Arrasateko kale izendegian badira pertsonaia batzuk, denboraren joanarekin gero eta zirriborrotsuagoak geratu direnak herri kontzientzian. Guztiz fenomeno normala da, gizakiaren oroimena oso labur eta hauskorra baitugu. Askotan, gainera, esker txarrekoa. Badira kasuak, pertsonaiaren izena zaharkitu bakarrik ez baizik harri bihurtzen dela, eta haren esanahiak ez duela bibraziorik sorrarazten inorengan. Eta muturreko kasuak dira, bestalde, izenak gaizki ipinita daudenean. Eta horrezaz gain, baita sortzez errakuntzaz sortutakoak ere.
Arrasaten badugu, gutxienez, horietako bat, eta
idazkiño honen subjektua egin nahi dut, gaian argi pixka bat jartzeko. Jose Maria Eguren Plazari nagokio. Ikus dezagun istorioa.
“Juan Maria Eguren Plaza” San Juan auzoko –Sola auzoa, adinduontzat- plazatxo bat izan zen, horrela deitua XX.aren erdi aldetik. Udal errakuntza baten kariaz Juan Maria Jose Maria bilakatu zen, eta egungo plakak “Jose Maria Eguren Plaza” dio. Bigarren errakuntza. Bigarrena? Eta lehena? Dakusagun, hurrengo lerroetan.
Nor zen Juan Maria Eguren pertsonaia hori? Zer meritu egin zuen gizon horrek Arrasateko Udalak plaza bat eskain ziezaion? Hasiko naiz ematen Eguren horren hil kronika, Euskalerria aldizkarian argitaratua, 1880ko bigarren alean:

“A las siete y media de la mañana del día 4
del corriente (1), falleció en Vitoria,víctima de larga y penosa enfermedad, el
Sr. D. Juan María de Eguren.
Inspector de 1ª enseñanza durante largos años
en esta provincia y en la de Alava, el
Sr. Eguren había publicado, además de varias otras obritas destinadas a las
escuelas de primeras letras, un “Diccionario manual o Vocabulario
vasco-castellano”; un” Método práctico para enseñar el castellano en las
escuelas vascongadas” con varios ejercicios prácticos sobre la declinación y
conjugación y diferentes temas para ejercitarse en la conjugación; y un “Diccionaio
manual castellano-vasco” que durante muchos años han sido empleados en las
escuelas con bastante aceptación, agotándose varias ediciones”
Honaino datu objektiboak eman ditu kronikagileak.
Hala da, bai, Juan Maria Eguren Muxika Gasteizen hil baitzen, 1880ko urriaren 5ean. Ezkonduta zegoen Francisca Gandarias
Aldanondo pasaitarrarekin.
Gertatzen dena da, aipatutako hil apunte
horiek modu honetan bukatzen zituela oharraren egileak:
“El Sr. D. Juan María de Eguren (Q.E.P.D) era
hijo del Valle Real de Léniz, creemos que de la villa de Mondragón,
patria de Garibay.
“Creemos” zalantzagarri horretatik sortu al
zen Juan Maria Egureni plaza eskaintzeko ideia? Nik uste dut baietz, “Euskalerria”
aldizkariaren idazki honi jarraitu baitzioten Joxe Letonak eta baita Jose Mari
Urangak ere, Eguren Arrasaten jaio zela adierazteko. Biek euren liburuetan horrela egiten
dute. Letonak Arrasateko "Hijo preclaro"tzat hartzen du Eguren; Urangak, berriz, "Hijo ilustre"tzat.
Eta errealitatea beste hauxe da: gure pertsonaia Elgetan jaio zen, 1828ko otsailaren 23an.
Eta errealitatea beste hauxe da: gure pertsonaia Elgetan jaio zen, 1828ko otsailaren 23an.
Beraz, jakin badakigu “Juan
Maria Eguren Plaza”ko titularra ez zela arrasatearra. Eta Egurenek, bere lanarengatik Arrasate ezagutu zuela zalantzan ipini gabe, arrasatear gizartearekin ez zuen zerikusirik. Horra hor, beraz, lehen errakuntza.
Hori ezagutu izan balute emango al zion 1950 inguruko udal korporazioak San Juan etxaldeko plazari pertsonaia horren izena? Baina... inori axola al dio egun plazaren deiturak? Ez al da gaurko auzokideentzat “Jose Maria Eguren” euren plazaren izena? Eta Jose Maria Eguren-en ordez, beste edozein balitz... eraginik izango al zuen bertakoentzat?
Gera daitezela galderak hor. Baina, aurreko idazki batean nire hitzetatik antzeman zitekeen bezala, arrazoi askorengatik kale eta eraikinen izendegietan nahiago ditut toki izenak, gizon-emakumeenak baino.
Jose Maria Eguren plazak ez du izenaren atzean inolako erreferentzia historikorik. Alde batetik, oraingo deitura jatorrikoarekin alderatuta gaizki dagoelako eta, jatorrira joanez gero, Juan Maria Arrasaten jaio zela uste izatean ere okertu zirelako. Beraz, bi errakuntza, bata bestearen ondoren.
Eta orain zer? Aldatuko du Udalak plazaren izena? Utziko al du bere horretan bat ere zentzurik ez duena?

(1) 5ean
hil zen
Argazkiak: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina