Errepublikarekin batera, Arrasateko kale
izendegian aldaketa eman zen. Erregimen politiko batetik bestera igarotzeak
dakarren fenomenoa da. Horrela, Alfontso
XIII.aren Plaza Errepublikakoa bilakatu
zen, 1931ko apirilaren 18an, hots, udal batzak lehen bilera izan zuen egunean.
Baina gaiarekin sartu aurretik, aurrekari batzuk azaldu nahi ditut, dena
erlazionatuta dagoelakoan bainago.
Gaizka Barandiaranen biografia-liburuan (1997)
idatzi nuen, haren anaia Julio oso ezaguna egin zela Arrasaten, soldadutza
denboran. Jakako errebolta deiturikoa 1930eko abenduan izan zen. Operazio
hartan Galan eta Garcia Hernandez armadako kapitainak errepublikaren alde
matxinatu ziren eta Julio bezala Jakako hainbat soldaduk parte hartu behar izan
zuten altxamendu armatuan. Baziren arrasatear gehiago: Damaso Azkoaga, Bizente
Etxebarria eta Luis Inda, besteak beste. Matxinada aurki amatatu zen eta bi
kapitainak fusilatzen zituzten bitartean, soldaduak Afrikara bidali ziren,
hango presondegi batera. Baina zenbait hilabete geroago errepublika
aldarrikatzean, aske utzi zituzten eta arrasatearrak Arrasatera itzuli ziren,
heroi bezala.
Sekulako euri jasa zen arren, apirilaren
25ean, larunbata, Azkoaga eta Barandiarani (1) ongi etorri egiteko herrikide
ugari zegoen udaletxearen inguruetan. Txistularien soinuetara eta etxaferoen
abisuarekin, plaza jendez bete zen, udalak egindako bando bati jarraiki. Eta
balkoira atera behar izan zuten soldadu ohiek, herriari harrera eskertzeko,
Barandiaranek Errepublikako bandera haizatzen zuen bitartean. Galan eta Garcia
Hernandez euren kapitainen aldeko hitzak izan zituzten. Gero, Resusta alkateak
errepublika defendatu zuten bi militar haien oroitzapenari eusteko premia
azpimarratu zuen bere diskurtso txikian.
Eta goian nioen moduan, aurreko horrekin zer
ikusia dauka izendegian aldaketak egiteko planteamendua. Begira: apirilaren
27an udal osoko bilkuran Zarugalde kaleko bizilagun batzuek idatziz eskatu zioten
udalari, kaleari aurrerantzean Fermin Galan izena ematea.
Eta proposamena aurrera atera zen, nahiz eta
zinegotzien artean desberdintasunak eman ziren, noski. Ikusi genuen, korporazio berriak izandako apirilaren
18ko lehen bilera hartan, hartutako erabakietako bat izan zela udal batzar
areto nagusian Felix Arano eta Galan eta Garcia Hernandez kapitainen erretratuak
jartzea. Eta hain zuzen, 27ko batzarrean abertzaleek zioten nahikoa zela
harekin, kaleetako izenak aldatzen ibili gabe. Sozialista eta errepublika
zaleek argudiatu zuten eskabidea herritik zetorrela eta herriarekiko
konpromisoak eraman zituela udaletxera. Tradizionalistek, berriz, Zarugaldeko
bizilagun haiek zenbat ziren jakin nahi izan zuten, herria ordezkatzen zuten
ala ez argitzeko. Eztabaida luzea gertatu zen eta azkenik botoen bidez izenaren
aldaketa eman zen. Zarugaldek, handik aurrera, Fermin Galan deitura izango
zuen.
Patrizio Osinaga zinegotzi eta etxegilea |
Patrizio Osinaga, etxegile izateaz gain, zinegotzia zen, EAJkoa, eta alkatearen proposameneko egunean ez zen bilerara joan ahal izan. Mahai gainean geratutako bigarrena, sozialistena zen, Ferrerias kaleari izena aldatu eta Pablo Iglesiasena ematea eskatuz.
Maiatzaren 4an ostera batzartu ziren
zinegotziak eta Eugenio Resusta alkateak gogoratu zuen berak aurkeztu zuela Patrizio
Osinagarena, kale hartan etxegileak burututako hainbat lanen ohorezko sari
gisa. Baina alkateak gehitu zuen zinegotziak berak erregutu ziola proposamena
erretiratzea. Eta hori egin zuen, udal taldearen izenean Osinagari eskerrak
emanez. Horren ondoren, Antonio Pagoaga zinegotziak eskatu zuen Tren Geltokiko ibiltokiari – egun
Nafarroa Etorbidea- aurrerantzean Foruen Kalea deitzea. Planteamendua mahai
gainean utzi zuten zinegotziek.
Eta jarraian etorri zen sozialisten
proposamena, Ferrerias kaleari Pablo Iglesias deitzekoa. Oraingo kasu honetan
bilkuran erabili ziren iritziak zuzenean aldatuko ditut, irakurleak bere
ondorioa atera dezan. Begira
“El señor Uriarte (EAJ)
dice que, respetando la moción del señor Gómez, los buenos propósitos que le
animan y los merecimientos del apóstol del obrerismo español, Pablo Iglesias,
no debe accederse a lo propuesto por razones de tradición. A este respecto hace
una ligera descripción del comienzo de la industria en Mondragón, que en
aquella calle precisamente tuvo su iniciación, con pequeñas herrerías o ferrerías,
de donde proviene su actual denominación.
El alcalde (Errepublika zalea) es del
parecer del señor Uriarte, agregando que en el mismo sentido se le han acercado
algunas personas, por lo que si el señor Gómez no tiene inconveniente en
retirar su moción, propone, en cambio, que el nombre que se solicita se le dé
al Arrabal de la Magdalena.
El señor Gómez (sozialista) defiende su proposición diciendo que aparte de ser un deseo expreso y
unánime de la Sociedad que representa, el mismo argumento empleado por el Sr.
Uriarte para rechazarla, le sirve a él para mantenerla, ya que si, como dice,
antiguamente se trabajaba de esa forma, con elementos insuficientes y jornada
de trabajo de catorce y más horas, actualmente, gracias a la evolución social sufrida,
han progresado las industrias, el obrero es considerado y disfruta de
innumerables ventajas que antes no tenía, y todo o, si no, gran parte de esas
aspiraciones de la clase obrera fue debido al sacrificio ejemplar de ese hombre
que se llamó Pablo Iglesias. Por eso estima que a ninguna mejor que a esa calle
le corresponde el nombre del “Abuelo”
Iritzi kontrajarriak zirenez, sozialisten
proposamena ez zen aurrera atera, zazpi boto kontra izan zituelako, abertzale
eta tradizionalistena. Deigarria da Resusta alkatearen erabakia, aldaketaren
alde eman baitzuen bere botoa, nahiz eta adierazi zuen Uriarterekin bat zegoela.
Hurrengo bilerarako, mahai gainean geratu zen Resustaren eskabidea, hau da,
Pablo Iglesias izena Magdalena Kaleari ipintzekoa.
Eta heldu zen bilera hura, maiatzaren 11koa, eta
gai zerrenda luzea ireki zen, mahai gainean zintzilik geratutako gaiarekin.
Honako hau gertatu zen:
“En relación con la proposición de la
presidencia referente al cambio de nombre del Arrabal de la Magdalena por el de
Pablo Iglesias, se lee un escrito que presentan algunos vecinos de dicha calle
como contraprestación a esos deseos. La Alcaldía lamenta que en la solicitud se
hable de católicos en términos que parecen más bien un clamor contra un ataque
a sus creencias, cosa que no estima justificada. Dice que su proposición fue
hija de las mejores intenciones, ya que con ella solo quiso solucionar, o mejor
dicho, dar satisfacción a un anhelo popular defendido por el concejal señor
Gómez, anhelo que no pudo prosperar en su primitiva forma. El señor Gómez
agradece esa delicadeza de la presidencia y por su parte no tiene inconveniente
en que la propuesta se retire, como así se hace. A petición del señor Uriarte
el señor Pagoaga retira también su proposición de que al Paseo de la estación
se le denomine de los Fueros”
Bilera hura amaitu
aurretik, Uriarte zinegotziak erregutu zuen izenetako saltsa hura albo batera
uztea eta udalak esku artean zituen gai garrantzitsuei heltzea, indarrak
alperrik galdu gabe. Eta horrela amaitu
zen auzia? Ez, inondik ere, jaramonik egiten badiogu, maiatzaren 22an La Voz de Guipúzcoa
egunkarian, Arrasateko korrespontsalak idatzitakoari:
“La Agrupación Socialista convoca a todos sus
afiliados a la junta general extraordinaria, para el 22 del actual, a las ocho
de la noche, en su domicilio social, Pablo Iglesias, 42 primero”
Baina zertan zihoan hura? Izen aldaketa onartu gabe zegoen arren sozialistek euren jarreran jarraitzen zuten, behintzat modu ez ofizialean. Bakarrik, ez ofizialean?...Ba, ez. Eta horretarako euren estrategia aurrera eraman zuten. Ekainaren 7an beste batzar bat izan zuen udal taldeak, baina hartara ez ziren abertzaleak agertu. Protesta egin nahi zuten, maiatzaren 27ko osoko bilkuran alkateak saioari amaiera eman ziolako euskal estatutuari buruzko puntua eztabaidatzen ari zenean. Orduan… Baina irakur dezagun zer gertatu zen ekainaren 7ko bilkuran:
“Se lee un escrito avalado por más de 90 firmas de Ferrerías, solicitando se dé a dicha villa el nombre del apóstol del trabajo, Pablo Iglesias. Sobre este asunto se promueve un ligero debate, con la intervención del señor Echevarria, que presenta otro contrario a la petición, con gran número de firmas también. El señor Martinez de Ubago se extraña que se hayan podido recoger tantas firmas, para ir en contra de un hombre que sólo bien hizo en el mundo.
Beraz, onartuta izen aldaketa. A! Eta plaka berriak urte hartako, 1931ko, irailaren 13an, igandea, jarri ziren Zarugalde eta Ferrerias kaleetan. Ondoko argazkian, Eugenio Resusta alkatea bertaratutakoei zuzentzen ari, Kondekozubi aurreko bidean. Bilboko Gazte Sozialisten karabana bat heldu zen Arrasatera, mila bat lagun, hogei autobusetan, Zarugaldeko ekitaldiari kolore ipini ziotenak.
Honaino heldu naiz, baina egon badago gehiago. Ez dut irakurlea nekatu nahi. Zer esan horrezaz guztiaz? Ba, betikoa; erabilpen edo interes
publikoko ondasunei norbanakoen izen propioak jartzea arriskutsua gertatzen dela
gehienetan. Eta ez dugu ikasten.
Baina zertan zihoan hura? Izen aldaketa onartu gabe zegoen arren sozialistek euren jarreran jarraitzen zuten, behintzat modu ez ofizialean. Bakarrik, ez ofizialean?...Ba, ez. Eta horretarako euren estrategia aurrera eraman zuten. Ekainaren 7an beste batzar bat izan zuen udal taldeak, baina hartara ez ziren abertzaleak agertu. Protesta egin nahi zuten, maiatzaren 27ko osoko bilkuran alkateak saioari amaiera eman ziolako euskal estatutuari buruzko puntua eztabaidatzen ari zenean. Orduan… Baina irakur dezagun zer gertatu zen ekainaren 7ko bilkuran:
“Se lee un escrito avalado por más de 90 firmas de Ferrerías, solicitando se dé a dicha villa el nombre del apóstol del trabajo, Pablo Iglesias. Sobre este asunto se promueve un ligero debate, con la intervención del señor Echevarria, que presenta otro contrario a la petición, con gran número de firmas también. El señor Martinez de Ubago se extraña que se hayan podido recoger tantas firmas, para ir en contra de un hombre que sólo bien hizo en el mundo.
El señor Gómez defiende con calor la
proposición primera, que dice que es del pueblo. Tras la discusión se aprueba
con el voto en contra de los tradicionalistas”
(1)
Etxebarria
eta Inda pare bat egun lehenago heldu ziren Arrasatera.
Argazkiak: JMVM, Sainz Osinaga sendia, Carmelo Letona, Karmele Barandiaran
Famili osoak esketzen zaitut.
ErantzunEzabatuBesarkada bero bat
Karmele
Karmele, Barandiaran sendiaz aritzea beti da plazerra. Eskerrik asko, zeuei. Musua
Ezabatu