otsaila 29, 2012

GAUEKO: GARAGARTZAKO MITOA, AKER BIHURTUTA




Justo Jáuregui-Arraburu historia egileak, "Anteiglesia de Garagarza (Mondragón) 1949" bere idazki argitaragabe interesgarrian gogoratzen duenez, euskal mitologian bada
"Dixan" ezkerreko baserria da
pertsonaia bat, Gaueko deritzana, izenak antzematen duen moduan iluntzeko nagusitzat hartzen dena.  Toki guztietan berdin ez dena, ordea, mito horrek hartzen duen itxura da. Jose Migel Barandiaranek bere “Mitología vasca” liburuan dioenez,  Gaueko batzuetan deabrutzat hartzen zuten eta beste hainbatetan jentil jainkotzat. Behi itxura har zezakeen eta baita lehoiarena ere.

Jauregi-Arraburuk azaltzen digunez, Garagartzan Gaueko aker bat bihurtuta agertzen zitzaien, behin ilunduz gero etxetik kanpo ibiltzen zirenei. Eta bere idazkian honela deskribatzen du mitoa, berak 1949an auzoko Jose Orueri entzun zion bezala:

“Dixan pastoriei egun baten ardi batzuk faltau jakon. Gabien kanpuen geldiketan sien ardixek, aserixek ittota agerketan sien hurrengo goixien. Orregaittik, ilundute egon arren, ardixek topetan juen san.

Bera “Artasu”n ebillela, ardi arrana “Atxabal”en entzun auen. Juan san “Atxabal”era ta orduen arran-otsa “Bostate”n entzuten san. Juan san “Bostate”ra ta... itxure bildurgarrisko aker bat ikusi auen. Orduen akerrak esan autzen:

-“Es-takik setako joten dauen “kerie”? Eskerrak ori ein dualako (“aitien” ein auen pastoriek) Gaurkuaittik  parkaketan dustat; bañe beste bein es ai dexkuidau kerie jo ta gero kanpuen ibiltten”

Artu auen sustuas, pastorie geixotu ein san”

Garagartzako historia egileak berak egiten du idazkian gaztelaniazko itzulpena:

“Al pastor del caserío “Dixana” se le habían extraviado unas ovejas. Las ovejas que quedaban fuera del redil durante la noche aparecían al día siguiente ahogadas por el zorro. Por eso, a pesar de haber anochecido, el pastor fue a buscar las ovejas.

Cuando llegó al monte “Artasu” oyó el cencerro (de sus ovejas) en “Atxabal”. Fue a “Atxabal” y entonces sonó el cencerro en “Bostate”. Fué a Bostate... y se encontró con un macho cabrío que le dijo:

- ¿No sabes para qué es el toque de queda? Gracias que has hecho eso (el pastor se había santiguado) Por hoy te perdono. Pero en adelante, ten mucho cuidado de no andar fuera de casa después del toque de queda”

Del susto que se llevó, el pastor cayó enfermo”


Argazkia: Jose Mari Etxabe

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina