Aramaio 1854/04/05 - 1916/04/09 Valladolid
Goikoetxearen jaiotetxea |
Bizente
Goikoetxea Errasti Aramaion jaio zen 1854ko apirilaren 5ean. Bere
gurasoak Ignazio Goikoetxea Usaola eta Josefa Errasti Zubizarreta izan ziren Aita
otxandioarra zen; ama, berriz, Aramaioko
Azkoaga auzoko Zuazua baserrikoa. Aitaren bigarren ezkontza zen eta bikoteak
lau seme-alaba izan zituen: Angela, Bizente, Jacoba eta Luzia. Bizentek beste
lau anaia-arrebaorde eduki zituen aitaren lehen ezkontzakoak.
Aramaioko
plaza nagusian lantegi bat zeukan Ignaziok, batez ere zaldi-burdineria
fabrikatzeko, eta ejertzitorako egiten zuen lan asko. Ejertzitoetarako esango
nuke, bigarren karlistadaren zurrunbiloak disgustu ugari eman baitzizkion
Bizenteren aitari eta, zeharka, Bizenteri berari ere. Tailertxo horrezaz gain,
Ignaziok ostatu bat ireki zuen bere etxean bertan, batez ere Aramaioko Bainu
Etxera zetozen bezeroentzat.
Bizentek
Aramaion bertan egin zituen bere lehen ikasketak, hezkuntza orokorreko eta
musikalak. Herriko Benigno Aristegi izan zen gaztearen lehen musika irakaslea
eta musikako bideetatik aurrera egiteko animatu zuena. Arabako hiriburuan
batxilerra1867-1872 urteetan ikasten ari
zen bitartean, Goikoetxeak Mateo Moraza
euskal foru zalearen etxeko pianoan egiten zituen praktikak. Sabas Amilburu Aramaioko
organo jolearekin harremanak estutzeko aukera aproposa izan zuen eta harekin
ikasi zuen Liszt, Bach, Chopin eta goi mailako beste musikariren obrak jotzen.
1900 inguruan |
Valladolideko
apaiztegian matrikulatu zen 1888an eta Gaztelako hiri hura bilakatu zen
Goikoetxearentzat handik aurrerako egoitza berria. Valladolidetik irradiatu
zuen mundu osora bere jakintza. Bertara heldu eta bi urtetara Katedraleko
Kapera Maisua izateko azterketak izan ziren eta Goikoetxeak irabazi zituen.
Urte erabakigarria izan zen 1890 aramaioarraren bizitzan, urte hartako abenduaren 18an hasi baitzen
lan berrian. Eta Valladolideko Santa Teresa komentuan, 1891eko irailaren 19an
apaiztu zen.
Lehen meza Lekeition eman zuen, zeremoniako
hizlaria Resurrección Maria Azkue lagun handia izan zelarik. Kapera Maisu gisa
irabazi zituen lehen sosak Aramaioko ospitalerako izan ziren. Goikoetxearen
ikasle izandako Jose Maria Olaizolak idatzi zuen Aramaioko parrokiako organo
jole eta haurtzaroko musika irakasleari Valladolidetik igorritako partitura
baten buruan honela idatzi zuela Kapera Maisuak, eskaintza gisa:
Valladolideko katedrala |
Goikoetxeak
Valladolideko maisu kapera tituluarekin erantzukizun handia agertu zitzaion,
berak amesten zuen musika sakroa sortzeko. Elizetan abesten eta jotzen zen
musikaren kontra zegoen, eta giro musikal hura hankaz gora jarri behar zelakoan
zegoen. Eta Europako musika berritzailea ikertzeari lotu zitzaion buru belarri.
Konposagilerik inportanteenen obrak lortu zituen bere biblioteka musikalerako:
Palestrina, Victoria... Gertu zegoen musika sakroari dimentsio berri bat
emateko, eta ez zuen ahaleginik aurreztu. Polifoniako aditu hoberenen obrak
goitik behera ezagutzen eta menderatu zituen.
Pio X |
Goikoetxearen eragin eta indarrez
Musika Sakratuaren Lehen Kongresua eratu zen Valladoliden, 1907ko apirilaren 26-28 bitartean. Musikari
ugarik hartu zuen parte. Otaño jesuita izan zen Kongesuaren zuzendaria baina
bere ondoan izan zuen bileraren egiazko motore eta eragilea: Goikoetxea. Jose
Ignacio Palacios kritikoak idatzi zuen:
“A este Congreso acudieron los músicos más destacados del
panorama del momento: Ignacio Fernández Eleizgaray, el Padre Luis Villalba, el
benedictino Casiano Rojo, Vicente Ripollés, Federico Olmeda y otros muchos,
aparte de la junta organizadora, encabezada por el maestro Goicoechea, Otaño,
el organista Milagros, cantores y músicos de la catedral pucelana... Goicoechea
era el presidente de la comisión encargada de las ejecuciones musicales del
Congreso ”
Monumentua, Aramaion, 1955ean eskainia |
Goikoetxearen
obrek dibulgazio handia izan zuten Europa osoan, lehen unetik. Pio X.aren “Motu
Proprio”ren ostean obra erlijioso berritzaileen hedapena areagotu zen eta modu bizian ageri zen aramaioarra
aitzindaritza hartan.
Osasunak
ez zion behar bezala laguntzen Goikoetxeari eta Kapera Maisu izateari utzi
behar izan zion 1915ean eta Katedralaren kabildoak kalonje izendatu zuen urte
hartako martxoaren 4an. Bizente
Goikoetxea 1916ko apirilaren 9an hil zen Valladoliden. Hirurogeita bi urte
zituen.
Sabin
Salaberri aramaioarra da bere herrikide Goikoetxearen musika hoberen ikertu
dutenetakoa. Eta berari zor diogu ondoko baieztapena, “Vicente Goicoechea,
renovador de la música sagrada”:
“Entre 1902 y 1904
compone sus obras más populares: Oremus pro Pontífice, que luego transformará
en su popularísimo Ave Maria; el salmo Credici, su célebre Misa en honor de la
Inmaculada Concepción, el grandioso Miserere y el sentido responsorio Christus
factus est… Las obras de Goikoetxea son acogidas con gran alborozo por la
crítica especializada, diciendo que en ellas se encuentra todo lo que la música
religiosa exige”
Aurten
lehen mendeurrena betetzen da Goikoetxea musikari aramaioar handia hil zela.
Egokiera paregabea da, haren musikaz zertxobait gehiago ezagutzeko.
Datorren ekarpenean, berriz, Lorenzo Askasibarri buruz ariko naiz. Bera da Aramaion 1955etik den Bizente Goikoetxea eskulturaren egilea.
Argazkiak: JMVM, Wikipedia
Datorren ekarpenean, berriz, Lorenzo Askasibarri buruz ariko naiz. Bera da Aramaion 1955etik den Bizente Goikoetxea eskulturaren egilea.
Argazkiak: JMVM, Wikipedia
Josemari, Lorenzo Askasibarren estudiora, datorren 8 an bisitan joateko interes haundia daukat, BEART ek zabauldu ondoren deialdia. José Luis Azkarate 609489967. Gasteizen bizi naiz.
ErantzunEzabatuEs una pena cualquier muerte, aunque no sabía nada de su vida me duele algo más ya que tiene un apellido como yo.
ErantzunEzabatuSALUD, txabal!
Ezabatu