miércoles, 6 de febrero de 2013

POSTA BULEGOA ARRASATEN, 1845ean


Maalako errebala XIXean
Arrasate oso hiri garrantzitsua zen espainiar entramatuan XIX mendearen erdialdean. Arrazoia, jakina, Santa Agedako bainu etxeetan zegoen, bertaraino jende asko heltzen baitzen uren ontasuna frogatzera. Horrek behartzen zuen komunikazio sarea ahalik eta txukunen edukitzera, bai pertsonen joan etorrietarako garraioan baita postaren zerbitzurako azpiegituran ere. 

 Postari dagokionez, 1844an izendapen bat eman zen Arrasateko buruzagitzari zegokionez. Urte hura esanguratsua da arrasatear historian, Isabel II erreginaren bisita izan baitzen, hain zuzen Santa Agedan urak hartzeko apropos iritsia. Bainu Etxea, 1825ean inauguratu zenetik, Ramon Mendiarena zen. Sortzailearen bilobak ziren Ramon, Karlos eta Fabiana Mendia Etxezarreta anaia-arrebak saldu zizkioten 1898an Benito Menniri instalakuntza guztiak , Mario Aginaga garaiko notarioaren aurrean. Baina itzul gaitezen 1844ra.

Maalako errebala, 1960an
 Nioen bezala, 1844an Maestro de Postas edo Posta Burua izendatu zuen espainiar Posta zerbitzu nagusiak. Nor izan zen hautatua? Ramon Mendia jauna, hain justu. Negozio integralaren bila ari bide zen Bainu Etxeen titularra. 

Arrasateko udal artxiboan aurkitu dudan dokumentu batean horrela irakur daiteke: 

“Don Javier de Quinto, caballero con la Gran Cruz de la Real Orden de Isabel la Católica, así mismo caballero de Carlos III, del Consejo de S.M y su Secretario en ejercicio, vocal del Consejo de Instrucción Pública,  y miembro de la Real Academia de la Historia, del gremio y claustro de la Universidad de Zaragoza, profesor de varias Reales Academias de Jurisprudencia, socio de número de varias sociedades honoríficas, director general de correos…” 

Bitxia da sarrera, behintzat gaurko ikusmoldearen arabera. Izan ere, jarraian ikusiko dugun izendapena espainiar posta zerbitzuko zuzendari nagusi bezala egin zuen, eta ez –jakina- aurretik azaldu dituen tituluen babesetik. Idazkiak segitzen zuen:



Bidaiari-zalgurdia irtetear Plazatik, XIXean
“En virtud de las facultades que me concede la orden general del ramo, y según el artículo primero del reglamento de Postas, aprobado por S.M en veinte y siete de Julio último, expido el presente título a favor de D. Ramón Mendía, nombrado por Real Orden de 30 del citado mes de Julio, Maestro de Postas de la parada de Mondragón, situada en la carretera de La Mala, departamento de la administración principal de Correos en Vitoria, con los derechos y obligaciones que en el expresado reglamento se establecen” 

Zein zen Posta Buru baten zeregina? Erantzule bakarra genuen postaren kudeaketak adierazten zituen arloetaz. Zaldiak, zalgurdiak, enplegatuak,… den-dena zegoen haren eskuetan eta administrazioak markatzen zituen titularraren diru iturriak, lan kargaren arabera. Arrasateko geltokia garrantzi handikoa zen eta Ramon Mendiak etekina aterako zion bere lanari. Behin izendapena Mendiaren eskuetara iritsita, Arrasateko alkatearen eskuetan utzi behar izan zuen, herritarrek albistea ezagutu zezaten eta postaburu izateak zer nolako eskubide eta betebeharrak zituen jakin zezaten. Segi dezagun irakurtzen: 


“Por tanto, de parte de S.M ruego y encargo a los Señores Jueces, ministros y subdelegados, y demás personas que ejerzan jurisdición, ante quienes este Título se exhibiera, y mando a todos los empleados del ramo que tengan al referido D. Ramón Mendía por Maestro de Postas de la parada de Mondragón, y le guarden y hagan guardar las exenciones siguientes concedidas por estas ordenanzas y demás resolouciones superiores que se citan en el expresado Reglamento: 


1.- El maestro de postas está exento de pagar el subsidio de comercio por los carruajes y caballerías destinadas al servicio de postas. 


2.-  No podrán estar embargadas para bagajes, aún en casos de la mayor urgencia, por la preferencia que reclama el servicio público de correos ordinarios y extraordinarios. 

3.- No podrán alojarse en las Casas de Postas caballerías que entorpezcan el servicio, ocasionando dificultades y obstáculos al maestro y sus portillones. 

4.- Tendrán derecho los Maestros de Postas por las caballerías de esta a los pastos comunes, sin perjuicio de cualquieren otros que puedan corresponderles, como vecinos de los pueblos donde se halla la parada. 

5.- Están exentos de todo oficio de república. 

6.- Podrán tener posada, mesón u otro negocio particular, sujetándose en este caso como los demás vecinos a las ordenes y bandos relativos a la industria que ejerzan. 


 En el caso de faltar a la observancia de estas exenciones, los contraventores incurrirán en las penas establecidas y en las demás que hubiese lugar según fuese el exceso. 

XIX.ean Erdiko Kaletik zihoazen zalgurdiak
De este título, sellado con el sello de las armas reales, se tomarán razón en la Contaduría general de Correos, debiendo presentarse en la administración Principal del Distrito y ante el Alcalde del Pueblo en que se halla la Parada, para que se registre en los libros respectivos, anotandose esta diligencia a continuación del mismo. Dado en Madrid, a diez y siete de Octubre de Mil Ochocientos Cuarenta y Cuatro. Javier de Quinto”


 Dokumentua 1845ean heldu zen Arrasatera, eta Mateo Nikolas Aranguren alkateak ikusitzat eman zuen urte hartako urtarrilaren 15ean. Berarekin batera, Juan Frantzisko Azpiazu garaiko udal idazkariak sinatu zuen dokumentuaren sarrera.


 Biharamunean, Ramon Mendiak hiru izendapen egin zituen eta udalari eman zion horren berri. Aurrerantzean “portilloiak” –laguntzaileak- zeintzuk izango zituen azaltzen zuen: Juan Bautista Bertiz, Joakin Maria Irigoien eta Manuel Irigoien. Udalak ontzat hartu zituen izendapenak.
 


Argazkiak: Urdixkak, Mendia sendiak aterata.

No hay comentarios:

Publicar un comentario