miércoles, 18 de enero de 2012

ARRASATEKO OKUPAZIOAREN ONDOKO TXOSTEN BAT (1937)



Ezaguna da On Jose Migel Barandiaranek 1936an Ipar Euskal Herrira ihes egin behar izan zuenetik, Francoren altxamenduaz geroztik Hego Aldean gertatutakoaren berri zuzena izan zuela, berarenganaino –artean Bellokeko monastegian zegoela- heltzen ziren adiskide eta lekukoen eskutik. Beste batzuetan, aldiz, Barandiaran bera joaten zen balizko berri emaileengana. Lan horren emaitzaz, txosten luze bat osatu ahal izan zuen ataundarrak, ehundaka testigantzarekin..

Txosten horren ondorioz, besteak beste, Barandiaranek eskutitz bat bidali zion 1945eko martxoan Kanbon errefuxiatuta bizi zen Mateo Mujika bere gotzain ohiari, faxismoaren kolpeak elizarentzat adierazi zuenaren inguruan aldarrikapen publikoa eskatuz. Eta Mujika gotzainak handik hilabetera eman zuen ezagutzera bere “Imperativos de mi conciencia” dokumentu ospetsua, euskal elizaren garaiko jarrera ulertzeko irakurtzea merezi duena.

Baina gehiegi desbideratu gabe, jo dezadan gaurko sarrera honen harira. 1936an Gasteizko Apaizgaitegian Luis eta Francisco Arrizabalaga anaiak zeuden, biak arrasatearrak, Victoriano Balerdi organo jolearen lobak. Barandiaranek berak esaten digu bere egunerokoetan 1937ko urtarrilean Luis Baionako Apaizgaitegian zegoela errefuxiatu gisa eta Francisco Daxekoan.  Luis eta Francisco anaiek, apaiztu ondoren, Kuban ihardun zuten eta berrogeita hamarreko hamarkadan Arrasatera itzuli ziren. “Don Francisco” , besteak beste, parrokiko organo jole eta tipleen arduraduna izan zen.
 


Luis Arrizabalaga Baionan egotea aprobetxatu zuen On Jose Migelek Arrasaten okupazioaren uneetan gertatutakoaren berri zuzena lortzeko. Eta 1937ko urtarrilaren 15ean bien arteko elkarrizketa eman zen, Barandiaranek idatzita utzi zuenez:

“Informe de D. Luis Arrizabalaga. 15 de enero de 1937

“Los militares entraron en Mondragón el día...  A los dos o tres días pasaba por las calles la Srta. Urraca Pastor, que tropezó con el Párroco, a quien dijo: “Grite Vd. ¡ España!” El Párroco lo hizo. “Más alto” También lo hizo. “Más alto todavía” El Párroco gritó por tercera vez Viva España. Entonces Urraca Pastor dijo: “Si de mí dependiera, ahora mismo sería fusilado”

Al Párroco le hicieron predicar en castellano. Sólo al fin del sermón dijo algunas palabras en vascuence para quienes no entendiesen el castellano. Muchos políticos salieron diciendo que había predicado en vascuence.

A los tres días fue detenido con los Coadjutores Guridi y Markiegi, y conducido a San Sebastián. En la víspera de la noche de Cristo Rey fueron fusilados los tres mientras cantaban “Te Deum”.
"Don Francisco", Luis Arrizabalagaren anaia


Todos los fusilados por los militares en Mondragón, hasta el fin de octubre, suman 42. El comandante Llamas dijo a D. Victoriano Balerdi que de Mondragón, todos los que venían a la cárcel de San Sebastián traían tal expediente que no había más que fusilarlos. Los que tales expedientes amañaban en Mondragón eran el teniente coronel que asumía allí la autoridad militar y el alcalde D. Jesús Gorosabel Mendía. Después que entró éste en funciones empezaron las detenciones y las muertes. Los carlistas, antes del movimiento, habían guardado en la torre de la iglesia parroquial 100 bombas. El sacristán, carlista, declaró que tenía autorización del Párroco para hacerlo. El Párroco lo negó. Más tarde el sacristán confesó que, en efecto, no tuvo autorización alguna.

De todos los fusilamientos dos fueron los que merecieron se hicieran funerales por sus almas: D. José Antonio Uriona y D. Agustín Aramburu. Casi todos los fusilados eran nacionalistas vascos. También la gente echa la culpa de la muerte del Arcipreste al capellán de Altos Hornos de Vergara, Sr. Murua, que aspiraba a ocupar el puesto. Este capellán decía una vez, aludiendo a los curas de Mondragón: “Estos (tocando la sotana) tienen todas las culpas”

Fusilados: Ceciaga (Joseba), Gastañares (dos hermanos), “Fene”, Bidaburu (Francisco), San Pedro etc.

En la Cerrajera de Mondragón solo se admitían al principio tradicionalistas; los nacionalistas fueron excluidos. Después estos entraron en “Falange” y fueron admitidos en la fábrica.

Francisco Bidaburu fue el primero de los asesinados por unos tradicionalistas de Oñate, que le llevaban de chófer”

 
Gerraren gain On Jose Migelek bildutako dokumentazio osoa Uztaritzeko Manuel Yntxaustiren etxean gorde zen eta bertan egon da duela gutxi arte.

6 comentarios:

  1. ......lotsagarria bezain penagarria.

    ...tristea benetan.

    botaka egiteko gogoa ematen duten horietakoa.....

    ResponderEliminar
  2. Duela gutxi Vaticano-ko artxibo sekretuko buruarekin elkarrizketatu nintzen. Euskal Herriko historiari buruz, gerra zibilari buruz eta elizak gerran jokatutako paperaz luze hitzegin genuen, eta bere iritzia ezagutzea, gure lurraldeko historia ezagutzeko balio handiko tresna zela iruditu zitzaidan.
    Elizan, gaur egun bezala, mota guztietako pertsonak zeuden orduan ere. Bihotz oneko asko, alde bateko eta besteko ideia politikoak zituztenak, mailaz igo nahi zutenak, pertsona txarrak...
    Urte gutxi barru Pio XII Aita Santuaren garaiko artxiboa publiko egingo da, eta, orduan ezagutuko dugu elizak benetan Gerra Zibilan jokatutako papera zein izan zen.
    Bestalde, Inkisizioarekin bezala, inbidiak min asko egin zuen Euskal Herrian 1936tik aurrera. Zenbat herritarrek salatu zituzten beraien bizi-lagunak inongo argudiorik gabe? Tamalgarria benetan.
    Gauza bat espero dot gure gizartetik, heldua izatea eta anaien arteko lehiak behin betiko amaitzea.

    ResponderEliminar
  3. Elizaren gaineko erradiografia egoki bat izateko -gaixoei normalean plaka bat baino gehiago atera behar zaie diagnostiko zehatza egiteko- nire idazkian aipatzen dudan "Imperativos de mi conciencia" deritzana irakurtzea gomendatzen dut.

    http://www.euskomedia.org/PDFFondo/irujo/4243.pdf

    Eskerrik asko.

    ResponderEliminar
  4. La madre de Txori, el difunto recadista a Bilbao, contaba muy bien su vuelta de Bilbao a Arrasate, las burlas, insultos, escupitajos, cortes de pelo, etc que tuvieron que soportar con los críos agarrados a sus faldas

    ResponderEliminar