Juan Kruz eta Daniel, ezker eskuin |
Aurrekoan ikusi genuen nola Arrasatetik goi mailako bi anaia pilotari atera
ziren, beren garaiko zesta punta espezialitatean gorengo maila lortu zutenak.
Daniel eta Juan Kruz Guridi Arregi izan ziren eta iragan idazkian Danieli buruz
aritu nintzen. Bera izan zen bietatik gehien nabarmendu zena, baina Juan Kruzek
ere karrera polita egin zuen zestaren nazioarteko zirkuituan.
Cristobal Colon baporea |
Juan Kruz 1908an jaio zen eta anaiak bezala Donostian abiatu zen pilotako
kirolean. Hemeretzi urterekin Miamiko Jai Alai frontoiaren inaugurazioan parte
hartu zuen. Sasoi hartan La Habanako frontoian ere aritu zen. Eta 1929an Veracruzera heldu zen, Mexikoko hiriburuko
Frontón Méxicon aritzeko. Bidaia Bilbotik egin zuen “Cristóbal Colón” posta
baporean. Anaia Ameriketara eraman zuen itsasontziaren antzera, Juan Kruz
garraiatu zuenak ere oso amaiera tristea izan zuen espainiar gerran.
Daniel publizitatua, txineraz |
Mexikotik, Daniel anaiarekin, Txinako abenturara joan zen eta Shangai eta Tien-Singnen
ihardun zuen. Juan Kruzek gogoratu ohi zuenez, urte haietan (1936/40) Shangaira
errusiar zuri ugari heltzen zen, diru mordoarekin, eta jai eroak antolatzen
zituzten. Pilotariek ez zekiten ezetz esaten eta egunean irabazitakoa gauez
xahutzen zuten. Japoniarren inbasioan Guam Irlara aldatu zen Juan Kruz eta
handik lasterrera Mexikoko bidea hartu zuen ostera. Eta hiriburu hartan geratu
zen, betiko.
Shangaiko Forum astekaria |
Daniel eta Juan Kruz anaiek ongi oroitzen zuten pilotari esker bizi zutena.
Pilotari askoren bizimodu eroa bide zen. Irakur diezaiogun Danieli:
“ Ondoen bizi zen
lekuetan egon ginen eta bertan gu ginen ondoen zirenak. Hemen ez zegoen dirurik
eta gu hor zehar dirua irabazten eta agortzen genuen. Leku haietan diru asko
sartzen zen, turismo lekuak ziren eta jendeak frontoian diru asko jokatzen zuen.
Gu festa guzt
ietara gonbidaturik egoten ginen eta bertakoen parera egotea nahi
izaten genuen, etxeko andreari opari ederrenak erosiaz eta beharbada hilabeteko
soldata han gastatzen genuen, baina pozik bizi ginen. Dirua bidaltzen genuen
noizik behin eta pilotari guztien gurasoak biltzen ziren hura ospatzeko
Markinako inguruan. Noizbehinka
larriturik egoten ziren gurasoak. Adibidez, Txinan egon ginenean gure etxean ez
zuten sei urtetan gure albisterik izan“
La Cesta, Shangaiko astekaria |
Daniel eta Juan Kruz, anaiak ziren arren izaera desberdinekoak genituen.
Frontoietan bertatik bertara ezagutu zituzten pilotariek ere gauza bera esaten dute. Adibidez, Jose Mari
Tasendek, bilbotarra bera, Mexikon egin zuen bat arrasatearrekin, eta berak
dioenez Daniel oso intelektuala zen, lasaia. Alde horretatik, diodan Danielek
insomnio gaixotasuna zuela eta lo egin ezin zuenez gero gauak irakurtzen ematen
zituen. Juan Kruz, aldiz, arinagoa.
Jokoan ere, Daniel gehiago izan bide zen
anaia baino. Danielek definitzen zuen bere burua:
Daniel Rita Hayworthekin, esku programa batean |
“Esan daiteke hamar
onenen tartean nengoela. Markinako eskolakoak oso onak ziren partiduetan baina
gero ez ziren hain onak kinieletan. Nik alderantziz, kinielan gehiago jokatzen
nuen. Errebes ona behar da eta hori banuen, gainera esku batez egiten nuen eta
hori ez zen samur ikusten. Atzealdean jokatzen genuen onenetarikoa izango
nintzen”
Munduari buelta asko eman ondoren eta lortutakoa baloratuz, Danieli galdetu
zitzaion merezi izan ote zion horrela ibiltzeak:
“Mereziko ez zuen, ba!
Ez dut uste hobeto bizitzerik dagoenik, ni oso ondo bizi izan naiz, gainera
beti izan dut bizitzeko gogoa, eta hori lortu dut. Aukera izan dut eta
aprobetxatu egin dut”
Pilotarien Batzarra Elkarteak Arrasateko pilotariei omenaldi bat eskaini
zien 1992ko ekainaren 21ean. Gogoan izan zituzten historiako pilotaririk
esanguratsuenak, besteak beste Legarrigartu, Mondragonés, Arriaran anaiak,
Zurdo, Bolinaga eta, jakina, Guridi anaiak ere bai.
Juan Kruzek ez zuen Mexikotik aldendu nahi izan eta bere jaioterrira
saltoren bat edo beste egin zuen arren, Mexikon geratu zen betiko. Sekula ez
bide zuen bohemio izaera galdu eta hiriburu mexikarrean hil zen, 1994an.
Danielek, berriz, Arrasateko Amat lantegiaren ordezkaritzarekin Malaga
aldera joan zen bizitzera. Eta bertan hil zen 1997an.
=================..===================
“A mi padre fundamentalmente lo recuerdo como un hombre alto y fuerte que siempre estaba de buen humor. Cuando yo tendría unos 4 años me enseñó a cantar el Eusko Gudariak para deleite de sus amigos del Centro Vasco, incluido el tío Cruz quien por cierto era mi padrino y con quien mi padre siempre tuvo una buena relación. El tío venía frecuentemente a casa (en México) me llevaba a pasear y me mimaba (él mutilzaharra y yo hija única!)
Daniel lehen planoan, Arrasaten sendiarekin, 1956 |
Era muy amigo de sus amigos, le encantaba cantar y en casa siempre había jarana con pelotaris y familias de filipinos (que mi madre conocía de antes) que vivían en México. Recuerdo que era el maestro haciendo paellas de las que una vez en casa de no se qué ministro llegó a hacer once! Decían en guasa que el secreto de que le salieran tan buenas era que de vez en cuando caía ceniza del puro que iba fumando mientras cocinaba!
Otro recuerdo que tengo es que él padecía de insomnio, o más bien tenía no se qué historia con sus pulsaciones de deportista, que con cuatro horas que durmiera tenía bastante. Yo recuerdo levantarme al baño en medio de la noche y él sentado en el sillón leyendo tochos tremendos como los grandes autores rusos o a su favorito: Pio Baroja.
Daniel, Malagan, 1980 inguruan |
Juan Kruz Mexikon hil zen |
Siempre tuvieron relación aunque discrepaban en muchas cosas y en alguna comida empezaban chillándose por algo y salían recordando anécdotas de su época de pelotaris los dos con el “te acuerdas”? y la sonrisita…”
Eskerrik asko, Lillian.
Argazkiak: Lillian, Rosa Mari eta Joxe Guridi
Aurreko artikulua:
http://txemax3.blogspot.com.es/2014/12/arrasateko-guridi-anaia-pilotariak.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina