azaroa 26, 2025

JUAN DE ANTXIETAREN OBRAK GESALIBARREN?


Gesalibarko Santa Ageda elizaren apaiza 1938-63 urteetan izan zen Jesus Amundarain Arinek auzoko datu mordoa utzi zigun idatzita, argitaratu gabeko dokumentu batean.  Izkribu hartako aipamen historikoetan bada kapitulu bat harrituta naukana. Bere osotasunean, oso dokumentu interesgarria dela azaldu behar dut. Historia zalea zen Gipuzkoako goierritarra eta atseginez ibili bide zen Gesalibarko ezkutu historikoak miatzen. Oraindik ere adineko auzotarrek ongi gogoratzen dute, beraien artean mende laurdena eman zuen apaiza.

Diodan bezala, bada kapitulu bat, niretzat erabat harrigarria dena, batez ere XX. mendeko Arrasateko historia zaleen liburu eta apunteetan Amundarainek dioenaz ezelako arrastorik aurkitu ez dudalako. Ez zuten dokumentua ezagutzen? Esango nuke bazutela haren berri. Zuhur jokatu al zuten? Kostatzen zait horrela pentsatzea...

Baina irakur dezagun Gesalibarko apaiz ohiak idatzita utzi zuen pasartetxo bat:

ALTAR MAYOR. (Juan de Anchieta. Legítma gloria…)

…Von Georg Weise, profesor de Historia y Arte en la Universidad de Turinga (Alemania),  en su obra en dos tomos “Spanische Plastik” (pags, 250-25I) dice: “La obra de taller de Anchieta aparece ya sola (sin cooperación de Pedro de Arbulo de Margurete) … Pero si hasta ahora Anchieta no se ha presentado de una manera profunda, y esto lentamente, creo yo que ha llevado su creación artística hasta donde ha podido en el retablo de la iglesia parroquial de Santa Agueda (Guipúzcoa) Lo mejor de su taller es este retablo con tres pasables (regulares) estatuas coronadas de un relieve que representa el martirio de Santa Agueda.

Debajo están, cerca del tabernáculo, dos medallones circulares, representando, el uno la curación de Santa Agueda por el apóstol San Pedro; y el otro, la escena de la sentencia dada contra la santa. La forma ancha, la disposición, el movimiento de las figuras, con los pliegues de la ropa que acompaña y el corte de los vestidos traen a nuestra memoria el retablo de Zumaya”

1927ko liburuan agertzen den argazkia

Zentzu hertsian, Weiseren liburuan, 250-251 orrialdeetan, honakoa irakurtzen da,  alemaneratik itzulita:

“Al tratarse de una obra hasta ahora desconocida, creo poder relacionar el altar mayor de la iglesia parroquial de Santa Águeda (Guipúzcoa) con el taller de Anchieta. En su nivel superior se encuentran tres estatuas de factura algo frágil, coronadas por un relieve que representa el martirio de Santa Agueda. En la parte inferior, junto al tabernáculo, hay dos medallones circulares: uno (Fig. 95) muestra la curación de la santa por Pedro, y el otro, la escena de su condena. La amplitud de la forma, la tendencia a cubrir la espalda de las figuras con amplios drapeados y el corte de los pliegues de las vestimentas recuerdan claramente al altar mayor de Zumaya” (1)

Weiseren 1927ko liburua

Horretaraino Georg Weise irakasleak 1927ko bere liburuan zioena. Baina Amundarainek segitzen du datuak eskaintzen:

“Comentando el transcrito párrafo de Weise, y estudiando el retablo en cuestión, dice el Dr. D. Julián Cantera, profesor de Sagrada Escritura y Arqueología en el Seminario de Vitoria, que todo el retablo debe de ser de Anchieta, y también sus tres imágenes de Santa Agueda, Santa Catalina y Santa María Magdalena, deduciendo así mismo por todos estos detalles, que el retablo es posterior a la segunda mitad del siglo XVI, puesto que Anchieta desplegó su actividad artística entre los años 1550 y 1588”

Georg Weise

Georg Weise Frankfurt am Mainen (Alemania) jaio zen 1888ko otsailaren 26an eta Sorrenton (Italia) hil zen 1978ko urtarrilaren 31n, 89 urte zituela. Weise arte historialari ospetsua izan zen, Espainiako Erdi Aroko eta Pizkundeko garaikoan espezializatua. Spanische Plastik” deritzan obra 1927ean argitaratu zuen; horrek esan nahi du lehenago egon zela Gesalibarren, auzoko elizaren artea ikertzen eta fotografiatzen ari. Nola heldu zen Gesalibarreraino? Auskalo nork eman zion erretaularen berri!  

1927ko liburu horren ale bat kontsultatu ahal izan dut, eta bertan Santa Agedaren irudi bat agertzen da (goiko argazkia), Santa Ageda – bularrak bistan- San Pedro apostolua sendatzen ari dela.

Gauza da, Amundarainek izkribuko bere oharretan aitortzen duenez, Weise irakaslea berriro agertu zela Gesalibarretik, hogeita hamar urte geroago:

“Grata visita. El 20 de septiembre de 1956 hemos sido sorprendidos con la visita del mismo profesor Weise, que en compañía de algunos familiares y estudiosos en arte, recorrían el País Vasco en viaje de ampliación de estudios artísticos e históricos sobre Anchieta y otros.

Prepara nueva edición de su ya famosa obra ya citada, y desea ampliarla un poco y confirmarse en ciertos puntos o dudas. Fotografió con esmero y perfecta técnica los dos medallones, el relieve del martirio (arriba) y el conjunto del Sagrario. Reafirmó que los tres relieves y el sagrario son de Anchieta, dudando de las otras tres imágenes.

Se expresaba en correcto castellano. La Iª edición alemana publicaba solamente el medallón de la derecha (curación de la Santa) pero la próxima edición publicará sin duda los medallones más el cuadro del martirio y el sagrario, como joyas atribuidas a Juan de Anchieta”


Erretaularen bi medaloiak

Bisita haren ondoren, 1959an argitaratu zuen Weisek hurrengo liburua, bi tomotan. Baina tomo bat bakarrik aurkitu dut eta esan beharra daukat bertan ez dudala Gesalibarreko egonaldi hartako, Juan de Antxieta dela eta,  Santa Agedaren argazkirik ikusi.  

Weiseren 1959ko liburua

Irakurri ahal izan dudanean, ordea, berriro ematen du bere iritzia Gesalibarreko elizan ikusitakoaz, 76 orrialdean:

“Al analizar los principales retablos documentados como pertenecientes a Juan de Ancheta, se ha establecido una base para evaluar varias obras menores que se le atribuyen o cuya atribución está débilmente documentada. El pequeño retablo de la iglesia de Santa Águeda (provincia de Guipúzcoa) se puede vincular al período inicial de su taller, la época de creación del retablo de Zumaya. Los medallones en la parte inferior de este retablo, que representan la curación de Santa Águeda por el apóstol Pedro y la condena de los santos, recuerdan a Zumaya por su carácter clásico y su técnica de relieve” (2)

Eta Juan de Antxieta? Ez dakitenentzat, hona hemen zehazkizun batzuk:  Azpeitian 1533 inguruan jaio eta Iruñean 1588ko azaroaren 30an hil zen eskulturagile ospetsua dugu. Estilo erromanistaren artistarik nabarmenetakoa izan zen penintsula osoan. Zurezko eta alabastrozko bere lanak Euskal Herrian, Valladolid, Leon, Burgos, El Escorial, Errioxa eta Aragoian egin zituen. Kritikoek diotenez, bere garaiko penintsulako eskulturaren "figurarik distiratsuena eta definitzaileena" da.

Kontuan izanda XVI. mendeko Gesalibar bide nagusietatik kanpo zegoela, galdera izango zen, nork ekarriko zuen Antxieta Gesalibarrera?  Auzoko elizaren artxiboak, 1807310-0211813ko frantziarren egonaldian desagertu ziren eta errekuperatu ahal izan dena – gutxi- XVII.etik hasten da datuak eskaintzen. Beraz, Antxietaren berri ez da azaltzen eliz-paperen artean. Ezta, noski, erretaularen nondik norako zehazkizunak ezta eliza eta Antxietaren arteko balizko kontratua ere. 

Baina Weise ez zen nolanahiko ikerlea, eta – gainera-  nik dakidanez ez zion garai hartako inongo adituk bere teoria deuseztatu.  Gorago nioena: baldin XX. erdialdeko Arrasateko historia zaleek Amundarainen izkribua ezagutzen bazuten - eta baiezta dezaket horrela zela- nola ez zioten garrantzi handiagoa eman Antxietari buruzko suposamenduari? Zalantza ez zaigu inoiz ezabatuko.

======..======

Goikoa Georg Weiseren ekarpena izan da, Gesalibarko Santa Agedaren elizako erretaulari buruz. Igarri egiten zaio alemaniarrari ez zegoela bere aitorpenetan oso ziur. Horregatik, agian, Gesalibarrera, gutxienez, birritan agertu izana, txantxetakoa ez dena. 1959ra arte, ordea, medaloiek behintzat Juan de Antxietaren beste obra batzuekiko antza bazutela azpimarratzen zuen bere idazkietan. Zerbait “espero” zuen obra haietatik.

Arte sakratuaren historiografiak urrats handiak eman zituen, ordea, XX.aren bigarren erdian, zer esanik ez Euskal Herrian, eta disziplina artekotasunak finkatu egin zuen hainbat eta hainbat ikerketa-ildo erabakigarri. 

Adituen arteko lankidetza eta elkarrekiko ezagutzak ekarri zuen funtsezko garapena euskal arte sakrora. Eta horren emaitza da, Ana Isabel Ugaldek gai berdinaz 2007an publikatu zuena, “Urigoitia: un escultor fronterizo en Santa Agueda (Mondragón)” tituluarekin (3). Andres Garcia de Urigoitiari ematen dio Gesalibarko elizako erretaularen 1604tikako aitatasun dokumentatua.

Nire idazki honen goiburuari, beraz, galdera ikurra kendu behar zaio. Baina ezin diogu, inondik inora Weise jaunari kendu, Gesalibarko santarekiko erakutsitako interesa, arte sakroaren mesedetan.


       (1) "Lan hau lehenago ezezaguna zenez, uste dut Santa Agedako (Gipuzkoa) parrokia-elizako aldare nagusia Antxietaren tailerrarekin lotu dezakedala. Goiko mailan hiru estatua hauskor samarrak daude, Santa Agateren martirioa irudikatzen duen erliebe batez koroatuta. Behean, tabernakuluaren ondoan, bi medaloi zirkular daude: batek (95. irudia)  Pedro santuak sendatu zuela erakusten du, eta besteak, bere kondenazioaren eszena. Forma zabalek, figuren bizkarrak oihal zabalez estaltzeko joerak eta jantzien tolesduren mozketak Zumaiako aldare nagusia gogorarazten dute argi eta garbi"

(        (2)  "Juan de Antxietari dagozkion erretaula nagusiak aztertuz, oinarri bat ezarri da berari egozten zaizkion eta haien aitatasuna ahulki dokumentatuta dagoen hainbat lan txiki ebaluatzeko. Santa Ageda elizako ( Gipuzkoa ) erretaula txikia bere tailerraren lehen aldiarekin lotu daiteke, Zumaiako erretaula sortu zen garaikoa. Erretaula honen beheko aldean dauden medailoiek, Pedro apostoluak Santa Agedaren sendaketa eta santuen epaiketa irudikatzen dituztenak, Zumaiaren antzekoak dira beren estilo klasikoan eta erliebe teknikan" 

      (3)  Micaela Portilla. In memoriam (Kongresu Jardunaldien aktak. 2007)

        Argazkiak: Georg Weiseren liburua eta JMVM




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina