urtarrila 10, 2018

LUIS MARTINEZ DE UBAGO, ARRASATEKO HAGINLARIA


Luis Martinez de Ubago Milikua
Badira zenbait ekarpenetan Martinez de Ubago Arrasateko sagari buruz aritu naizela eta oraingo honetan ere beste kide baten gaineko zertzeladak eskaini nahi ditut. Egia da beste behin ere ihardun nuela gaurko pertsonaiaz, zeharkako moduz, baina oraingoan zuzeneko protagonista gisa badakart, herriko historiaren beste zatitxo bat finkatu nahi dudalako da.

Luis Martinez de Ubago Milikua XX. mendeko Arrasateko haginlarietako bat eduki genuen, “sacamuelas” baino odontologo deitura eskain diezaiokegun aurrenetakoa. Haginlariarengana joatea torturaren hurrena zeneko garai haietan Luis Martinez de Ubagok arreta berezia jartzen zuen bere bezeroetan eta hori eskertzekoa ganuen. Baina goazen Ubagorekin - horrela deitzen genion, ahalik eta bere seme Albertok kontsulta propioa ireki arte. Harrez geroztik, "Ubago Zaharra" izan zen Luis. 

Luis Martinez de Ubago Milikua Arrasaten jaio zen, 1904ko azaroaren 18an.  Bere aita, Alberto Martinez de Ubago Lizarraga, medikua genuen Arrasaten. Jatorriz, nafarrak ziren martinez de ubagotarrak eta Albertoren anaia bat – Eduardo- herriko mediku titularra genuen 1898tik. Eduardo Candelaria Okendo ezkondu zen eta Arrasatetik 1900an aldatu ziren Iruñera. Bere ordez, Alberto etorri zen eta okendotarrengan jarri zuen etxebizitza. Ramona Milikuarekin ezkondu zen. Antero Milikua ostalari arrasatearraren alaba genuen Ramona. Eta bikoteak hiru seme-alaba izan zituen: Luis gure gaurko protagonista, Jose – horretaz ere idatzi dut lehenago- eta Marisol.

Luis haurra Felix Aranoren eskolara bidali
Luis, Maalako Zelaian, 1922an
zuten eta bertan egin zituen aurreneko ikasketak. Batxilerrerako, ordea, Iruñera joan zen, maristengana. Nafarroako hiriburuan soldadutza ere egin zuen, hamazortzi urterekin. Diotenez, oso ikasle ona zen baina buruan bazuen beste gai bat astia kentzen ziona: futbola. Ondo moldatzen bide zen baloiarekin eta ikastetxe eta kuarteleko ekipoetan ibili zen.


Medikuntza karrerari ekitea pentsatu zuenean ez zuen atzematen futbolak eragina izango zuela bere erabakian. Zaragozako Unibertsitatean hasi zen eta aurki baloiko kirolak lehen eragozpenak jarri zizkion ikasketetan behar bezala aurreratzeko. Unibertsitateko futbol ekiporako fitxatu zuten eta denbora gehiegi kentzen bide zion asti-emate hark. Horregatik, gurasoak kezkatuta, lehen ikasturtea amaitu zuenean etxera itzularazi zuten eta etxetik egin zituen gainerako hiru kurtsoak. Arrasateko futbol ekipoan aritu zen arren, gurasoen diziplinara egokitu behar izan zuen eta, gainera, aitari laguntzen zion mediku ofizioan, praktikak egiten. Mediku titulua poltsikoan, odontologia espezialitatea Madrilen burutu zuen, eta karrera amaituta Arrasatera itzuli zen,
Luisen Medikuntzako Titulua
1928an.


Haginlari-kontsulta Nafarroa Etorbideko 1. zenbakian izan zuen lehenik – artean Paseo de la Estación genuen- eta geroago Erdiko Kalera igaro zen, 34. zenbakira. Juana Ugarte Ruiz de Iñurriarekin ezkondu zen 1932an eta bikoteak hiru seme-alaba izan zituen: Alberto – aitaren ofizioari segituko ziona- Maribel eta Mari Jose.  Berrogeita hamar urtez Arrasateko haginlaria izan zen Luis – Ubago Zaharra-  eta bere kontsulta ez ezik San Juan de Dios ospitaleko gaixoei ere atenditzen zien. Astean behin joaten zen Santa Agedara. Fraideetariko batek - Fray Tiberio- laguntzen zion gaixoekin.

Martinez de Ubagoren laguntzaileak aipatuz, asko estimatu zituen hasiera hasieratik berarekin izandako arrasatearrak: Glori Ugarte, Tere Olazabal eta Pili Oses. Hiruentzako hitz amoltsuak izan zituen Ubago zaharrak beti. Pilik gogoratzen duenez,zilarrezkoak ziruditen Ubagoren eskuek eta berarengana zihoazengan oroitzapen ona utzi zuen. Bezeroak Leintz bailara osokoak
zituen eta goiz eta arratsaldeko ordutegia beteta edukitzen zuten. Piliren esanetan, pixkanaka-pixkanaka bere seme Albertori pasatu zizkion bezeroak, Luisek gero eta atsedenaldi luzeagoak hartzen zituen bitartean.

Arlo politikoan indar handiz aritu zen gure pertsonaia Arrasaten. Errepublikaren aldekoa genuen - Lerroux zalea- eta 1931ko apirilaren 12ko hauteskundeetan udal karguetara aurkeztu zen, baita hautatua izan ere. Ondoko emaitzak gertatu ziren, Errepublika ekarriko zuten hauteskunde esanguratsu haietan:  Luis Martinez de Ubago (Bloke antimonarkikoa. 248 boto) Bernardo Gomez (Bloke antimonarkikoa. 244 boto) Felipe
Alkate zenekoa, Udaletxean. 1934, kazetari batekin
Letona (Bloke antimonarkikoa. 244 boto) Eustasio Markaide (Abertzalea. 242 boto) Eugenio Resusta (Bloke antimonarkikoa. 209 boto) Isidoro Etxebarria (Monarkikoa. 207 boto) Patrizio Osinaga (Abertzalea. 205 boto) Robustiano Zubillaga (Monarkikoa. 205 boto) Antonio Pagoaga (Monarkikoa. 203 boto) Jose Zulueta (Monarkikoa. 202 boto) Zezilio Garro (Bloke antimonarkikoa.202 boto) Jesus Uranga (Bloke antimonarkikoa. 181 boto) Nikanor Axpe (Abertzalea. 181 boto) Nikolas Uriarte (Abertzalea 179 boto)


Beraz, Martinez de Ubago haginlari errrepublika zalea izan zen hauteskunde haietan botorik gehien jaso zuena. Hamalau lagun haiek osatu zuten II Errepublikako lehen udal batza, 1931ko apirilaren 17ko bileran. Zinegotzien arteko bozketa eginda, Eugenio Resusta aukeratu zen alkate eta Ubago lehen alkate ordea. Resustak 1933ko uztailean dimisioa azaldu zuen eta alkatetza Luis Martinez de Ubagori egokitu zitzaion, 1936ko martxoaren 11ra arte. Tarte horretan, besteak beste, 1934ko urriaren iraultzako ondorioak kudeatu behar izan zituen Ubago errepublika zaleak. Horri Nikolas Uriarte Zeberio abertzaleak jarraitu zion Arrasateko udal kudeaketan.

Lagun giroan, Martinez de Ubago haginlariak arrantza eta ehiza zituen afiziorik kuttunenak. Uribarri Ganboako urtegian eta Arrasate inguruko erreketan ikus genezakeen kainabera eskuetan, amuarrainen atzetik. Eta eskopetari dagokionez, Salamankako Vitigudino herrixkara joaten zen urtero lagun talde batekin. Ehiza-eraikitzaile bezala, urtetara torero ospetsua izango zen Santiago Martin “El Viti” eraman ohi zuten. Martinez de Ubago, Livino Stuyck Madrileko zezen plazako enpresarioaren adiskidea zen eta arrasatearrak harekin egin zuen berba, Salamankako torero gaia kontrata zezan. Zezenetako munduarekin lotuta, diodan, Martinez de Ubago oso marrazkilari ona zela eta trebetasun handia zuen zezen-eszenak ikatz-ziriz islatzeko.


Santa Agedako eraikin zentrala
Sanferminetako bisitari huts gabea izan zen eta astebete osoa ematen zuten Iruñea zaharrean Ubago eta Yeregi medikuek, beren emazteekin. Nafarroako hiriburuan, San Juan de Dioseko fraideen erresidentzian lojatzen ziren. Zer dela eta? Bada, biak Santa Agedan aritu zirela urtetan. Hain justu, Ubago 1929tik eta zarauztarra Arrasatera 1942an iritsi zenetik.

Bestalde, Kasinoko bazkidea zen eta biziki zituen atsegin tertuliak. Erdiko Kaleko bere etxean Yeregi medikua, Marco notarioa,Juan Manuel“Txifo” Azkoaga eta beste batzuekin biltzen zen ia egunero aktualitateko gaiak aztertzeko.

Jubilatu zenean, 1979an,  Madrilera aldatu zuen bizitokia Ubago zaharrak, nahiz eta sarritan hurbiltzen zen bere jaioterrira, bertan segitzen baitzuen haginlari lanetan Alberto semeak. Zarautzen ematen zituen udak eta 1987ko abuztuan osasun arazo bat izan zuen eta Galdakaoko ospitalera eraman zuten. Zango bat moztu behar izan zioten. Horren ondorioz, irailaren lehenean hil zen eta biharamunean izan ziren elizkizunak Arrasateko parrokian.  Herriko kanposantuan ehortzi zuten.


Honaino, beraz, XX.mendeko Arrasateko historia txikian bere tokia izan zuen pertsonaiaren nondik norakoa. Gizaldi erdi batez arrasatearron osasuna zaintzen ihardun zuen Luis Martinez de Ubago Milikuak

MARTINEZ DE UBAGO SENDIARI BURUZ GEHIAGO:




Argazkiak: Martinez de Ubago Ugarte sendia / Carmelo Letona

urtarrila 03, 2018

UME FRANTZIARRAK ETA ARAMAIO



Extrañose un portugués
al ver que, en su tierna infancia,
todos los niños de Francia
supiesen hablar francés.
 

Espaniako poeta klasiko horietako batek aurreko bertsoak idatzi zituela aspaldi ikasi genuen eskolan. Badirudi portugaldarra txundituta geratu zela eta deabrukeriatzat hartu zuen Frantziako fenomeno hura, Portugaleko aitonen semeek gaizki hitz egiten baitzuten frantsesa, zahartzaroan ere. Eta ezin zuen ulertu nola izan zitezkeen hain ilustratuak Frantzian, haurtzarotik hasita. 

Gutxi gora behera portugaldarra bezain harrituta geratu nintzen ni, 1902ko “La Jeune mère ou l´education du premier âge” zeritzan aldizkariaren 424. zenbakian irakurritakoarekin. 

Frantziako ama gazteentzako hiztegi labur bat zekarren agerkariak, mediku-hiztegi praktiko baten modura. Eta 615. orrialdean, A hizkiarekin hasita, Apraxie, Aquocapsulite, Arachnides eta beste hitz batzuen esangura bihurri samarra azaldu ondoren, Aramayona agertzen zaigu, lasai asko. Begira nondik, ziur asko Aramaioko umeek euren herriari buruzko datu larregi ez zekitenean … frantziarrek bazekiten ondoko hau: 

Aramayona: Espainiako Araba probintziako bainu estazio hidrominerala, ur kloruro sodiko eta sulfurosoekin, bainu zale gutxik erabiltzen dutena.

Bada, hori, zorioneko ume frantziar ilustratuak!
 
 Argazkia: JMVM

abendua 27, 2017

EXPROPIAZIOAK VASCO ANGLO TRENAREN PROIEKTUAN.1886

ASTE HONETAN BERROGEITA HAMAR URTE BETETZEN DIRA ARASATETIK VASCO NAVARRO TRENA DESAGERTU ZENETIK. 1967ko ABENDUAREN 31 IZAN ZEN AZKEN EGUNA.
Aurreko batean ere aritu nintzen Arrasate eta inguruetatik igaro zen trenaren bilakaeraz, eta herriko Udaletxean 1886an izan zen lehen
Joaquin Herran
bileraz. Gaiarekin jarraiki, Miguel Madinabeitiari eman nahi diot berriro hitza, 
El Noticiero Bilbaíno egunkariaren 4288 zenbakian, 1888ko apirilaren 4an sinatutako kronika bat publikatu baitzioten. Dakusagun:

“En la mañana de hoy ha tenido lugar en la sala de sesiones de esta villa una reunión de propietarios, presidida por el alcalde D. Toribio Aguirre, en presencia de los Sres. D. Jorge de Artola, D. Ignacio Carbó y D. Joaquín Herran, representantes de la empresa constructora de la Compañía Anglo Vasco Navarra Limited, con el fin de tratar de la ocupación de terrenos de la línea férrea en jurisdicción de esta villa, así como para el emplazamiento de la estación de la misma.

El Sr. Carbó, ingeniero jefe de este ferrocarril, con elocuente y reposada palabra, dio a conocer el  objeto de la reunión, encareciendo la importancia de que los trabajos de construcción sigan la marcha activa que hasta ahora, puesto que a nadie interesaba más directamente la pronta terminación de los trabajos que al pueblo mismo de Mondragón  en sus diversas manifestaciones, y que sería de lamentar, no para la empresa constructora, sino para la industria, el comercio y la vida de este pueblo, el que por cuestión de forma en las expropiaciones se retardase la conclusión del trazado, de que resultaría que, en vez de ser la inauguración en Mondragón habría de serlo en Arechavaleta, y no hay para qué dudar los incalculables perjuicios de todo género que esto originaría para los que hemos soñado que la inauguración ha de ser en el punto de Arrasate, antiquísimo nombre de este pueblo que, cual Fénix, renacerá de sus cenizas, con plausible motivo.

Para infundir confianza en los concurrentes,
Konpainiaren eskutitz bat
el Sr. Carbó recordó los cuantiosos desembolsos que la Compañía lleva hechos e invocó el importante compromiso que este pueblo tiene contraído desde hace cerca de año y medio, y que a pesar de esto no se le había exigido aún cantidad alguna.

Conformes los concurrentes con las manifestaciones objeto de la reunión, se acordó el nombramiento de peritos por ambas partes para la valoración de los terrenos que hayan de ocuparse.

De todo lo que se levantó acta que fue firmada por los concurrentes todos: de entre ellos algunos que como administradores lo han verificado con la salvedad del criterio que informe a sus  respectivos principales. Tratándose de un asunto tan vital para la localidad, es de esperar que la sensatez y patriotismo de todos, que la reunión de hoy sea provechosa”

Argazkiak: 
http://www.spanishrailway.com 
http://www.blogseitb.com/vitoriagasteiz/2011/05/18/vitoria-historia-de-la-familia-herran-y-el-ferrocarril-vasco-navarro/