ekaina 16, 2021

ARRASATEKO SAN JUAN JAIAK, 1885ean



Udaletxea, XIX.ren hondarretan
Ehun eta hogeta hamasei urte eman dira gaurko albistearen gunetik. Sarritan egiten dudan moduan, oraingoan ere Miguel Madinabeitia kronikagilearengana jotzen dut, 1885eko albiste bat ekartzeko. Ez naiz aspertuko esanez, Madinabeitiaren idatz-estiloa oso bitxia dela eta oraingo hau ere bide horretatik doa. Begira, bestela zein nolako sarrera ematen dion idazkiari, El Noticiero Bilbaíno egunkariaren 3505 zenbakian argitaratua eta 1885eko ekainaren 27an Arrasaten datatua. 

“Muy señor mío: por desconocer las interioridades del periódico y las de la tipografía en general, estuve hasta el día 22 para anunciarle las fiestas que habían de celebrarse en este pueblo los días 24 y 25. Que la carta llegó tarde y no se publicó por haber pasado la oportunidad satisface mi convencimiento, pero me hubiese sido más grato el que, aún suprimiendo lo de los toros, que esto al fin ya estaba anunciado por carteles, se hubiera utilizado lo restante de mi escrito” 

Egunkariko zuzendariarentzako errieta-lerro horien ostean, Madinabeitiak kronikari heltzen dio eta datu gutxi eskaini arren, bada puntu bat interesgarria dena:  Mortara abadeari egiten dion aipamena. Bera izan bide zen San Juan eguneko mezan hitzaldia eman zuena.

Aita Edgardo Mortara
“Las fiestas han pasado no tan bien como había derecho a esperar con solo haber llovido menos. La función religiosa dedicada al santo titular de la villa estuvo todo lo bien que, dados los elementos de la localidad, era posible que estuviera, y el acto resistió verdadero esplendor con la presencia en el púlpito del célebre Padre Mortara” 

Mortararen bahiketa
Edgardo Mortara, apaiz agustindarra italiarra zen, eta istorio bitxiaren protagonista izan genuen. Gurasoak judutarrak zituen eta eliz-agindu baten bitartez Edgardo bahitu egin zuten, bederatzi urte zituela. Eleanizduna zen eta Euskal Herrira etorri zen euskara ikastera. Oñatin bizi izan zen eta herri horretan kale bat da Aita Mortara izenarekin. Beraz, badakigu jakin Aita Mortara izan zela 1885eko Arrasateko jaietako izarrik dirdiratsuena.

Miguel Madinabeitiak jarraian zezenketak hartzen ditu gai, eta beraiei eskaintzen die kronikaren zatirik luzeena. 

Arrasateko zezen plaza, XIX.aren hondarretan
“La corrida del día 24 no solo fue relativamente buena, sino que atrajo para el siguiente multitud de forasteros que tuvieron que volverse sin ver la lidia, porque Febo nos negó sus favores precisamente a la hora crítica en que debía dar comienzo la función. Aplazada ésta para ayer, se lidiaron los cuatro toros anunciados, pero la corrida no correspondió ni con mucho a la del primer día, porque los toros destinados a morir resultaron marrajos hasta la exageración. El aspecto de ellos causó general aburrimiento, siendo de mucha carne aunque de buena estampa, no hicieron más que buscar la salida, guardar su pellejo y producir sustos; no digo más porque no lo entiendo y porque si dijera lo que siento tal vez erraría. 

Toreroak, Arrasateko zezenplazan
Un fuerte aguacero vino a dar fin a la función; el toro, después de algunas estocadas fue retirado al chiquero, donde se le acabó de matar de un tiro de carabina. 

Por lo demás, aun con todas las contrariedades del tiempo, se ha visto que Mondragón por su situación topográfica reúne condiciones de poderse dar corridas de toros con utilidad; pero no por San Juan sino desde Santiago en adelante, que es cuando aquí deja de llover y cuando los establecimientos balnearios están repletos de gente. 

En resumen, la primera corrida buena; la segunda mala; concurrencia de forasteros, de familias distinguidas, y de damas, muy regular. Suyo afectísimo. El Corresponsal” 

Ikusten denez, inoiz ez du denon gusturako euririk egiten.

 Argazkiak: Mendia bilduma, Wikipedia








 

ekaina 09, 2021

BIGARREN "LEHEN" DANBORRADA : 60 URTE

Luis Maidagan

Eta atzo izan zela ematen du. Irrikatsu bizi izan genuen nire garaikideok danborrada hura. Denetariko esamesak korritu ziren herrian ekainaren 23an Arrasateko kaleak alaituko zituen musika erakuspen hartaz. Eta iragarpenak txiki geratu ziren, jendetza handiak bete baitzituen danborrada ibilitako herriko bazterrak. San Juan bezperako lehen danborrada nagusia zen. Hedabideek albistea aurreratu bazuten ere eta espektakulua udal egitarau ofizialean sartu arren, arrakastatsu gertatuko ote zen genuen etxe, taberna eta elkarte gastronomikoetako galdera.

Baina ez zen hura Arrasaten ikusi ahal izandako lehen danborrada. Horretarako 1929ra  arte igo beharko genuke, eta ez San Juan jaietara, baizik eta Santamasetara. Orduan ere, herriko elkarte batek hartu zuen bere gain Donostiakoaren gisako espektakulua gure kaleetara ekartzeko erantzukizuna. "Or konpon" izeneko elkartea izan zen eragilea eta, kronikek diotenez, egundoko arrrakasta lortu zuten, abenduaren 22ko arratsalde iluntze hartan. Igandea zen eta inguruko herrietatik ere jende asko hurbildu zen Arrasatera. Urte hartan Langile Katolikoen Zentroaren hogeitabosgarren urtebetetzea ospatzen ari ziren eta egitarauaren barruan sartu zen danborrada. Diodan, jantziak eta danborrak Donostiako "Euskal Bilera" elkarteak utzi zizkiela antolatzaileei eta danborradako erregin bat ere izan zen: Maria Josefa Etxabe. Ehun pertsona baino gehiagok hartu zuten parte, karroza batean erregina eta damak eraman zituen danborrada hartan.
1929ko karroza, erregina eta damekin


 Gaurkoan, ordea, 1961eko ekainaren 23an bizi izan genuenari eman nahi diot toki. Historiako bigarrena izango zen "lehen"  danborrada hura hein handi batean Jose Markiegi jostunari zor zaio. Bera izan zen Udalpeko lagunei komentatu ziena, urtean behin bederen elkarteko sukaldari eta mahai goxoaren zaleek olgetarako euren bestelako dohainak kalean erakustea ekintza polita izan zitekeela. Aukera eman behar zitzaiela Udalpeko bazkideei jai giroan musikarekin gozatzeko. Iradokizuna aditu, Udalpeko zuzendaritzak onartu eta antolamendua abian jarri zen.

Joxe “Kasino” Egidazu aukeratu zen antolaketarako arduradun nagusia, eta Udalpeko zenbait bazkidek  zehazkizunak ordenan jartzen ihardun zuten zenbait hilabetetan. Kale agerraldiari gorputz duina emango ziotela agindu zioten elkarri ... eta abiapuntu hartako erantzuleek proiekzioa egin zuten hurrengo urteetan hazten joateko... gaur arte. Lehen emanaldi hartarako entseguak Udalpen bertan egin ziren, mahaian eserita, makil, sardexka eta  koilareekin joaz.

Danbor eta kupel jole batzuk, Luis Maidagan eta Joxe "Kasino"rekin

Luis Maidagan hautatu zuten danbor jole eta gainerako parte hartzaileen zuzendari. Udal Musika Bandak lagunduko zuen, bestalde, melodia desberdinekin. Luisek  komentatu ohi duenez, zailena musikarako dohainik ez zutenak martxa eta erritmora egokitzea gertatu zitzaion. Ondo atera bide zitzaion lantegia, zuzendari lanetan bost urtez aritu baitzen, bere estilo bereziarekin ekimen berri hura arrasatearron jai izpiritura eramanez.
1929koarekin bezalaxe, 1961ko erakustaldi hartako jantziak Donostian alokatu zituzten eta karrozarako erremolkea ere kanpotik ekarri behar izan zuten. Karroza, berriz, Unión Cerrajera S.Aren zerratokian prestatu zen, Zigarrolan. Gauza berri asko burutu behar izan ziren lehen aldiz, baina zailtasun guztiak gaindituta, garaile atera ziren antolatzaileak erronkatik eta oinarri sendoa ipini zuten hurrengoetarako. Lekuko zuzenak izan ginenok txalo zaparrada handiarekin eskertu genien lagun haiei euren ahalegina, jaiei esku hartze aktibo gehiago eramatearren. 

Tren geltokitik abiatu zen danborrada ekainaren 23ko gau hartan eta Nafarroa Etorbidea, Etxe txikiak, Magdalena kalea eta Erdiko Kaletik zehar Plazara agertu zen, danbor eta kupelen hotsa gauerdiko 12etan amatatzeko. Jarraian jaiak segitu zuen, kaleetan eta, zer esanik ez, pozez gainezka zegoen bazkidegoa Udalpe elkartean.


Udalpek ekin bazion ere, bost urte geroago SUDCekoek – San Isidro, Udalpe, Danok Bat, Casino- hartu zuten erreleboa eta hamarkadatan jai bezperako ekitaldi nagusia bilakatu zen danborrada. Ezagutu ditu krisiak, jasan ditu kritika bortitzak, baina iraun egin du.


 

 

 

1961eko danborradak bere erregina izan zuen: “Marko Etxebarri”ko Karmele Barandiaran (1). Bera eta bere damak karrozara igo ziren, handik Arrasateko herritarrei euren irribarrea eta alaitasunerako keinu eragilea bidaltzeko.

Erregina, damak eta danborradako hiru eragile nagusiak: Jose Markiegi, Luis Maidagan eta Joxe "Kasino"

Aurten – iaz bezala- ez da izango kale erakuspenik, ditxosozko birusa dela eta.  Jasaten ari garen osasun krisiak gizarte aldaketak ekarriko ote dituen galdegai nagusia delarik, beste itaun txikitxo bat datorkit: eragingo al du koronabirusak danborradaren etorkizunean?

Argazkiak: Karmele Barandiaran, Arantza Velez de Mendizabal, JMVM

(1)  Blog honen jarraitzailea da Karmele Donostiatik. Eskerrik asko, Karmele, zure laguntzarengatik!!!!

ekaina 02, 2021

BARRENA ARRASATEARRA, 16 URTEREKIN ERREALEAN. 1910

Jose Barrena, 1910

 
Arrasateko futbolaren historian apal asko geratzen dira bete gabe, oso modu azalekoan ikertu baita fenomenoa. Gaurkoan xehetasun bat azaldu nahi dut, aurreko batean ere aurkeztu nuen futbolari baten inguruan. Jose Barrena da protagonista eta herriko futbolaren gain idatzitakoari erreparatuz – Jose Letonari nagokio- Barrena azaltzen bada ere, ez zaio behar bezalako garrantzia ematen, eta gainera horren kirol ibilbidea okerreko norabidetik begiratu delakoan  nago. Barrena ez zen futbol munduan Arrasatetik atera, baizik futbol munduan zehar herrira heldu zen arrasatearra genuen. Zer esan nahi dudan?

Jose (Joakin) Barrena Amilibia Arrasaten jaio zen 1894ko irailaren 18an. Gurasoak Ramon Barrena Sagasta legegizon arrasatearra eta Mari Asuncion Amilibia Calbeton zituen, eta Garibay kaleko Barrena etxean bizi izan ziren. Ama donostiarra zenez – Fermin Calbeton ministro ohia zuen osaba- Donostiako Maristen ikastetxera bidali zuten Jose, gazte gaztetatik. Eta ikasgaietan barrena ez ezik futbolean ere aurreratu zen lehen unetik.  Diodan, bestalde, Juan Carlos Guerra Barrena heraldista eta genealogista arrasatearraren loba zela Jose ostikalaria, horren aita eta eruditoaren emaztea anaia-arrebak baitziren.

Futbolaren hastapenak ziren eta begirale donostiarrek aurki ikusi zituzten dohain bereziak mutiko harengan. “Easo” talderako fitxatu zuten eta Gipuzkoako Haur-Futbol Lehen Txapelketan hartu zuen parte 1909ko uztailean. Finala Irungo Sportingen kontra jokatu zuen Easok, Atotxan, eta 1-0 irabazi zuten Barrena eta taldekideek, arrasatearraren golari esker. Urtebete bat geroago, irailaren 25ean,  berriz ere, eta talde berdinaren kontra, ostera irabazi zuten easotarrek, eta Barrenak gola sartu zuen. Partidu haren biharamuneko kronikak zioen: “Los del Sporting se vieron dominados por el Easo, cuya combinación e inteligencia en el juego es asombrosa. !Ay cuando estos sean hombrecitos!”

Hain ondo ibili zen Barrena bi txapelketa haietan Real Sociedadek sarea bota ziola eta bere lehen ekiporako eraman zuen. Hamasei urte bete berriak zituen arrasatearrak… eta debuta aurki etorriko zitzaion, 1910-11 denboraldian. Nire datuen arabera, modu ez ofizialean Bordeleko Stade Bordalais kontra egin zuen lehen partidua, 1911ko otsailaren 26an, Donostiako Ondarreta futbol zelaian. Adiskidantzako partidu bat zen, arrasatearra erdiko aurrelari bezala atera zen,  eta biharamuneko kronikak “La Voz de Guipúzcoa” egunkariak Barrenari buruz esan zuena aldatuko dut hona:

Barrena, laugarrena esk.
“... Barrena nos entusiasma con sus combinaciones. Al poco rato avanzan Zabala y Arrilaga, combinándose, centra Zabala y Barrena con la cabeza mete un goal magnífico, que le vale una merecidísima ovación. ¡Bravo muchacho!

… Anotamos un shoot de lejos de Urbina, que Bollack tiene que echar a corner; otro muy intencionado de Barrena es también colocado en corner. Barrena levanta el entusiasmo del público repartiendo juego, incansable atacando.

… Resumiendo, al equipo donostiarra pocas veces hemos visto trabajar con más ardor a pesar del temporal infernal en que jugaron. El puesto de honor es para Pepe Barrena y Alberto Machín, que a pesar de ser los Benjamines del equipo (15 años) nos entusiasmaron con sus jugadas maravillosas. Barrena reparte el juego con una inteligencia  poco comun”

“El Pueblo Vasco”k bere aldetik,  honakoa zioen:

“Barrena con gran serenidad pasó el balón a uno y  otro lado; pero a pesar de la tranquilidad de este jugador, el resto del team jugó un poco desconcertadamente.

… Barrena el incomparable, el maestro de los maestros, marcó el segundo con la cabeza. El público entusiasmado aplaudió la labor de este pequeño coloso”

Donostiarrek irabazi zuten partidu hura (4-2) eta Barrena gaztea idolo bilakatu zen Gipuzkoako hiriburuan. Arrasatearrak denboraldi ugari egin zituen Real Sociedadean – bi alditan- eta talde historiko baten kidea bilakatu zen: Eizagirre; Arrate, Sena; Leturia, Casanova, Etxart; Zabala, Elosegi, Barrena, Sidler eta Minondo.

Hasieran nioenera itzuliz, Barrena izan zen Arrasateko aitzindarietako bat futbol arloan. Herrian futbol talde bat osatu aurretik Barrena bazebilen lehiaketa erdi ofizialetan.  1912an Mondragon Foot-ball Clubaren hamaikakoan agertzen da Barrena, baina ordurako Gipuzkoa eta Bizkaiko futbol zelaietan ongi erakutsia zuen Real Sociedadekin bere maila. Zergatik aldatu zuen elastikoa, Arrasateko ekipora etortzeko? Historiaren ezkutuak…

ARRASATEKO FUTBOLARI BURUZ GEHIAGO EZAGUTZEKO - PARA CONOCER MÁS SOBRE EL FUTBOL DE MONDRAGÓN

FUTBOLA ARRASATEN. ISTORIOAK

https://txemax3.blogspot.com/2022/01/futbola-arrasaten-istorioak.html


Argazkiak: JMVM, Kutxateka