![]() |
| Eugenio Grave albaiteroa, bere emaztearekin, zahartzaroan |
Aramaioko udal
batzak bilera izan zuen 1901eko urtarrilaren 23an, Frantzisko Leaniz-Barrutiaren
lehendakaritzapean. Orduko zinegotziak, Timoteo Jauregi, Pablo Lasaga,
Frantzisko Madina, Frantzisko Bengoa, Benito Arana eta Leon Lasaga ziren. Eta
udal gizonek esku artean izan zituzten gaietako bat okeletako inspektorearen
– albaiteroa- kargua betetzea izan zen. Hamabost egun lehenagotik zegoen eginda
deialdia, zioena:
“Sacar vacante la
provisión de la plaza de inspector de carnes, con el sueldo anual de quinientas
pesetas, pagaderas por trimestres vencidos”
Iragarkiak adierazten
zuenez, interesatuek titulu profesionala aurkeztu behar zuten, portaera oneko
ziurtagiria eta egoki iruditzen zitzaizkien dokumentuak. Halaber, hautatuak herritarrekin
zerbitzu propioak burutu ahal izateko aukera izango zuela zioen udalaren deiak.
Horrek markatzen zuen epea amaituta, hautagai bakar bat aurkeztu zen: Eugenio Grave Martin, albaiteroa.
Gravek argudiatzen zuenez:
“En virtud de
creerse con aptitudes suficientes para desempeñar dignamente el mencionado
cargo, por haber ejercido dicha misión en la misma provincia de Álava, con celo
y satisfacción de las autoridades”
Gravek bere
aldetik eskatzen zuen, azken erabakia hartzeko, baserritarrekin itun
partikularrak egiteko baimena ziurtatzea, bere erantzukizuna noraino heltzen
zen jakiteko Aramaioko mugarri geografikoak bere zehaztea,herriko era
guztietako abereen zentsua ezagutzea. Udalak ontzat eman zuen eskakizuna eta
Grave jauna bi urterako kontratatzea erabaki zuen, eta otsailaren 15ean lanean
hastea proposatu zion. Baita Gravek onetsi ere.
Horrela kontratatu
zen Aramaioko XX. mendeko lehen albaiteroa eta Eugenio Grave 1908ra arte aritu zen karguan. Gero Bizkai aldera aldatu zen.
Argazkia: JMVM

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina