maiatza 16, 2018

MONTERRONGO KONDEAK. FEUDALISMOAREN ISPILUA



Erdi Aroko sistema politiko, ekonomiko eta soziala izan zen feudalismoa, IX-XV. mendeen artean iraun zuena, haren ondorioak eta eragina askoz luzeagoak izan baziren ere. Ia-ia gure egunetaraino heldu dira, kasta horren garroak zenbait gizarte motatan erroak ongi sustraituta izan baitzituzten, askotan herritarren euren utzikeriak lagunduta. Arrasaten izan genituen “gure” kondeak, eta historiako arasetara joz gero ez dira gutxi haien estilo feudaleko adibideak.

Horietako bat, txikia izan arren argigarria dugu, San Kristobal baserri ermita inguruan emandakoa da. Dakusagun istorioa. Juan Francisco Azpiazu Arrasateko eskribauaren aurrean, San Kristobal baserriaren gaineko salerosketa eman zen 1851ean. Honela jaso zuen 1896an, Tiburtzio Zatarain parrokoak, Arrasateko Ospitalearen izenean burututako txosten batean:

Manuel Mª Aranguren
“D. Vicente Marcelino López de Berrosteguieta vendió el 4 de junio de 1851 la casería de “San Cristóbal” y sus pertenecidos sitios y bien notorios en la villa de Mondragón al Excmo. Sr. Conde de Monterrón, D. Manuel María de Aranguren, vecino de la misma villa.

Declara dicho vendedor que la finca que se vendía se hallaba libre de toda carga y gravamen y la vende con la obligación de pagarle 10 fanegas de trigo anualmente, que es la renta que hoy le dan dicha casería y sus pertenecidos…

Aparece en el contrato de compraventa, 8º It, lo siguiente: “Declaro que soy dueño de la casería de “San Cristóbal” con sus pertenecidos, comprada por mi señora madre Dª María Josefa Báñez de Mendiola, según consta en escritura de venta otorgada por los Sres. Alcaldes y demás individuos del Ayuntamiento, de 1811, ante D. José Mª Echaguibel y Orbe… En cuyo supuesto ordeno y mando que las 10 fanegas de trigo que actualmente produce la referida casería se entreguen por mis señores testamentarios a la referida Casa de Misericordia de esta villa, pero si en algún tiempo se pusiese algún obstáculo por parte del Gobierno en orden al cumplimiento de este pío legado y pretendiera apropiarse de la expresada casería y heredades, quiero y es voluntad que mis testamentarios distribuyan su importe entre los pobres más necesitados de esta villa, según les dictare su prudencia”
 
Tiburtzio Zatarain parrokoak segitu zuen, 1896ko maiatzaren 7ko bere idazkian zehazten zein nolako egoeratan zegoen testamentuaren araberako prozesua eta ospitalearekiko konpromisoa.

“El Sr. Párroco manifiesta que, visto lo poco dispuesta que se halla la Srª Condesa Viuda de Monterrón a satisfacer las cargas que contra ella tiene la casería de “San Cristóbal” y no habiéndose dicha Srª dignado contestar a la carta en que el Sr. Párroco le daba explicaciones conducentes a su derecho, se veía en la necesidad de ejercitar su acción ante los Tribunales de Justicia, lo que tenía el honor de poner en conocimiento de la Junta”

Monterron jauregia, XX.ean
Monterrongo kondeak uko egin zion modu naturalean ordaintzeari eta urtetan epaitegiaren bidez behartu behar izan zuten, “San Kristobal” erostean bereganatutako hamar anega ordain zezan. Hamabost urte geroago, ordea, Asunción Maldonado kondesa alarguntsaren eskutitza jaso zuen Jose Joakin Arin orduko parrokoak. Bertan Arrasateko Ospitaleari eskatzen zion Monterrongoak hamar anega garitako eskubidea frogatzea. Kondesak zioenez, prest egon zitekeen garia “limosna” bezala ordaintzeko, baina Ospitaleko Batzordeak ez zuen formula hori onartzen. Ondorioz, 1912ko urte hartan Arinek zenbait lege gizonekin aztertu zuen gaia, eskubidearen gaineko kobrantza ziurtatzeko. Eta 1913an Bergarako Hipoteketako Errolda Modernoan inskribatu ahal izan zen eskubidea, Monterron Kondearen kontra.

Hala ere, herriko Udalaren eta Monterrongo
San Kristobal, hondarretan
titularraren arteko auzia ez zen amaitu eta Iban Aranguren Maldonado hurrengo kondearekin ez ezik, haren ondoren izandako guztiekin jarraitu zuen auziak pil-pilean. Mende erdi bat geroago, 1964an, Udalak ezintzat eman zuen Ospitalearen aldeko eskubidea dirutan gauzatzea … eta abandonatu egin zuen gaia. Azkenik, gizarte zibilak pairatzen ditu sistema politiko zaharkituaren ondorioak. Monterrongo kondeak eta beren eragina 1983an desagertuko ziren betiko Arrasatetik. Hori hurrengo batean ikusiko dugu.

Argazkiak: JMVM





 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina