Agerkari, batez ere egunkari zaharrak
arakatzen nabilenean Arrasaterekin zer ikusirik zuten iragarkiekin egiten dut
topo sarri. Denboraren perspektibatik aztertuta, interesgarritzat jotzen dut beti,
bizitza modu erdi ahaztu baten testigantza baitira. Publizitateak, bestalde, publikora heltzeko bere mekanismoak eragiten ditu eta gaur aurkezten dudan
lagin honetan errealitate hori antzematen da, edozein angelutatik begiratuta.
Besterik gabe, eta iragarkiek eurek testuingurua nahiko garbi uzten dutenez gero, ez naiz azalpenetan luzatuko. Goazen, beraz, txoko honetara ekarri nahi izan ditudan iragarkiekin.
1.- “El Heraldo Alavés” egunkarian 1905eko ekainaren 20ko zenbakian Antero Milikua ostalari eta zaldi-gurdiariak honakoa jartzen zuen, Gasteiztik Arrasateko jaietara etorriko ziren bidaiarientzat zuzenduta.
1. iragarkia |
2.- Egunkari berdinean 1909ko otsailaren 3an, garai hartarako arruntzat jo dezakegun iragarki tipokoarena azaltzen du. "Titi-ama" baten eskaintza aurkezten zaigu.
2. iragarkia |
3.- Segitzen dugu “El Heraldo Alavés”ekin eta
1909ko azaroaren 14ra egiten dugu jauzi. Gure Antero Milikua bere negozioko zalgurditeria
saltzera zihoan. Santa Agedako bainu
etxearen desagerpenak kalte egin zion Milikuari, Arrasate-Gesalibar ibilbideko
joan etorriek pisu espezifiko handia baitzuten haren negozioan. Hori gutxi
bailitzan, Vasco Navarro trenaren obrei une batetik bestera has zekiekeen eta
Anterok beste diru iturri bat gal zezakeen: Gatzagatik Arrasatera eta alderantziz
bere zalgurdietan bidaiariak
garraiatzeari zegokiona.
3. iragarkia |
4.- Gasteizko aipatu egunkarian oso-oso iragarki arraroa topatu nuen. Izenak despistatu nau: “Ubago, don Resusta (S. en C) Garai hartan Alberto Martinez de Ubago medikua genuen Arrasaten eta berari zegokiokeen iragarkia. Baina nor da “don Resusta”? 1916ko martxoaren 20an agertu zen.
4. iragarkia |
5.- Ondoko iragarkia Gasteizko “La Libertad” egunkarian agertu zen, 1923ko urtarrilaren 10ean. Hotel Universal genuen oraingo Kajoi taberna dagoeneko eraikina. Eta bertan, gaur ere halako erakuspenak egiten dira sarri, Pariseko Paul jaunak bezeroentzako fajak zekartzan, gizonezko zein emakumeentzat. Diodan, Arrasatera halako saltzaile agertzen zirenean, beren produktu magikoak saltzeko asmoz, normalean Universal ostatuan egiten zituzten erakuspenak. Horrela, herniak, herrentasuna, burusoiltasuna … konpontzen bide ziren. Aramaion, berriz, Frantzisko Barrutiaren ostatura biltzen ziren saltzaile haiek.
5. iragarkia |
Badira adibide gehiago, eta agian beste inoiz itzuliko naiz gaiarekin. Beste garai batzuk oroitzea ahalbidetzen dute.
Argazkiak: JMVM
Eres un artista sacando los recuerdos más antiguos existentes.
ErantzunEzabatuSaludos.
Eskerrik asko, ezezagun hori!
EzabatuEskerrik asko, Josemari.
ErantzunEzabatuZuri Vanessa!
Ezabatu