martxoa 06, 2024

ARRASATEKO APRENDIZEN ESKOLA ETA BERE TESTUINGURUA


2018an, berriztatze lanak ekin aurretik
Askoren ahotan ibili zen urtetan Arrasateko Aprendizen Eskola, eraikin zaharrarekin zer egingo ote galdegai. Musika eskola bilakatu zen, azkenik, eta bejondeiola. Arrasateko etorkizuneko musikarien arragoa da eta bizitza luzea opa diot. Ondorioz, eraikinari berari ere zeharoko aldaketa eman zitzaion, egitura zaharra berriztatuz, goitik behera. Eta lehen lantegirako ikasleak sortzen aritu zena, egun arterako bidea eskaintzen du.

Unión Cerrajeraren baitan 1939ko urriaren 4an inauguratu zen hezkuntza zentro ohiaren azken arrasto materiala dugu, nahiz eta eraikina bera urtebete beranduagokoa den. Aprendizen Eskolak aurten 85 urte beteko zituen; baina gauza jakina da iragan mendeko zazpigarren hamarkadan desagertu zela, Eskolaren helburua betetzeko gaitasunik ezean.

Efemeridetara itzul nintekeen arren, gaurkoan Eskolaren testuinguru historikoan nabarmentzen den beste aspektu bat azaldu nahi dut, arkitektura eta herri-bilakaerarekin erlazionatuta. Gutxitan eskaintzen diogu arreta herriaren diseinuaren garrantziari, Arrasaten hamarkadatan pairatutako anarkia arkitektoniko eta urbanistikoaren ondorio bezala, nonbait. Gaurko nire ekarpentxo honetarako idazki bat erreskatatu dut, Arrasateko udal arkitekto aholkularia izan zen Xabier Unzurrunzagak idatzia 1982an, industria arkeologiaren gainean Bilbon izandako jardunaldi batzuetarako. Unzurrunzagak dio: 

“El primer asentamiento del complejo industrial de Unión Cerrajera de Mondragón, situado a orillas del río deba en el borde natural del valle en el sureste del Centro Histórico de Mondragón aparece ya grafiado en los planos cartográficos de finales del siglo XIX. El trazado del ferrocarril Vasco Navarro, a su paso por Mondragón a principios del siglo XX, segregó ya definitivamente el paquete industrial en el que se llevarán a cabo las sucesivas ampliaciones de la Unión Cerrajera” 

Arrasateko enpresa enblematikoaren garapenak trenak eskainitako abantailak aprobetxatu zituen eta garai batean hirigunetik urrun geratzen zen Zaldibarreko orube eta inguruak prestatu zituen, arkitektonikoki modu arrazionalean pentsatuta. 

“La localización de la estación de Mondragón en terrenos contiguos a la Unión Cerrajera, conjuntamente con la creación de un importante eje urbano de conexión del centro de actividad urbana de la ciudad, el Casco Histórico, con la estación a través del espacio urbano del frontón de Zaldibar, situó al citado parque industrial en contacto directo con los puntos de máxima actividad  de Mondragón. En este contexto urbano se producen las sucesivas ampliaciones del conjunto industrial de Unión Cerrajera,  siendo de destacar por su interés arquitectónico y urbano la aplicación racionalista construida según proyecto del arquitecto Astiazarán, en el ámbito urbano que da frente al espacio abierto del frontón de Zaldíbar, y en el que se sitúa con carácter monumental la entrada principal al complejo industrial, consiguiendo una perfecta configuración del uso industrial con el uso residencial, deportivo y de parque urbano” 

Unión Cerrajerak uztartzen jakin izan zuen arkitektura posibilista bere interesekin, eta bere lantegiaren ingurua arlo guztietarako prestatu zuen: lana, aisia, heziketa, etxea, …

“Es de destacar así mismo la construcción en terrenos próximos a la Unión Cerrajera y a principios de siglo, del barrio residencial obrero de Maala, formado por una serie de viviendas mínimas unifamiliares en arrendamiento con huerta, similar a modelos residenciales obreros europeos de la misma época. También supone una aportación urbana positiva la construcción hacia 1960 del barrio obrero residencial de San Lorenzo, promovido por Unión Cerrajera en terrenos periféricos al norte del Casco Urbano y que basado en modelos racionalistas centroeuropeos, aporta a la ciudad uno de los pocos elementos de interés urbano y arquitectónico en el crecimiento periférico de las últimas décadas” (1)

Oraindik ere arrasatearrok plangintza aurrerakoi haren ondorioak disfrutatzen ditugu. Aprendizen Eskolari tratamendu berezia eman zitzaion bide berria aukeratuz eta gure aurrekoek prestatutakoari eutsiz. Ez dezala inork ahaz nondik hasi zen dena.

Argazkia: JMVM

   (1)   “Integración de la arquitectura industrial en el proceso de construcción de la ciudad “ (Xabier Unzurrunzaga. Director de Viviendas del Gobiero Vasco. I Jornadas sobre Protección y Revalorización Patrimonio Industrial. Eusko Jaurlaritza. Diciembre 1982)




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina