miércoles, 6 de junio de 2012

JULIO GALARTA GERRAKO FRONTEAN: URKIZU

Poliki-poliki istorio gehiago ezagutzen ari gara Julio Galarta zenaren gain, margolari arrasatearraren biografia ezagutzeko laguntzen diguna. Euskonews aldizkarian artikulu bat argitaratu berri dut Galartari buruz, berak utzitako paper batzuk errebisatu ondoren idatzita. Hona hemen:


Julio Galarta arrasatear margolaria iazko apirilean hil zen, bere atzean margo-irudi ekoizpen ikaragarri handi eta preziatua utzi zuelarik. Hirurogei urte luzeko ibilbide artistikoak goi mailan jarri zuen Galartaren obra eta espero dugu Julioren itzala hurrengo belaunaldietaraino iristea.

Galartaren heriotza gertatu bezain laster, artistaren sendiak nire esku utzi zituen horren paper guztiak. Katalogo, eskutitz, argazki eta beste motako dokumentu interesgarrien artean agertu zen blok txiki bat (140 x 85 mm) gerrako frontera bidali zutenean irekia.  Bertan, egunerokoa balitz bezala, bere iruzkinak apuntatzen ditu Galartak, pasatzen ari den tokietako zehazkizunak ematen. Baina, honexegatik dakart arrasatearra lerro hauetara, bere marrazkitxoak egiten zituen, ikusten zuenaren lekukotasun grafiko gisa. Eta, ene ustez, horiek ematen diote garrantzirik gehien blok txiki honi. Nik behintzat Galartaren obratik ezagutzen ditudan erakuspenik zaharrenak dira marrazki horiek.

Tolosako Urkizun ekin zion idazteari eta marrazteari bere koadernotxoan, eta handik Andaluziara eta Castellon aldera bidali zutelako espainiar bazterrak ere jaso zituen, esku trebez. Gaurko honetan Urkizuko egonaldiari dagozkion apunteak jarriko ditut.

Galartak bere koadernoa hitzaurre eta eskaintza batekin hasten du.  Hain zuzen ere, Arrasateko Donato Arregi eta Gregorio Azkoaga adiskide minei eskaintzen dizkie bere lehen hitzak:

“ Separados en estos momentos por el Destino, les dedico estas sencillas notas, pero sinceras en toda su extensión, como el máximo apoyo que les puedo dar, y por considerar en estos momentos difíciles de nuestras esperanzas que estas sencillas líneas son las que más puedan apreciar.
Deseando del fondo del corazón nos unan a través de los párrafos en nuestros pensamientos e ideas puramente castas de toda mancha. Que sean realidad mis deseos, querióndoos como siempre os quise y os aprecié como compañero y amigo”

“Destino” idazten du, eta hala izan zen, gerrak bi bandotan sakabanatu baitzituen adiskideak. Eta besterik gabe, gatozen Urkizura, Galartak bere begi eta bihotzarekin ikusi eta plasmatu zituen moduan.

“Hoy fecha 19 de noviembre de 1937. Día de mi incorporación al servicio de  Antiaeronáutica –vigía- en el puesto de Urquizu, barrio enclavado en las alturas de la importante villa de Tolosa...

Me siento orgulloso por estas gentes humildes, al comprobar que en todos los lugares recónditos de esta agreste provincia de Guipúzcoa, haciendo causa común con las normas más elementales y esenciales del cristianismo, y casi separados en muchos casos de la civilización, actúan con franqueza de espíritu con sus semejantes...

El barrio de Urquizu está compuesto por una iglesia parroquial, estando al frente de la misma un joven sacerdote, siendo también encargado el mismo sacerdote de una escuela anexa a la iglesia, añadiéndole 15 caseríos más diseminados en una circunferencia de 5 kilómetros. Algunos caseríos son de hermosa construcción (típicos) adaptándose en su interior a las exigencias de la modernidad. Los habitantes viven dichosos; en una hermandad familiar podíamos considerar nosotros... El barrio está dotado de un frontón, pequeño en proporciones pero muy práctico para los entrenamientos...

La lengua vasca es la fuente vital y predominante en los intereses del barrio. La escuela, base esencial y eficaz de las futuras generaciones, son moldeadas e instruidas con las notas graves y sonoras de la antiquísima lengua de Amaya y Aitor. Es lengua que todavía en este barrio no ha sido mermada por la ola increscendo del castellano. Podemos considerar que se mantiene integra en su castidad; es increíble este tesón, mantenedor de las tradiciones, pero por desgracia para esta tierra hospitalaria, el sentido de su aplicación había sido considerado como arma de combate y propaganda (muy eficaz) de un sector político.

Adaptándose al momento actual, las circunstancias exigirán la completa anulación del sistema de enseñanza en vasco, pudiendo afirmar que llegará a formar esta lengua en tiempo ilimitado una amalgama de castellano y vasco. La prueba la tenemos en los pueblos del sur de Guipúzcoa, que hablan deficientemente el vasco, hasta darse el caso que gentes castellanas comprendan el sentido de las palabras...

El habla de los naturales me entusiasma por la sobriedad y claridad en la pronunciación, siendo muy rico en variaciones. Es el de los más netos que se hablan en la provincia, manteniéndose todavía puro y salvaje, es decir en idénticas condiciones que nos legaron nuestros antepasados.

Aitona gogor dabil; bai, nozki, Jaungoikuari(k) eskerrak; ederki dago; bizkor ibilli; urrengo arte. Agur

Julio Galarta Urkizutik mobilizatua izan zen Iruñera, 1937ko abenduaren 2an. Idatzita utzi zuen: “Me será imposible adaptarme a la atmósfera fétida e insana de este cuartel”

Julio Galartari buruz, gehiago:



http://www.fentmuntanyaiformacio.es






Argazkia: Julio Galartaren bildumatik

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada