uztaila 24, 2019

SUKALDARIEN ASKARIA SANTA BARBARAN. 1885



Miguel Madinabeitiaren idazlanak ezagutzen ditudan neurrian Arrasateko kronikagilea jatuna izan zela iruditzen zait. Ondo
Arrasate, XIXaren amaieran. Ezkerrean Santa Barbara
zerbitzatutako mahaiei gaineko aipamenak egiten ditu maiz eta askotan dotorezia askorekin. Horietako bat dakart gaur hona, udako oporretara heltzen ari garela aprobetxatuz.
 

Kronika 1885eko abuztuaren 11an idatzi zuen Madinabeitiak, hain zuzen San Lorenzo egunaren biharamunean. Eta “El Noticiero Bilbaino”ren 3545 zenbakian agertu zen. Ikus dezagun deskribapena: 

“Ayer tarde no pude menos de suspender mis habituales tareas accediendo a la cortés invitación que se me había dirigido de parte de un grupo de jóvenes de buen humor.

Eran los jefes del arte culinario, vulgo cocineros, de los establecimientos balnearios de Escoriaza, Baños viejos, Otálora y Santa Agueda, señores  Bengoa, Gorozabel, Laporte, Zovelan, Ozores (Antonio y Julio) Mendiaraz, Maidagan, Mas, Azcoaga y varios auxiliares del mismo ramo, que se habían propuesto celebrar el día de San Lorenzo, su santo tutelar, con una merienda en el prado de Santa Bárbara de este pueblo, en donde entraron jinetes en caballerías menores caprichosamente enjaezadas, con chaquetas y gorros más blancos que el armiño, al son del tradicional tamboril tocado por el joven Uriona (1), del gremio también de cocineros, no faltando cohetes en abundancia para amenizar la función” 

Askaria zutela kontuan izanda, lagun haien menua ez zen oso arina izan, teorian behintzat. Suposa daiteke praktikan astunagoa izango zela.  

“En Santa Bárbara y en el sitio mismo donde hace nueve siglos plugo a Sancho Abarca, rey de Navarra, edificar el castillo de Arrasate, se extendieron los manteles sobre la verde alfombra y se merendó con apetito, teniendo por testigos a un centenar de niños que, merced a la reciente clausura de las escuelas, se agregaron a la comitiva y muchos de ellos no en balde. 

En dar cuenta de lo que se comió soy tan impérito como en escribir cartas con publicidad. No obstante, en un programa humorístico que hube a la mano se decía componer la merienda de este menú: arroz a la
François Vatel
valenciana, rosbif a la inglesa, postres variados, vinos idem y cigarros de la vuelta a prisa (2). Ignoro si en la antigüedad había almuerzos y meriendas: tengo leído que la comida a medio día la introdujeron en España los godos; en cuanto a la cena, no hay más que acordarse de la de Baltasar para calcular si tendrá fecha. De todos modos, yo creo que quien está más cerca de meriendas como la de ayer está más distante de los microbios, que yo no los he visto, pero que hoy es la frase predilecta de todo el mundo.
 

Excusado es decir que la función terminó con el indispensable café en el pueblo, mucho antes de que anocheciese, puesto que cada cual tenía que atender a sus deberes a determinada hora, y no era regular sucediera a ninguno de ellos lo que a Vatel (3), célebre cocinero del príncipe Condé, que fue víctima de su pundonor profesional” 

Madinabeitiak ez digu esaten kafea hartu ondoren ohera sartu zen ala afaldu egin zuen bapo.
(1) Pantaleon Urionabarrenetxeari buruz ari da; Arrasateko Musika Banda zuzendari izatera heldu zen gazte hura.
 (2)    Miguel Madinabeitiak Migel semea izan zuen Kuban, eta, beraz, erreferentziz bederen  Karibeko uharteko bizimodua ezagutzen zuen, eta Vuelta Abajoren jatorrizko tabakoarekin egiten du hitz-jokoa. Migeli beste anaia batek segituko zion uharte hartan: Kruz.

 (3)    Francois Vatel, xantilli kremaren sortzailea, Luis II Borbon-Conde printzearen sukaldaria zen. Behin, Frantziako Luis XIV erregea eta gortea hiru egunetako otordu batean zerbitzatu behar zienean, arraina Conderen gaztelura iristen ez zelako Vatelek bere buruaz beste egin zuen ezpata batekin.

uztaila 17, 2019

GEHIEN IRAKURRITAKOAK


Blog honetan 400 ekarpenetara heldu nintzela nioen aurreko astean. Eta geldiunetxo bat egin nahi izan dut, horietatik gehien irakurritakoak zeintzuk izan diren ikusteko. Behean jarri ditut bost idazlan solteren eta bederatzi kapitulutako sail baten erreferentziak. Horiexek ditugu blogeko estatistikek markatzen dizkidatenak. 

Lehenik eta behin azpimarratu nahi dut, hiru emakume agertzen direla zerrenda horretan. Alde batetik, Albina Madinabeitia biolin jolea, eta bestetik Teresa Garcia maistra eta Felisa Ibañez de Opakua, horiek biak gai berdinak lotuta.

Azpimarratzekoa ere, jakina, lehen tokia lortu duena, 1936ko gerraren ondorioz Arrasatetik atera behar izan zen udal korporazioko zenbait kidek Elorrion egindako lehen… eta azken bilerari buruz. Eta zer esan Jose Luis Iñarrari buruz? Ene ustez, arrasatear askoren kontzientzian “herriko parrokua” izaten jarraitzen duela adierazi nahi du sailkapenean lortutako bigarren tokiak. 

Miguel Madinabeitia historialari arrasatearra izan dut datu iturri aberatsa bederatzi urte hauetan eta, oso normala beraz, sailkapenean ere agertzen da bere izena, XIX. mendera garamatzan ekarpen baten bidez. Baina, batez ere, XX.eko herriko zertzeladak eskaintzen dizkiguten erreferentziak izan dira irakurleek gehien erabilitakoak.


GAUR 80 URTE OSATU ZEN ARRASATEKO UDALA ELORRION (2016-10-19)
Arrasate Francoren tropek hartuta zegoen bitartean eta euren bizia arriskutan ikusita Arrasatetik ihes egin behar izan zutenen kontrako irain eta gezurrak haizatzen ziren batera, legalitatean osatutako arrasatear udal batzako zenbait kidek parte hartu zuten Elorrion bilera batean, euren herriko udal lanari jarraipena eman asmoz. Laurogei urte betetzen dira gaur ekitaldi hartatik...

IÑARRA PARROKOAREN HERIOTZA. 40 URTE (en dos idiomas) (2016-09-28)


Jose Luis Iñarra - Don José Luis- Arrasateko erretorea hil zela, berrogei urte beteko dira urriaren 2an. Gizon paregabe haren oroitzapena ekarri nahi dut gaur zutabe hauetara. Horretarako, Eusebio Iñarrarekin batera 2006an idatzi nuen "Jose Luis Iñarra. Mondragoeko parrokua" liburutik pasarte bat atera dut, gizon haren heriotzak herrian adierazi zuen zirrara goibelaz jabe gaitezen.


148 ORTUARI SALTZAILE 1886ko SANTAMASETAN (2016-12-14)

Ezaguna da Arrasateko Azoka zaharra (dena da erlatiboa, 1900 urtean berri izatera baitzihoan) Pedro
Biteriren ideia izan zela. Maiz eta luze idatzi da horretaz eta ez noa oraingoan eraikina nola egin zen aditzera ematera. Baina berreskuratu nahi dut Miguel Madinabeitia historialariak urte hartan emandako datu bat

 

TERESA GARCIA MAISTRA GOGORATUZ (2016-06-29)


Eta denen artean bada oso idazkiño polit bat, XX.aren bigarren hamarkadara eramaten gaituena. Egilea ezaguna izan nuen, Felisa Ibañez de Opakua, “Txomin Txiki” Eta Felix Aranoren emaztea izan zen Teresa Garcia maistrari dago eskainita.

 

 

 

ARRASATEKO DANBORRADA (BIDEOA. 1970) (2012-06-19)


Gaurko kronikatxo honek idatziz labur baina intentzioz luze izan nahi du. Argazkietan ikus ditzakegu 1961ean izandako lehen danborradako protagonista batzuk. Lehenik eta behin, erregina – Karmele Barandiaran- eta bere damak. Jokoa hauxe da: asmatu zeintzuk diren.
https://txemax3.blogspot.com/2012/06/arrasateko-danborrada-bideoa-1970.html

ALBINA MADINABEITIA (bederatzi kapitulu) (2019)


Arrasateko historian emakume gutxi izango da, Albina Madinabeitiaren ospe mailara iritsi direnak. Estatu osora irradiatu zuen biolin jole handiak bere kalitatea gazte-gaztetatik, eta oso ekarpen baliotsua izan zen arrasatearrarena. Denboraren joanak erdi estali dizkigu Albinaren lorpenak eta emakume aparta izan zelako iruditu zait egokia dela – agian justiziakoa dela esan beharko nuke- txoko honetan toki bat ematea gure herrikidearen ibilbide artistikoari.
https://txemax3.blogspot.com/2019/05/albina-madinabeitia-azken-urteak.html

uztaila 10, 2019

MUSAKOLAKO BATZOKIA. 1934

Blog honetako 400. ekarpena da oraingo hau. Nork esango zidan!

Arrasateko batzokiak ehun urte bete zituen
T. Monzon eta Luisa Arregi, ikurriñarekin
2008an. Herriko euskal abertzaletasunaren abiapuntuan jar daiteke batzokiaren sorrera puntua. Baina Adan de Yarzatarren etxean -Banco Guipuzcoanoko eraikina- kokatutako abertzale-txokoari segitu zion beste batek Musakolako auzoan, eta gaur azken honi eman nahi diot tokitxo bat, musakolatarren nahia nola joan zen errealitatea bilakatzen ikus dezagun. 

Euzkadi egunkariak 1934ko uztailaren 17an Musakolako batzokia zuen hizpide, Arrasatetik “Gotzon” izeneko korrespontsal batek bidalitako kronikarekin: 

“Bikañak zirala Musakolako gasteak genion eta orain esango deguna irakurtzian, zu be, irakurle, gurekin egongo zera noski. Nola sortu zan batzoki au? Ara nola: gaste kementsu batzuk, urrutiko egiten zitzayela erriko batzokira etortzia, ta erabaki zuten berton batzoki berri bat irikitzea, bañan… nundik atera txanponak? Au da gure artean betiko buru-austea. Orregatik ez ziran atzeratu gure adizkideak, eta onek pixkat eta arrek beste pixkat, sakelak zulatuz, or doaz pozaren-pozez gañezka ta txit zoraturik euren asmo zoragarriak asetzen, urka urten dizkieten eragozpenak zapalduta. Zorioneko gaztedia, orrela oldoztu, ta bere asmo ederrak aurrera daramana. 

Gaste auek egin dutena azkeneko ogei ilabetetan auxe da: txistulari talde polita gertatu, batzoki ederra apaindu, pelota txapelketa eratu, 90 bazkide batu, auzo guztia abertzaletu, eta abar. Musakolako txistulariak gastetxuak dira (13-14 urte) baña txistulari bezela… esan dezatela Ixidor Deun egunetan dantzatu ziranak. Ez dute, Otxoa, irakasle motela txistulari gasteok! 

Auzo ontakoa degu Jabier bertsolari trebea, ain goyan agertu zana Zumarragako batzarrean (orrilak 10) Mutil argi ta yakintsu onek, batez ere nekazari arazoetan alaituko gaitu, goiz eta arratsalde bere bertso bereziaz. Ia Jabier gertatu egun aundi orretarako” 
"Antoña" baserria


Diodan, aurreko lerroaldean aipatutako Jabier bertsolaria, Jabier Zelaiaundi  “Antoña” musakolatarra zela. Urte hartako maiatzaren 10ean – Igokunde osteguna-  Euzko Nekazarien Bazkunak deituta Gipuzkoako baserritarren bilera handia ospatu zen Zumarragan, lehen aldiz. Eta egun hartan, bertsolariak izan ziren: Arrasateko “Jabier”, Zarautzeko “Basarri”, Azpeitiko “Xapai”, Urnietako “Alkain” eta Andoaingo Etxebarria.  “Eta oyek abestu biar dituztela esatea naikua esatea da”, zioen “Euzkadi"k bezperako edizioan. Horra hor, beraz, musakolatarra goi mailako bertsolariekin deman. Ez da gutxi, alajaina!


Baina noan ostera batzokiaren inauguraziora. Eta azal dezadan, “El Día” egunkariak ere, uztailaren 21ean ospakizunaren berri ematen zuela:
“El entusiasmo que reina se acentúa a cada momento gracias al celo y actividad desplegado por los patriotas del barrio, en unión del Uri Buru Batzar y Euzko Gaztedia, que han sabido confecionar uno de los mejorcitos programas que se pueden saborear hoy en día. La misa de comunión general, la bendición de la bandera, el banquete oficial, el selecto concierto del Orfeón de Euzkko Gaztedia dedicado en honor de los patriotas visitantes, el gran mítin de afirmación nacionalista a cargo de Julene de Urzelai, Pedro de Basaldua y Telesforo de Monzón, y la gran romería vasca, son harto suficientes para que en los amplios prados con que cuenta el simpático barrio se reúnan centenares de abertzales ansiosos de gozar el día en completa confraternidad vasca”  



Uztailaren 17ko "Euzkadi" egunkarian irakur daitezkeen beste datu batzuen arabera, Musakolako lokalaren obrak zenbait hilabete lehenagotik ari ziren burutzen eta auzoko gazte talde batek ziharduen itxura ematen inaugurazioaren egitarauari.  Uztailaren 21ean, larunbata, hau da, inaugurazioko bezperan, ondoko kronika agertzen zen aipatutako egunkarian, “Gotzon”ek sinatua: 

“Gure biltokian gera, arkatza bietz tartean degula idatzi zailtxoa gertatzen Musakolako jayetaz zerbait idazteko asmotan. Beti, gure eretxian, Musakolarrak abertzale jatorrak dira auek ezagutzen dituzten danak. Gure egipena auxe da igandez, dan-danok Musakola auzora juatea gure zorion beroenak eman eta aurrera jarraitzeko indartu gure aurkezpenaz ta gogo-laguntzaz geroago ta kementsuago jarrai dezaten bide eder ortatik. 

Ezin genezake Arrasateko abertzaleok gure laguntza ukatu. Ez orixe! Musakolakoak izan ziran “dictadura” madarikatu garayan Arrasateko batzokian geyen lagundu ziotenak, oneik izan dira baita Euzko-Nekazari-Bazkuna sendatu dutenak gure errian. Ez gaitezen, ba, atzendu asiaren igaliak artzeko garaya iritxi zazkienean. Gure iritxiz, zuek daramazuten bidia da, zuzen-zuzenena abertzaletasunera urreratzeko. 

Berriz eta berriz ez gera nekatuko esaten igandean “Antoña” zelayan izango diran itzaldietara joateko. Izlariak egitarauan irakurri dezuten bezela, dira Urtzelai andereñua, Basaldua tar Kepa, ta Montzon alduna. Azkenik eta gure aurreko eskutitzan esaten genuan bezela Jabier bertsolariak alaituko gaitu, berak oi duan bezela. Amaitzeko euzko jai ederra egongo da iluntzerarte. 

Ikusi al dezu, abertzale, Musakolako jayen egitaraua? Ez al zaizu atsegin? Bai, noski! Ez dira nola-naikoak Musakolako gasteak lanean asten diranean. Atzo izan ginan ibilalditxo bat emanaz batzoki polit au ikusten, eta arriturik gelditu giñan, batzokiaren zabalkunde aurreko lanak ain aurrera dijoazela ikusita. Emakume lirañen esku-artean azkenengo ikutuak ematen ari zirala, ikusi genuan igandez onetsiko dan euzko-ikurriña.

Musakolako batzokiaren inaugurazioa, 1934-07-22

Txistulari-txiki taldea, ordea, txaidez-txaide joaz ibiliko dituan eresiai, berriro begira txalo ugari irabazteko. Berton jakin erazi ziguten, otoruntzurako izenak eman nai dituztenak, ainbat azkarren eman dezatela, azkeneko ordura begira egon gabe. Gaur beste berri bat eman bearrean gera, au da larunbatez (ilak 21) Arabako aldun azkar eta abertzale zintzo dan Landaburu jaunak eta gaueko bederatzitan itzaldi gorengoa egingo duala” 

Inaugurazioko ekitaldien egitaraua ere eskaini zien irakurleei Euzkadi egunkariak. 

Uztailaren 22ean Musakolara guztiok

Musakolako Euzko-Batzokiaren askondea ta ikurriñaren onespena ospatzeko, Uztailaren 22eko jayen egitaraua:

Ilaren 21ea.  Iluntzeko 8etan: auzoko txistulariak biribilketa. 

Ilaren 22ean.  Goizeko 7etan: Txistulariak biribilketa; 8etan: Kontzezio elizan, Meza, Jaun artzea ta ikurrin onespena; 10etan: Musakolako Euzko Batzokiaren onespena. Ondoren Arrasateko Euzko gaztedikoak ezpatadantza; 1etan: oturuntza aundia; 3etan: Arrasateko Euzko Gaztediko Abesbatzak abestirik ederrenetakoak abestuko ditu; 4etan: ”Antoña-Aldeko” zelayan Abertzale-zabalkunde-Batzarra, izlari onek: Urtzelai´tar Julene, euzkeraz, Basaldua´tar Kepa. Erderaz, Montzon´dar Telespor alduna, euzkeraz. 

Eta gero iluntzerarte txistulari ta pilarmonikariak jota, erromeri ederra. Eup guztiok! Musakolara uztailaren 22ean!”

 Argazkiak: JMVM, Jose Ignazio Zaitegi, Javier Azkarate