miércoles, 12 de febrero de 2014

ARAMAIOKO BURDIN OLAK, XVIIIan

Poliki, poliki bagoaz sartzen Aramaioko industria historian, eta oraingo detaile hauek 1799ko abenduaren 23ko “El Correo Mercantil de España y sus Indias” zeritzan egunkarian aurkitu ditut. Beude hor, beraz, aramaioar ibarrean siderurgintzak izandako presentziaren lekuko gisa.

“Aramayona 4 de Diciembre.

“Este Valle , que se halla situado á 5 leguas distante de la Ciudad de Vitoria entre Norte y Oriente, se compone de 9 Ante Iglesias, Parroquias, y en su centro la población de Ibarra, donde hay fábrica de herrage, que al año trabajará -59 docenas de herraduras de las calidades y precios siguientes.

Asnal de á 10 libras la docena, que se compone de 48 herraduras, a  I3 ½ reales la docena.
Asnal de á 12 ídem la docena compuesta de 48 herraduras, á 15 ½ reales.
Asnal de á 14 idem , á 17½.
El de á 16 idem , á 19 ½
Mulares y cortadillos, que se componen de 24 herraduras la docena , y pesan diez libras , á 12½.
Mular y cortadillo pie de cabra, de 24 herraduras la docena , y de peso de 12 libras, á 14-½
Mular caballar de 24 herraduras la docena, y peso de 14 libras , á l6 ½ .
Estos son los precios á que han corrido el mes de Noviembre anterior  y los meses anteriores de Septiembre y Octubre medio real mas barata en docena”

Cortadillo esaten zitzaion egur-ikatzera tratatutako burdin dultzearen produktuari. Normalean bi industri-motarako erabiltzen zen: alde batetik burdineriaren untzak (iltzeak) fabrikatzeko eta bestetik perren pletinak egiteko. Euskal oletan asko lantzen zen produktu hau eta Aramaioko tailerrek kalitate oneko untz eta perrak ekoizten zituzten. Ez hori bakarrik...

Ezaguna den moduan, XIX mendean euskal siderurgintzaren gorakada garrantzitsua eman zen, kantitatez zein kalitatetan ere. Horrela, 1867an Araia, Beasain eta Boluetako olak lehia bizian ari ziren, kortadillo eta iltze edo untzak eta ferren merkatuan. Boluetakoek Otxandioko iltze-fabrikatzaile batzuk kontratatu zituzten eta ekoizpena gora joan zitzaien beste bi lehiakideei kalte handia eraginez. 

Erantzuna aurki eman zen eta Araia eta Besaingoa bat eginda, formula berdina erabili nahi izan zuten, hots, produktuetan eskarmentua zuten olak kontratatuz... baina kontratatzaileen instalakuntzetan lan egiteko. Irakur dezagun zer dioen Alakanteko Unibertsitateko Miguel  Sáezek  Herraduras, clavos y arados. Siderurgia y demanda agraria en la España de la segunda mitad del siglo XIX” bere lanean.

Informazioa Araiako L. Urigoitiak  Aramaioko J. Madinari 1867ko irailaren 30ean bidalitako eskutitzetik dago aterata. Aramaiokoari Araiatik baldintza bereziak eskaintzen zizkioten, Araiako lantegian jarritako oletara joan zedin lanera

«El hierro daremos á V. á 120 reales las 6 arrobas siendo de nuestra cuenta el combustible de carboncillo y escarbilla y pagaremos á V. el herraje cortadillo de 10 á 12 reales y las demás clases en proporción á este precio. Para que V. tuviese la fragua propia en la que nadie interviniese, de decidirse á venir tendría que hacerlo con sus fuelles y demás herramienta»

Burdinaren merkatua mugitu egiten zen XVIII. Orain bezalaxe ... baina oraingo produktuak kanpotik ekartzen dira. Auskalo zergatik heldu den egoera tamalgarri honetara!

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada