ekaina 27, 2018

MAALA FUTBOL ZELAIAREN INAUGURAZIOA. 1923



Arrasateko Maala futbol zelaia 1923ko
Arzamendi alkatea, 3. ezkerretik
ekainaren 24an inauguratu zen modu ofizialean. Herriko futbol taldea zazpi urtez desagertuta egon ondoren lehengo zelaia, Etxaluzekoa, ahaztua zegoen herritarren oroimenean. Mondrak 1922an ekin zien ostera norgehiagoketei eta aurrenetako arerioa “Club Deportivo Alavés” izan zen, 1923ko otsailaren 11an, talde gasteiztarrak izen horrekin jokatzen zuen lehen partiduan. Baina Maalako inaugurazioa ez zen eman urte hartako San Juan egunera arte.
 

Futbol zelai berriaren inaugurazioaren gaineko informazioa ematen digun Gasteizko “La Libertad” egunkarian, 1923ko ekainaren 25ean irakurtzen da:

 “Con muy buena entrada se jugó ayer en el hermoso campo de Maala el primer partido de foot-ball que había organizado el “Club Deportivo” de ésta con motivo de las fiestas de San Juan Bautista. A las cuatro y media fueron bendecidos el campo y la bandera por el celoso Arcipreste de la localidad don José Joaquín Arín, con asistencia del Alcalde, demás autoridades y clero parroquial.

A las cinco, bajo las órdenes del árbitro
Jose Barrena Amilibia
señor Estimborg, del Colegio Guipuzcoano, se alinearon los equipos de la siguiente manera:

Real Sociedad de San Sebastián: Seuville; Carrasco, Galdós; Rukuku, Olaizola, Portu; Benito, Sansi, Urbina, Barrena y Tato.

Selección distrito Vergara: Múgica; Duñabeitia, Bustunduy; Mestreitúa, Basurto, Antón; Germán, X, Elexpuru, Mocoroa y Chachi. 

La primera patada la dio, como inauguración, el alcalde don Domingo Arzamendi. Salió la Real, resultando el primer tiempo muy soso, terminando con un goal para la Real, obra de un formidable “chut” de Sansi. El segundo tiempo fue más reñido y se vieron jugadas hermosas en los dos equipos, terminando con dos goals para la Real y dos para la Selección. A poco de empezar el segundo tiempo tuvo que retirarse Sansi, sustituyéndole Caro, que tuvo la desgracia de chocar con Elexpuru, hiriéndose en la frente” 

Ikusi ahal izan dugun moduan, Errealeko taldean Barrena arrasatearra ari zen artean. Urte hartan bertan utziko zion donostiarrekin jokatzeari eta Club Deportivo Mondragonera itzuliko zen. Baina futbola ez zen amaitu partidu harekin. Astelehenean, 25, bigarren partidua egin zen Maalako zelaian eta kasu hartan Mondrak - Athleticeko jokalari batzuek indartuta- Errealaren aurka jokatu zuen. Partidua 7-1 amaitu zen.Eta egun haietako kronikek diotenez, jokalari donostiarrak bikain ibili ziren Arrasaten egon ziren bi egunetan.

Maalako futbol zelaia irekita egon zen 1945eko San Juan egunera arte.

Argazkiak: JMVM

Arrasateko futbolari buruz gehiago:



 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina