, beti bronkarako gertu. Hamaika adibide jarri ditugu honez gero horren inguruan eta beste hainbeste jar nitzake. Odol berokoa zenik ezin uka, alafede! Aurreko albiste horrek ez zuen jarraipenik izan. Beraz, ez dakigu zertaz zihoan auzia, nahiz eta pentsa daitekeen Andaluziako biktimen aldeko diru bilketarekin izango zuela zerikusia. Edozein modutan, koadrotik ondoriozta daitekeenez udal aurrekontuetatik abadeentzat eta elizetako gastu arruntetarako bideratzen zena 8.525 pezetakoa zen, urteko.

 Ondoko beste hau albisteen artean baino gehiago publizitateko mezuetan sailkatu beharko genuke. Begira:

“Fonda de Antero Milicua. En Mondragón. En esta acreditada casa se da un esperado trato a sus huéspedes por cinco pesetas diarias, siendo además conducidos y traídos “gratis” por las mañanas en los cómodos carruajes de la casa, del establecimiento balneario de SANTA AGUEDA de Guesalibar, término municipal de Mondragón” (El Noticiero Bilbaínoren La Hoja Literaria astekarian, 1885-07-08an)





Argazkiak: Mendia, Wikipedia, JMVM 

otsaila 01, 2015

ARRIARAN II HIL DA



Txapela 1955ean irabazi ondoren, Danok Bateko omenaldian

JOXE ARRIARAN, ARRIARAN II hil da, gaur igandez, otsailaren 1ean.

Duela hamar urte, ZURIÑE VELEZ DE MENDIZABALek Arriaran II eta Miguel Soroa bi txapeldun handiak bildu zituen Euskonewsen elkarrizketa baterako, hain zuzen ere Joxek bere lehen txapela eta justu Soroaren kontra irabazi zueneko berrogeita hamar urte pasatu ondoren

Elkarrizketa hura ekarri nahi izan dut hona, Arrasatek galdu duen txapeldun handiaz zertxobait gehiago jakin dezagun. Agur, Joxe, ohore zuri! 
====..====
Euskal pilotaren historiako bi izen handi: Arriaran II eta Soroa edo Soroa eta Arriaran II. Arrasatearra Joxe eta Elduaingoa Migel, biak 1926an munduratuta. Biak txapeldun eta elkarren artean hamaika partidu jokatutakoak. Urteen buruan ere adiskide. 1955eko finala Bergarako frontoian jokatu zutenetik 50 urte eman ondoren, biekin bildu gara Arrasaten, garaiko oroitzapenak ahora ekartzeko eta, bide batez, pilotaren gaur eguneko egoeraz hitz egiteko.
 
Arrasateko Udalpe elkartean

Migel Soroak hogeita bost urte bete arte ez zion bere buruari planteatu pilotari izatea, eta hori ere behin ezkonduz gero gertatu zen. “Hogeita bost urterekin abiatu nintzen pilota profesionalaren mundutik. Lehen ez nion kasu larregirik egin, nahikoa bainuen soinujolearen afizioarekin. Han ibiltzen nintzen “infernuko auspoarekin” festaz festa, bazterrak alaitzen. Gainera Elduayengo organularia nintzen. Baina ezkondu nintzenean erabat aldatu zitzaizkidan ohiturak eta pilotan ongi nenbilela ohartu nintzen, zenbat urte lehenago baino hobeto jokatzen nuela iruditu zitzaidan. Eta profesionalerako urratsa ematea pentsatu nuen”


Joxe Arriaran kirolariren sendi batean jaioa hamazortzi urterekin ekin zion pilotako profesional izateari. Joxek dioenez, berari txikitatik zetorkion pilotarako grina eta bere anaia Pacorekin batera gazte hartu zuen profesionaltasunerako erabakia. “Hamazortzi urterekin egin nuen debuta eta era guztietako pilotariekin jokatu behar izan nuen. Gallastegi, Atano III, Onandia, eta garai hartako on eta ez hain on guztiekin jokatu nuen. Atera kontua, ia-ia hasieratik bina partidu egiten nituen asteko!”

Miguel Soroak lehen partidu profesionala jokatu ahal izateko, lan egiten zuen enpresako ugazabari baimena eskatu zion, ohiko hamabi lan orduetatik zortzi bakarrik egiteko. Horrela entrenamendu pixka bat egin zezakeen. Eta berak aitortu digunez, Donostiako Grosen jokatutako lehen partidu harengatik 175 pezeta kobratu zituen. Lantegian, 125 ordaintzen zizkioten zortzi orduko lanarengatik. Eta aurreneko zazpi partiduak irabazi zituelako “Enpresas Unidas”-ek kontratua egin zion. Hogeita bi urtez aritu zen profesional gisa, urteko laurogei bat partidu jokatzen zituelarik.


Arriaran IIaren kasua apur bat desberdina izan zen, gazte-gaztetatik ezagutu baitzuen frontoietako giroa eta -azpimarratu duenez- “Enpresas Unidas” beste edozein gauza zen batasuna baino. “Negozioa lau narru sendok manejatzen zuten, eta pilotariak panpina hutsak ginen haien eskuetan. Nire aitaren negozioari esker, kontratuak negoziatzeko orduan anaia Pacok eta biok indar apur bat gehiago genuen beste pilotari askok baino, jokatu gabe egon baikintezkeen tipo lotsagabe haien esanetara makurtu barik”.


Uharkapeko frontoian
Bi pilotariak atzelari moduan aritu ziren euren ibilbide profesionalean. Uler daitekeen bezala, arrazoi pilo bat dute pilota jokoaren gaineko euren ikuspuntu zorrotza eman ahal izateko, eta -bitxia irudi daitekeen arren- garbi dute Retegi II ez dela izan XX. mendeko pilotaririk onena. Ez dira ausartzen nork irabaz zezakeen titulu hori esatera, baina bien iritziak Atano VII-ren ingurura bildu dira. Gaur egunekoen artean, ordea, Aimar Olaizolaren alde ageri zaizkigu biak.


“Elduainen diogun bezala, “larre motzekoa” nintzen ni, hau da, eskarmentu edo giro aproposik gabea, pilota munduan. Dena egin behar izan nuen nik neronek, inoren laguntza barik, eta sarritan -ozen utzi behar da- zaila zen bizirik ateratzea, pilotarien gainetik nagusi zen giro interesatu hartatik. Suposatzen dut egun ere gauza bera edo antzerakoa izango dela” aitortu digu Soroak.





Pilotara jokatzeko moduaz ere kritikoak agertu zaizkigu bi pilotariak, oraingo gazte profesionalen estiloa dela eta. “Materialak zerikusi handi du, zalantzarik gabe” dio Arriaran II-ak, “lehen askoz pilota gogorragoak ziren eta egun haien antzerakorik ikusten duzunerako aspertu egiten zara motel eta kaskarrekin” jarraitzen du. Migel Soroaren iritziz, “oraingo eskuak askoz bigunagoak direlakoan nago. Lehen oso arraroa zen partidu atzeratzea eskuen egoera txarrarengatik. Eta ez pentsa guk baino partidu gehiago egiten dituztenik”


Pilotaren munduko hainbat ulertezinen adibideetako bat kontatu digu, hain zuzen, Joxe Arriaranek, eskuen egoera txarrarekin lotuta: “Behin Espainiako Federaziotik etorri zen ordezkaritza bat, Bonbin presidentea buru zelarik, gurekin negoziazio bat egitera. Hitz aspertu luze eta gora beherez betean, pilotariak eskuan min duenean ezin duela jokatu planteatu zioten ordezkaritzari. Orduan pertsonaia pintoresko haietako batek Bonbini galdegin zion: “¿Es verdad que con el mal de manos no se puede jugar? Tipo hark ez zekien ezer pilotaz, eta Federazioan zegoen!” 

Joxek esan digunez, pilotariak hori entzutean zutitu egin ziren eta batzarretik alde egin zuten, solaskide hobeak behar zituztela adieraziz.


Soroa eta Arriaran II-ren arteko partiduak ikusgarriak gertatzen ziren, biak planta oneko atzelariak ziren eta. “Lehen finala jokatu nuenean, 1954an, hain zuzen finalerdia Joxeri irabazi ondoren, Barberito izan nuen kontrario. Pilotak aukeratzera Eibarrera joan nintzenean Gallastegi zenak deitu ninduen eta esan zidan kontuz ibiltzeko, Barberitok ez ziola arerioari bere estiloan jokatzen uzten eta oso pilotari arriskutsua zela. Nik erantzun nion, askoz beldur handiagoa niola Arriaran II-ari, honen bizitasun indartsuarengatik”.


Bien artean jokatutako final bakarra 19551eko maiatzaren 15ean gertatu zen, Eibarko Astelenan, eta Soroak iragarri bezala, Arriaranek irabazi zuen, 22-13. “Egun hartan, berarekin pilotan aritu naizen guztietan bezala, zaldun dotore bat izan nuen kontrario kantxan. Migel Soroari irabaztea ohore handi bat izan zen niretzat”.


Joxe Arriaran eta Miguel Soroa, euskal pilotaren gaineko historiaren bi protagonista handi ditugu. Biak zaldunak kantxan. Eta egun gure nazio kirolari buruzko entziklopedia biziak. Zorionak bioi!


Argazkiak: Zuriñe Velez de Mendizabal, Amaia Azpiazu