Urte latzak ziren, ETAk bere estrategia gogorretik eraso egiten zuela fronte askotatik. Eta espainiar gobernuaren agindupeko indar armatuek euskal gizartea astintzen zuen behin eta berriz. Testuinguru horretan, Carrero Blanco hil zutenetik urtebete bat egiteko hiru egun falta zirela, Arrasaten beste atentatu bat izan zen. 1974ko abenduaren 17 gaua zen, bederatziak inguruan, eta albistea aurki hedatu zen herrian: “Txinua bota juek!” Biharamuneko kronikek ziotenez Arrasaten hilketak konsternazioa sortu zuen. Nik esango nuke albisteak – eta ez dut inondik ere atentatua defendatu nahi, are gutxiago heriotza- beldurra sorrarazi zuela, kolpe haren ondorioz herrian zer gertatuko ote galdegai.
Baina egin dezadan atzera begirako saltoa eta diodan “Txinoa” zela Arrasateko guardia zibilen bigarren tenienteari jarritako gaitzizena. Luis Santos Hernandez zeritzan, 52 urte zituen, Salamancakoa zen eta sei bat urte zeramatzan Arrasateko kuartelean. Nire adinekook ongi gogoratuko dugu zein nolako zirrara sentitzen genuen, edozein tramite poliziala zela eta, Santosen lan gelara sartzean. Batzuek esaten zutenez, Santosek beste gela ilunago eta hotzagoetan ere errezibitzen zituen….
Atentatuko arratsalde-gau hartan bigarren tenientea, guardia zibilaz jantzita, txikiteoa egiten ari zen, ohi zuen moduan, kalez
jantzitako beste guardia zibil batekin, Argimiro Garcia Estevez, 50 urtekoa, baita Salamancakoa ere, eta bosgarren urtea zuen Arrasateko kuartelean. “Txoko” tabernan ohiko basoerdi bana hartu ondoren kalera ateratzen ari zirenean, lauzpabost gazte ei zeramatzan kotxe batetik metrailatu egin zituzten. Bi guardia zibilak herriko Laguntza Zentrora eraman zituzten baina heldu orduko Garcia hilda zegoen. Oso zauri larriak zituenez Santos Bizkaiko Krutzetara bidali zuten, baina gau hartan bertan hil zen. Atentaturako erabilitako kotxea, Morris 1300, “Txoko”tik laurehun metrotara aurkitu zen, diligentzia polizialak hasi eta segituan. Barruan “Parabellum”eko bala-zorroak zeuden eta itxuraz “Stern” metraileta erabili zuten.Zerraldoak parrokiaren atarira iristen ari |
Berrogei urtez bizi-bizirik iraungo zuen bortizkeria odoltsuaren ondoriozko beste bi biktima izan ziren guardia zibil haiek. Lehenak, lau hamarkadatan Arrasaterekin lotutako hil biktimetatik.
Argazkiak: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina