BABESLEA: http://www.fentmuntanyaiformacio.es
Hasi beharko nuke esaten ez dakigula zehazki zenbat urte dituen Arrasateko Karrikiri dendak. Eta zalantza negozioaren hastapen zirriborrotsuetan kokatu behar dugu, zenbait zirkunstantzia eman baitziren XIX. mendearen seigarren hamarkadan, data konkretu bat ematea zailtzen duena. Baina duda barik, arrasatear gizarteak ezagutu duen saltokirik adintsuena dela adieraz daiteke okertzeko beldurrik gabe.
Bartoloma Karrikiri, bigarren belaunaldikoa |
Pedro Jose eta María Andresaren seme
Florentzio (Aramaio.1810) daukagu Arrasaten bere etxea izan zuen lehen
karrikiritarra. Etxe hori Erdiko Kaleko berrogeigarren zenbakikoa da,
hain zuzen ere Karrikiri denda oraindik gaur ere dagoenekoa eta zenbait
idazkiren arabera Florentziok 1844an erosi zuen eraikin osoa (1)
Etxearen kontra zenbait hipoteka ireki ziren, bi Garagartzako Jose
Sologaistoarekin, 11.000 beloi-errealetako diru kopuruarengatik. Eta hirugarren
bat Juan Carlos Guerra medikuarekin, 5.000 errelengatik. Florentziok etxea
erosteko izenpetu zuen hipotekan “cortador” jarri zuen, ogibideari
zegokionez. Ziurrenik, harategiko lanbideekin zerikusirik izango zuen
Florentziorenak, eta baliteke ere bere arbasoenak. Florentzio da, beraz, Karrikiri dendako lehen belaunaldia.
Bere gainetik nomada estiloa ezin
uxatuz, Florentzio Gasteizera aldatu
zen bizitzera eta Bartoloma alaba nagusiaren esku utzi zuen Arrasaten zeukan
jabegoa. Bartoloma dugu, Arrasaten jaiotako lehen karrikiritarra: 1839an. Baina
etxearen jabetza ez zitzaion modu zuzenetik heldu Bartolomari, senarraren bidez
baino. Gaspar Baltasar Resusta Altunarekin zegoen ezkonduta Bartoloma, 1862tik.
Gaspar “Almacenes de Cerrajería" (2)
enpresako buruaren anaia zen, hots Jose Mariarena. Eta horrekin egiten zuen
lan, bera ofizioz “cerrajero y fundidor de latón” baitzen.
Zipriano Resusta Karrikiri eta sendia |
Gertatu zen 1873ko urtarrilean Gaspar
Resusta hil zela. Heriotza aurretik bere anaia Jose Maria izendatu zuen
testamentu-beterazlea. Eta Bartoloma –artean 33 urterekin- seme-alaba
gaztetxoen erantzukizun osoarekin geratu zen. Baina Gasparen anaia Jose Mariak
–hark testamentuan adierazita utzi zuen bezala- laguntza eskaini zion
koinatari. Horrela, Jose Maria Resusta eta Miguel Madinabeitiak –biak
koinatuak, hura bigarrenaren arrebarekin baitzegoen ezkonduta- hitzarmen bat
sinatu zuten, 1873ko irailean, eta horren bidez Resustak bere denda (3)
traspasatu zion Madinabeitiari, bi urterako. Idazkiko zehazkizunen
arabera, 1864an Florentzio Karrikirik izenpetuko hipotekako denda da
traspasatzen dena. Eta 1875eko uztailean Madinabeitiak itzuli egin zizkion
denda eta salgai zituen gaiak.
Resusta eta Madinabeitiaren arteko
hitzarmenean irakur daitezkeen artikuluetako batzuk honako hauexek dira, denen
balioa 12.318 belloi-errealetakoa izan zelarik:
“gicaras de café, orinales, soperas, azucareras, jarras, pezoneras de cristal, cuerdas de guitarra, resmas papel rayado, escobillas de frotar, naipes Gorriti, petacas de cuero, botones de nacar, agugetas, bastidores de goma, silvos, aceite, sidra, azúcar, mangos de plumas, velas de sebo...”
Hau da, ongi hornitutako garaiko denda batean aurki zitezkeen gauzak. Horietako askoren antzerakoak, 150 urteren ondoren Karrikiri dendan saltzen dira oraindik. Beraz, ausartu egin gintezke esatera Florentziok bere suhiari utzitako dendan horien gisako salgaiak aurki zitezkeela.
“gicaras de café, orinales, soperas, azucareras, jarras, pezoneras de cristal, cuerdas de guitarra, resmas papel rayado, escobillas de frotar, naipes Gorriti, petacas de cuero, botones de nacar, agugetas, bastidores de goma, silvos, aceite, sidra, azúcar, mangos de plumas, velas de sebo...”
Hau da, ongi hornitutako garaiko denda batean aurki zitezkeen gauzak. Horietako askoren antzerakoak, 150 urteren ondoren Karrikiri dendan saltzen dira oraindik. Beraz, ausartu egin gintezke esatera Florentziok bere suhiari utzitako dendan horien gisako salgaiak aurki zitezkeela.
Dolores Resusta, laugarren belaunaldikoa |
Bartoloma Karrikiri Salas oso emakume
ausarta eta zorrotza izan bide zen negozioetarako, ahozko lekukotasunari esker
oraindik ere sendikoek gogoratzen dutenez. Bere seme-alabak aurrera ateratzeaz
gain, hainbat inbertsio egin zituen, erredituak ahalbidetu zizkiotenak. Resusta
sendiaren partaide izateak goi kontaktuak ekarri zizkion Bartolomari eta horren
ondorioz negozioaren oinarri sendoak jarri zituen. Hiribilduko gunerik
estrategikoenean kokatuta, denda pertsonaia ugariren topalekua ere izan zen.
Eta kasu horretan jarri behar da, adibidez, Bartolomak Pablo Uranga
pintorearekin izan zuen adiskidantza.
Bartolomari bere seme Ziprianok hartu zion
testigua. Zipriano Resusta Karrikiri 1862an jaio zen, eta artean gaztetxoa zela
latorrigile ofizioa ikasi zuen, Ordizian. Oso begi kliniko ona izan zuen
irabazpideetarako eta bezeroen sarea hedatu zuen, herritik kanpora ere. Haren
ondorengoek diotenez, Zipriano gai zen San Antonio egunean Ordiziatik heldu
berria dendatik aterki eta beste salgai batzuk hartu eta oinez Urkiolaraino
heltzeko. XX. mendearen lehen hamarkadan Delclaux beiragileekin jarri zen
harremanetan, parrokiako beirateak egin zitzaten. Ordudanik oso harreman estuak
izan zituen enpresa bizkaitarrarekin. Udal sindikoa izan zen garai batean.
Zipriano birritan ezkondu zen, Isabel
Olañeta aurrenik eta horren heriotzaren ostean Crescencia Lasarekin.
Zipriano 1942an hil zen.
Dolores Resusta Olañetak (1896) segitu zion
Ziprianori negozioan. Horixe izan zen, gure belaunaldikoek dendan ezagutu
genuen lehen “karrikirritarra” Ez dut gaizki idatzi, ez; hasieran nioen
bezala, arrasatearron artean Erdiko Kaleko, 40ko denda “Karrikirri” (bi errerekin)
esan baitiogu askok eta oraindik gaur egun ere gutariko askok pentsatzen du
deitura hori gaitzizena dela, izenordea, hain zuzen. Gertatzen dena da,
Karrikiri abizenaren kokapena gero eta urrutiagoa geratzen ari dela
sendiarenekoen artean. Anizeto Aranzabal Gantxegirekin ezkondu zen Dolores.
Bosgarren eta seigarren belaunaldiko Roberto eta Arantza |
Argazkiak:
- Roberto Aranzabal-Julia Soto sendia (lehen hiruak)
- DV (Kepa Oliden)
- Roberto Aranzabal-Julia Soto sendia (lehen hiruak)
- DV (Kepa Oliden)
Txikitako oroitzapen bat dakarkit gogora zure artikuluak.
ErantzunEzabatuUda hasieran, amandrian baserriko belarrak moztu eta enpaketatu ondoren, kirkilak bilatzen genituen anaiak eta biok zelaian agertzen ziren zulotxoetan. Noizean behin gure lanak saria izaten zuen eta kirkil bat ehizatu ondoren, animalia gixajoa osabaren "Farias" markako kaxa baten sartzen genuen kalera ekartzeko.
Kirkila sukaldeko balkoian jartzeko ohitura izaten genuen, baina, urte hartan, kirkilaren kaiola biribila apurtuta zegoela ikusi eta berri bat erostea erabaki zuen nire aitak.
Hurrengo egunean, amarekin batera Karrikirira joan ginen. Izugarri gustatzen zitzaidan denda hura. Eskailerak behera eta gora egiten genuen salto, dendan zeuden koadro, paper ontzi, erosketa karru, euritako ontzi, plastikozko lora eta beste ehundaka gauza saihestuz.
Usain berezi zuen denda hura. Material ezberdinez egindako tresnek sortzen zuten usain atsegina.
Anaia eta biok jolasten genuen bitartean, amak, kirkilaren kaiola eskatzen zuen mostradorearen beste aldean zegoen Julia edo Robertori. Bietako bat, mostradorearen atzean zegoen atetik desagertzen zen. Batzutan zarata ere entzuten zen eta, orduan, kirkilaren kaiola erosteko esperantza galtzear geundela, han agertzen zen Roberto, irribarretsu eskutan kaiola txuri eta berde txiki bat zuela. Gure kirkilaren "urrezko" jauregia.
Danetik erosteko aukera zegoen denda hartan eta, dendaren jabeak beti izaten ziren oso atseginak gurekin.
Pozten naiz, nire idazkinoek une gogoangarriak berpizteko ere balio badute. Izan ongi!!
Ezabatu