maiatza 22, 2024

FRANTZISKO ESTEIBAR, ITSAS ALMIRANTE ARRASATEARRA

Blog honetan Arrasateko gehienontzat ezezagunak zitzaizkigun pertsonaia batzuen berri eman dut urte hauetan. Eta gaurkoan XVII.era egingo dugu jauzi, Arrasaten jaiotako pertsonaiarekin Filipinetaraino heltzeko. Begira:

Esteibartarren Eskoriatzako etxea

“Admiral Francisco de Esteyvar, commander of his Lordship's company of arquebusiers, was made commander of this galley. He was a soldier of well known bravery …”

Horrela irakur daiteke “The Philippine Islands. 1493-1898” liburuan gaurko gure gerlari arrasatearrari buruz. Itzulita:

“Frantzisko Esteyvar almirantea, erregeordearen arkabuzarien komandantea berau, galeraren komandante izendatu zuten. Bera oso soldadu ospetsu eta adoretsua genuen, eskarmentu handikoa, eta almirante bezala – uharte hauetara heldu zeneko titulua- holandarren alturara ihardun zuen. Galerari lau bergantinek laguntzen zioten, fusilez ondo hornituak, brankan kanoi bana zeramatenak …” Horrela irakur daiteke “The Philippine Islands. 1493-1898” liburuan gaurko gure gerlari arrasatearrari buruz.

Frantzisko Esteibar izena ezaguna bazitzaidan ere, aitortu behar dut duela gutxi arte zokoratua nuela, ez ahaztua. Beste lanek eragozten zidaten gizon horren arrastoaren atzetik abiatzea. Baina Jose Antonio Unzalu adiskide atxabaltarrak piztu zidan gogoa Esteibarren nortasunean murgilketa txiki bat egiteko, eta hona hemen, beraz, gaur idatz dezakedana, oso gauza berri gutxi atera ditudala aurreratu behar dudan arren. 

Aurrenik, Juan Carlos Guerraren “Ensayo de un padrón histórico de Guipúzcoa”ra jo nuen eta ondokoa berari zor diot:

Juan Esteibar, Señor de la casa solar de Esteibar, v. de Es­coriaza, 1533. Casado con María Pérez de Iraeban, tuvo por hijos a Celedón y Juan de Esteibar. Celedón sucedió en la casa solar y tuvo en su mujer Juana de Ascarretazabal por legítima hija y sucesora a María Pérez de Esteibar, y ésta, casada con Melchor de Ibarzábal, a Francisca, que sucedió en Esteibar y casó con Cristóbal de Zaloña. Juan, el segundo de Esteibar, casado con María Saez, tuvo a Pedro de Esteibar, que casó con María Andrés de Vergara, vecinos de Mondragón, padres de D.ª  Antonia, D.ª  Mariana y D. Francisco de Esteibar

Arrasateko parrokiaren bataio-liburuan irakurtzen den moduan, 1608ko otsailaren 24an jaio zen Frantzisko Esteibar Bergara; gurasoak arrasatearrak ziren. Ez dakigu ezertxo ere Frantziskoren gain, handik zenbait urtetara Filipinetan agertu arte. Baina pentsatzekoa da, XVII.eko jendearentzat ohi ziren ofizioetatik armadakoa hautatu zuela berarentzat eta itsas-soldadua izateak Filipinetataraino eraman zuela, beste zenbait tokitatik igaro ondoren. Eta itxura denez, ez zuen denbora alperrik galdu, eskala militarrean aurki iritsi baitzen goiko karguetara, ohorea… eta sos handiak ahalbidetu zizkiotenak. Espainiako Erret-Akademiaren web orrian irakur daiteke:

“Francisco de Esteibar. Era maestre de campo y mandó las fuerzas terrestres y marítimas de las islas Filipinas por espacio de veinticinco años. Participó en las guerras contra los chinos y sus aliados ingleses”

Filipinak, 1600eko mapa batean

Beraz, Filipinetara ailegatu baino lehen Frantzisko Esteibarrek ongi trebatua zeukan gerretan bere besoa, eta Felipe IV.aren aginduetara burututako balentriek oihartzuna izan zuten gortean. Arrasatearrari ez bide zion pultsuak dardara egiten. Horretarako zen soldadu, militarra. Datu bat aurkitu dut Molukas uharteei dagokiena, eta bertan irakur daitekeenez, Ipar Molukasetako Ternate plazako gobernadorea izan zen Frantzisko Esteibar Filipinetara joan baino lehen. Hala izan zen?

 

Gauza da, arrasatearraren gaineko albiste gutxi bakanak Filipinetan sortzen direla, eta aurrenetakoa Manilako Batailak bezala ezagutzen direnen barruan ematen da. Egia da garai hartan holandarrak Zamboango eta Ternateren artean ibiltzen zirela, espainiarrei erasoak behin eta berriz eginez, eta Filipinetako itsas-armada espainiarra askotan zatitu egin behar zela, fronte guztietara iristeko.  Gero ikusiko dugu Zamboangoko gobernadore egin zutela Esteibar. Izan al zen lehenago Ternaten?

 

1646 urtea zen. Holandarren kontrako laurogei urtetako gerra luzean kokatu behar da Manilakoa, eta kronikek diotenez gure herrikidea bere jarrera oldarkorrean nabarmendu zen. Ehun gizonez osatutako galera baten buruzagitza eman zitzaion Frantzisko Esteibarri eta gainera lau bergantinen gaineko ardura. 1646ko urriaren 4 genuen eta honela irakurtzen dugu Manilako Batailaren bosgarren eta azken borrokaren gaineko kronikan:

 

“… Kortsario holandarrei ihesa beste biderik ez zitzaien geratu. Haizea geratu egin zen eta Esteybar almirantea eraso egin zion itsasontzi nagusiari, behin eta berriz disparatzen ziola… Baina gaua egin zen, haizea hasi zen jotzen eta holandarrek alde egin zuten. Esteybarren itsasontzian ez zen hildakorik izan”

 

Holandarrek galdutzat eman zuten bataila hura eta Filipinak bereganatzeko asmoari agur esan zioten. Espainiarrek, berriz, Errosarioko Ama Birjinari egotzi zioten bataila haren arrakasta. Ez hori bakarrik: 1652an Elizak mirakulutzat hartu zuen holandarren aurkako garaipena eta Espainiak uharte haiek XIX. mendean galdu arte urtero ospatu zuten zeruko bitartekotza.

 


Esteybarrek gora egin zuen militar eskalan eta Mindanao uharteko Zamboanga itsas-hiriko gobernadore izendatu zuten 1656ko abenduaren 2an. Bertatik ere sarritan abiatu behar izan zuen arrasatearrak uharteko biztanleen eta kanpokoen erasoei aurre egiteko. Hala, Filipinetako “moro”en kontrako espedizio baten buru izan zen.  Mindanao Unibertsitateko Emmalyn Catubigen “Spanish conquest in Lanao” ikerketan irakurtzen da: 

It was only in January 1658, that Esteybar was directed to capture the Sultan’s capital in Maguindanao. Before attempting this the Spaniards sent an expeditionary force to reduce Datu Amatunding of Butig, the faithful brother in law of the Sultan, burning rice fields and destroying everything that lay in their path. It was on this expedition that the town of Butig was destroyed including many vessels and a great quantity of rice… The impact of these early Spanish expeditions among the minds of the Moros in Mindanao reinforces their hostility and suspicion against the Spanish government and Christianized natives”

 Suntsiketa, birrintzea, miseria, gorrotoa… gerraren ondorioak, alde batetik, eta, kasu honetan bizirik ateratzen ziren okupatzaileentzat, berriz, ohore… eta aberastasuna. Filipinetan segitu zuen Frantzisko Esteibarrek, militar ekintzetan, eta honakoak ere irakurtzen ditugu:

 “En 19 de Enero del 1659 Esteibar, que recorría las aguas de la Sabanilla con dos caracoas, ataca y rinde un gran navío holandés que protegía á una escuadrilla de mahometanos. A continuación, y aprovechando el entusiasmo que este hecho produjo en su gente, cargó sobre Buhayen, obteniendo completa victoria, sin conseguir que el temido Corralat admitiese combate…"

 “Led by their master-of-camp, Cachil Duco, the Mardicas were recruited along with a company of Japanese from Dilao (now Paco) and a group of "creole negroes" to aid the Spaniards in quelling the Malong rebellion which raged in Pangasinan from late 1660 to early 1661. The Mardicas figured prominently in the campaign at Binalatongan as they aided the Spanish troops of General Francisco de Esteybar in pursuing Malong's forces, forcing the latter to retreat into the mountains”

 

Mertzenarioak, edozein jatorri eta arrazatakoak, gerra guztietako osagarriak izan


dira, eta Filipinetan ezin zitekeen gutxiago izan. Esteibarren aginduetara giza-mosaiko zabalak ihardun zuen. Bere laguntzaileen artean Arrasateko loba bat izan zuen, Antonio Zenika Esteibar, bere arreba Marianaren semea, hain zuzen. Antonio Zenika Okendo goi mailako sendiko arrasatearrarekin zegoen ezkonduta Mariana Esteibar. Zenika Esteibar 1661ean heldu zen Filipinetara, konkretuki Cavite itsas-herrira, eta bertako presondegian aritu zen. Galeoietako armadan engaiatu ondoren Filipinetatik Mexikora aldatu zen, bere osaba Frantziskorekin batera.

 

Hori 1667an gertatu zen, San Diego galeoian egin zutela bidaia. Frantzisko gure gaurko pertsonaiak 1668ko maiatzaren 22an egin zuen testamentua eta handik urtebetera Arrasaterako bidea hartu zuen, baina 1669ko uztailaren 18an Veracruzen hil zen, sukarrak jota. Juan Carlos Guerraren aipua da, bere “Ensayo de un padrón histórico de Guipúzcoa”: 

 

“En el libro de finados de la parroquia de San Juan Bau­tista de ella, aparece consignada su muerte en los términos siguientes: «El Maestre de Campo General D. Francisco de Esteibar sirvió a S. M. en las Philipinas con puestos relevantes en veinticinco años en guerra viva, así por mar como por tierra, contra los chinos y enemigo inglés; en que dio a Su Majestad muchas victorias, defendiendo las islas Philipinas y las tierras y lugares que el chino y el inglés se las tenía ocupadas y en ellas habiendo entablado su mala secta; conquistándolas todas, hizo predicar la Santa Fé Católica y en ella instruyó a la gente, en que gastó tiempo, asistiendo personalmente por los lugares conquistados.

Y, viniendo para esta villa, en el puerto de Vera Cruz, en la Nueva España, murió a 18 de Julio del año pasado de 1669, y, sabida su muerte en esta villa a 28 de Fe­brero de este año de 1670, su hermana D.ª Antonia de Estei­bar, el domíngo 16 de Marzo de dicho año 1670 y los días siguientes, le hizo Honra mayor con su novena y pan de dos libras al día. Testó, pero no se sabe lo qué, y viniendo su so­brino el Sargento Mayor D. Antonio de Cenica y Esteibar, que es a cuyo cargo está el testamento y la hacienda, se atienda” 

Testamentua dela eta, Juan Carlos Guerrak ere ematen du horren zeharkako berri, eta gerrako negozioak batzuei irabaziak ahalbidetzen dizkiela geratzen da garbi ondokoa irakurrita: 

“En el pleito que se siguió con motivo de su herencia, se en­cuentran curiosos detalles acerca de la vida y costumbres del General Esteibar, que fué a la vez caudillo valeroso y bien­hechor espléndido; uno de los hombres más opulentos y fas­tuosos de su tiempo. En su casa hasta los esclavos comían en platos de plata, por no gastarse en ella otro metal que oro y plata. Adelantaba sus pagas a los soldados por veinte mil pesos cada vez y daba limosnas a los Hospitales por cincuenta mil pesos. Instituyó obras Pías en su testamento, otorgado en México a 22 de Mayo de 1668, ante el Escribano Real Fer­nando Vehedor, del que existe testimonio en el Registro de Antonio de Celaa, escribano de Mondragón, correspondiente al año 1672" 

 Frantzisko Esteibar Bergara ezkonge hil bide zen, hirurogeita bi urterekin. Baina ez dakigu seme alabarik utzi ote zuen. Dena den, lantxo honetarako datuen bila,  bitxikeria iruditu zaidan datu batekin egin nuen topo. Gorago aipatu dudan Ipar Moluketako Ternate plazako gobernadorea izan zela dioen datua dela eta, galdera ikurra jarri dut, nire zalantzak baititut. Baina, bestalde, ondoko aipu bat aurkitu nuen ikerketa lan batean: 

“Below are the original seven Mardicas families who transferred from Ternate Island, Moluccas, Indonesia to the Philippines: 1.) De la Cruz 2.) De León 3.) Estéibar 4.) Nigoza 5.) Niñofranco 6.) Pereira 7.) Ramos 

Espainiarrek Ternatetik 1663an alde egin zuten eta Filipinetara berrehun bat sendi heldu ziren, euren artean mardikak, esklabu ohi kristautuen giza komunitatea, alegia. Ez al da harrigarria haien artean Esteibar abizena izatea? 

Honaino Arrasateko Frantzisko Esteibar Bergararen historia txiki bat. Agian arrastoari segituz, aberastu ahalko litzateke gizon haren ibilbidea. 

Argazkiak: Jose Antonio Unzalu, Wikipedia 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina