miércoles, 25 de enero de 2012

AXERIKUA-ko ZUBIAZ, BI HITZ

Azken aste hauetan Axerikua-ko zubia albiste bihurtu da medioetan. Kasu hauetan normalean gertatzen den bezala, zentzu negatiboa darama albisteak. Osasunak ez du berririk sorrarazten. Miseria eta heriotza, ordea, eguneroko jana ditugu albistegietan.

Badirudi bat bateko operazio batean zubia desagertarazi nahi dutela, auskalo zein arrazoi objektiborekin. Espero dugu, Arrasateko AZEren ekimenez piztu den mobilizazioak zentzu apur bat jartzea erabakia hartu behar dutenen buruan. Dena den, azken urteotan ikusitakoa ikusita, zuhurrak izan beharko gara.

Nire artxiboan arakatuz, apunte pare bat aurkitu ditut Axerikuari dagokionez eta zubia suntsitzearen kontrako prozesu honetan datu txiki bat gehiago izan daitekeenez gero, hona aldatu nahi ditut, besterik gabe.

XX. mendearen hasieran zubia zabaltzeari ekin zitzaion Gipuzkoako Diputazioaren diruarekin. Horrela, Probintziako Batzordeak Gipuzkoako Ahaldundiari 1901eko lehen sei hilabeteei dagokien ekintza-txostenean irakurtzen da:

“Obras Provinciales. Carreteras:

Terminados los expedientes relativos al ensanche de los puentes de Aschericoa y Zabaleta, en jurisdicción de Mondragón, y existiendo en el presupuesto vigente partida consignada para su realización, se han practicado los trabajos de campo y se va á proceder á la redacción de los correspondientes proyectos”


Handik sei hilabetera, berriz, aipatutako Batzordearen beste idazki batean esaten da:

“Celebrada la subasta del ensanche de los puentes de Aschericoa y Zabaleta, en jurisdicción de la villa de Mondragón, se continúa la ejecución de las obras de dichos ensanches”

Bide batez esan daiteke, txosten haietan Arrasateko Erdiko kalean eramaten ari ziren beste obra batzuen berri ere ematen zela. Urteko lehen zuripen-idazkian:

“Habiendo quedado desierta por dos veces la subasta para la renovación del empedrado de la calle de travesía de la villa de Mondragón, ha sido aceptada la proposición más ventajosa que se ha presentado, comprometiéndose á su ejecución bajo el presupuesto y pliego de condiciones que sirvieron de base á la subasta, estando actualmente las obras en buen curso de ejecución”

Eta 1901eko bigarrenean:

“Terminadas las obras de renovación del empedrado de la calle de travesía de la villa de Mondragón, se ha verificado la medición y liquidación de las mismas y su recepción provisional, con pago al contratista de los plazos correspondientes, y corriendo el plazo de garantía que señalan las condiciones que sirvieron de base á la subasta”


Argazkia: Zuriñe Velez de Mendizabal

3 comentarios:

  1. .....errespetua galdu diogu guztiari...


    asteazken on..!

    ResponderEliminar
  2. Gure esku dago erantzun egokia ematea. Txikizioa geraraztea geugandik hasten da!

    ResponderEliminar
  3. Informaziño interesgarrixa argitaratu dozun hau, eskerrik asko Josemari. Dana dala, herritarrei adierazi behar diegu oso konplikatua izango dala zubi eder hori babestea eta gordetzea, horretarako ahaleginak egingo ditugun arren.

    Arrasate Zientzia Elkartea

    ResponderEliminar