apirila 24, 2024

OGIAREN PREZIOA INTERBENITUA ARRASATEN. 1857



Lehen gaien prezioen gorabeherek tokiko
Arrasate Pasealekua, XIX. amaieran
ekonomian intzidentzia zuzena daukate.  Hori gertatu zen, adibidez, Arrasaten, 1857an, aurreko urteko gari uzta guztiz kontsumitu zenez gero ogiaren prezioak gora egin baitzuen. Jakina, halako zirkunstantzietan badira batzuen larrialditik irabazi egiten dutenak eta badirudi Arrasateko okinak aukera aprobetxatu nahi izan zutela euren patrikak loditzeko. Horretaz jabetuta, herriko udalak neurriak hartu behar izan zituen 1857ko uztailean. Hil haren 1ean ogiaren prezioa izan zuten aztergai Arrasateko udal agintariek ez ohiko bilkuran.
 

Alkatea Juan Pedro Viguri zen eta zinegotzien artean Jose Maria Resusta zegoen. Auziaren amaieran, aurki enpresa gizon handia izango zenari egokitu zitzaion kontu zuriketa gainerako udalkideei aurkeztea. Dakusagun zer zioen akta hark, artean gizarte arrasatearraren kutsu baserritarra ezin ezkutatuz: 

“Propuso el señor presidente que por rumores que han llegado a su noticia, el panadero Pedro Azcoaga y Garro de esta vecindad ha dado pasos con otros de su oficio con ánimo de excitarles  a encarecer el pan en esta villa, a razón de cuatro maravedís en libra, según que lo tiene verificado ya de su parte. Y en razón a que no cree haya al efecto ningún motivo plausible, hallándonos por otra parte en época tan crítica que la carestía de los artículos de primera necesidad tiene en los mayores apuros a la gente menesterosa, será muy loable disponer un medio de aliviar a esta clase desvalida, poniendo el pan a cuenta de la villa a un precio regular y evitando hagan liga los panaderos, lo cual podía al parecer realizarse sin mucha pérdida por el corto tiempo que restaba a la recolección de la cosecha. 

Y tomando en consideración este ayuntamiento el caso, hizo comparecer a este acto a Anselmo Arregui panadero de profesión, informándose de él respecto a lo que debería perder la villa en unas doscientas fanegas de trigo que comprase, poniendo de venta el pan al precio de un real por libra en vez de los diez cuartos que hacen pagar los panaderos con la última subida y mediante que toda la pérdida se ha calculado aproximadamente unos cuatrocientos reales en todo el mes presente, se acordó dar comisión al mismo Anselmo para que entregándole este ayuntamiento ochenta libras de harina a razón de sesenta y ocho reales fanega, venda al precio de un real libra de pan de la flor (1) y a ocho cuartos (2) la segunda clase. 

Y hallándose presente dicho Arregui aceptó el
Ogiaren auziko diru zuriketa
encargo en los citados términos y con el objeto de hacer la compra de trigo y correr con la cuenta de la diferencia de la compra a la venta entregando en los sesenta y ocho reales la fanega al citado Arregui y demás incidentes que ocurrieran en el asunto en particular, se les nombró comisionados al teniente alcalde y al regidor segundo con amplias facultades, y para cubrir los cuatrocientos reales o lo que resulte de gasto propuso otros tantos reales que se hallan adelantados en la actualidad o se adelantaren en lo sucesivo en picos o en la diferencia del precio del vino de su compra por mayor a la venta, según costumbre”
 

Gaiak jarraipena ekarri zuen eta uztailaren 14ko batzarrean udalkideek ikusi zuten herriko okinek merketu zutela ogiaren prezioa baina pixka bat gehiago. Horregatik erabaki berri bat hartu behar izan zuten: loreko ogia zazpi sosetan jarri zen, bigarren mailakoari seiko prezioa ematen zioten bitartean. Horrek guztiak handitu egin zuen udalaren zorra bi mila errealetaraino.  Zor hori onartu ahal izateko Gipuzkoako Aldundiari eskatu behar izan zitzaion baimena eta zuloa ardoaren prezioaren soberakinekin ordaintzea planteatu zen. 

Udalak Bilbon erosi zuen garia eta prezioa garestiagoa gertatu zitzaion, anegako bi erral gehiago ordaindu behar izan baitzuen. Urte hartako irailaren 9an aurkeztu zuen Jose Maria Resusta zinegotziak uztaileko ogia operazioaren balantzea eta udalari 2.226´75 errealetan geratu zitzaion galera. Iragarri bezala, kitapena ardoaren diru sarreretako soberakinekin burutu zen.


Diodan amaitzeko, goian aipatutako Pedro Azkoaga eta Anselmo Arregiz gain, urte hartan Arrasateko beste okina Frantzisko Azkarate zela, bergararra, herriko okin azkaratetarren sagari hasiera emango ziona, eta Juan Bautista Azkarate "Mondragonés" pilotari handiaren aitona izan zena. Hain zuzen, Frantzisko Azkarate izan zen 1857ko abuztuaren 2an, igandea, aurrerantzean udal ardurapeko ogiaren ekoizpena egiteko enkantearen irabazlea, “remate en pliegos cerrados para después de los divinos oficios de la tarde del domingo …”
 

    (1) Irin hobearekin egindakoa.
(2) Erreal batek zortzi eta erdi sos (cuarto) zituen. 

Argazkiak: JMVM, Mendia

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina