azaroa 15, 2017

ALKATEAREN HAUTAKETA XVIIIan, ARRASATEN (2tik lehena)

1766an inauguratu zen udaletxe berria
Oso gutxi ezagutzen dugu XVIII. mendeko Arrasateri buruz. Bi mila biztanle inguru zituen herrixka haren bizimodua nola egituratzen zen eta herritarren nondik norakoaz ezer gutxi dakigu, ez baita behar bezala ikertu. Aipamen solteak baditugu, oso interesgarriak, eta gai konkreturen bat edo beste nolabaiteko arretaz aztertu da. Baina egin gabe dago mende hari dagokion Arrasateko gizarte antolamendua. Oraingo honetan XVIII.rako sartu arin bat egin nahi dut, udal artxiboko apunte batzuetatik lortutako informazioa aprobetxatuz, alkatetzarako prozesua nola burutzen zen ikus dezagun.

Suposa daitekeen moduan, duela hirurehun urteko arrasatear arrunten bizitza zeharo baldintzatua zegoen, herriko boteretsuengatik. Behin txoko honetan komentatu genuen – XIX.eko udal antolaketari begira- “millarista” deitutakoen presentzia guztiz ahaltsua. Erdi Aroko irudi horrek bizirik segitzen zuen XIX.aren erdi aldean eta, jakina, mende bat lehenago are indartsuagoa zen haren eragina udal erabakietan. 

Millaristak (euren ondarea “milaka” konta zezaketenak) ziren udal karguetarako aukera
zeukaten bakarrak eta herri xeheak nahikoa zuen gehiegikeriaren arrastoa ez jasotzearekin. Millaristek eurek kudeatzen zituzten herriko gorabeherak eta beraien interesak beti zeuden babestuta.

XVIII.eko udal taldeak urtero berriztatzen ziren eta millaristen ghetto itxitik autoelikatzen ziren kideak. Arrasateko udal talde kudeatzailea, 1766an, honako kideek osatzen zuten: alkatea, alkateordea, bi erregidore edo zinegotziak eta sindiko prokuradore orokorra – teorian herritarren eskubideen defentsan ziharduena. Bilerako gai zerrendan garrantzizko ezer aztertu behar zenean, ordea, millaristak ere agertzen ziren.

Ikus dezagun, 1766ko abenduaren 18an burutu bileran hartutako erabakia. Lehenik, ikuspegi zabala daukagu, garai hartako Arrasateko sendi boteretsuetako ordezkariak ezagutzeko. Hor daude Zenika Barrutia, Sola, Araoz eta abarren kideak. Eta horrezaz gain, ikus dezakegu nola “hautatzen” ziren alkatea eta gainerako karguak – ohorezkoak. 

“En la casa del concejo y su sala de ayuntamientos de la villa de Mondragón a diez y ocho de diciembre de mil setecientos y sesenta y seis, por ante mí el escribano, fiel de fechos, se llamaron como lo tiene de uso y costumbre para tratar y conferir cosas tocantes al servicio de ambas Majestades, divina y humana, bien y utilidad de esta república los señores Justicia, Regimiento, Diputados y vecinos caballeros nobles millaristas de dicha villa, siendo especialmente presentes los señores D. Vicente de Zénica y Barrutia Alcalde y Juez ordinario de dicha villa y su jurisdicción, D. Nicolás de Sola y Salinas y D. Juan Xabier de Araoz Regidores, Santiago de Guridi Síndico procurador General, el Licenciado D. Vicente Francisco de Oro Miota, abogado de la Chancillería de Valladolid, consultor de esta muy noble y muy leal provincia, D. Francisco de Aguirre, D. Pablo Bañez de Mandiola y D. Miguel Francisco de Elcano, Diputados; D. Manuel Matheo de Aguirre y Lecue, D. Jospeh
Miguel de Galarza y Elorriaga, D. Manuel Joseph Gaitan de Aiala conde de Villafranca, D. Juan Manuel de Aranguren, D. Manuel Joseph de Barrutia, Cristobal Bentura de Urrechu, Andrés de Toledo, Miguel de Areitio, Joseph de Urquizu, Bartholome de Berriz, Thomas de Garro, Marcos de Insaurdieta y Blas de Madinabeitia, todos vecinos caballeros Nobles Hijos Dalgo millaristas.

Y estando así juntos y congregados dijo su merced dicho señor Alcalde haberles juntado en observancia de la antigua y loable costumbre y cumplimiento de lo que previenen las ordenanzas de esta Noble Villa, para ver si están en ser los millares respecto a que las elecciones de los oficios honoríficos para el primer año se deben hacer el día primero de enero, a cuyo tiempo dicho señor síndico a quien toca saber la existencia o enajenación, dijo que no encontraba novedad en los dichos millares, antes bien se hallan en ser. Este mismo día nombraron y eligieron como antes en igual ayuntamiento lo tienen practicado, todos los concurrentes conformes sin discrepancia in voce alguna por alcalde para el año primero venidero, sin que sirva de ejemplar para otros, al referido D. Manuel Joseph Gaitan de Aiala.

Sindikoak adierazi zuenez, bilera aretora bertaratutakoez gain ez zuen beste inoren berri. Beraz, haiek ziren alkatearen izena ados zezaketenak. Eta egin zuten: Manuel Jose Gaytan de Ayala. Millaristek bazuten, beraz, euren alkatea,…  herriko alkatea. Dena den, prozesuari amaiera eman behar zitzaion. Eta hori 1767ko lehen egunean izan zen. Hurrengo batean ikusiko dugu.

Bigarren zatia:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina