Blog honetan 400
ekarpenetara heldu nintzela nioen aurreko astean. Eta geldiunetxo bat egin nahi
izan dut, horietatik gehien irakurritakoak zeintzuk izan diren ikusteko. Behean
jarri ditut bost idazlan solteren eta bederatzi kapitulutako sail baten
erreferentziak. Horiexek ditugu blogeko estatistikek markatzen dizkidatenak.
Lehenik eta behin
azpimarratu nahi dut, hiru emakume agertzen direla zerrenda horretan. Alde
batetik, Albina Madinabeitia biolin jolea, eta bestetik Teresa Garcia maistra
eta Felisa Ibañez de Opakua, horiek biak gai berdinak lotuta.
Azpimarratzekoa
ere, jakina, lehen tokia lortu duena, 1936ko gerraren ondorioz Arrasatetik
atera behar izan zen udal korporazioko zenbait kidek Elorrion egindako lehen…
eta azken bilerari buruz. Eta zer esan Jose Luis Iñarrari buruz? Ene ustez, arrasatear
askoren kontzientzian “herriko parrokua” izaten jarraitzen duela adierazi nahi
du sailkapenean lortutako bigarren tokiak.
Miguel Madinabeitia
historialari arrasatearra izan dut datu iturri aberatsa bederatzi urte hauetan
eta, oso normala beraz, sailkapenean ere agertzen da bere izena, XIX. mendera
garamatzan ekarpen baten bidez. Baina, batez ere, XX.eko herriko zertzeladak
eskaintzen dizkiguten erreferentziak izan dira irakurleek gehien erabilitakoak.
Arrasate Francoren
tropek hartuta zegoen bitartean eta euren bizia arriskutan ikusita Arrasatetik
ihes egin behar izan zutenen kontrako irain eta gezurrak haizatzen ziren
batera, legalitatean osatutako arrasatear udal batzako zenbait kidek parte
hartu zuten Elorrion bilera batean, euren herriko udal lanari jarraipena eman
asmoz. Laurogei urte betetzen dira gaur ekitaldi hartatik...
IÑARRA PARROKOAREN HERIOTZA. 40 URTE (en dos idiomas) (2016-09-28)
Jose Luis Iñarra - Don José Luis- Arrasateko erretorea hil zela, berrogei urte beteko dira urriaren 2an. Gizon paregabe haren oroitzapena ekarri nahi dut gaur zutabe hauetara. Horretarako, Eusebio Iñarrarekin batera 2006an idatzi nuen "Jose Luis Iñarra. Mondragoeko parrokua" liburutik pasarte bat atera dut, gizon haren heriotzak herrian adierazi zuen zirrara goibelaz jabe gaitezen.
148 ORTUARI SALTZAILE 1886ko SANTAMASETAN (2016-12-14)
Ezaguna da
Arrasateko Azoka zaharra (dena da erlatiboa, 1900 urtean berri izatera baitzihoan)
Pedro
Biteriren ideia izan zela. Maiz eta luze idatzi da horretaz eta ez noa oraingoan eraikina nola egin zen aditzera ematera. Baina berreskuratu nahi dut Miguel Madinabeitia historialariak urte hartan emandako datu bat
Biteriren ideia izan zela. Maiz eta luze idatzi da horretaz eta ez noa oraingoan eraikina nola egin zen aditzera ematera. Baina berreskuratu nahi dut Miguel Madinabeitia historialariak urte hartan emandako datu bat
TERESA GARCIA MAISTRA GOGORATUZ (2016-06-29)
… Eta denen artean bada oso idazkiño polit bat, XX.aren bigarren hamarkadara eramaten gaituena. Egilea ezaguna izan nuen, Felisa Ibañez de Opakua, “Txomin Txiki” Eta Felix Aranoren emaztea izan zen Teresa Garcia maistrari dago eskainita.
ARRASATEKO DANBORRADA (BIDEOA. 1970) (2012-06-19)
Gaurko kronikatxo
honek idatziz labur baina intentzioz luze izan nahi du. Argazkietan ikus
ditzakegu 1961ean izandako lehen danborradako protagonista batzuk. Lehenik eta
behin, erregina – Karmele Barandiaran- eta bere damak. Jokoa hauxe da: asmatu
zeintzuk diren.
https://txemax3.blogspot.com/2012/06/arrasateko-danborrada-bideoa-1970.html
https://txemax3.blogspot.com/2012/06/arrasateko-danborrada-bideoa-1970.html
ALBINA MADINABEITIA (bederatzi kapitulu) (2019)
Arrasateko historian emakume gutxi izango da, Albina Madinabeitiaren ospe mailara iritsi direnak. Estatu osora irradiatu zuen biolin jole handiak bere kalitatea gazte-gaztetatik, eta oso ekarpen baliotsua izan zen arrasatearrarena. Denboraren joanak erdi estali dizkigu Albinaren lorpenak eta emakume aparta izan zelako iruditu zait egokia dela – agian justiziakoa dela esan beharko nuke- txoko honetan toki bat ematea gure herrikidearen ibilbide artistikoari.
https://txemax3.blogspot.com/2019/05/albina-madinabeitia-azken-urteak.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina