abendua 04, 2013

MONDRA: (100 + 1) URTE



El Eco de Alava, 1914-07-31

Ez noa ezer zapuztera, inondik ere ez. Amaitu dira “Mondra”k bere mendeurrenari eskainitako ospakizunen soka eta badirudi antolatzaileak gustura geratu direla emaitzarekin. Bikain. Horixe da garrantzitsuena. Gertatzen dena da, gaurko honetan Arrasateko lehen futbol taldearen berri emango dudala, eta bada xehetasun bat mendeurrenaren kokapen kronologikoa apurtxo bat aldarazten duena. Ez du axolarik. Azpimarratu nahi dut, dena den, gaur azalduko dudanaz “Mondra”ko goi kargudun batekin mintzatu nintzela 2013ko hasieran, eta agindu nion ez nuela ospakizunen amaierara arte gai honetaz ezer agertuko. 

Lehen orrialdea: iragarpena eta aurkezpena
Irakurtzeko zaletasunak eramanda, Gasteizko Sancho el Sabio Fundazioaren hemerotekara jotzen dut sarritan eta bertan aurkitu nuen bere egunean, gaur hona aldatuko dudan albistea.  

“El eco de Alava” egunkariak, 1914ko uztailaren 31an, honako hau zekarren, “Presentando equipos” tituluarekin.

 “Otro de los teams que ha de contender con el New Club es el Club Deportivo mondragonés, ya conocido en Vitoria por el match que jugó con el New el 10 del pasado Mayo en el campo de Lacua. Por esta causa he de ser muy breve en hacer su presentación. 

Mondragón se contagió al igual que tantas ciudades y villas de esta bienhechora corriente de educación física, sobre todo de una de sus más grandes manifestaciones: el sport, y para ello fundóse una entidad en el mes de Diciembre de 1912, bautizada con el nombre de “Club Deportivo"

Beraz, ni ez noa ezer jartzera ezta kentzera ere. Bego hor, egunkariak dakarren data. Eta goazen aurrera: 

“De momento, se dedica única y exclusivamente al balompié, por lo que su historia es más corta que la de otras entidades que abarcan y desarrollan varios deportes. En sentido foot-ballistico, han sido varios los matchs celebrados con equipos de la región, entre los cuales se cuenta al “Schooting Club Vergarés” del cual me ocuparé mañana por jugar también en Vitoria un partido.

Mondra: 1923an
Finalmente los mondragoneses se acordaron de que en nuestra capital existía el New Club y a contender con él vinieron en la fecha ya indicada siendoles devuelta la visita por los vitorianos en las pasadas fiestas de Mondragón 

Egin dudan beste aurkikuntza batek eramaten gaitu hilabete bat atzerago, 1914ko ekainera, eta bertan irakurtzen da Arrasaten Club Deportivo eta New Club taldeen artean Arrasaten San Juan jaietan jokatutako lehen partiduaren kronika. Beste egun batean ipiniko dut. Egin dezagun aurrera: 

“Tienen un campo de foot-ball para su entrenamiento, el cual me permitiré aconsejarles, lo desechen para bien suyo, tomando otro que se encuentre en mejores condiciones que el actual, pues debido a que un río, de alguna consideración, lo limita por dos de sus lados, hace que la pelota se tome un baño cada vez que algún jugador falla. A esto hemos de añadir que el campo ya de por sí ofrece algunas dificultades para el buen desarrollo del juego a causa de la poca igualdad del terreno"

Ezaguna den moduan, hastapen haietako futbol zelaia  San Andresen zegoen, Etxaluze baserriaren ondoan. Joxe Letonak bere “Pequeña historia del futbol en Mondragón” bere liburuan dioenez, joko zelai haren barruan telegrafoetako poste bat zegoen.  Eta kronikak segitzen du: 

“Entre el Club Deportivo y el New Club existen lazos de verdadera amistad demostrándolo ahora con la importante carrera de motos, de la cual se encargan de la organización desde el alto de Salinas hasta Mondragón. Mil plácemes merecen por ello los simpáticos guipuzcoanos y con toda seguridad el público vitoriano, acudirá mañana por la tarde al campo del Pasiego (paseo del Mineral) con objeto de aplaudir su juego en el match que allí se celebrará entre ellos y el “New Club”, terminada que sea la distribución de premios en el paseo del Prado” 

Kronikagileak aipatutako sari banaketa hori, udal eskoletako ikasleei ematen zitzaizkiena zen, hain zuzen ere Gasteizko jaien abiapuntu bezala. Izan ere, garai hartan arabar hiriburuko jaiak abuztuaren 1ean hasten ziren. Eta Arrasateko “Club Deportivo”k jai egitarau ofizialean agertu zen,  egun horretan New Club elkartearen kontra jokatu zuen partiduarengatik. Arratsalde hartan, Pasiegoko futbol zelaira, zaleez gain, gasteiztar agintariak eta musika banda bat agertu ziren. Arrasatearren bigarren partidua zen Gasteizen.


Argazkian,  1923ko partidu batean (argazkiaren atzealdean idatzita dago: 24-6-23)Club Deportivo Mondragon eta Irungo Real Unionen arteko taldeak ageri dira. Gorriz markatutakoak (jantziak, elastiko gorri eta fraka urdinak zituen orduan ekipoak) dira arrasatearrak, hamabi: Arkautz, Vitoria, Bidaburu, Armengou, Abarrategi, Ibañez, Marruko, Zeziaga, Zarraoa, Madinabeitia (atezaina, elastiko zuriz jantzita), Zabarte, Galdos. Eta erdian,kapela batekin, Mister Harris entrenatzailea.

Non jokatu zen partidu hura? Maalan? Badirudi baietz, argazkiko ingurukoei erreparatuz.

1 iruzkin:

  1. EUGENIO ETXEBESTE IRAKURLE ZINTZOAK BIDALI DIGU KOMENTARIOA:
    "Futbol ekipoaren argazki hori nere etxean oso ezaguna zan. Badakizun bezela nere familia Irunetik etorria zen eta nere aita eta osaba bat (askoz gehiago famatua garai hartan-Pepito Etxebeste "El gol de la victoria etxebeste lo-ha-metido...) Real Unionen jokalariak ziren.
    Ordun Real Unionek Kopako Kanpeonatoa irabazi zuen Real Madrilen kontra eta Irunen harreran kantu hori jendeak kantatu zuen Irungo kaleetan. Ez dakit ze urtean zan hori (1)
    Badakitena da argazki hortan Mrs. Harris onduan, ezkerreko lehenengoa, nere aita dala Francisco (Paco) Etxebeste (Real Unionen uniformeakin noski).
    Ba begira, handik urte batzuk pasa ondoren (1945'an) Arrasateko "Banco Guipuzcoano'ra" etorri zan lanera familiarekin. Ni 1947'an jaio nintzen. Eta argazki horren gure etxean kopia bat zegoen , eta beti entzun genuen futbool zelaia zala "Elmakoa" eta hori justifikatzeko kanposantuaren "Kapilla" edo mausoleo ikusten dana argumentoa zan.

    Udalpen, uste dut, beste kopia bat egon zan, baina orain desagertuta dago"

    (1) 1924-05-24an jokatu zen finala, Donostiako Atotxan.

    ESKERRIK ASKO EUGENIO!!

    ErantzunEzabatu