apirila 16, 2024

HEZKUNTZA EGOERA ARRASATEN XXaren LEHEN HERENEAN


Herrien nortasuna ez da egun batetik bestera eraikitzen eta sasoi guztiak ez dira berdinak, giza kolektiboaren garapenean. Historiari erreparatuz, hainbat eta hainbat adibide aurkitzen ditugu gizarte sarearen arlo guztietako desberdintasunak antzemateko. Eta hezkuntza izan daiteke garbienetakoa, historikoki defizitarioa izan baita herri xehearentzat. Mendetan zehar hezkuntza sistemak ez zuen lehentasunik izan udal kideentzat. Arrazoirik funtsezkoena liteke, udal agintean zeudenek ongi
estalita zutela heziketa onaren premia. Gehien zutenak ziren agintzen zutenak. Eta ez zitzaien arazo kronikoa gehiegi mugitzea komeni, euren estatusa galduko ez bazuten. Estatua, bestalde, oso “urrun” zegoen, eta nahikoa zuen gerrak eta nazioarteko auziak finantzatzearekin. Ez zitzaion herriaren eskolarizaziorako dirurik geratzen… 

Testuinguru horretan, XIX.aren amaierara arte heltzen gara  Arrasaten. Egundoko zori ona izan zen Pedro Viteri mezenasaren laguntza, hezkuntza sisteman bultzada aurrerakoia emateko. Eta sekulako aurrera pausua gertatu zen herrirako. Baina gauza guztietan bezala, hastapenek amaiera izaten dute, eta Viteri Fundazioaren errealitate ederrari ordu baxuak ailegatzen ari zitzaizkion XX.aren lehen hereneko hondarretan. Bestalde, udal agintaritzan haize berriak ziren eta pil-pilean zegoen hezkuntzari buruzko kezka. 

Ondoan, Cruz Madinabeitia errepublikazale erradikal arrasatearrak 1930ko urriaren 18an idatzi eta “La Voz de Guipúzcoa” egunkariak biharamunean argitaratutakoa jarri nahi dut, giroa zein zen ikus dezagun: 

“La noticia de que varios pueblos circunvecinos han obtenido del Estado el auxilio solicitado para construcción de escuelas y dotación de profesores ha causado una noble reacción en el ánimo de cuantos tenemos el pleno convencimiento de que la base fundamental de la prosperidad de un pueblo estriba esencialmente en la cantidad y calidad de sus centros docentes. Desgraciadamente, esta industriosa villa no puede blasonar de que sus autoridades se hayan preocupado gran cosa en dotarla proporcionalmente a su elevada población escolar. Unos por apatía y otros por hacer que hacían algo y no hacer nada, el problema escolar, gravísimo siempre, ofrece hoy un aspecto pavoroso aquí.

Hace un cuarto de siglo que el Municipio trató de construir escuelas para cobijar y alimentar de instrucción a los que por falta de protección o por insuficiencias de las existentes vagaban por la senda del analfabetismo. Pero aquel proyecto, muerto al nacer, duerme el sueño eterno de los justos por causas que si fuéramos a analizarlas con imparcialidad, nos induciría a calificar de “negligentes” a cuantos en aquellos tiempos tenían el deber de resolver tan vital problema. Más tarde, un entusiasmo fugaz de nuestra primera autoridad, alentado por aquel Parsifal de la dictadura que iba a inundar de escuelas la Nación, planeó un nuevo proyecto a base de escuelas graduadas, para cuyo emplazamiento adquirió varias casas que en su día serán derribadas al objeto expresado. 

No sabemos en qué centro burocrático se encuentra actualmente el expediente, ni el curso que lleva su tramitación. Sólo sabemos que su resolución va exageradamente despacio y que, mientras tanto, cientos de niños de ambos sexos continúan su triste ruta en desdichada peregrinación por la repetida senda del ignominioso analfabetismo. Y nadie puede sacudirse su propia responsabilidad moral con atenuantes.


Para enjuiciarlos nos basta con saber que un pueblo de siete mil habitantes sólo tiene un maestro y una maestra nacionales, que desarrollan su importante misión en lóbregos locales carentes de suficiente luz y ventilación, y que Arechavaleta, Anzuola y otros pueblos de menor población infantil que el nuestro verán en breve colmadas sus aspiraciones pedagógicas con excelentes grupos escolares conseguidos en un santiamén, porque supieron encarrilar el asunto con mejor fortuna, debidamente asesorados por los verdaderos técnicos. 

Como justificación de su dilatada desidia no sería razonable que evocaran el hecho de que el Municipio gasta 17.000 pesetas anuales en Instrucción pública, porque ese argumento lejos de atenuar sus culpas las aumenta, ya que esa dotación casi la invierte en sostenimiento de escuelas municipales, creadas a base de favoritismos, con la agravante de que si los desvelos puestos en práctica para fundarlas, hoy hubiesen empleado para obtener escuelas graduadas, con edificios casi gratuitos y con profesorado gratuito también, el Municipio hubiera evitado gran parte de esa suma y otro hubiera sido el cantar del gallo en la instrucción primaria de esta villa.

En lo sucesivo tampoco cabe saciar los anhelos públicos alegando que la consignación del presupuesto nacional del presente año, para edificios escolares, se halla agotada, porque aparte de las recientes concesiones, nos consta que un periódico profesional se lamentaba hace poco que no se aplicaran a mejoramiento de haberes de los maestros, los sobrantes de la expresada consignación.
Cerciéronse de los resultados positivos que acaban de obtener esos pueblos favorecidos por el estado en sus justas aspiraciones y adopten sus métodos para resolver de una vez tan interesante problema, si es que no existe el deliberado propósito de que las cosas sigan en su deplorable estado, por aquello de que “no conviene que los pueblos se ilustren demasiado”, desahogo cavernario que más de una vez traspasó los labios de quienes gustan vivir en ambiente servil, propio de los pueblos retrógrados” 

Cruz Madinabeitiak aipatzen du hogeita bost urte lehenago udal ekimen bat izan zela hezkuntza eskaintza zabaltzeko. Datuetara joz, hauexek dira 1910eko udal memorian agertzen direnak:
 
Eskolak
aztertuak
matrikulak
Pertsonal eta materialaren kostoa (ptak)
Urteko kostoa ikasleko
Biteri mutikoak
78
80
2.340
30
Biteri neskatilak
65
70
2.200
33´80
Biteri helduak
40
40
600
15





Udal mutikoak
140
164
2.500
17´80
Udal neskatilak
48
56
1.750
35´40
Udal helduak
40
60
425
10´50





Benefizentzia neskatilak
48
50
950
21
Benefizentzia haurrak
220
230
650
3





Garagartza mistoa
80
84
1.100
15´70





Marrazki eta frantsesa
84
90
2.000
23´80
Solfeo eta kantua
22
25
150
6´80
Danera
865
949
14.665


Arrasateko udal maisuak Elias Azpiazu eta Frantzisko Urrutia ziren. Azpiazu arrasatearra (1889-07-08) Arano maisuarekin ibili zen mutil koskorra zela, eta lehen lanpostua ospitaleko “Eskola zahar”ean izan zuen. Gero, 1908an, Erdiko Kaleko 19an ipinitako haurreskolan aritu zen. Eta 1912an Udaletxean bertan prestatutako ikasgelara igaro zen. Urrutia (Aretxabaletako Galartza-1897-06-16) , berriz, 1918an hasi zen Arrasateko udal eskolan, gero, 1934an,  Gazteluondoko eskoletan iharduteko. Biteri eskoletan Felix Arano eta Teresa Garcia ari ziren. 

Hamabost urte geroago, 1925ean, udal memoriak eskaintzen zituen datuen arabera honakoa zen eskola eta matrikulazioen taula:
 
Eskolak
Mutikoak
Neskatilak
Danera
Asistentzia
Nazionalak
63
72
135
115
Biteri
75
75
150
150
Udal Benefizentzia
100
264
364
342
Udal Urrutia maisua
80

80
76
Udal Portillo maisua
95

95
89
Udal Garagartza
46
44
90
84
Udal Musakola
42
43
85
80
Udal Udala
15
10
25
20
Udal haurrak
45
55
100
89
Arte eta Ofizioak
90
25
115
95
Danera
651
588
1.239
1.140

Asistentzia nahiko altua zela ondorioztatzen da aurreko zenbakietatik, %92 baino altuagoa baita.  Deigarria, zalantza gabe, Biteri eskolei dagokien portzentajea, %100ekin.  Arrasateko auzoetan egoera zaila arintzen joan zen eta Zigarrolako lehen eskola 1923an ireki zenez ume jarioa egonkortu egin zen herriko hezkuntza saretxoan. Sasoi hartan, udal maisuak Frantzisko Urruti, mutikoentzat, eta Benita Palacios ziren, azken hori neskatoentzat. Zigarrolako eskolan Elisa Lasa zegoen; Garagartzan, Ziriako Jauregi-arraburu, eta Udalan Joakin Murua. Benefizentziako eskolak, neska eta mutikoentzat, Mesedeetako mojen ardurapean ari ziren. Eta 1923an bertan, beste eskola berri bat ireki zen Zarugalden, Luzio Portillo zela titularra, Juan Etxebarria arrasatearraren laguntzailerekin. Biteri eskoletan Angelita Arano zen arduradun berria, bere aitaren eta amaren lekukoa hartuta. Arte eta Ofizioetan, bestalde, Antonio Armengou zen erantzulea, hain zuzen ere Luis Armengou aurreko arduradunaren semea. 

Goian Cruz Madinabeitiak aipatutako udal-geldotasuna, dena den, ez zegoen urrun errealitatetik. Badirudi udal zinegotziak galdu egiten zirela eztabaida antzuetan eta horren adibidea da 1933an, Udala auzoan jarri behar zen eskola berriaren inguruko ezbaia. Hilabeteak eman zituzten herriko lehen agintariek auzo hartako eskola non eraiki behar zen erabaki ezinik. Eta badirudi korapiloa zegoela zinegotzi batzuek auzoko terrenoetan zituzten interesetan. Batzordeak eratu ziren, bata bestearen ondoren, baina alperrik. Kontuan eduki behar da, Udala auzoa isolatua zegoela herri-saretik eta, beraz, hango haur eta gazteak ziren kaltetuenak.

Beste inoiz ere komentatu izan dut, 1933an abian jarritako ikastolaren proiektua. Ekimena, hezkuntza eskaintza zabaltzera zetorren arren, eskuinetik… eta ezkerretik erasotu zuten, euskal irakas-lerroa alperrekotzat eta kaltegarritzat hartuz. Ordurako Gazteluondo eta Garibay eskolen egitasmoak aurrera zihoazen. 

Gazteluondo eta Garibay zentroak
Gazteluondoko Eskola izango zenaren lehen harria 1932ko maiatzaren 28an jarri zen. Ferrrerias kaleko 56, 58, 60 eta 62 zenbakietako orubean eraiki zen, jatorrian Zaraa sendiarena izandako jauregikoan. Jauretxea 1932an Sola sendiarena zen, ezkontzen bidez Zaraa familiaren enborrean sartua. Zeremonia hartara Gipuzkoako hezkuntza sistemaren agintariak iritsi ziren Arrasatera, eta Udaletxetik  -musika bandak irekita- komitiba abiatu zen. Diodan, udal zinegotzi tradizionalistek ez zutela ekitaldian eskurik hartu. Han zeuden herriko maisu eta maistrak, ikasleekin eta, igandea zenez gero, arrasatear mordoarekin. 
 
Gazteluondoko lehen harria
Eugenio Resusta alkateak hitzaldi labur bat egin zuen, eta aprobetxatu zuen udal zinegotzi kideei eskatzeko bat egiteaAurrezko Kutxak eman zezakeen 600.000 pezetako maileguari euren sinadurekin legeztatzeko. Ikusten denez, zatiketa zen errealitatea udal agintarien artean.

Tomas Ribas Lehen Hezkuntzako inspektoreak hartu zuen hitza gero eta Felix Arano maisuaren lana goraipatu zuen, gogoraraziz hamairu hilabetetan Errepublikak eskola gehiago ireki zituela zazpi urtetako diktadurak eta historian monarkiak jasotakoak baino. Bide bertsutik aritu zen Castro Casals Gipuzkoako Diputazioaren ordezkaria. Jarraian lehen harria jartzearen akta sinatu zen, eta bien bitartean Udal Musika Bandak himno nazionala eta Gernikako Arbola interpretatu zituen. Amaitu ondoren, agintari eta gonbidatuak Udaletxera itzuli ziren, otordua egiteko. Eta Errepublikako Plazan musika bandak kontzertua eskaini zuen. 

Hilabete batzuk geroago “La Voz de Guipúzcoa” korrespontsal eta, aldi berean, zinegotzia udal korporazioan errepublikazale erradikalen alderditik, Jose Diezek idazten zuen 1933ko irailaren 23an: 

“Sin desmayo y con un entusiasmo digno de toda suerte de alabanza, ha venido y continúa trabajando nuestro Ayuntamiento desde la implantación de la República en pro de la enseñanza local. 
Gazteluondoko lehen harria

Sus esfuerzos en este orden, de manifiesto en el formidable impulso dado a la construcción del grupo escolar de Gazteluondo, magnífico edificio pedagógico, cuyas obras tocan ya a su fin, y en la reciente concesión de otro moderno grupo graduado en Viteri que, según nuestras noticias, se sacará a subasta uno de estos días, son tan ostensibles que no pueden pasar inadvertidos. Hasta el momento presente la labor desarrollada, fértil e intensa, rebasa todas las exigencias. Mondragón, indiscutiblemente, ha de mostrarse orgulloso de esta obra, muy difícil de superar por nadie. Por eso, al fijar nuestra atención en esta materia, lo haremos con el justo afán de tributar a nuestro Municipio el elogio a que se ha hecho acreedor, recogiendo y dando realidad en la admirable forma que se aprecia, a estos anhelos de cultura, que si antes fueron una pesadilla para el pueblo hoy constituyen su principal satisfacción” 

Baieztapen horien eta hasierako Cruz Madinabeitiaren artikuluaren artean bada desberdintasuna. Agian, egunkariaren korrespontsalari falta zitzaion bere idazkian zinegotzia zela adieraztea. Baina egia da, hiru urteren buruan hezkuntza sarearen hedapenak onura ekarri ziola herriari. Eta korrespontsalarekin jarraiki, 1934ko martxoaren 6an beste behin idatzi zuen Gazteluondoko eskola berrien gain, baina kasu horretan udalaren erabaki baten berri emateko. Badirudi oilategiak zirela orube hartan eta eskolen inaugurazioa aurki izango zelakoan, haiek kentzea agindu zuen. Jose Diez zinegotzi-korrespontsalak honela ematen zuen albistea:

Pollos, gallos y gallinas
aves todas de corral,
de Gazteluondo vecinas;
por no tener buena sala
y convivencia social,
tendréis que “ahuecar” el ala
y buscar nuevo local… 

Eta albiste onak ugaldu egiten ziren. Horrela, Instrukzio Publikoko Ministerioak 1935eko abuztuaren 29an onartu zituen sei mailatako bina zentro berri sortzea, neskato eta mutikoentzat. Udalak, besteak beste, eskola berrien materialerako dirutza bat jarri eta maisu-maistrentzat etxeak eskaintzeaz bat, bi zentroentzako izenaren inguruan deliberatu zuen. Eta 1935eko maiatzaren 17an erabaki zen, 
 
Garibay eskolak, ezkerrean
“Se convino en dar nombres de hijos ilustres mondragoneses a los dos Grupos, designándose el de Garibay para el de niñas, y dejando para consulta el correspondiente al grupo de Gazteluondo” 

Badirudi, behintzat Jose Mari Uranga historialariari entzun nion istorioa, Juan Carlos Guerrarengana jo zutela Gazteluondoko eskolek eraman zezaketen izenaren bila. Zaraa Bolibar aholkatu zien Guerrak, Melchor Zaraa Bolibarren omenez, Alkalako unibertsitatearen errektore izan zena. eta, gainera, Toledoko katedralaren kanonigoa, XV.aren amaiera aldean. Udalak ontzat eman zuen proposamena, baina gero ezabatu egin zuen erabakia… Zaraa Bolibarren nortasun erlijiosoa argudiatuz.

Eta aurki gerra etorri zen.

Argazkiak: JMVM, Justino Uribesalgo

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina